Roald Dahl

Roald Dahl (Cardiff, 1916ko irailak 13 - Oxford, 1990eko azaroak 23) ipuinak idazten zituen autore britaniarra zen, Norvegian arbasoak zituelarik. Umeentzako idazten zituen ipuinei esker izan zen ezaguna. Beraren liburu ezagunen artean hauek daude: Charlie eta txokolate-lantegia, James eta mertxika erraldoia, Matilda, Sorginak eta Ezustekoen kontakizunak.

Biografia

Roald Dahl Llandaffen, Cardiff, Gales, jaio zen 1916ko irailaren 13an, guraso norvegiarrak zituen: Harald Dahl eta Sofie Magdalene Hesselberg de Dahl. Roald Amundsen esploratzailearengatik jarri zioten Roald izena, Norvegian heroi kontsideratua izan zena urte horietan. 1920an, Roaldek lau urte zituela, zazpi urteko bere arreba, Astri Dahl, apendizitisengatik hil zen. Aste gutxi batzuetara, birikeriak jota bere aita Herald hil zen berrogeita hamazazpi urterekin. Amak bere alarguntza alde batera utziz, familia Erresuma Batuan jarraitzea naiago izan zuen Norvegiara bere senideekin bueltatzea baino, bere senarraren beraien semeak eskola ingelesetan hezteko ametsa betetzeko. Oraindik familia Galesen bizi zenean, Roald Landalffeko Katedraleko Eskolan ikasi zuen eta handik bi urtera bere ama hil zen.

Zortzi urte zituelarik, Roald Dahl eta bere beste 4 lagun bastoiaz jipoituak izan ziren ikastolako zuzendariarengatik, izan ere, eskolako kaiola batean aurkitutako sagu hil bat sartu zuten herriko denda batean zegoen gozokiak zituen poto batean. Roalden amak zigor hau gehiegizkoa iruditu zitzaion eta Roald ikastetxetik atera zuen.

Bederatzi urte zituela, Poald St. Peter`s Schoolera bidali zuten, Weston-super-Mare izeneko kostaldeko hirian zegoen eskola pribatua, bertan ikasi zuen 1923tik 1929ra arte. Hamahiru urteetatik Repton Schoolen ikasi zuen, Derbyshiren, bertan prefektu baten laguntzailea izan zen, fives eskola-taldeko kapitaina bihurtu zen eta argazkigintzaren interesa piztu zitzaion. Reptonen ikasten ari zela, Cadbury txokolate fabrikak noizbehinka bere produktu berriak bidaltzen zituen eskolara, bertako ikasleek produktu berri hauek probatzeko. Dalhek Carbury gizonari harrituko zion txokolate barra bat asmatzearekin amesten zuen. Honek umeentzako bigarren liburua , Charlie eta txokolate-lantegia idazteko balio izan zion.

Bere umezaro eta nerabezaroko udako oporrak Norvegian pasa zituen. Bere haurtzaroa da Boy (umezaroko kontakizunak) liburuaren gai nagusia, liburu hau ez dela bere autobiografia errepikatzen du behin eta berriro, baizik eta bere haurtzaroan gertatu zitzaizkion istorioak, beste liburu batzuk idaztera bultzatu zutena.

Bizi heldua

Eskolako ikasketak bukatu ostean, 3 aste igaro zituen Ternua esploratzen Publico Schoolss Exploring Society izeneko talde batekin. 1934ko uztailean Royal Dutch Shell petrolio-enpresan hasi zen lanean. Erresuma Batuan bi urtez entrenatzen eta gero, Dar-es-Salaamera, Tanganika(gaur egungo Tanzania), transferitua izan zen. Shellen, lurralde horretan zeuden beste bi langile bakarrekin, luxuzko bizi bat izan zuen Shell Hausen, Dar-es-Salaam herriaren inguruan, sukaldari bat eta laguntzaile pertsonalekin. Tanganikan erregaia hornitzen ari ziren bitartean, inurriei eta lehoiei aurre egin zien, beste zenbait arrisku batzuen artean.

