Ava Lavinia Gardner, Brogdenen jaio zen 1922ko abenduaren 24an eta Londresen hil zen 1990eko urtarrilaren 25ean. Oscar sarietara izendatua izan zen zine klasikoko aktore esatatubatuarra zen. Zazpigarren arteko mito eta XX. mendeko izar handia kontsideratzen zuten. Bere edertasun oparo eta fotogenikoagatik
zen ezaguna, "munduko animalirik ederrena" izan zela esaten zen.
Ava Gardner 1922an jaio zen Brogdeneko komunitate txikian, Ipar Carolinako estatuan. Landa inguruan hazi zen, tabakoa eta kotoia hazten zuen sei anai-
arrebez osatetutako familia txiro batean. Ava sei anai-arrebetatik gazteena zen. Bere ama, Molly, emakume bataiatzailea zen, jatorri irlandar-eskoziar eta ingelesak zeukana eta aita, Jonas Bailey Gardner, gizon katolikoa zen jatorri irlandar eta amerindiarrekoa. Bere senideak txikiak zirenean, Gardner familiak Brogdenen zuen jabetza galdu zuen, honen ondorioz, Jonas Gardner zerrategi batean lan egitera ikusi zen behartua eta ama, Molly, sukaldari eta Brogdenekoikastetxe nagusian giltzain modura.
13 urte bete zituenean, Newport Newsera, Virginiako estatura, lekualdatu ziren familia osoa, beren zortea hobetzearren. Baina, denbora gutxira, lana aurkitzearen zailtasunaren aurrean, Rock Ridgera, Wilsoneko auzo pobre batera, bueltatu beharrean izan ziren. 1935.urtean, bere aita, Jonas Gardner, bronkitisak jota hil zen eta Ava eta bere zenbait anai-arreba Rock Ridgeko eskolara joatea erabaki zuten, graduatzeko helburuarekin. Modu honetan, denbora baten ondoren, Ava Atlantic City Christian College-era joan ahal izan zen idazkaritza-ikasketak egitera.
18 urterekin, Ava begi berde eta gaztaina-koloreko ilajea zuen gazte ederrean bilakatu zen. Honela, 1941ean, bere aizpa zen Beatriz bisitatzera joan zenean New Yorkera, argazkilaria zen bere senarrak, argazki batzuk egiteko baimena eskatu zion. Beatrizen senarra, egindako lanarekin pozik gelditzean, Bosgarren
Etorbidean zuen fotografia-estudioko erakusleihoan zintzilikatu zituen.
Kasualitatez, bere argazkiak koinatuaren establezimenduan ikusgai zeuden bitartean, Metro-Goldwyn-Mayer estudioetako Bernard "Barney" Duhan talentu berrien bilatzaileak, argazkiak ikusi zituen eta berarekin jarri zen kontaktuan. Duhan dendan sartu eta bere telefono zenbakia eskatu zuen, baina ez zuen lortu inork ematea. Beraz, norbaitek Avari buruzko informazioa MGM-ra bidali behar zuela esan zuten, eta bere aizpak berehala eraman zuen. Denbora gutxira, Ava,
oraindik Atlantik Christian Collegeko ikaslea zena, New Yorkera joan zen MGMko zuzendariekin elkarrizketa bat izateko. Urte hartan bertan, zazpi urterako kontratua egin zioten konpainian. 1941ean, eskola utzi eta Hollywoodera joan zen bere aizpa Beatrizekin batera. Lehenik eta behin arte dramatikoko klaseetan eman zuen izena, baita ahoskera klaseetan ere, bere Ipar Carolinako doinua ulertezina baitzen.
1942. urtean hasi zen pelikuletan protagonista modura azaltzen eta hainbat produkziotan hartu zuen parte, hala nola, "La casa encantada" (1943), Béla Lugosiren gainbeheraren garaiari dagokion komedia beldurgarrian edo "Three men in white" (1944), Van Johnson eta Lionel Barrymorek parte hartuko duten komedia eta dramaren arteko film batean.
Bere aukerarik onena 1946an iritsi zen bi titulurekin: "Thriller Whistle Stop", non, lehen mailako papera izan zuen George Raft aktorearekin batera eta "Los asesinos" Ernest Hemingwayen oinarritutako drama istorio bat, Burt Lancaster eta Edmond O'Brienekin batera. Azken pelikula hau, Hollywoodeko industrian sartu zuen flima izan zen.
Hurrengo urteetan, "The hucksters", Clark Gablerekin; "Venus era mujer" komedian eta "Soborno" (1949), Robert Taylorrekin aritu zen thriller dramatikoan nabarmendu zen.
