Germana Foixkoa

Germana Foixkoa

Germana Foixkoa (Foix, Frantzia, 1488 - Liria, Valentzia, 1538) Fernando II. Aragoikoaren emaztea, Aragoiko erregina ezkontide (1505-1516) eta Valentziako erregeorde (1523-1538). Joanes Foixkoaren (Etampes-eko kondea eta Narbonako bizkondea) eta Maria Orleansgoaren alaba zen, eta azken hau Luis XII.a Frantziakoaren ahizpa. 1505eko urriaren 19an ezkondu zen 18 urte zituela Fernando II. Aragoikoarekin Dueñasen (Palentzia), bigarren hau 53 urte zituela. Fernando Elisabet Katolikorengandik urte bat zeraman alargun. Luis XII.a Frantziakoa eta Fernando Katolikoaren arteko Blois-eko bake tratatuei jarraiki izan zen ezkontza, zeinen arabera Frantziako erregeak bere ilobari lagatzen zizkion Napoleseko eta Jerusalemeko eskubide dinastikoak, ezkontzak ondorengotzarik eduki ezean, Frantziako koroari itzuliko zirelakoaren baldintzapean. Ordainetan Fernandok ezkontza horretatik jaio zitekeen semea Aragoiko erregetzan ondorengo izendatzea onartu zuen, Gaztelako nobleen artean arrera txarra izan zuen berria, Filipe Ederrak eta Joanak Aragoiko Koroa oinordetzan ar zezaten eragotziko zuen Fernandoren azpijoko baten moduan ikusi baitzuten. 1509ko maiatzaren 3an jaio zen Valladoliden ezkongaien seme bakarra, Juan Aragoikoa eta Foixekoa, Gaztela eta Aragoiko koroen arteko banaketa suposatuko zuena; baina jaio eta ordu gutxietara hil zen. 1516eko urtarrilaren 23an hil zen bere senar Fernando Katolikoa, osasun arazoekin bi urte pasa ondoren, esaten denez, Germana ahurdun uzteko belar batzuk hartzearen ondorioz. 50.000 florineko urteroko errentak utzi zizkion Fernando bere testamentuan berriro ezkontzen ez zen bitartean, eta bere biloba Karlos I.ari gutun bat idatzi zion zeinetan Germana bere aldetik baztertu ez dezan eta hitzemandako errentak eman dizkiezaion eskatzen dion. Horren ondoren, Germana Gaztelara aldatzen da. Karlos I.a Espainiara iritsi zenean 1517, 17 urte zituela, bere amonaorde zen Germana Foixekoa, 29 urtekoa, ezagutu zuen andere zuhur eta txeratsua, beranduago jasango zituen gizentasun arazoak sufritzen ez zituena. Valladoliden, izan zuten lehen elkarrizketan, berarekin adeitsu oso agertu zen, eta otordu eta torneoak hasi zen antolatzen bere ohorez. Laster hasi zen bien arteko amodio harremana , zeinetatik Isabel infanta jaioko zen, ofizialki onartua izan ez zen arren. Hala ere, Germana Foixekoak, bere testamentuan, titulu hori aitortzen zion, bere aitari Enperadore tituluaz zuzentzen zitzaion bitartean. Dena dela, Isabel Gaztelako gortean bizi eta hezia izan zen. 1519an Germanak Karlos Ia eta bere arreba lagundu zituen Zaragoza eta Bartzelonara, bertan errege izenda zezaten Karlos. Bertan erabaki zen Germanaren eta Fernandoren, Brandemburgoko markesaren, arteko ezkontza, erregearen irudia garbitzeko nahiarekin; bien arteko amodio harremanari amaiera emanez. Karlosek Valentziako erregeorde eta ordezkari jenerala izendatu zuen, bere senarra erresumako kapitain jeneral izendatzen zuen bitartean. Baina denbora gutxira Germana alargun gelditu zen berriro, eta enperadoreak Fernando Aragoikoa, Calabriako Kondearekin ezkon zedila agindu zuen. Karlosek senar-emazteak Valentziako erregeorde eta ordezkari jeneral izendatu zituen, non gobernu autoritario eta errepresiboari ekin zioten. Bandolerismoari, barne gatazkei, Afrikako iparraldeko piratei, nobleziaren zorrei eta moriskoen matxinadei aurre egin behar izan zieten. Bere agintaldian zehar agermanatuen aurkako jazarpen gogorra bultzatu zuen, zeintzuen jabetzak konfiskatuak izan ziren; eta birfeudalizazio prozesu bati ekin zion. Bere zereginetarako nobleziaren laguntza izan zuen, nortzuk nobleziaren aurkako Hamahiruen Batzarrak (Junta de los Trece) bidalitako memorial baten zabalkuntzaren aurka borrokan zebiltzan. 49 urte zituela hil zen Lirian Germana Foixekoa. Bere senarrarekin batera egin zuen testamentu, zeinen arabera, bizi ziren bitartean hildakoaren jabetzak bestearentzat izango ziren, baina biak hiltzean jabetza horiek Jeronimoen Ordenarentzat izango ziren. Bere emaztearen nahiak jarraiki, Calabriako kondeak San Miguel de los Reyes monasterioaren eraikuntzari ekin zion, Valentzian, zeinen eraikuntza 1548tik XVIII. mendera luzatu ziren. Liriako udalerriko masia batean, "el Espinar" izenekoa, jeronimoen jabetza zena, Germanaren hilarriaren erreplika bat gordetzen da, non ondorengo hau dago idatzirik : «En este histórico monasterio a la sazón de los monjes Jerónimos falleció 15 de octubre de 1536 siendo Reina Gobernadora de Valencia Germana de Foix esposa que fue del rey D. Fernando el Católico Marquesa de Brandemburgo y Duquesa de Calabria. Cien clérigos con antorchas acompañaron sus restos mortales hasta Valencia, donde reposan en el Monasterio de S. Miguel de los Reyes. In memoria scripsit (Crónica del Reino de Valencia) (Viciana)».

Informazio Pertsonala

Tituluak:

Aragoiko erregin ezkondite

Nafarroako erregin ezkondite

Valentziako erregeorde

Erregetza:

15050-1516

Jaiotza:

1488

Foix, Foixeko Konderria

Heriotza:

1538ko urriaren 18a

Liria, Valentzia

Hobiratzea:

San Miguel de los Reyes Monasterioa