Sarrera
Charles-André-Joseph-Marie de Gaulle (Lille, 1890eko azaroaren 22a - Colombey-les-Deux-Églises, 1970eko azaroaren 9a) militar, politikari eta idazle frantsesa izan zen. Errepublika Frantseseko lehendakaria izan zen 1958tik 1969ra, "Gaullismo"-aren inspiratzailea, Alemania eta Frantziaren arteko adiskidetzearen sustatzailea eta Europar Batasunaren eraikuntza prozesuaren historiako pertsonaia eragileetako bat izan zen.
Kapitain maila zuelarik borrokatu zuen Lehen Mundu Gerran, hainbat aldiz atxilotua eta zauritua izanik. Gerra arteko garaian kargu militar ezberdinak izan zituen, Defentsa Nazionalaren Kontseiluko idazkaria (1937-1940) bereziki, Pétain mariskalaren egindupean. Bere herrialdeak Bigarren Mundu Gerran zehar inbaditzaile alemanen aurrean izan zuen errendizioaren ondorioz, exiliatu zen tokian, Londresen, "Francia Libre" mugimentua fundatu zuen Vichyko gobernuaren aurka. Frantziaren kolonietatik borrokarekin jarraituz eta barneko (okupatutako Frantziako) Erresistentzia babestuz. Frantziaren askapenaren ondoren, Errepublikaren behinbehineko gobernuaren buruzagitza hartu zuen 1946ra harte.
1958an Errepublikako presidentziara iritxi zen, eta bere agintaldian zehar Aljeliako Gerraren resoluzioari aurre egin behar izan zion, baita V Errepublikaren ezarpenarekin egin zen sistema politikoaren berrikuntzari, europear proiektuaren bultzada edo 1968ko maiatzeko mugimendu sozialari, 1969an dimititu zuen arte.
1921ean Yvonne Vendroux-ekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituen: Philippe (Paris, 1921), Élisabeth (Paris, 1924-2013) eta Anne (1928-1948).
Lehen Mundu Gerra
Lehen Mundu Gerraren hasieran teniente izan zen, baina mailaz igo zuten kapitain gradura. Bere suzko bataioan zauritua izanik Dinant-en 1914ko abuztuaren 15ean, 33. Infanteria-Erregimendura batuko da Champagneko frentean 7. konpainia gidatzeko. 1915eko martxoaren 10ean berriro zaurituko dute Sommeko batailan. Borrokatzeko prest, aurkarien lubakiari eraso egin zion bere buruzagien aginduei kontra eginez. Ekintza honek zortzi egunetan bere eginkizunak kentzea ekarriko dio zigor moduan. Ofizial zorrotza, burugogorra eta borondate handikoa; bere argitasunak eta bere adoreak desberdintzen dute besteengandik, 33. Infanteriako Erregimenduko komandanteak bere adjuntua izatea eskaintzen dion puntura arte.
1916ko martxoaren 2an, bere erregimendua erasotua eta ia suntsitua izango da Douaumont herria defendatuz, Verdúndik gertu. Bere konpainiak kolpe gogorra jasoko du errukirik gabeko borroka baten ostean, eta bizirik ateratakoak inguratuak izango dira. Etsaiaren lerroa zeharkatzen saiatuko da orduan, baina hirugarren aldiz larri zaurituko dute bayoneta batekin. Tropa alemaniarren aurrean errenditzera behartuta ikusiko da, eta bera sendatu ondoren barneratu egingo dute.