Hemendik aurrera, nagusigoa hartzen joan zen izar modura, hainbat estudio garrantzitsuk eskeinitako lanak hartuz eta gomutagarri izango ziren hainbat interpretazio burutuz. Nabarmenduenak ondorengoak izan ziren: "El gran pecador", drama moral bat da Gregory Peck eta Ethel Barrymoren lan bikainekin, non, Ava oso ederra agertzen den gidoi ezinhobe batekin; "Mundos opuestos" (1949), James Mason, Barbara Stanwyck eta Van Heflinekin; "Pandora y el holandés errante" (1951), drama oniriko abangoardista liluragarri bat, non, Avak James Mason eta Mario Cabré toreatzailearekin hartu zuen parte, gainera, errodajearen zati handi bat Espainian izan zen eta garaiko prentsako titular guztietan azaldu ziren. Garai honetan, Espainiara sartzen hasi zen, Madril eta b
este hainbat tokietan egon zen eta maitasun kontuetan ere hasi zen, Luis Miguel Dominguínekin etb.
"Magnolia" filmatu zuen, Broadwayko musikal ospetsuaren moldaketa bat. Ziur eta ondo jardun zuen, baina azkenean produktoreek abestu behar zen zatietan bere ahotsa ez erabiltzea erabaki zuten. Howard Keel eta Agnes Mooreheadekin aritu zen. Ondoren, "Mi pasado prohibido"-n egin zuen lan Robert Mitchumekin (1951), bere beste afera bat mantendu zuenarekin. Filmek jarraitu egin zuten: "Las nieves del Kilimanjaro", bere Hemingwayren bigarren obra, Afrikan grabatu zuena Gregory Peck eta Susan Haywardekin batera eta "Mogambo" (1953), ohiz kanpoko ospea eduki zuen John Fordek zuzendutako pelikula. Ava, Clark Gablerekin parte hartu zuen azken pelikula honetan, Oscar sarietarako izan zen hautatua.
Robert Taylor eta Mel Ferrer aktoreekin, Metroko luxuzko produkzioan "Los caballeros del rey Arturo" zine klasikoko erdi aroko abenturak zituen filma egin ondoren, Avak hainbat arazo pertsonal eta osasun arazo izan zituen. Hala ere, oraindik ere "La condesa descalza" filmean dirdira egin zuen. Rita Hayworthen bizitzan oinarritutako rola izan zuen eta bere ibilbide profesionaleko karakterizazio onenetarikoa lortu zuen. Humphrey Bogart, Edmond O'Brien, Rossano Brazzi eta Valentina Cortesekin aritu zen lanean.
Ondoren, arrakasta gutxiago izan zuten pelikuletan aritu zen: "Destinos cruzados" drama erromantiko eta abenturazalea, Stewart Grangerrekin; "La cabaña" antzerki-obra batean jatorria zuen komedia, David Nivenekin; "En España Fiesta" Hemingwayren bere hirugarren filma, non, Tyrone Powerrekin aritu zen eta bere azkenetariko interpretazioa izan zen; "La Maja Desnuda" (1958) Albako Dukesaren biografia, Goyan haragitutako Tony Franciosarekin eta 1959an Stanley Kramerrek filmatutako "On the Beach" edo Espainian "La hora final", bonba nuklear baten ondorioei buruzko pelikula. Hemen, Avak bere konposizio onenetarikoa lortu zuen Gregory Peck eta Fred Astairerekin.
Denbora guzti honetan zehar, aktorea, fisiko oso erakargarria zuen izartzat izan zen sailkatua eta "munduko animalia ederrena" bezela kalifikatzen zuten, Avak gorroto zuen slogana.
60ko hamarkadak hau guztia aldatu zuen, bai Ava Gardner zahartzen ari delako eta baita publikoaren nahiak aldatzen ari zirelako. 1960an, Dirk Bogarderekin batera "El angel vestía de rojo" filmean hartu zuen parte, Italian grabatu behar izan zen filma, Espainiako Gerra Zibilean oinarritua zegoen arren.
