Alberto V.a Bavariakoa

Wittelsbacheko Alberto V.a, alemaniarrez der Grossmutige ezizenekoa (Munichen, 1528ko otsailaren 29an - Munichen, 1579ko urriaren 24an), Bavariako dukea izan zen 1550tik bere heriotzaraino.

Biografia

Gillermo IV.aren eta Baden-Sponheimeko Mariaren semea zen. Bere aiton-amonak Baden-Sponheimeko Felipe Margravea eta Palatinadoko Isabel izan ziren. Azken hau Palatinadoko Feliperen eta Bavaria-Landshuteko Margaritaren alaba zen eta aldi berean Luis IX.aren eta Sajoniako Amaliaren alaba.

Jarduera Politikoak

Alberto Ingolstadten hezia izan zen irakasle katolikoen bitartez. 1547an Habsburgo-Jagellóneko Anarekin ezkondu zen, Habsburgoko Fernando I.aren eta Bohemia eta Hungariako Anaren alaba zena. Lotura hau Bavaria eta Austriaren arteko liskarren ondorioz amaitu zen.

Orain Alberto bere aginteko barne-arazoetan aritu zitekeen eta bereziki Kontrarreformaren lider alemaniar izaten saiatu zen, errepresio lanetan jardun zuen, kausa katolikoa Wittelsbacheko etxearekin erabat loturik zegoenaren uste osoarekin.

Berak bakarrik erabaki gutxi hartu zituen, kudeaketaren zatirik handiena bere kolaboratzaileei utziz, bereziki bere azken urteetan. Georg Stockhammer eta Wiguleus Hundt izan ziren garrantzitsuenak, batez ere azkeneko honek esku hartze baliotsua izan zuen Passauko Hitzarmenean eta Augsburgoko Bakean.

Dukeak ahalegin handiak egin behar izan zituen Bavariako Ernesto bere semeari Arzobispoaren lurraldeak emateko. Ezin izan zituen bere emaitzak ikusi gazte hil zelako, baina proiektu hau bere ondorengoek erdietsi eta mantendu zuten bi mendez.

Alberto Munich Frauenkirchen dago ehortzita.

Jarduera kulturalak

Dukea artearen zaindari izendatu zen eta XVI. mendean kultur-zentru garrantzitsuena bilakatu zen Municheko Korteko Liburutegiaz gain, hainbat bilduma ere jaso eta sustatu zituen.

Familia

Habsburgo-Jagellóneko Anarekin helduarora iritsi ziren 5 seme-alaba eduki zituen:

Gillermo (1548-1626);

Fernando (1550–1608);

Maria Ana (1551-1608), Estiriako Karlos II.arekin eskondua.

Maximiliana María (1552–1614);

Ernesto (1554-1612).