Bartzelonako bonbardaketa (1842)

Bartzelonako bonbardaketa, 1842ko abenduaren 3an gertatu zen bonbardeaketa da. Isabel II.a Espainiako erregina zen, baina adinez txikia zenez bere ama Mª Kristina Borboikoa zen erreginaorde eta Espartero zegoen agintean. Bonbardeaketa Baldomero Esparterok agindu zuen Bartzelonan duela hilabete bat hasi zen altxamendu bat amaitzeko, non hauek Espainiako armada Montjuickeko gazteluan eta Ciudadelako gotorlekuan setiatu zituzten. Bonbardeaketa Montjuickeko gaztelutik egin zen, eta Antonio Van Halen kapitain jeneralak su emateko ordena eman zuen. Kalkulatzen da 1.041 jaurtigai jaurti zirela, 462 eraikin suntsituta eta 20-30 hildako inguru.

1982ko Azaroan eginiko Bartzelonako matxinada.

1842ko Azaroaren 13an matxinada "antiseparatista" hasi zen Bartzelonan, non milizia sartu zen bertan eta segituan Bartzelonan barrikadak montatu ziren. Gobernuak akordio bat firmatu behar zuen Britainia Handiarekin, eta bertan arantzelak beharatuko zituzten ehun produktuentzat, honek Kataluniako kotoi industriaren amaiera izango zen, hau guztia izan zen matxinadaren kausetako bat. "Junta de Vigilancia"-k Ciudadelako gotorlekua eraitsi nahi zuen, eskaera horren ondorioz Van Halen jeneralak errepresio politiko handia egin zuen, hau izan zen matxinadaren beste kausetako bat.

Ala ere matxinada honen hasiera, Porta de l'Àngel-en Azaroaren 13an gertatutako iskanbilagatik izan zen. Langile talde bat bazkaltzetik bueltatu zenean, ardo botila bat sartu nahi izan zuen hirira "derecho de puertas" zerga ordaindu gabe. Militarrek hau ikustean udaletxea hartu zuten eta "La Republikako" kazetariak atxilotu zituzten, non gertaeretan bertan zeuden. Gainera egunkari horrek Abdon Terradasek sintutako errepublikarako egitasmo bat argitaratu zuten. Bertan horrelako esaldiak aurkitu ditzazkegu: Herriak bere eskubideak konkistatu nahi dituenean, armak hartu eta ¡Gora Errepublika! ohiuan borrokatu egin behar da.

Hurrengo egunean, kazetari hauek askatzeko esan zuen batzordea ere atxilotua izan zen. Ala esan zuen kontsul Frantsesak, Ferdinand de Lesseps .

Zurbano jeneralak "Espainia Katalunia gabe berdina izango zen" esan zuenean, sumindura generalizatu egin zen. Ejertzituak hiria suntsitu nahi zuenaren zurrumurrua bereala ugaldu zen eta jendea borrokan parte hartzera prest zegoen.

Orduantxe hasi zen barrikaden gerra, non alde batean milizia zegoen eta beste aldean ejerzitoa zen, hauek dendetan lapurtu eta hiritarrei lapurtzearen errua botatzen zien. Auzokide batzuk harriak eta altzairuak botatzen zizkieten soldaduei balkoietatik eta leihoetatik milizianoei laguntzeko

Orduan Antonio Van Halen jeneralak, bere soldaduei Bartzelonako hiria utzi eta Motjuiceko gaztelura atzeratzeko agindua ema zien. Gaztelu hau Bartzelona menderatzen zuten mendian kokatzen zen, baita Ciudadela ere.

Bonbardeaketa

Espartero erregeordeak errepresioa pertsonalki berak eraman nahi zuen eta Azaroaren 22an Bartzelonara iritsi zen José Ramón Rodil y Campillorekin , gobernu jeneraleko presidentea. Egun berdinean Van Halen jeneralak, Esparteroren agindupean, Bartzelonako hiriari komunikatu zion, matxinatuak 48 orduetan ez baziren errenditzen Bartzelonako hiria bonbardeatuko zuela.

Orduantxe hasi zen hiritarren nahasmena eta Bartzelonako Junta aldatu zuten moderatuago batengatik Esparterorekin negoziatzeko, baina Esparterok uko egin zion beraiekin elkartzeari. 3. junta bat sortu zen, Junta hau errepublikarrez osaturik zegoen eta hauek eusteari prest zeuden.

Azkenean 1842ko Abenduaren 3an hasi zen bonbardeaketa eta hurrengo egunean Bartzelonako hiriak amore eman zuen eta berriro armada hirira sartu zen. 1.014 jaurtigai jaurti ziren Montjuïkeko gazteluko kanoietatik eta 462 etxe hondatu ziren, gainera ospitale batean bost bonba erori ziren eta udaletxea ere suntsituta geratu zen. Hogei hiritar hildako egon ziren.

Bonbardeaketak hiri guztian zehar suteak eragin zituen. Operazioa eguerdia baino lehenago hasi zen eta lehenengo zatia arratsaldeko ordubiak aldera bukatu zen. Bi orduren bitartean berriro hasi zen, etxebixitza batzuk sutan zeuden eta beste batzuk aldiz suntsituta geratu ziren. Hiritar zaurituak jasotzen zituzten.

Arratsaldeko seietan hiritarren bi batzorde atera ziren, bat hiriarena eta bestea Bartzelonetakoa, eta kuartel jeneralera bideratu ziren bertan Bartzelonako hiriaren sumisioa eskaintzeko. Batzorde erreboluzionarioak erasoen bukaera eskatzen zuen eta horren truk plaza emango zioten armadari. Baina, armadak errenditzea eskatu zion eta matxinadaren erantzunleen errendizioa ere eskatu zuten. Gauerdian bukatu ziren negoziazioak eta Van Halen jeneralarekin akordio batera iritsi ziren, bonbardeaketari bukaera emanez.

Ondorioa

Esparterok hartutako errepresioa oso latza izan zen. Miliziei armak kendu zitzaizkien eta zenbait pertsona atxilotuak izan ziren, non ehunbat fusilatuak izan ziren. Gainera hiria zigortu zuen 12 milioi realeko zerga jartzen, diru hau Ciudadela konpontzeko balio izan zuen. Halaber Asociacion de Tejedores de Barcelona disolbatu zen eta egunkari guztiak itxi zituzten Diario de Barcelona izan ezik. Madrilera itzuli baino lehenago Abenduaren 22an, Sarriako bere bizilekutik Bartzelona zapaldu gabe, Van Halen generala ordezkatu zuen Kataluniako Kapitaniatik eta Antonio Seoane jarri zuen buru, berak esaten zuen Katalunia "fusilatzen eta metraila botatzen" gobernatuko zuela.

Esparterok matxinadarekin bukatzea lortu zuen, baina Bartzelonan zuen sostengu politiko eta soziala galdu zuen. 1843an Katalunia guztia esparteroren aurka joango da.