Zailtasunak izan zituen maila altuko rolak aurkitzen eta titulu gogoangarriak baztertzerako orduan, beste batzuen artean, "Dulce pájaro de juventud", "La Pantera Rosa" edota "El Graduado". Hala eta guztiz ere, hiru pelikula nabarmentzen dira garai honetan: "55 días en Pekin" (1963), non, Charlotte Heston eta David Nivenekin batera, kolonia aurkako iraultza baten erdian lur jota dagoen kondesa baten papera betetzen duen; "Siete días de mayo" (1963), hamarkadako oinarri politikoa adierazten zuen Estatu Batuetako pelikula hoberenetarikoa eta baita bere zuzendariaren (John Frankenheimer) film hoberenetarikoa ere. Pelikula honetan Avak ospea Burt Lancaster, Kirk Douglas eta Fredric Marchekin banatu zuen. Azkenik, 1964an "Tennessee Williams" antzerki-obran oinarritutako John Hustonen "La noche de la iguana" pelikulan protagonista izan zen, Richard Burton eta Deborah Kerren ondoan nabarmenduz.Hala eta guztiz ere, gogora ekarri behar dira patu komertzial edo artistiko horren handia izan ez zuten pelikulak ere: "La Biblia" (1966), John Hustonek zuzendutako superprodukzioa eta Omar Sharif eta Catherine Deneuverekin lan egin zuen "Mayerling" (1968).
1969tik aurrera Gardner Londresen geratu zen bizitzen, jada ia erretiraturik. Urte honetan aktore eta zuzendaria zen Roddy McDowallen "La balada de Tam Lin" filmean hartu zuen parte eta McDowallek omenaldia egin zion bere edertasunari. 1972an pelikula hau berrargitaratu eta kaleratu zuten "La viuda diabólica" izenburuarekin.
70ko hamarkadan, "El juez de la horca" (1972) eta "Terremoto" (1974) filmak arrakasta handia izan zuten, zinta itxuroso, estimagarri eta Avaren interpretazio bikain eta fisiko heldu ederrarekin. Britaniar thriller batean ere bereizi zen 1975ean. Aktoreak protagonismoa partekatzen zuen Dirk Bogarde ahaztezinarekin eta Timothy Daltonekin, heriotza erabakitzen zuen gizona. Azkenik, Gardner nabarmendu egin zen 1976an kaleratutako "El pájaro azul" porrot komertzialean, Elizabeth Taylor, Jane Fonda eta Cicely Tyson. Lehen koprodukzioa izan zen AEB eta Sobietar Batasuna zenaren arteko Gerra Hotzaren garaian.Geroago, "El puente de Cassandra" (1977) pelikulan esku hartu zuen Sophia Loren, Burt Lancaster, Richard Harris, Martin Sheen eta O.J Simpsonekin; "La centinela" (1977) terrorezko filmean, Christian Raines eta Chris Sarandonekin batera; "Ciudad en llamas" (1979) eta "El secuestro del presidente" (1980) pelikulan, bigarren mailakoa izan arren oraindik mamitsua zen rol bat eginez Hal Holbrook aktorearekin. "El sacerdote del amor" (1981) pelikulan ere jardun zuen, D.H. Lawrence idazlearen filme biografikoan, Ian Mackellen eta John Gielgudekin.Zinerako egin zuen bere azken lana Reginan izan zen, zehazki Cinecittán, Anthony Quinnekin batera. Ama posesibo eta zapaltzaile baten papera burutzen zuen. Filma ez zen komertzialki estreinatu eta VHS bidez eman zen ezagutzera.Beranduago, telebistarako hainbat prokuziotan hartu zuen parte, esate baterako, "Harem" Omar Sharif eta Knots Landingekin batera. Horrez gain, "Anno Domini" telesailean ere hartu zuen parte, non, Agripinaren papera zeukan, Nerón enperadorearen ama eta baita "El largo y cálido verano"-ren bertsio berrian ere, Jason Robards, Don Johnson eta Cybill Shepherdekin batera. Aktore bezala egin zuen azken lana, estreinatu gabe gelditu zen "Maggie" izeneko telesailean izan zen, Stefanie Powersekin batera.
Ava Gardner obsesiboki gorteiatua izan zen Howard Hughes eszentriko aberatsarengatik, baina Avak, Howardek eginiko ezkontza proposamen guztiei egin zien
uko, nahiz eta eginiko opari eskuzabalak ez zituen inoiz errefusatu. Hiru aldiz ezkondu zen, aktore ezagunekin beti ere. Bere lehen senarra, erlazioak, urtebete baino gutxiago iraun zuen, Mickey Rooney izan zen. Bigarrena, Artie Shaw musikari famatuarekin, baita ere urtebetekoa. Hirugarrena eta azkena, Frank Sinatra aktore eta abeslari ospetsua izan zen. Sei urte egon zen honekin ezkonduta, 1951 eta 1957 artean, bere bizitzako maitasuna izan zena. Esan ohi denez, bere zahartzaroan Franken diskak entzuten zituen.Uteroko kantzerra izan zuen eta ebakuntza bat jasan zuen, non, histerektomia bat egin zioten. Londresen hil zen, 1990eko urtarrilaren 25ean, 67 urte zituelarik pneumoniak jota.
