Informazio pertsonalaBenetako izena: Farrokh Bulsara
Jaioteguna: 1946ko irailaren 5a
Jaiotze lekua: Stone Town (Zanzibar, Tanzania)
Heriotza: 1991ko azaroaren 24a (Londres, Ingalaterra)
Altuera: 175.2 cm
Abeslaririk gustukoena: Aretha Franklin
Aktorerik gustukoenak: Marilyn Monroe eta Montserrat Caballé
Edaririk gustukoena: Xanpaina, Vodka izoztua
Janaririk gustukoena: Indiarra
Informazio artistikoa
Ezizena: Freddie Mercury
Lanbideak: Musikaria, konposatzailea, produktorea, piano-jotzailea, gitarra-jolea, abeslaria
Instrumentuak: Ahotsa, pianoa, gitarra, teklatua
Ahots mota: Tenore arina
Landutako musika motak: Hard Rock, Rock progresiboa, Glam Rock, Pop Rock, Heavy Metal, Opera Rock, Piano Rock, Opera
Berekin lan egindako artistak: Queen taldea, Deep Purple, The Who, Led Zeppelin, Montserrat Caballé, David Bowie
Freddie Mercury (Stone Town, Zanzibar, 1946ko irailaren 5a - Londres, Erresuma Batua, 1991ko azaroaren 24a) Farrokh Bulsara izenpean jaiotako musikalari ingelesa izan zen, Queen rock talde britainiarraren ahotsa izanagatik ezaguna. Talde honetan konpositore, pianista, gitarrista eta abeslari lanak egiten zituen kontzertuetan. Rock-aren historian abeslari hoberenetako bat kontsideratzen da, duela gutxi egindako inkesta batean "Rock-aren Jainkoa" aukeratua izatera iritsi delarik. Mercury 1991. urtean hil zen HIESa gaixotasunak eragindako egoera larrian egonda bronkoneumonia bat jasan ezin izan zuelako.
Heavy metalaren historian seigarren abeslaririk hoberena izendatua izan zen HitParader aldizkariaren arabera eta Rock 'n' roll-aren 100 abeslari handienen artean hemezortzigarrenaRolling Stone aldizkarian.
Freddie Mercury 1946. urteko irailaren 5ean jaio zen, ostegun batean, Zanzibar izaneko irla txiki batean. Bere gurasoak, Bomi eta Jer Bulsara, Indiako parsis batzuk ziren. Aita, Bomi, gobernu britainiarraren Gorte Goreneko diruzain bezala lan egiten zuen funtzionario bat zen. Freddieren arreba, Kashmira Bulsara-Cooke, 1952an jaio zen. 1954an, zortzi urte zituela, Panchgani-ra izan zen bidalia, Mumbaitik 75 kilometro ingurura. Bertan hasi ziren bere lagunak Freddie deitzen, geroago bere familiakoek ere erabiliko zuten izena.
Asko ikasi zuen. Hala ere, nahiago zuen bizitza eskolarraren alderdi estetikoa alde mundukoia b aino. Arteko klasean nota maximoa lortu zuen inongo arazorik gabe eta 1966ko udaberrian joan zen Isleworthetik. Bere notek eta talentuak urte hartako irailean Ealing College of Art-en onartua izango zela ziurtatzen zuten.1967an, Jimi Hendrix (bere miresle handia zen Freddie liluratua zuen) eszenatokietan aritzen hasi zenean, Freddiek denbora asko pasa zuen bere heroia imitatzen eta marrazten. Marrazki horiek markoztatu eta bere lagun Chris Smith-ek errentan hartu zuen pisuko paretak apaintzeko erabiltzen zituen; izan ere, bertara etxe aldatu zen Freddie bere familiaren Felthameko etxea utzi ondoren. Garai hartan Kensington artearen leku garrantzitsua zen, bertan aurkitzen zen Biba boutique famatua eta Kensington merkatuaren jaiotze lekua zen.Ealing unibertsitatean zuen ikaskide bat, Tim Staffel, Freddieren oso lagun ona bilakatu zen. Lagun honek Smile izeneko taldean baxua jotzen zuen taldekide bezala Brian May gitarran eta Roger Taylor baterian zituelarik. Freddie entsegu askotara eraman zuen eta hau oso ondo eramaten zen bai Brian eta bai Rogerrekin. Gainera, asko gustatu zitzaion talde hark zuen soinua. Hauengandik inspiratua Freddie lehen aldiz hasi zen musikarekin esperimentatzen India utzi zuenetik.
