Bide horri jarraituz, 1927an, gaur egun hain ezaguna zaigun Diesel motorra sartu zuen hegazkinen munduan, eta lehenengo turborreaktoreak ere diseinatu zituen.II.Mundu Gerran, berak sortutako empresak Luftwaffe, indar alemanak, hornitu zituen, Ju-52 delakoarekin, hiru motorreko monoplanoa, tropen eta material garraoian erabili ohi zena. Edo Ju-87, bonbardatzeko monomotorra, Stuka deritzona eta bi motorrez osatutako Ju-88a.1859ko otsailaren 3an, Junkers Gautingen hil zen, Bavarian.
Hugo Junkers 1859ko otsailaren 3an jaio zen Rheydt izena duen Prusiako herri batean, oraingo Westfalia iparraldeko Renanian eta, handik 76 urtera, hil zen (jaiotako egun berean). Aeronautiko eraikitze lanetan aritua zen beste gauza batzuren artean, eta horrexegatik egin zen ezagun bereziki.
Hasiera batean, motorrak eta gasen konprimagarritasuna ikastera dedikatu bazen ere, aeronautikan eskua sartzen hasi zen gero eta asko gustatu zitzaion. Bere izena daraman kalorimetroa asmatu zuen eta bainugelarako berogailua ere bai.
1910ean, hegazkin faktoria bat sortu zuen Dessauen eta bere izena jarri zion (Junkers).
1917an, Junkers J 4 hegazkin blindatua egin zuen eta J.I Blechesel militar izena eman zitzaion. Era berean, industria areonautikoan iraultza suposatuko zuen erabat aluminio ondulatuz gaineztatutako lehen abioia ere egin zuen eta, aldi berean, automobil bat, fabrika honetan egindako gailuetan ikurra izango zena.