John Logie Baird

John Logie Baird (Helensburgh, Eskozia, 1888ko abuztuaren 14a- Bexhill-on-sea, Ekialdeko Sussex, Ingalaterra, 1946ko ekainaren 14a) ingeniari eta fisikari eskoziar bat izan zen, telebista publikoaren lehen sistemaren asmatzailea izan zena eta koloretako lehen telebista asmatu zuena.

Biografia

John Logie Baird

Baird 1917an

Informazio pertsonala

Jaiotza

Heriotza

Heriotzaren arrazoia

Bizilekua

Herritartasuna

Familia

Ezkontidea

Margaret Albu (1931)

Hezkuntza

Unibertsitatea

Strathclydeko Unibertsitatea, Glasgow, Eskozia

Informazio pertsonala

Arloa

Zergatik izan zen ezaguna?

Zeren kide izan zen?

Asmatzailea, ingeniaria eta enpresaburua

Telebistaren asmatzaileetako bat izan zen. Koloretako lehen telebista asmatu zuen.

"Cable & Wireless Ltd"ko (1941-)kontsultari teknikoa, "John Logie Baird Ltd"ko zuzendaria eta "Capital and Provincial Cinemas Ltd"ko zuzendaria

Helensburghen jaio zen, Argyll eta Buten (garai hartan Ekialdeko Dunbartonshire zena). Jessie Morrison Inglis, Glasgowko ontzigilez osatutako familia aberats baten iloba umezurtza izan zena, eta John Baird apaizaren lau semeen artean gazteena izan zen. Meza-emaile hau St Bridesgo Eskoziako Elizako zerbitzari izan zen, hain zuzen ere. Helensburgheko Larchfiel Akademian (orain Lomond Eskolako zati denean), Glasgow eta Eskozia Mendebaldeko Eskola Teknikan (gerora Strathclydeko Unibertsitate bihurtuko zenean) eta Glasgowko Unibertsitatean ikasi zuen.1922an urrutitik irudiak helaraztearen aukera aztertu zuen eta 1924an Maltako gurutzearen imajin keinukari bat igortzea lortu zuen.1926ko urtarrilaren 26an, Soho barrutiko Frith Street 22ko laborategian (Londres) zientzialari talde baten aurrean telebistaren sistema erreal baten lehen erakustaldia egin zuen; Bill txontxongilo zaharra izan zen gailuaren pantailan azaldu zen lehena, hain zuzen ere. Nahiz eta irudi ñimiñoaren bereizmena hogeita bost lerroek baino ez osatu, aurpegia erraz antzeman zitekeen.1926an, telefono-kable baten bidez, Glasgow eta Londresen artean telebista seinale bat bidaltzea lortu zuen; horrela, urte berean, Baird Television Development Company Ltd sortu zen asmakizun hau komerzializatzeko. Urte hartan, ekorketaren abiadura hamabi imajin eta erdi segundukoraino hobetu zen. Tonuaren graduazioarekin batera, mugimenduan zeuden irudiak transmititu zezakeen lehen telebista sistemaren esposizioa izan zen. Gainera, apirilean, AEBko Bell Laborategiak bi mila eta bostehun elementuko hargailuaren pantaila erakutsi zuen: formatu handiko eta mugimenduan zeuden irudiak sortu zituen, berrogeita hamar zutabe eta berrogeita hamar neonezko lanparak osatzen zutena. Lanparatxoak erraztasunez erre eta maiz ordeztu behar arren, asmazioaren bideragarritasuna egiaztatzeko gai izan zen Baird.1928ko uztailaren 3an koloretako lehen igorpena lortu zuen. Horretarako, irekitzearen hiru kiribilekin seinalearen transmisio eta hartzearen ertzetan eskaneorako diskoak erabili ziren, espiral bakoitzak funtsezko kolore desberdin bat izanik. Horrez gain, argiztapena txandakatzeko kommutadore bat eta hargailuaren izkinetan kokatutako hiru argi-iturri. Bestalde, telebista estereoskopikoa ziurtatu zuen.1927an, zazpiehun eta bost kilometroko distantziara bidali zituen telebistako seinalean linea telefoniko baten bidez Glasgow eta Londresen artean; urrutiko lehen igorpenak Hotel Zentraleko telebista batera izan ziren, Glasgowko Geltoki Zentralean zegoena. Bestalde, hirurehun eta hogeita hamar kilometro igaro zituen beste bat bidali zuen AT & T geltokitik Bell Laborategietara. Azkeneko honen estazioak New Yorken eta Washington DCn zeuden. 1927ko apirilean burutu zen esperimentu hau, asmatzailearen manifestazioaren hilabete bat lehenago, hain zuzen ere.1928an, ordea, bai Londresetik eta bai Ozeano Atlantiko erditik (transatlantiko batean zegoela), irrati-seinaleak helarazi zituen New Yorkera; bigarren hau burutzeko, kanaltzat erabiliko zuen telebista bat instalatu zuen itsasontzian, igorle txiki bat izango zena.1929an, British Broadcasting Corporationek (BBC) berrehun eta berrogei lerroko ekorketa sistema esperimentalki hartu zuen. Gero, 1930ean, Plessey modeloko gailuarekin komerzializatu zen eta, honi esker, hiru mila ikusentzulek, gutxi gorabehera, igorpenak jaso ahal izan zituzten. Abenturazaleenek beraien hartzaile propio muntatu zezaketen lotu gabeko piezen kita erosiz.Urte haietan, Alemaniako Posta Ofizina, aldi berean eta independenteki, haren sistema elektromagnetikoan, "Fernkinoan", oinarritutako telebista igorpen baten sisteman aritu ziren lanean. Orduan, zientzilari alemaniarrek zerbitzu haiek eskatu zituzten telebista alemaniarra martxan jarri zezaten. Gainera, laguntza tekniko eta logistikoari esker, Alemania kable bidezko telebista izan zuen nazioa izan zen; izan ere, Berlinen instalatuta zegoen Paul Nipkow igorlea, munduan zehar 1936ko Olinpiadak lehen aldiz transmititu zituena izan zen. Aitzitik saiakera honen irteerako potentzia ez zen oso altua; ondorioz, berlindarrak eta inguruko hirietakoek hasiera ematea hurrengo egunetan gozatu beharra izan zituzten. Hango irrati-telebistak 1944rarte iraun zuen. Hilabete gutxira, bonbardeaketa aliatuek bukaera eman zioten, ordea.1932 aldera, Baird eta bere teknikoek telebista igorleak jarri zituen Parisen (Eiffel Dorreko azken solairuan), Berlinen, Erroman, Londresen eta Moskun. Lehenengo hiru hiriak transmisio onena izan zuten, hirurogei lerro helarazten baitzituzten irudiko. Azkeneko bi hirietan, berriz, hogeita hamar eta berrogeita hamar lerro soilik.Haatik, britaniarrek (BBC) eta estatubatuarrek ikerketaren sistema elektronikoari eginiko apostuak (Guglielmo Marconik komerzializatutako irudi hodiak) abantaila galtzearaztea egin zion. 1937an BBCk hala laurehun eta bost lerro zituen Marconiren sistema nola berrehun eta berrogeiko Bairdena txandaka erabiltzen zituen, eta, ikusentzuleek gehiena gustatzen zitzaienari botoa emanez izango zen kalitate onenekoa. Oraingoan, Bairdek galdu egin zuen, ordea. Ikerketarako sistema elektromagnetikoa nabarmenki hobetu arren (hirurehun eta hogeita bost lerro edota laurehunarte iritsi zen), ezin izan zuen ingeniariaren sistema elektronikoaren definizio eta irudiari aurre egin.