Hasieran, Tim-ekin, Nigerl Foster izena zuen beste arte ikasle batekin eta Chris Smith-ekin hasi zen musika jotzen. Chris-ek Freddie lehenengo aldiz abesten entzun zuenean hunkitu egin zela oroitzen du.
Chris-en arabera: Laster abesti zatiak idazten hasi ginen Freddie eta ni, ondoren elkarrekin lotzen saiatzen ginenak. "Bohemian Rhapsody" abestian pentsatuta ulertzen da hau. Interesgarria izan zen abesti batetik atera eta beste batean sartzeko genuen modua, baina, egia esan, ez dut uste inoiz ezer bukatzen genuenik. Freddiek asko irakatsi zidan saio haietan. Doinuaren zentzu handia zuen, naturala, segituan nabaritu nuen nik hori. Nik uste hau zela egiten ari zenaren alderdirik interesgarriena.
Freddiek 1969ko ekainean bukatu zituen ikasketak Ealing unibertsitatean, diseinuan eta arte grafikoan diploma bat eskuratuz. Tokiko egunkarietan hainbat lan eskaini zizkioten zenbait iragarkien diseinurako. Uda hartan Roger Taylorren pisura aldatu zen eta bien artean Kensington-eko merkatuan postu txiki bat ireki zuten. Bertan , hasiera batean, berak eta berekin Ealingen ikasitako kide batzuek egindako artelanak saltzen zituzten. Beranduago victoriar estiloko arropa saltzen hasi ziren, bai berria eta bai bigarren eskukoa. Aurkitzen zuten edozer gauza ere bertan saltzen saiatzen ziren.
1969ko udaran Londresera ospea lortzeko asmoarekin joan zen Liverpooleko talde bat ezagutu zuen Freddiek, The Ibex izenekoa. Talde hau hiru musikoz osatzen zen: Mike Bersin gitarrista, John Tupp Taylor baxua eta Mick Miffer Smith bateria-jolea. Beraiekin managerra aurkitzen zen, baina ez zuen esperientzia handirik lan hartan eta zama bat besterik ez zen beraientzat. Geoff Higgins baxuak ere batzuetan beraiekin jotzen zuen, Tupp-ek (Jethro Tull taldearen mireslea) flauta jotzea erabakitzen zuenean, hain zuzen ere. Abuztuaren 13an ezagutu zituen zehazki eta hain beste gustatu zitzaion taldea non 10 egun barru hauen musika-lan guztiak ikasiak zituen, abesti berriak konposatu zituen eta taldearekin bidaiatu zuen Bolton-era (Lancashire-ko konderrian) bertan kontzertu batean lehen aldiz debutatuz. Lehenengo aldi hori abuztuaren 23an izan z
en hiriko Octogon Theatre-n egiten zen Bluesogía izeneko kontzertu sorta batean. 25ean irekieran hartu zuen parte Ibex taldeak, Boltoneko Queen Park-en egin zen estali gabeko ikuskizun batean. Bertako Evening News egunkariak kontzertu honen prestake
ten berri izan zuen eta horri buruzko albistea argitaratzean Freddieren argazki bat ere txertatu zuen.
Freddiek Ibex taldearekin Bolton-era egindako bidaiaren oroitzapen bezala argazki bat geratu zen eta taldearen agerketaren oroitzapen bezala zinta bat geratu zen, non manifestuan jartzen dute Ibex taldekoek Cream, Jimi Hendrix eta Led Zeppelin-ekiko duten mirespena. Azken hau Freddieren talde gogokoena zen garai hartan.
1969ko irailaren 9aren eta urriaren bukaeraren artean Ibex-ak agerpen txikiren bat egin zuten Freddiek konbentzituta.