Ihes egiteko ahalegin bat (porrota) egin ondoren, Ingolstadteko gotorlekura eramango dute, Bavarian, ofizial urduriak jasotzen dituen kontzentrazio esparru batera. "Erbesteratze tamalgarri" bat izan zen bere amari egoera deskribatzeko erabili zituen hitzak. Denbora tarte honetan beste preso batekin harremana izan zuen, Mijaíl Tujachevsky, etorkizunean sobietar general garrantzitsuenetariko bat bihurtuko zena. Ez aspertzeko, de Gaullek bere kide gatibuentzat gerr
1932 eta 1937 bitartean, gerraarteko periodoan zehar, De Gaulle Defentsa Nazionaleko Idazkaritza Generaleko postuan ezarri zuten. Bertan defentsa nazionaleko politika frantsesa ezagutu ahal izan zuen, eta honekin une oro desadostasunean egon zen; izan ere, de Gaullek pentsatzen zuen ejertzito modernoek, Frantziak eduki behar zuena, gorputz motorizatu handiekiko joera izango zutela, tanke eta abiazioarekiko joera, Frantziak apreziatzen ez zituen gauzak ahin zuzen. Buruzagi militar frantsesek pentsatzen zuten etorkizuneko gerra modeloa Lehen Mundu Gerraren antzekoa izango zela, beraien defentsa taktika Maginot Lerroa bezalako fortifikazioetan oinarritzen zelarik. Bere ideiak plazaratzeko De Gaullek L'armée de metier liburua idatzi zuen 1935ean, eta ospe handia lortu zuen horregatik, baina aldi berean etsai handiak ekarri zizkion horrek, baita "Alemaniaren aurkako gerra bultzatzea"-z salatu edo bere iritziak zentzugabeak zirelakoan gutxiestu zituzten gaizki-esaleak. Hain zuzen ere, Philippe Pétain mariskala izan zen De Gaullek aurkeztu zituen ideiak gehien zalantzan jarri zituen buruzagi militarretako bat.Frantziako inbasioan zehar, 1940an, gobernua herrialdea utzi zezan konbentzitzen saiatu zen, eta Aljeriako kolonian ezar zedin, Frantzia errekuperatu ahal izango zen eta armistizio baten desohoreaz libre mantenduko zen lekura. Paul Reynaud-en gobernua erortzean eta Pétainen erregimena ezartzean, bere lehenagoko buruzagi, Pierre Laval-en laguntzarekin, jakin zuen autoritate berriek ez zutela Hirugarren Reicharen aurkako gerrarekin jarraituko, eta horren ordez frantsesen errendizioa prestatuko zutela.Frantsesen errendizioa une batetik bestera gertatzear zegoela, De Gaullek herrialdetik ihes egin zuen 1940ko ekainaren 16an Britainia Handira joanez, eta bertatik Frantzia Askearen edo Frantzia Borrokalariaren egintea onartu zuen aliatuen garaipena iritxi arte, 1940ko ekainaren 18ko Deialdian elkarren artean lagunduz.
Urte hauetan zehar L'Appel liburua idatzi zuen (1940, 1941 eta 1942), bertan gerraren inguruan duen ikuspuntua plazaratzen du: okupazioaren tragedia handia, espiritu etsikorra, etsaiaren eskuetan uztea, Londresetik ez amore emateko deialdia, Frantzia Librearen antolaketa, duintasunaren aldeko borroka Frantzia osoaren defentsan eta frantses hauek aliatuei egin zizkieten aportazioak, Frantziari irabazleen artean duintasunez leku bat izatea ahalbidetu zutenak, Wehrmacht-aren aurkako borroka erabakigarrietan parte hartuko zuten indar armatuen antolaketaren bitartez.
Frantzia askatuko buruzagi militar ospetsuenetarikoa bilakatu zen, eta ospe honi esker 1946ra arte Frantziako Behin Behineko Gobernua gidatu zuen.
V. Errepublika
Denbora luze batez bizitza publikotik aldenduta ibili ondoren, politika mundura itzuliko da Aljeriako arazo konplikatua (independentzia lortu nahi zuen kolonia frantsesa baitzen) eta IV Errepublikako ezegonkortasun politiko endemikoa konpontzeko asmoz.
Frantzia, gerra zibilaren ateetan zegoen gobernu zentralaren (zatiturik eta desorganizatuta) eta ultraeskuindar talde baten (Argeliako pro-kolonoak) arteko tentsioengatik. Pro-kolono hauek Organisation de l'Armée Secrète (OAS) izena zuten eta Aljeriako Ahmed Ben Bellaren mugimendu independentistaren errepresio gogorra eskatzen zuten. Gobernuak, egoera horretatik eratorritako desoreka finantzarioak zituelarik, Ahmed Ben Bellarengana jo zuen Pierre Pflimlin azken lehen ministroaren aurkako estatu kolpeak leher egin baino momentu batzuk lehenago. De Gaullek berehala onartu zuen kargua (1958ko ekainaren 1ean), Coty presidentearengandik eta Asanblea Generalarengandik botere osoak jasotzea lortu zuen eta V. Errepublikaren sorrerari hasiera eman zion, urte horretako erreferendum batean masiboki onartua izan zelarik. Hurrengo urtean, De Gaullek presidentzia lortuko zuen botoen %78-rekin hauteskundeak irabaziz Georges Marrane komunistari. Komunista honek botoen %13 soilik lortu zuen eta %9 berriz André Châtelet independenteak. Lortutako bultzada hori aprobetxatuz, mugimendu baten sorrerari lagundu zion (ez zuen nahi izan alderdi deitzerik) bere pertsonaren inguruan, Errepublika Berrirako Batasuna edo Union pour la nouvelle République (UNR).
