Anne Hathaway

Anne Jacqueline Hathaway 1982ko azaroaren 12an New Yorken jaiotako aktore estatubatuarra da. Bere aktuatzeko estiloa Judy Garland eta Audrey Hepburn-en estiloarekin konparatua izan da. Hathaway-en aktore gogokoena Hepburn da eta Meryl Streep ikono bezala hartzen du. Bestalde, People aldizkariak 2001an deskubritutako izar haundienetakoa izendatu zuen eta lehenengo aldiz munduko 50 pertsona ederrenen artean azaldu zen aldizkari berean 2006an. Los miserables pelikularengatik Oscar Sari bat, Urrezko Globo Saria, BAFTA eta Sag sariak ere jaso zituen.

Biografia

Haurtzaroa eta gazteria

Kate McCauley antzezlearen eta Gerald Hathaway abokatuaren alaba da. Annek beti aurkitu izan du inspirazioa eta laguntza bere amaren urratsak jarraitu ahal izateko. Hala ere, kasualitate bat da bere izena William Shakespearen emaztearen berdina izatea. Annek anaia zahar bat dauka, Michael, eta bat txikiagoa, Thomas. Hathaway-en arbasoak frantsesak, irlandesak eta alemaniarrak dira. Hathaway katolikoa da eta gazterian bere nahia monja izatea zen. Hala ere, ideia hori alde batera utzi zuen 15 urte zituenean, bere anaia Michael homosexuala zela jakin zuelako. Honako hau esan zuen: nire anaia homosexuala zela jakin nuenean ezin nuen onartu nire anaia onartzen ez zuen erlijio bat. Orain kristaua sentitzen naiz, baina neretzako erlijio bat aurkitu gabe oraindik. 2009an bere erlijio sinesmenak aurrera dihoan lan bat zela esan zuen. Bere gazteria Short Hills-en (Nueva Jersey) pasatu zuen eta Millburn High School-en graduatu zen. Institutu horretan egotea eraman baitzion mundu eszenikoan sartzea eta bere lehenengo saiakera artistikoa egitea. Emaitza oso ona izan zen eta arte dramatikoa ikasten bukatu zuen Paper Mill Playhouse de Nueva Jersey-en. Gainera, oraindik institutuan zegoenean "Premio Estrella Naciente"-ra nominatuta egon zen eta irabazi egin zuen. Ondoren, Vassar College-en sartu zen, Nueva York-en Gallatin School of Individualized Study-en sartu baino lehenago. Denboraldi hura oso ondo gogoratzen du eta oroitzapen politak ditu, gainera ordura arte hartutako erabaki hoberena izan zen beretzako. Han, Gallatin School of Individualized Study-en, lehenengo eta ikasle bakarra izan zen jokaldi ikasketa programa intentsiboan onartua izan zena, Barrow Group antzokiak antolatuta. Horretaz aparte, Collaborative Arts Project antzoki musikaleko ikasketa programan ere ikasi zuen. Beraz, Hathaway-ek lanbide heziketa zabal bat dauka. Anne, gainera, Broadway Dance Center-en ikasitako dantzaria da, Nueva York-en. 1998an bi kontzertu izan zituen Carnegie Hall-en All-Eastern US High School Honors Chorus kide gisa. Bestalde, diseinatzea ere gustatzen zaio, izan ere, proiektu batean egin zuen lan Lázaro Hernández-kin.