Mike Bersin-ek dioenez: Freddiek taldeari "Wreckage" izena jarri nahi zion baina taldeko beste kideok ez genuen oso gustuko izen hura. Egun batean telefonoz deitu zidan gauean hau esanez: Besteei ez zaie axola, zer iruditzen zaizu zuri?. Eta nik zera esna nuen: Besteak ados badaude aurrera. Besteekin hortaz hitz egin nuenerako Freddiek dagoeneko galdera berdina egina zien.
Izena aldatu zuten une berean Mike Miffer Smith-ek bere bateria postua utzi eta taldetik alde egin zuen. Richard Thompsonek ordezkatu zuen, 1984an Brian May-en taldean jotzen zuen bateriak. Talde hark potentzial handia zuela ematen zuen, baina 60ko hamarkadaren amaierak Wreckage taldearen amaiera ekarri zuen. Oso kontzertu gutxi eta elkarrengandik oso aldenduak egin zituzten. Gainera John Taylor, Richard Thompson eta Freddie Londresen zeuden bitartean Mike Bersin-ek Liverpooleko unibertsitatean ikasteko konpromisoa hartu zuen bere gurasoei agindu bezala. Ezin izan zuen inork eragotzi, taldea desegin egin zen.
Freddie beste talde baten bila hasi zen eta Sour Milk Sea-k aurkitu zituen Melody Maker egunkarian - abeslaria behar da- iragarkia ikusi ondoren.
Freddiek primerako ahotsa zuen, barietate ugarikoa. Baian ez zen bere ahotsa soilik ikuskizunak jendearentzako erakargarriak egiten zituenak. Ken Testi-k oroitzen du: Freddie Mercuryk ikuskizun bat nola antolatu zekien. Bere nortasuna adierazteko modu bat zen. Queen taldearekin eszenatokian egiten zuen guztia Ibex taldearekin emandako lehen kontzertuan ere egina zuen. Ez zen ikasi ahal zen zerbait, karisma baizik, bere ahotsarekin, itxurarekin, gustu delikatuarekin eta bere musikari kalitatearekin harmonian zegoen dohain bat zen.
Lana eskaini zioten eta 1969aren amaieran Sour Milk Sea taldearen liderra bihurtu zen. Taldeko gainerako kideak Chris Chesney abeslari eta gitarra-joletzat, Paul Milne baxutzat, Jeremy Rubber Gallop erritmozko gitarra-joletzat eta Rob Tyrell bateria-joletzat ziren. Zenbait entsegu egin eta kontzertu batzuk eman zituzten Oxford-en (Chrisen jatorrizko hiria). Freddie eta Chris oso lagun onak egin ziren eta hau Freddiek Smilekin Ferry Road-en (Barnes) partekatzen zuen etxera joan zen bizitzera. Taldeko gainerako kideak zertxobait haserre zeuden, Freddiek eta Chrisek denbora gehiegi pasatzen baitzuten elkarrekin eta ez zekiten zein izango zen taldearen etorkizuna. Bi hilabete geroago Jeremy-k, ekipamenduaren gehiengoaren jabeak, tresneria bereganatu eta taldea desegitea erabaki zuen.
1970ean Tim Staffell-ek Smile taldea uztea erabaki zuen eta Freddiek hauekin elkartzea erabaki zuen abeslari nagusi berria izateko. Freddiek taldearen izena aldatzea erabaki zuen eta Queen izatera igaro zen. Bere lehen abizena ere aldatu zuen, momentu hartatik aurrera Freddie Mercury bilakatuz.
1970ean Mary Austin ezagutu zuen eta berekin zazpi urte bizi izan zen bikote bezala. Freddie Mercuryren gainontzeko biografia Queen taldearen historia da basikoki.