aren egoerari buruzko txostenak antolatzen ditu. Baina batez ere, bost aldiz saiatuko da ihes egiten (porrotak hauek ere), bere altuera handiak ikusteko erraza egiten baitzuen. Armistizioaren ondoren askatu egingo dute. Bi urte eta erdiko gatibutasun horretatik oroitzapen mingotsa gordeko du, bere burua «revenant» bat kontsideratuz, ezertarako balio izan ez duen soldadu gauzaez bat.Bigarren Mundu Gerra
Gaullismoaren ideologia sortuz horrela (Gaullisme frantsesez), hirugarren-posizio modukoa kontserbadurismo ukituekin.Etapa hau Estatu Batuekiko oposizio sendoagatik bereizten da, subiranotasun frantsesaren berrezarpenaren bitartez. Posizio hau hainbat aldaketetan ikus dezakegu: OTAN-en integratutako estruktura militarretatik irtetea (Frantzia geroago itzuliko zena) eta dolar erreserba frantsesak urre bilakatzeko egin zuen eskaera. Honek mundu mailako krisi finantzarioa sortu zuen, eta AEBko Nixon presidentea dolarraren urre bilakatzeko aukera suspenditzera eraman zuen (1971ko abuztuan) faktoreetako bat izan zen.Azkenean, gerra ez konbentzional eta odoltsu baten ostean (gerrillak, atentatuak...) Aljeria independizatu egin zen 1962ko uztailean, amaiera emanez De Gaullen Gobernuaren arazo odoltsuenari. Erabateko biraketa suposatu zuen kanpo politika frantsesean, iraganeko apeta kolonialak alde batera utzi eta atentzio guztia Europako berreraikuntzan jarri zuelarik.1963ko urtarrilaren 22an Alemania eta Frantzia adiskidetu egiten dira "Tratado del Elíseo" delakoan Charles de Gaulle eta Konrad Adenauer-en sinaduren ondoren. Europako Merkatu Batua eraikitzean ondoko herrialdeekin izandako desadostasunek lermatu egin zuten De Gaullen entzutea Frantzian, 1965eko hauteskunde presidentzialetara erasanda iritsi zelarik. Hauteskunde hauetan, De Gaullek ez zuen lortu lehen aldian irabaztea, botoen %44a lortu baitzuen, sei urte lehenago baino 34 puntu gutxiago. Egoera horren aurrean, De Gaulle bere hautagaitzari uko egitear eta politikatik erretiratzear egon zen, gaitzespena kontsideratzen baitzuen. Baina azkenean hautagaitzari eutsi zion eta %54-arekin irabazi zuen, berriz ere Mitterrandek zuzentzen zuen Ezkerraren Federazioak lortutako %46-aren aurrean. Bere Gobernuaren azken atapan, gatazka sozialaren gorakada bati aurre egin behar izan zion, «Mayo francés» delakoan amaituko zena (1968an, ikasleen eta langileen matxinada batek Georges Pompidou lehen ministro gaullistaren gabinetearen erorketa bultzatzen du). Gertakari hauen ondoren, De Gaullek Frantziako eskualdeen gaineko erreferendum baterako deialdia egingo du legitimitate handiagoa lortzeko, baina galdu egingo du. Etsita, dimititu egingo du eta politikatik behin betiko erretiratuko da. 1970eko azaroaren 9an hil zen aneurisma baten ondorioz, bere memoriak amaitu gabe utziz.
De Gaullek ezabatu ezinezko arrastoa utzi zuen XX. mendeko zein XXI. mendeko politika frantsesean; izan ere, bere ideietako askok bizirik diraute gaur egungo Frantzian, "gaullismo" delako korrontearen eskutik. Bere omenez aldatu zuten «L'Étoile» plaza paristarraren izena (Parisko Garaipen Arkua kokatzen den lekua) Charles de Gaulle plaza bilakatuz bere izen berria.