Disney-kin hastapena

Bere adina eta altuera, eragozpen bat izan zen Broadway-en zereginak eduki ahal izateko, izan ere, oso altua baitzen umeen zereginak egin ahal izateko, eta gainera, oso gaztea baitzen helduen zereginak egiteko. Hala ere, 3 egun geroago, Carnegie Hall de Nueva York-en antzeztu ondoren, Anne Asuntos de familia-an, hau da, telebistako serie batean, antzezteko onartua izan zen. Nahiz eta honek tenporada bakar bat iraun, ahizpa zaharrenaren zereginak oso kritika onak izan zituen eta emakumezko aktore dramatiko onena saria irabazteko nominatua izan zen 2000. urtean, Teen Choice Awards-en. Zinemagintzara eman zuen saltoa The Other Side of Heaven draman parte hartu eta bi urte geroago izan zen. Nueva Zelanda produkzioan hasi baina lehenago, Anne The Princess Diaries kastina egin zuen, Garry Marshall-en komedia familiarrean, Mia Thermopolis izenean protagonista bezala aritzeko. The Princess Diaries bere lehenengotariko kaleratutako filma izan zen. Horrela ikusleek lehenengo aldiz ikusi zioten, Mia izenean, errege-erreginen familiakoa den konturatzen den San Frantziskoko gazte bat. Julia Andrews (bere amona pelikulan), Héctor Elizondo (orientatzailea) eta Heather Matarazzo-kin (Mia-ren laguna) lan egin zuen, eta jasotako publikoaren kritikak onak izan ziren. Anne Hathaway-en arabera, Garry Marshall-ek bere karrerako iritzi hoberena eman baitzion honako hau esan zionean: "Inoiz ez dakizu film batek arrakasta izango duen bai edo ez, hortaz, hobe duzu grabazioan ondo pasatzea". Beraz, ondo pasatu zuen ekipo guztiarekin, baina gainera, film hura mundu osoan arrakastatsua izan zen. Bere beste pelikulak, The Other Side of Heaven, Tonga-ko misiolari istorio erreal batean oinarrituta dagoena, aldiz, ez zuen besteak izan zuen arrakasta izan. Nicholas Nickleby-kin bigarren drama batean parte hartu zuen, Charles Dickens-en nobelan oinarrituta. Pelikulak ez zituen kritika txarrak izan, izan ere, Deseret Morning egunkariak Oscar Sarietara izendatzea posible zela esan baitzuen. Hala ere, pelikulak ez zuen izan arrakasta asko eta Estatu Batuetako takiletan hondoratu egin zen. Geroago, Anne-k gazte entzunaldian bere irudia berreskuratu nahi zuen eta hortaz Ella Enchanted pelikulan hartu zuen parte. Pelikula hori maitagarriak, ankerrak eta printzeak dauden mundu magiko batean garatzen da. Honen izena arrakastatsua izan bazen ere, pantaila handian axolagabe pasatu zen. 2004. urtean El fantasma de la ópera-n Gerard Butlerren kidea izan zitekeen, baina azkenean errefusatu egin zuen Walt Disney Pictures-kin kontratua egin zeukan jada, baina hala ere, honekin ere ez baitzegoen pozik. Urte berean Disney-k The Princess Diaries 2: Royal Engagement-k grabaketa hasi zuen eta Anne-k parte hartu zuen berriro ere. Oraingo honetan, Genoviako tronoaren oinordekoa izanik, senar bat aurkitu behar zuen. 2005ean Hoodwinked grabatu zuen, bere beste nolakotasun bat ezagutzera eraman zioena, hau da, kantoa, izan ere, soinu-bandaren abesti bat abestu zuen.

Trantsizio artistikoak

The Princess Diaries 2: Royal Engagement egin eta bere familia filmak bukatutzat eman zituen. Haurren mundu batean integratuta egon zela kontzeintea zen, horregatik Julie Andrews-ek emandako iritziari jarraitzea erabaki zuen; "Mundu honetatik askatu ahal izateko, ez dago modu hobegoa larrugorritzea baino", berak egin zuena S.O.B pelikulan. Hortaz, Annek elkarrizketak izaten zituenean familia filmaz aparte beste zerbait ere onartuko zuela esan zuen. Aukera hori Havoc pelikularekin etorri zitzaion, goi-mailako nerabe bihurri baten interpretazioa egin zuenean, non azkenean drogan eta ustelkerian bukatzen duen. Haurren mundu horrekin haustura gordina izan zen. Ondoren Brokeback Mountain pelikulan hartu zuen parte. Ang Leek Jake Gyllenhaal-en emaztea izateko aukeratu zion. Hortaz, helduen filman arrakasta izan zuen, izan ere hainbat sarietara nominatua izan zen.2006an The Devil Wears Prada-kin sustapen profesional gehiago izatera heldu zen. Andy Sachs-en rola, Nueva York-era Miranda Priestly-ren( Meryl Streep) modaren agentzian laguntzaile bezala lan egitera iristen den gazte errugabe bat, emaitza ona izan zuen. Pelikula honek 125 milioi dolar irabazi zituen Estatu Batuetan sailik eta Anne Hathaway-ri edozein adina duen publikorentzako lan egitea eraman baitzion. Bere nahia bete egin zen, izan ere, bere lanbidetik gehien gustatzen zaiona erronka berriak edukitzea baita.