Erlazionaturiko artikulua: Queen
San Pedro-ko eskola ikastetxe britaniarra zenez bertan egiten ziren kirol guztiak Ingalaterrako tipikoak ziren. Freddiek izugarrizko gorrotoa zien Cricket-ari eta distantzia handiko lasterketei, baina oso gustuko zituen hockey-a, distantzia txikiko lasterketak eta boxeoa. Hamar urte zituenean mahai-teniseko txapeldun izan zen bere eskolan. Hamabi urterekin erregulartasunez kirola egiten zuen eskolako kirolari gazteenaren saria jaso zuen. Baina bere trebetasunen artean kirolarekin zerikusia zutenak ez ezik artistikoak ere bazeuden. Artea maite zuen eta bere lagunak eta familiakoak imitatzen egoten zen beti.Musikazale amorratua ere bazen eta beti etxean zuten disko-jogailuan entzuten zuen musika. Pilatzen joaten zen musika gehiena Indian produzitua izango zen ziurrenik, baina mendebaldekoa ere agian entzungo zuen.
San Pedro ikastetxeko zuzendaria Freddiek musikarako zuen trebeziaz jabetu zen eta gurasoei pixka bat gehiago ordainduta Freddieri benetako heziketa musikal bat emateko aholkua eman zien. Hauek onartu egin zuten eta Freddie pianoa jotzen ikasten hasi zen. Ikastetxeko abesbatzan aritu zen eta antolatzen ziren antzerki-emanaldietan maiztasunez hartzen zuen parte. Piano klaseak maite zituen eta horietako bakoitzean bere gogo guztia jartzen zuen kementasunez. Horrela, bai atal teorikoan eta bai praktikoan notarik altuena lortu zuen.
1958an eskolako zenbait ikaslek: Freddie Bulsara, Derrick Branche, Bruce Murray, Farang Iraní eta Victory Rena-k rock'n'roll talde bat sortu zuten, The Hecticks izena zuena eta Freddie pianistatzat zuena. Urteroko ospakizunetan eta ikastetxeak antolatutako dantzaldietan jotzen zuten baina ez da beraietaz beste ezer ezagutzen.
1962an, Freddie, bere ikasketak amaitutakoan, Zanzibarrera itzuli zen eta bertan igaro zuen denbora gehiena lagunekin merkatuetara, parketara eta hondartzetara joanez pasatu zuen. 1964an, Zanzibarreko ezegonkortasun politikoagatik, britainiar asko eta jatorriz indiarra zen jende ugarik herrialdea utzi zuten beren gain egin zen presio handiagatik. Herrialdea utzi zuen familietako bat Bulsara familia izan zen, Ingalaterrara joan zena.
Hasiera batean Freddie eta bere familia lehengusu batzuekin bizi ziren Feltham-en (Middlesex) inguru hartan etxe atxiki txiki bat aurkitu zuten arte. Garai hartan Freddiek hamazazpi urte zituen eta arteko fakultatera joan nahi zuela erabaki zuen, baina onartua izateko oso nota altua behar zuen. Horregatik, 1964an bere etxetik gertu zegoen Islewortheko eskola politeknikoan matrikulatu zen. Horrela bere arteko kalifikazioa hobetuko zuela pentsatu zuen, bere nota igoz.
Oporretan zenbait lan egin zituen dirua irabazteko. Horietako bat Heathrow-eko aireportuko jatetxean izan zen, bere etxetik oso gertu. Beste bat Feltham merkataritza agentzian izan zen eta bertan biltegian egiten zuen lan kaxa handiak zamatuz eta pilatuz. Bere lankideek zein esku delikatuak zituen oroitzen dute, ez ziren egiten ari zen lanerako batere egokiak. Freddiek bera musikari bat zela esaten zien eta bertan denbora-pasan besterik ez zebilela.