1939ko azaroan Royal Air Forcera batu zen. Dar-es-Salaametik Nairobira ia mila kilometroko auto bidai bat eta gero, hegaldi entrenamendu baterako onartua izan zen beste 16ekin batera, 16 hauetatik 13 berandugo gudan hilko zirenak. Bere De Havilland Tiger Mothekin 7 ordu eta 40 minutuko esperientzia besterik ez zuela, bakarrik hegan egiten hasi zen eta bere hegaldietan zehar Keniako bizi liluragarria miretsi zuen. Entrenamendu aurreratua Habbaniyan (Bagdadetik 80 kilometro mendebaldera), Irak, jarraitu zuen. Hawker Hartsekin 6 hilabetez hegan egin eta gero, ofizial izendatu zuten eta RAFeko 80. eskuadroira egokituta, Gloster Gladiatorrekin hegan eginez. Dahl harritu egin zen, aireko gudarako eta Gloster Gladietorrekin hegan egiteko entrenatua izan behar ez zuela jakin zuenean.

1940ko irailaren 19an, Abu Suweirretik, Egipto, bere Gladiatorrera itzuli zen Amiriyaraino erregaia berriz kargatzeko, eta gero Fuokara, Libia, bigarren karga baten bila. Hortik 80. eskuadroiaren pistaraino egingo zuen egan, Marsah Matruhetik 50 kilometro hegoaldera. Azkeneko tramuan, ezin izan zuen pista aurkitu eta erregai gutxi zuenez eta iluntzen ari zenez, basamortuan lurreratzen saiatu behar izan zuen. Zoritxarrez, lur hartzera zihoala, gurpilek harri baten aurka jo zuten eta hegazkinak lurra jo zuen. Roaldek garezurra apurtu zuen, sudurra puskatu eta itsu geratu zen. Sutan zegoen hegazkinetik arrastraka irtetea lortu zuen eta konortea galdu zuen. Geroago, argitaratu zuen lehen lanean bere istripuaz hitz egin zuen. RAFen istripuari buruzko ikerketa bat eta gero, pilotatzeko eman zioten kokapena erabat okerra zela jabetu ziren, armada Britaniar eta Frantsesak zeuden leku batera bidalia izanez.Dahl erreskatatua izan zen eta lehen sorospeneko postu batera eraman zuten Mersah Matruhen, konortea berreskuratu zuen lekua (bista aldiz ez), Alexandriako Royal Navy ospilalera eraman zuten trenez. Bertan Mary Welland izeneko erizain batez maitemindu zen eta hau izan zen bista berreskuratzean ikusi zuen lehenengo pertsona, 8 asteko itsutasunaren ostean. Medikuek berriz hegan egiteko posibilitaterik ez zuela esan arren, 1941eko otsailean, ospitalean sartu eta 5 hilabeteetara, altaz eman zuten eta hegaldi lanak burutu zituen. Momentu horietan, 80. eskuadroia Elevsisen, Atenas, Grezia, zegoen British Expeditionary Forcerekin batera ardatzeko potentzien aurka borrokatzen, hauek garaitzeko itxaropenik gabe. Hawker Hurricane batean, 1941eko apirilean, Dalhek Mediterranear itsasoa zeharkatu zuen bere eskuadroira gehitzeko, kide izatetik sei hilabete berandugo.

Bertan, bere hegazkin berrian eta hamalau Hurricanez eta lau Bristol Blenheimez lagunduta Grezia guztian, milaka etsaien aurka zenbat denbora iraungo zuen galdetzen zuen kaporalburu ziniko bat ezagutu zuen. Eskuadroko buruzagia ez zen ezta gogo handiz azaltzen piloto berri bat izateagatik. Dena den, Roald David Cokeren laguna egin zen, Leicesterreko Earl bihurtu izango zena, ezagutu eta gutxira gudan hil izan ez balitz.

Dahlek bere lehen parte hartzea Kalkisen izan zen, Junkers Ju 88sak itsasontziak bonbardatzen ari ziren lekuan. Bere Hurricanearekin bakarrik, sei hegazkin bonbaketariren aurka bat suntsitzea lortu zuen. Gertakizun guzti hauei buruz bere liburu autobiografikoan idatzi zuen, hau da Going solo liburuan.

Geroago, Sirian zerbitzatu zuen.

1942an hasi zen ikasten, Washintonera lekualdatu zutenean aireko Militar bezala. Argitaratutako bere lehen lanean, 1942ko abuztuaren 1ean Saturday Evening Posteko edizioan azaldu zen A piece of a cake izenarekin, Gloster Gladiatorrarekin izandako istripua azaltzen zuen bertan. Izenburua aldatua izan zen eta Shot down over Libya izenburua izatera pasatu zen, nahiz eta istripuak ez zuen zerikusirik izan etsaiekin

