Jokin Mujika

Jokin Mujika Aranburu (Itsasondo, Gipuzkoa, 1962ko abuztuaren 22a -) euskal txirrindulari ohia da.

Biografia

Behe kategoriak

Profesionaleko azken urteetan errepideko txirrindularitza utzi zuen eta ziklo-krossean lehiatzen jarraitu zuen. Azkenik, mendiko bizikleta modalitatera pasatu zen eta 1996ko Atlantako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen.

Palmares

1984an profesionaletara pasatu zen eta Orbea, Caja Rural, Banesto eta Artiach taldeetan lehiatu zuen. Hala ere, Mujikak ez zen heldu euskal zaletuek utzi zituzten itxaropenak betetzera.

Bere garaipenetan, 1988ko Euskal Bizikleta nabarmentzen dute Arrateko etaparekin batera, orduan Eibarresa Bizikleta bezala ezagutzen zen oraindik froga hau, non Robert Millar eta Charly Motteteri irabazi zien. Italiako Giroak, lehenengo 20 postuetan egitea lortu zituen eta horietako batean hamalaugarren postuan geratu zen. Bi txapelketa handienetan parte hartzeko aukera izan zuen. Oso nabarmendua izan zen ere 1989ko Munduko Txapelketan Chamberyen.

Etorkizun oparoko txirrindularia izan zen errepideko txirrindularitza zein ziklo-krossean. Gaztetan, ziklo-krosseko Espainiako txapelduna bitan eta munduko txapeldunordea izan zen, errepideko txirrindularitzan berriz, Espainiako txapelduna izan zen. 1981an eroriko bat izan zuen eta garezurra hautsi zuen, ondorioz hamar egun eman zuen ospitalean. Handik gutxira, soldadutza egitera deitu zioten, eta txirrindularitza utzi behar izan zuen aldi baterako. Goi-mailako txirrindularitza

Lasterketa nagusietako emaitzak

1984

-

-

49.a

-

1985

-

45.a

43.a

-

1986

-

30.a

76.a

11.a

1987

11.a

41.a

-

-

1988

-

63.a

14.a

-

1989

19.a

78.a

-

-

1990

-

-

62.a

-

1991

-

-

Utzi

-

1992

-

-

-

-

1993

-

-

-

-

1994

-

-

-

-

1995

-

-

-

40.a

1996

-

-

-

-

(*)

Taldeak

Erreferentziak