Freddiek berak esaten zuen jakinarazpenean: Duela bi astetatik prentsan agertu diren niri buruzko informazio eta susmoei erantzunez birusaren probetan positibo eman dudala eta HIESa dudala baieztatu nahi dut. Informazio hau ezkutuan gorde izan nahi dut nire bizia eta nire ingurukoena babesteko, baina nire mundu osoko jarraitzaileek eta nire lagunek egia jakiteko garaia iritsi da eta denak niri, nire medikuei eta gaixotasun izugarri hau pairatzen duten guztiei batzea espero dut bere aurka borrokatzeko.1991ko azaroaren 24an, bere gaixotasunaren jakinarazpenetik ordu gutxitara, Freddie bronkoneumonia multilobar bategatik hil zen, bere HIESaren egoera aurreratuagatik jasan izan ezin zuena. Bere mutil lagun Jim Hutton eta Dave Clark abeslariaren ondoan hil zen hauek bere Londreseko Garden Lodge-ko etxean garbitzen zuten bitartean. Bere azken nahia Bohemian Rhapsody-ren berrabiadura izan zen, honekin HIESaren aurkako borrokarako dirua biltzeko asmoaz. Bere heriotzaren ostean Freddiek prestatua utzi zuen material kantitate handia argitaratzen jarraitu zen. Bere kamera aurreko azken agerraldia These Are The Days Of Our Lives bideoklipean izan zen.
Erlazionaturiko artikulua: Freddie Mercury-ren omenezko kontzertua
1992ko apirilaren 20an, Wembley-eko estadioan, kontzertu bat egin zen bere omenez eta bertan musika munduko hainbat pertsonaiek hartu zuten parte: Robert Plant, Liza Minelli, Elthon John, David Bowie, Guns N' Roses, Metallica, Roger Daltrey edo George Michael, besteak beste. Kontzertu hartatik eta egin zen diskotik ateratako etekin guztiak HIESaren aurkako borrokaren alde erabili ziren. Urteen baitan Freddieren adiskide minenetako batzuk kontzertu hartan Montserrat Caballé, Freddieren lagun handietako bat, bezalako jendeak parte hartu ez izana
damutu zuten.
1988ko urriaren 8an Fredddie eta Montserrat estali gabeko eszenatoki batean, La Nit (Gaua) izenez ezagututako Bartzelonako jaialdian, agertu ziren. Oraindik argitaratu gabeko albumeko hiru abesti abestu zituzten Mike Moran-ek pianoaz lagunduta: How Can I Go On, The Golden Boy eta Barcelona. Freddiek Caballérekin eszenatoki batean abesten zuen azken aldia izan zen hura, playback eginaz. Barcelona albuma urriaren 10ean izan zen kaleratua azkenik. Freddiek zuzenean abestu zuen azkeneko aldia apirilaren 4an izan zen, Dominion Theatre-n, Time izeneko musikaldian. Karitatezko gertakari bat izan zen eta Freddiek lau abesti interpretatu zituen, horietako bat bere lagun Cliff Richard-ekin.
Freddie Mercuryren azken agerraldi publikoa sari emate batean izan zen, 1990eko Brit Awards-ak. Urdin argi koloreko jantzi bat zeraman eta bertan zegoen jenderantz zuzendu eta esan zituen hitz bakarrak hauek izan ziren: Eskerrik asko, gabon. Hala e
re, ekitaldi horren ondorengo irudi batzuk kontserbatzen dira. 1991ko azaroaren 23an prentsa komunikatu baten bidez mundu osoari jakinarazi zion HIESa pairatzen zuela, espekulazio askoren xede izan zen jakinarazpena.
1971 urtean John Deacon taldera batu zen baxu-jole bezala horrela Queen-ak osatuz. Freddiek taldearen logotipoa diseinatu zuen taldekideen Zodiakoko zeinuak erabiliz: bi lehoi Roger eta John-en zeinutzat (Leo), karramarro bat Brian-en zeinutzat (Cancer) eta bi maitagarri bere zeinutzat (Virgo). Freddie bera izan zen britainiar zerrendetan sartu zen Queen-en lehenengo abestiaren (Seven Seas of Rhye), lehenengo abesti arrakastatsuaren (Killer Queen) eta taldearen abestirik famatuenaren eta zerrenden postu gorenetan bederatzi astez iraun zuenaren (Bohemian Rhapsody) egilea. Beti izan zen taldeko buru kontsideratua.1975ean ibilaldi bat egin zuten Japoniatik. Uneoro zuten miresle talde bat atzetik garrasika eta harrera hark harritu egin zituen taldekoak. Freddie herrialde honetaz maitemindu eta artelan japoniarren bildumazale porrokatua bilakatu zen.1979ko urriaren 7an Royal Ballet-en aritu zen Freddie. Inoiz ballet batean parte hartu gabekoa zen baina betidanik saiatu nahi izan zen. Emanaldirako Bohemian Rhapsody eta Crazy Little Thing Called Love izan ziren aukeratu zituen abestiak. Orkestrak abesti hauek jo zituen Freddiek zuzenean abesten zuen bitartean. Freddieren lehenengo dantza Bohemian Rhapsodyn izan zen eta talentuz aritu zen baletan aditua zen jendez beteriko antzerkian. Jendeari izugarri gustatu zitzaion eta bi agerraldietan txaloaldi ikaragarria jaso zuen.