Hogeita hamar urtez ezkonduta egon zen (1953tik 1983ra), Estatu Batuetako Patricia Neal aktoresarekin. Bost seme-alaba izan zituzten (Tessa Dahl idazlea barne), alaba bat, Olivia Twenty Dahl, entzefalitisarengatik hil zen saranpion birusarengatik 1962an. Theo, bere seme bakarra, hidrozefalia eragin zion istripu bat izan zuen haurtzaroan. Hori dela eta, bere aita Wade-Dahl-Till balbula izango zenaren sorkuntzan parte hartu zuen, bere semearen ezinegona lasaituko zuen tresna bat zen. Ophelia Dahl, bere alaba, Partners in Healthen zuzendaria eta fundatzailea da Paul Farmer doktorearekin batera. Partners in Health munduko herrialde azpigaratuenei medikamenduez hornitzeko erakunde bat da, irabazi-asmorik ez duena. Tessaren alaba, Sophie Dahl idazlea eta modeloa da. 1983an Felicity Ann d'Abreu Croslandekin ezkondu zen, bere lehen emaztearen lagun mina izan ohi zena.

1990eko azaroaren 23an bere etxean, Gipsy Hausen (Great Missenden, Buckinghamshire) hil zen leuzemiaz, hirurogeita hamalau urte zituela; San Pedro eta San Pablo parrokiako hilerrian hobiratu zuten. Bucks County Museumen, Aylesburytik gertu, Roald Dahl Children's Gallery inauguratu zuten bere ohorez. Roald Dahl fundazioari esker, idazleak neurologiari, hematologiari eta alfabetizazioari eginiko diru laguntzak aurrera egin dute bere heriotza eta gero. 2005eko ekainean Great Missendenen Roald Dahl Museum and Story Centre inauguratua izan zen Roald Dhalen lanak ospatzeko eta alfabetizazioaren alde eginiko lanak aurreratzeko.

Idazkera

Cecil Scott Foresterrengatik animatuta, Dahlek bere lehenengo lana idatzi zuen A piece of a cake izenarekin argitaratuta, Saturday Evening Postek mila dolarren truke erosi zuena eta egunkariak idazlearen karrera indartu zuen.

Umeentzako idatzi zuen lehen liburua The Gremlins izan zen. RAFeko kide ziren izaki txiki eta maltzur batzuei buruz zen 1943an argitaratu zen liburua, Walt Disneyek enkargatu zuen Gremlins izena izango zuen pelikula baterako. Dahlek XX. mendeko istorio maitatuenak izango ziren umeentzako liburuak idazten jarraitu zuen, Charlie eta txokolate-lantegia, Matilda, James eta mertxika erraldoia, eta Kalifornia 2000.

Helduentzako liburu beldurgarriak idazten ere arrakasta izan zuen, normalean umore beltza erabiliz eta ustekabeko bukaerak ere erabiltzen zituen. Liburu horietako asko aldizkari estatubatuarrentzat idatziak izan ziren, Ladies Home Journal, Harper's, Playboy y The New Yorker aldizkarientzako esate baterako. Dahlek hirorogeita hamar ipuin baino gehiago idatzi zituen, eta ipuin hauek bilduma ezberdinetan jaso dira, eta hauetako ipuin

batzuk bere heriotzaren ondren argitaratu ziren liburu moduan.Helduentzako bere ipuin famatuetako bat, Hegoaldeko gizona (The smoker edo Man from the South), Alfred Hitchcock Presenta telesaioko kapitulu bat bezala grabatua izan zen eta gainera, 1995eko Quentin Tarantinoren Four Rooms pelikulako esketx baterako egokitua izan zen. Ezustekoaren kontakizunak ipuin bilduma izen bera zuen telesai arrakastatsu baterako egokitua izan zen. Bere ipuinetako batzuk bere osabaren egunerokotik ateratako kontakizunak direla uste da.1960an denbora labur batez, Dahlek dirua lortzeko gidoiak idatzi zituen. Hauetako bi, James Bonden, You only live twice eta Chitty Chitty Bang Bang izan ziren eta Ian Flemingen nobelen egokitzapenak izan ziren. Gainera, bere lana egokitu zuen 1971an Charlie eta txokolate-lantegia filma egiteko.Memories with Food at Gipsy House, bere emazte Felicityrekin batera idatzia eta 1991ean argitaratua, errezeten, oroitzapen familiarren eta Dahlen erreflexioen arteko nahaste bat da.

Umeentzako idatzi zituen liburu askok Quentin Blaken ilustrazioak dituzte. Charlie eta sorginak, Kristalezko igogailua eta beste zenbait liburu idatzi zituen.