1986: "Maggie" (argitaratu gabea, telesaila)
1985: "The long hot summer" edo "Un largo y cálido verano" (telesaila)
1985: "Knots Landing" (telesaila)
1985: "Harem" (telesaila)
1984: "A.D. Anno Domini" (telesaila)
1982: "Regina Roma"
1981: "Priest of Love" edo "Sacerdote del amor"
1980: "The Kidnapping of the President" edo "El secuestro del presidente"
1979: "City on Fire" edo "Emergencia" (Alvin Rakoff)
1977: "The Sentinel" edo "La centinela" (Michael Winner)
1977: "El puente de Casandra" (George Pan Cosmatos)
1976: "The Blue Bird" edo "El pájaro azúl" (George Cukor)
1975: "Permission to Kill" edo "El hombre que decidía la muerte" (Cyril Frankel)
1974: "Terremoto" (Mark Robson)
1972: "The Life and Times of Judge Roy Bean" edo "El juez de la horca" (John Huston)
1971: "Go west"
1968: "Mayerling" (Terence Young)
1966: "La biblia" edo "The bible" (John Huston)
1964: "La noche de la iguana" edo "The night of iguana" (John Huston)
1964: "Siete días de mayo" (John Frankenheimer)
1963: "55 días en Pekín" edo "55 days at Peking" (Nicholas Ray)
1960: "The Angel Wore Red" edo "Los ángeles visten de rojo" (Nunnally Johnson)
1959: "La hora final" (Stanley Kramer)
1959: "La maja desnuda"
1957: "The Sun Also Rises" edo "Fiesta"
1957: "The Little Hut" "La cabaña" (Mark Robson)
1956: "Bhowani Junction" edo "Cruce de destinos" (George Cukor)
1954: "La condesa descalza" (Joseph L. Mankiewicz)
1953: "Knights of the Round Table" edo "Los caballeros del rey Arturo" (Richard Thorpe)
1953: "Ride, Vaquero!" (John Farrow)
1952: "Las nieves del Kilimanjaro" (Henry King)
1952: "Lone Star" edo "Estrella del destino" (Vincent Sherman)
1951: "Show Boat" edo "Magnolia" (George Sidney)
1951: "My Forbidden Past" edo "Odio y orgullo" (Robert Stevenson)
1951: "Pandora y el holandés errante" (Albert Lewin)
1949: "East Side, West Side" edo "Mundos opuestos" (Mervyn LeRoy)
1949: "The Great Sinner edo "El gran pecador" (Robert Siodmak)
1949: "The Bribe edo "Soborno" (Robert Z. Leonard)
1948: "One Touch of Venus" ed)o "Venus era mujer" (William A. Seiter)
1947: "The Hucksters"
1947: "Singapore"
1946: "The Killers" (Robert Siodmak)
1946: "Whistle Stop"
1945: "She Went to the Races"
1944: "Three Men in White"
1944: "Maisie Goes to Reno"
1943: "Ghosts on the Loose" edo "La casa encantada"
1942: "Mighty Lak a Goat"
1942: "Joe Smith, American"
"Mogambo" pelikulan, aktore hoberena bezala hautatua.
"La noche de la Iguana" filmean, aktore hoberena bezala hautatua.
"Bohwani Junction", aktore hoberena bezala hautatua.
"La Hora Final", aktore hoberena bezala hautatua.
"La noche de la Iguana", aktore hoberena bezala hautatua.
"La noche de la Iguana", aktore hoberena, irabazlea.
Juan Carlos Prats: "Ava Gardner, la diosa descalza". Editoria JC Clémentine (Madril, 2000).
Serrano Cueto, José Manuel: "Ava Gardner. De la A a la Z" (Madril, Jaguar, 2007).
Marcos Ordóñez: "Beberse la vida, Ava Gardner en España". Aguilar editoriala (Madril, 2004).
Roland Flamini: "Ava" (Coward, McCann & Geoghegan Publishers, 1983).
Jane Ellen Wayne: "Los hombres de Ava" (1990)
Gilles Dagneau: "Ava Gardner, beautiful, wild, innocent". Gremese editoriala (2002).
Doris Rollins Cannon: "Grabtown Girl". Down Home Press editoriala (2001)
Paco Cano y Andrés Amorós: "Mitos de Cano". Rom editors editoriala (2009).