2007an Becoming Jane pelikula izan zen bere proiektu handinahia. Drama biografiko honetan Anne, Jane Austen idazle britaniarraren nobelatan agertutako garai sozial eta moralaz zerbait jakin behar zuen eta berehala dokumentatu zen garai horretaz. Gainera, garai horretako dantzak, ohiturak eta batez ere azentu britaniarra ikasi behar zuen.

Gaur egun

2007tik aurrera, Anne-ren proiekzio artistikoa oso erritmo ona izan du. 2008an 3 pelikula estreinatu zituen. Becoming Jane pelikulan bere alderdi gozoena erakutsi ondoren, urte berean akziozko pelikula batean suertea probatu nahi zuen, Superagente 86 pelikulan, alegia. Gainera, Passangers draman parte hartu zuen, beldurrezko pelikula batean. Baina bere heldutasuna frogatu zuen pelikula Rachel Getting Married izan zen. Pelikula honetan bere talentua adierazi ahal zuen Kym pertsonaiaren bidez. Bertan familia bateko pertsonaia arraroa izan zen, begipetsu eta errimela gaizki eramanda, bere bizitzako pertsonaia zailena izan zen. Jakina, Rachel Getting Married-k Disney-eko pertsonaia hura desagertu eta bere lekuan beste bat jarri zela baieztatu zuen, oso dotoretsua. Transformazio hura saritua izan zen zinema jaialdietan eta gainera, Oscar Sari eta Urrezko Globo Sari batera nominatua izan zen emakumezko aktore onena titulua lortu ahal izateko.

Momentu horretan Disney-ra bueltatzera erabaki zuen, baina ez lehen izan zuen pertsonaiarekin. Tim Burton, Estatu Batuetako direktore onenetako batekin lan egin zuen. Alicia en el país de las maravillas pelikulan hartu zuen parte, Johnny Depp, Alan Rickman eta Helena Bonham Carter-kin. Garry Marshall Valentine's Day estreinatu bitartean, bere aurreko pelikula, hurrengo urteetako proiektuak antolatu zituen. Gainera, Love and Other Drugs pelikulan ere hartu zuen parte Edward Zwick-k zuzendua. Jake Gyllenhaal-kin hartu zuen parte, non Parkinsona daukan emakume bat antzezten duen, mediku batez maitemintzen den. 2011n, Jim Sturgess-kin batera Lone Scherfig-en One Day pelikulan azaldu zen.

2011n Los Miserables pelikulan parte hartuko zuela berretsi zen, Tom Hooper direktoreak zuzendua. Hathaway-k bideo batean aurkeztutako abesti bat, I Dreamed a Dream, Los Miserables-ko abestia, CinemaCon aurkeztua izan zen 2012an. Hooper-ek gordin eta benetako abesti bezala deskribatzen du. Pelikula honetako Hathaway-ek bere ilea moztu zuen honako hau esanez: "Transformazioa emanaldiaren gauza hoberenetariko bat da". 2012an estreinatu zen Estatu Batuetan. Bere jokaldiarengatik laudorio asko izan zituen eta hainbat sari irabazteko nominatua izan zen, Oscar Sari bat, Urrezko Globo Sari bat, Screen Actors Guild Award eta BAFTA saria barne. Esandako guztiak irabazi egin zituen.

Bizitza pertsonala

2012an Adam Shulman-kin ezkondu zen, bitxiak diseinatzen dituen diseinatzaile batekin. Ezkontza finka pribatu batean egin zen San Frantziskon. Bientzako lehen ezkontza izan zen.

Bere estiloa Judy Garland eta Audrey Hepburn-en estiloekin konparatua izan da. Hathaway hainbat aldizkarietan lehengo orrian agertu zen. 2008an, Lancome aldizkariak Magnifique perfumea aurkezteko aukeratu zuen. Hathaway ez da Hollywood-ko kanon klasikoekin identifikatzen eta azkenean Nueva York-en bizitzea erabaki zuen.Ezkontza