Wamba erregea

Wamba (? - 688) visigodoen errege izandakoa (672 - 680).

Tronuaren eskuratzea

Nahiz eta hasieran bere izendatzeari uko egin zion jada urte ugari zituelako, Wamba Gertici edo Gertikos, ondoren Wamba deituko zutena bere omenez eta gaur egun Valladolid izenez ezagutzen dena, herriaren tronua onartzera behartua izan zen nobleengatik 672ko irailaren 21ean. Herri honetan bertan hil zen Recesvinto, bere aurreko karguduna.

Berak hala eskatuta, 672ko urriaren 20an Toledon entregatu zioten koroa.

Erregealdia

Visigodoei ospea eta diztira ematen azken erregea izan zen. Gertikoetako gainbehera bere heriotzarenkin batera hasi zen. Ez zuen erregealdi batere erraza izan, herri barruan, nobleak monarkiaren aurka, noble batzuk beste nobleen batzuen aurka, katolikoak arrianoen aurka eta herri hispanoerromatarrak visigodoen aurka sortzen zituzten gatazkak baretzen igaro baitzuen denbora ugari. Horrez gain, vascoien matxinada menderatu eta 672an arrisku berri eta ezezagun bati aurre egin behar izan zion: ipar afrikarrak edo arabeak, Algecirasetik Iberiar Penintsulara sartzea saiatu zirenak, baina saiakera horrek porrot egin zuen visigodoei esker.

673an Galiako Septimania eskualdean (gaur egungo Frantziaren ipar ekialdean), noble visigodo batzuek matxinada bat antolatu zuten, bere burua errege izendatu zuen Ilderico buru zela. Wambak Paulo dukea bidali zuen arazo hura menperatzea, baina honek bere matxinada propioa antolatu zuen Narbonan, Ilderico ordezkatuz eta aldi berean Geronako errege bilakatuz. Situazio honen aurrean, Wamba, Kantabria inbaditzen ari ziren vascoien aurka borrokatzen ari zena, operazio azkar (operación relámpago) baten bitarez vascoiak gainditu zituen. Hori egin eta berehala Tarragona, Bartzelona eta Narbona mendean hartu zituen, altxamendua menperatuz. Paulo dukea ere atxilotzea lortu zuen eta Toledoko kaleetatik desfilatu behar izan zuen arrain-hezur bat buru gainean zeramala. Gertakari hauek Wambaren ejerzitua berrantolatzeko bidea eman zuten derrigorrezko lege berri bat ezarriz noble eta kleroarentzat. Lege berri honen arabera, Lege militar izenekoa, altxamendu edo matxinadaren bat gertatzen denean noble eta elizgizon guztiak tropak osatzera joan beharko zuten.

Wambak 675ean ''XI Concilio de Toledo'' delakoa iragarri zuen eta bertan neurri zuzentzaile batzuk eman ziren kleroaren bizio eta gehiegikeriekin amaitzeko asmoz.

Bere kontrako konjurazioa eta heriotza

Badirudi Toledoko metropolitarrak, JulianII.ak, Wamba erregearen boterearekin amaitu zuen konjurazioan parte

Gertaera hauen ondoren, Pampliegako (gaur egungo Burgos) San Vicente monasteriora erretiratu zen eta bertan hil zen 688an. Bere gropua bertan kontserbatu zen oraindik burdinezko gurutz batez markatua dagoen hilobi batean Alfontso X.ak Toledoko Santa Leocaldia elizara lekualdatzera agindu zuen arte. Koroa Ervigio izeneko noble bati, erregearen kontrako konjuraren buruari, eman zitzaion.

Tradizioaren arabarea, Wamba erregeak, Narbonako alt xamendua mendean hartu zuenean, bertatik san Antolin (V.mendean Tolousen exekutaturiko printze bisigodoa) martirraren erlikia batzuk ekarri zituen eta Palentziako katedraleko San Antolin kriptan gordeak izan ziren. hartu zuela. Erregea narkotizatu, monje abitu bat jantzi eta koroari uko egitera behartu zuten.