Masaru Ibuka

Biografia

Masaru Ibuka ( Nikkō, 1908ko apirilaren 11a – Tokio, 1997ko abenduaren 19a) elektronika japoniarreko industrialista izan zen. Baita Sonyko kofundatzailea ere.

Wasedako unibertsitatean graduatu zen 1933an, "genio asmatzailea" izengoitia jarri ziotelarik. Graduatu ondoren, Photo-Chemical Laboratory-n lan egiten hasi zen, pelikuletako filmak prozesatzen zituen enpresa batean. 1945ean lana utzi eta irratien konponketarako denda bat ireki zuen Tokion.

1946an, Ibuka eta Akio Moritak Sony Corporation sortu zuten, hasiera batean Tokyo Telecommunications Engineering Corporation deitua (1958ra arte). Ibuka mesedegarria izan zen transistoreen teknologia lizentzia eskuratzeko, Bell Labs-en aldetik 50eko hamarkadan, transistoreen erabilera erabilera zibilera zabaldu zuen lehenego konpainia izatera iritsi zelarik. Ibuka Sonyko presidente izan zen 1950etik 1971ra arte, eta Kontseiluko presidente gisa 1976ra arte. 1976an utzi zuen Sony, baina gertuko erlazioa mantendu zuen aholkulari bezala bere heriotza urtera arte, 1997an.

Ibuka "Haurtzaindegia beranduegi da" (1971) liburuaren egilea izan zen, eta bertan, giza irtakasketa handiena 9 hilabete eta 3 urteren artean ematen dela dio, egoera honetatik abantaila ateratzeko moduak bilatzen dituelarik. Liburuaren hitzaurrea Glenn Domanek idatzia izan zen, "The Institutes for the Achievement of Human Potencial"-en fundatzailea, gurasoei seme-alaben burmuin garapenari buruz erakusten dien erakunde bat. Biak ere ados zeuden hezkuntzarako lehenengo urteak garrantzi handikoak zirela adieraztean.

Sariak

1960: Ohorezko domina jaso zuen Japoniako Enperadorearen aldetik.

1964: Zerbitzu Gorenen saria jaso zuen Japoneko Komunikazio Elektrikoen Ingenierien Institututik.

1972: Domina jaso zuen Ingeniero Elektriko eta Elektronikoen fundatzaileengandik.

1976: Ingenieritzako ohorezko doktoratua, Sofiako unibertsitatea, Tokio.

1978: Japoniako enperadoreraen aldetik, altxor sakratuen ordeneko lehen klaseaz dekoratua.

1979: Zientziako ohorezko doktoratua, Wasedako Unibertsitatea Tokio.

1981: Gizakiari buruzko ikasketetako Aspen instituaren aldetik Gizarte eta Teknologia saria jaso zuen.

1986: Japoniako Enperadorearengandik, Eguzkiaren Lehen Mailako Ordeneko lokarri handiaz dekoratua izan zen.

1986: Suediako erregearen aldetik, Iparizarraren Ordeneko Lehen Mailako Komandante izendatua izan zen.

1986: Eduard Rihnen "Ohorearen eraztuna"-z saritua izan zen.

1989: Hezkuntza, Kultura, Kirola , Zientzia eta Teknologiaren Ministerioak Meritu Kulturaldun Pertsona izendatu zuen.

1990: Komunikazio Elektrikoen Ingenierien Institutuaren Kontsumitzaile elektrikoen Masaru Ibuka saria

bere ohorez izendatua.

1991: Mugimendu Scoutaren aldetik Otsoaren Brontzezko domina.

1992: Japoniako Enperadoreak dekoratua Kulturaren Ordenagandik.

1992: Waseda Unibertsitateak Masaru Ibukaren oroimenezko egongela eraikia izan zen.

1993: Tokioko ohorezko hiritar izendatua.

1994: Zientziako ohorezko doktoratua,Brown Unibertsitatea, Brown Unibertsitatea, Rhode Island, Estatu Batuak.