1980an, hamarkada berriarekin, Freddiek bere irudia aldatu zuen. Ilea moztu eta bibotea utzi zuen. Bere jarraitzaileak azkazalentzako esmaltea eta bizar-xaflak bidaltzen hasi ziren. Hamarkada aldaketak Queen taldearen musika funk eta diskoarenganako hurbiltzea eta rockarengandik urruntzea ekarri zuen.
1982 urtearen amaieran taldekide guztiek atsedenaldi bat nahi zutela erabaki zuten. 1983an ez zutela ibilaldirik egingo jakinarazi zuten. Freddiek noizbait bakarkako album bat egitea pentsatua zuen eta une hartan horretarako denbora zuen. Munichen, Musicland-en, estudio bat alokatu zuen eta 1983 hasieran hasi zen lanean. Garai hartan Giorgio Moroder ezagutu zuen, momentu hartan Fritz Lang-en Metropolis (1926) zientzi-fikziozko fim mutuaren bertsio berri batean lanean ari zena. Freddieri ea film hartako soinu-bandan kolaboratu nahi zuen pentsatzeko esan zion eta honek onartu egin zuen. Ez zuen inoiz abestirik idatzi Queen-eko partaideekin idatzitakoez salbu eta ez zuen inoiz beste pertsona baten abestirik grabatu (Larry Lurex izenpean egindako lehenengo grabazioak kontuan hartu gabe). Lankidetza honen emaitza Love Kills abestia izan zen.
1983ko maiatzean Freddie Opera Real-en Giuseppe Verdiren Un ballo in maschera emanaldia ikustera joan zen. Operaren jainkosa, Montserrat Caballé, ikusten zuen lehenengo aldia zen eta bere ahotsaren indarrak eta edertasunak hipnotizatu egin zuen.
1984an Queen indarberriturik bueltatu zen 70eko hamarkadan taldea famatua egin zuen musikara itzuliz, funk eta disko estiloez zertxobait ahaztuz, baina pop-a alde batera utzi gabe. 1984ko irailaren 10ean Freddieren lehenengo bakarkako abestia atera zen: Love Kills.
Oraindik argitaratu gabeko bere bakarkako albumeko lehenengo single-a I Was Born To Love You izan zen. 1985eko apirilaren 8an izan zen estreinatua abesti hau. Hiru aste beranduago Freddieren albuma atera zuen kalera CBS Records konpainiak Mr. Bad Guy izanarekin. Diskoa porrot komertzial bat izan zen.
1985eko uztailaren 13a egun berezi bat izan zen Queen-entzat eta Freddierentzat. Live Aid-en (Laguntza zuzenean) eguna izan zen eta mundu osoan zehar mila miloi pertsonak baino gehiagok ikusi zuen telebistan zuzenean. Egun hartan Queen taldeak bere lekua ziurtatu zuen historian kazetariek, jarraitzaileek, kritikariek eta gainontzekoek orokorrean aitortu zuten bezala.
1986an izan zen Queenen azken ibilaldia. Magic Tour-ak Europa korritu zuen bi hilabetetan zehar Knebworth Park-en amaituz abuztuaren 9an. Hura izan zen Freddie Mercuryren azken zuzeneko emanaldia Queen taldearekin.
1987ko lehen hilabetetan taldeak atseden denboraldi bat hartu zuen eta Freddiek Townhouse estudioetan bakarkako lan bat grabatzeko aprobetxatu zuen. Grabaturiko abestietako bat The Platters taldearen abesti zaharrar baten berrargitalpen bat izan zen: The Great Pretender. Abestia otsailaren 23an eman zen ezagutzera. Time musikaldirako hainbat abesti ere grabatu zituen.
