J. B. Lenoir

J. B. Lenoir (1929ko martxoaren 5a-1967ko apirilaren 29a) abeslari, konpositore eta gitarrista estatu batuarra izan zen, blues musika jotzen zuen eta Monticello Missisippin jaio zen. 40. hamarkadaren lehenengo urteetan, Lenoirrek garai hartako blues musikagintzako zenbait ilustratuekin lan egin zuen; hala nola, Sonny Boy Williamson eta Elmore Jamesekin, New Orleansen. 1949an, Lenoir Chicagora joan zen bizitzera eta blues musikako areto handietan jotzen hasi zen Memphis Minnie, Big Maceo eta Muddy Watersekin. 5O urte zituen artean, Lenoirrek jada disk

o ugari grabatu zituen Chicagon Chess Records, J.O.B. Records, Parrot Records eta Checker Records zigiluekin.

Biografia

J. B. Lenoir, janzten zituen marradun alkandora eta jakengatik, eta zuen emagizon ahotsarengatik izen zen ezagun. Baina, batez ere, eragin handia izan zuen ondorengoko gitarrista askorengan gitarra elektrikorako egin zituen blues konposizioengatik. Bere taldea piano batek (Sunnyland Slim), saxofoi batek (J. T. Brown) eta bateria batek (Alfred Wallace) osatzen zuten. Denboraldi hartan, zenbait blues abesti idatzi zituen; hauen artean garrantzitsuenak Don't Dog Your Woman, Mama Talk To Your Daughter eta Don't Touch My Head dira.

Ibilbide artistikoa

Amerikar eskubideenganako mugimenduak J. B. Lenoirrek bere gitarra akustikoarekin zenbait abesti grabatzera animatu zuen, Willie Dixon baxu jolearen eta Fred Below bateria jolearen laguntzaz. Kexuzko abestiak ziren, arrazismoari edo Vietnamgo Gerrari buruz hitz egiten zutenak. Bere abesti "Alabama Blues"ek adibidez, honako hau esaten du:

I never will go back to Alabama, that is not the place for me (2x)You know they killed my sister and my brother,and the whole world let them peoples go down there free Nunca volveré a Alabama, no es un lugar para mí (2x)Sabes que ellos mataron a mi hermana y a mi hermano,y todo el mundo deja que esas personas sigan libres allí

Nahiz eta bere abestien letrak gogorrak izan, Lenoirrek goxotasun handiz abesten zituen eta ezaguna izan zen ikaragarrizko heziera oneko pertsona eta oso adeitsua izanagatik. 1967koapirilaren 29an hil zen Urbanan (Illiois), hiru aste lehenago izan zuen auto istripu batean izan zituen lesioen ondorioz eman zion bihotzekoarengatik. Zoritxarreko heriotz hau aurrerago abestua izan zen John Mayallen Death of J. B. Lenoir abestian.