Emilio Mola Vidal Cuban 1887ko uztailaren 9an jaio zen, hau oraindik espainiar hiriburua izanik, non bere aita, Guardia Zibileko kapitain, Kubatar emakume batekin ezkondurik zegoen.
1898ko hondamendiaren ondorioz, Espainiara itzuli behar izan zuten. 1904ko abuztuaren 28an, Mola ''Academia de Infanteria de Toledo''-n sartu zen.
Heziketa militarra jaso eta 1907an teniente moduan graduatua izan ondoren, Baileneko Infanteria erregimendura bidali zuten. Ondoren, Rif-ko gerratean zerbitzatu zuen, non 1909ko kanpainarengatik ''Medalla Militar Individual'' delakoa jaso eta arlo militarretan agintarietako bat bilakatu zen. 1911ko abuztuaren 1ean, ''Fuerzas Regulares Indigenas''(Afrikan sorturiko armada espainiarra, indigenaz osatutakoa) armadaren ofizial izendatu zuten. 1912ko maiatzean, izterrean larritasun handiz zauritua izan zen eta honen ondoren Kapitain gradura igo zuten gerra merituengatik.
Behin zauri horretatik sendatuta, Ceiñolako Infanteria Erregimendura bidali zuten. Erregimendu honekin Afrikara bueltatuko zen, Tetuan bezalako lekuetan borrokatuz, eta bere bigarren maila-igoera lortu zuen, kasu hontetan komandante gradura. 1915ean, Bartzelonara, Alba de Tormesko ehiztarien batailoiera bidalia izan zen, eta bi urte geroago Ceutara joango zen epaile militar laneta aritzera.
1921eko ekainean teniente koronel mailara igo zuten eta Santanderren kokaturik zegoen ''Andalucia'' infanteria erregimendura bidali zuten. Hilabete batzuk beranduago, Melillako erregularretan zegoen bete gabeko postu bat betetzera joan behar izan zuen, operazio militar garrantzitsuetan berriro parte hartuz, Dar Accobakoa esaterako. Berriro ere gerra merituen ondorioz koronel mailara igo zuten, Melillako Infanteria Erregimenduaren buru bilakatuz. 1927an, jada berrogei urte zituela, brigada-jeneral gradura igo zuten eta Laracheko komandantzia jeneralaren buru bilakatuz.
1930ean segurtasun zuzendari jeneral ere izan zen. Kargu politiko honetan bere ideia kontserbadoreak oso fama txarra ekarriko zioten sozialista eta errepublikarren artean. Kargu honetan izan zuen lanik garrantzitsuenetako bat Polizia berrantolatzearena izan zen. Urte honetan bertan eta kargu honetan zegoela Jakako matxinada gertatuko da, Espainiako bigarren errepublika indarrean ezartzeko saiakera.
1931ko Apirilaren 14ean Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren, Mola espetxeratua izan zen. Hala ere, 1934ko Maiatzean amnistiatua izan ondoren ejerzitura bueltatu zen, Francisco Franco jenealak zuzentzen zuen Estatu Nagusiarekin kolaboratuz. Urte bat beranduago, Marruekoseko Indar Militarren buruzagi nagusi izendatu zuten.
1936ko Otsailean Frente Popular agintera iritsi ondoren, Mola Planplonako gobernadore militar izendatu zuten, gai politikoetatik urruntzeko asmoarekin.
Nahiz eta Mola politikatik urruntzen saiatu, laister ofizialez osaturiko talde batera batuko da Bigarren Errepublikari amaiera emateko asmoarekin. Beste postu aldaketa bat izan zela eta, graduazio altuko militar talde batek Madrilen koinziditu zuten eta bertan Francisco Franco eta Mola bezalako jeneralak parte hartu zuten bilera pare bat egin zituzten. Rodrigez del Barrio eta Varela jeneralak zuzenduriko matxinada baten porrotaren ostean, Molak Frente Popularren gobernua suntsitzeko helburua zuen mugimendu militarraren buru jarri zen.
Matxinada honetan karlisten lagunza izango zuen, baina hauek zenbait eskari ere bazituzten. Molak proposaturiko diktadura militar errepublikarraren guztiz kontra zeuden eta erregimen tadizionalista eta katolikoa ezarri nahi zuten, alderdi politiko guztiak desagerraraziz eta Sanjurgo jenerala buruzagi izendatuz. Karlisten parte-hartzea beharrezkoa izan arren, Molak ez zuen onartzen beraiek eskaturikoa. Hainbat negoziazioren ondoren, hauetako gehienak Manuel Fal Konderekin eginak, Karlisten eta Molaren arteko erlazioa hautsi egin zen.
Bazirudien situazio honek ez zuela bueltarik eta altxamendua bertan behera gertatuko zela, baina orduan, karlisten buruzagi ohiak(Rodeznoko Kondea) Molarekin kontaktuan jarri eta erreketeekin zuzenean kontaktuan jartzeko aholkua eman zion, erreketeak Fal jeneralaren aginduak alde batera uztearen alde baitzeuden. Calvo Soteloren hilketak gertaerak azkartu zituen eta negoziazio guztiak matxinada amaitzerako utzi zituzten.
Molak berak, matxinadaren zuzendari gisa, bidali zituen argibide sekretu guztiak altxamendua egiteko prest zeuden militar taldeari. Zenbait atzerapenen ostean, 1936ko Uztailaren 18a izango zen matxinada gertatzeko aukeraturiko eguna.
Altxamenduarekin Espainia osoa kontrolatzearen helburua ezin izan zuten bete. Hala eta guztiz ere, Ejerzituaren zati handi baten laguntza zutenez situazioa laister gerra zibil batean bilakatuko zen. Sanjurjo jeneralaren heriotzaren ondoren, Francisco Franco 1936ko urriaren 1ean Estatuaren buruzagi eta operazioetako ejerzituaren buruzagi nagusi izendatu zuten. Mola, berriz, Iparraldeko Ejerzituaren buru izendatu zuten.
Gasteizera bueltan zihoala, 1937ko ekainaren 3an istripu aereo baten ondorioz hil zen. Sanjurjo eta Molaren heriotzak Franco buruzagi nagusi eta bakarra kontsideratzea ekarri zuten.
Garai horretan Iruñako hilerrian hilobiratua izan zen, eta 1961ean, bere gorpuzkiak hiri honetako Erorien monumentura lekualdatuak izan ziren.