1987ko martxoan Freddie Bartzelonara joan zen hegazkinez Montserrat Caballé ezagutzeko asmoarekin. Bi edo hiru abestiko kasete bat eman zion Montserrati. Operaren diva kataluniarrari gustatu egin zitzaizkion, Londreseko Covent Garden-en abestu zuen horietako bat eta guzti. Freddie harrituta geratu zen eta apirilaren hasieran Montserrat Caballé-rekin grabatuko zuen album batean hasi zen lanean.
Esperientzia honi buruz hurrengo hitzak esan zituen Mercury-k elkarrizketa batean: Azkeneko aste hauetan emakume harrigarri honekin egon naiz lan egiten, bera Opera-izar handi bat da, Montserrat Caballé da bere izena, Bartzelonatik dator eta deitu eta nirekin abestea gustatuko litzaiokeela esan zidan, ni bizkarrez erori nintzen eta zera pentsatu nuen "Oh, Jainkoa", baina duela urte askotatik miresten dut, eta hau duela gutxi Bartzelonara egin nuen bidaian telebista programa batean galdetu zidatenean eta nik bera munduko abeslaririk hoberena dela eta berarekin abestea izugarri gustatuko litzaidakeela esan nuelako dela uste dut, berak ikusi egingo zuen ziurrenik. Bulegora deitu eta gauzak egitea gustatuko zitzaiola esan zuen.
Maiatzaren bukaeran Eivissa irlan Ku Cub musikaldi handia gauzatu zen. Freddiek ohorezko gonbidatu bat izatea eta jaialdia Montserrat Caballé-rekin abeslari honentzat eta bere jatorrizko hiriarentzat (Bartzelona) idatzi zuen abestia abestuz ixtea onartu zuen. Beranduago, Batzorde Olinpiko Espainiarrak single hau Bartzelonan ospatuko ziren 1992-ko Joko Olinpikoetako ereserki ofiziala izatea erabaki zuen.
1995ean Queen-en azken albuma argitaratu zen, Made In Heaven, Freddiek grabatuta utzitako hainbat material eta taldearen aurreko beste diskotan baztertua izan zen materiala erabiliz osatu zena. Diskoa taldeak bere abeslariari eginiko omenaldi bat da.
2006an Lover Of Life, Singer Of Songs - The Very Best Of Freddie Mercury Solo diskoa merkaturatu zen Freddieren bakarkako abesti hoberenekin, remix-ekin eta abesti batzuen bertsio berriekin.
2007ko azaroaren 24an, bere heriotzaren 16 urteen oroitzapena egiteko, Queen Rock Montreal & Live Aid dvd-a atera zen merkatura, 1981eko azaroaren 24an eta 25ean kamera zinematografikoekin 18.000 pertsona baino gehiagoren aurrean grabatua izan zen kontzertua, Montreal-eko foroan, abesti arrakastatsuenak abestuz. Live Aid kontzertuko Queen-en emanaldi osoa ere aurkitzen da dvd-an.
Duela oso gutxi Queen taldeak eta Paul Rodgers-ek (Roger Taylor eta Brian May Paul Rodgers-ekin) The Cosmos Rocks izeneko produkzio berri bar argitaratu zuten.
Brian May-ek ordezkapen bat ez dela argitu zuen, Freddie ez baita inoiz ordezkagarria izango, eta banda berri bat besterik ez dela, batera jotzen jarraitzeko gogoa zuten bi Queen ohiez osatutako banda bat besterik ez.
Barcelona (1988) (Montserrat Caballé-rekin)
The Great Pretender [The Freddie Mercury Album-en bertsio estatubatuarra]
Lover of Life, Singer of Songs — The Very Best of Freddie Mercury Solo (2006)
Artikulu nagusia: Eranskina: Queen-en diskografia
Bibliografia:
http://www.queenonline.com/history/35/ (Hasierako informazioko datu zehatz batzuk)