Felix Heinrich Wankel (Lahr, Alemania, 1902ko abuztuaren 13a– Heidelberg, 1988ko urriaren 9a)
ingeniari aleman bat izan zen, Wankel izeneko motor errotatiboaren asmatzailea, zilindrorik gabeko barne errekuntzako motor bat aurreko diseinuekin alderatuta hobekuntza nabariak zituena, nahiz eta ez duen erabilera handirik izan automobilgintzan.
Wankel autodidakta izan zen, eta matematika ez zuen inoiz ondo menderatu; oso gazte izan zuen motor errotatiboaren ideia, etxeko esperimentuak ikasgaian barnealdeko konbustioko motorra fabrikatzerako garaian. Bere gaitasunei esker fama pixka bat lortu zuen eta horri esker 40. hamarkadan Alemaniako itsas armadaren itsaspekoentzako balbulak eta atetilak diseñatzeko aukera izan zuen. Egindako lan honen ondorioz, Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean kartzelan sartu guten.
1957ra arte, NSU Motorenwerke AGrentzat lanean ari zen arte, itxaron behar izan zuen bere izena eramango zuen motorraren lehenengo eredu funtzionala eraikitzeko. Patente zati bat eskuratu zuen urte horretan bertan; diseinuari hobekuntzak egin zizkion Curtiss-Wright enpresa estatubatuarrak, eta hurrengo urtean Mazda empresa japoniarrak hura erabiltzeko lizentzia bat eskuratu zuen. Mazda auto deportiboen RX seriea da gaur egun Wankel motorra erabiltzen duen bakarra, motorraren errendimenduarekin arrakasta nahikoa izaten. 1969an bere asmakizunei esker Wankelek honoris causa doktoretza jaso zuen Municheko Teknologia Unibertsitatearen eskutik.