Bigarren Mundu Gerran koloretako telebistaren garapenean ibili zen lanean eta 1942ko abuztuaren 16an koloretako lehen hodi elektronikoaren erakusketa egin zuen.

Bexhill-on-Sean (Ekialdeko Sussexen, Ingalaterran) hil zen 1946ko ekainaren 14an istripu zerebrobaskular baten ondorioz. Bere ama, aita eta emaztearekin batera hobiratu zuten Helensburgheko hilerrian.

Bere etxea 2007n eraitsi zen eta, orain, Baird Court izeneko etxebizitzak eraiki dira bertan.

Hilosteko argitalpen batzuk

    • "Sermons, Soap and Television" (1988): ohar autobiografikoak ziren eta bigarren argitaraldia "Royal Television Society"k egin zuen. 147 orrialde zituen.

    • "Television and Me" (2004)

    • "The Memories of John Logie Baird" (2004): 148 orrialde zituen eta Malcolm Bairdekin batera egin zuen eta bigarren argitaraldia Mercat Pressek berrikusi zuen.

Ohoreak

2016ko urtarrilaren 26an, "Google"en bilaketa motorrak zuzenean izan zen lehen telebistaren ikuskizunaren laurogeita hamargarren urteurrenaren motiboarekin, Google Doodle bat argitaratu zuen.