Eztabaidak

Literary Reviewen eztabaidak

1983ko udan, God Crieden Literary Reviewrentzako, Tony Cliftonen Newsweekri, 1982ko Libanoko gerrari buruzko liburu ilustratu bat, kritika bat idatzi zion Dahldek. Cliftonen aburuz, gerra garaian israeldarrak eskolak, ospitalak eta etxebizitza blokeak bonbardatzean milaka zibil beirutar hil zituzten. Dahlek bere kritikan zioen inbasio honetan izan zela <denak Israel gorrotatzen hasi zirenean>, eta liburuak irakurleak bortizki anti-israeldarrak bihurtuko zituela. Jeremy Treglown biografoak dioenez, Dahlek hasiera batean <juduak gorrotatzen hasi zirenean> idatzi zuen, baina Literary Reviewren zuzendariak, Gillian Greenwoodek hitzak aldatu zituen, juduen partez israeldarrak jarriz. Dahlek aurrerago azpimarratuko du bera ez dela antisistema, anti-Israel baizik.

1983an Dahlek kazetari bati <juduetan beraien aurkako gorrotoa sortzen duen ezaugarri bat dago... Esan nahi dut beti dagoela zerbaiten aurka egoteko arrazoi bat edozein lekutan; Hitler bezalako pertsona nazkagarri batek ere ez zituen arrazoirik gabe hartu.> esan zion. Hala eta guztiz ere, idazlea bost juduen laguna zen. Isaiah Berlin filosofo juduak, Washintonen Dahlekin batera armadan egon zena, <edozer gauza esan dezakedala uste dut. Arabeen aldekoa eta juduen aldekoa izan naitekeela. Gizon apetatsu bat nintzen, honekin esan nahi dudana edozein direkzio hartuko nuela da> esan zuen.

Urte batzuk geroago, Going solo liburuan errefuxiatu germaniar-judu batzuei buruzko pasarte errukior bat txertatu zuen, eta beste batean injustiziaren aurka jartzen zela esan zuen, eta ez juduen kontra. Idazleak albistegiek israeliarren sarraskiak (zibilen hilketak adibidez) kontatzen ez zituztela iruditu zitzaion eta Israelen aurkako jarrera politikoarekin jarraitu zuen, <jakina Israelen aurkakoa naizela; antisistema bihurtu naiz, judu batek Ingalaterran sionismoa babestu dezakeen bezala. Betiko gaia da: juduez badakigu eta baita gainontzeko gaiaz ere. Ez daude juduak ez diren editorerik inon; komunikabideak kontrolatzen dituzte eta horregatik saldu beharra dizkio Estatu Batuetako lehendakariak artsenala Israeli> 1990an The Independent egunkarian esanez.

Haurrentzako fikzioa

Dahlen aurrentzako liburu gehienak ume baten ikuspegitik daude azalduta, askotan umeak gorrotatzen dituzten heldu gaiztoak istorioari gehituz, eta heldu gaiztoak garaitzen dituen heldu txintxo bat txertatuz. Askotan umore beltza erabiltzen du, agertoki bitxiez gainera. The Witches eta Matilda dira adibide nabarmenenak. The BFG egitura hau jarraitzen du modu analogikoago batean, erraldoi txintxoarekin eta gaiztoak diren beste erraldoi batzuekin.

Haurrentzako prosa

The Gremlins (1943)

James and the Giant Peach (1961)

Charlie and the Chocolate Factory (1964)

The Magic Finger (1966)

Fantastic Mr Fox (1970)

Charlie and the Great Glass Elevator (1972)

Danny, the Champion of the World (1975)

The Enormous Crocodile (1978)

The Twits (1980)

George's Marvellous Medicine (1981)

The BFG (1982)

The Witches (1983)

The Giraffe and the Pelly and Me (1985)

Matilda (1988)

Esio Trot (1989)

The Vicar of Nibbleswicke (1990)

The Minpins (1991)

Haurrentzako olerkiak

Revolting Rhymes (1982)

Dirty Beasts (1984)

Rhyme Stew (1989)

Helduentzako fikzioa

Nobelak

Sometime Never: A Fable for Supermen (1948)

My Uncle Oswald (1979)

Ipuin motzen bildumak

Over To You: Ten Stories of Flyers and Flying (1946)

Someone Like You (1953)

Lamb to the Slaughter (1953)

Kiss Kiss (1960)

Twenty-Nine Kisses from Roald Dahl (1969)

Switch Bitch (1974)

The Wonderful Story of Henry Sugar and Six More (1977)

The Best of Roald Dahl (1978)

Tales of the Unexpected (1979)

More Tales of the Unexpected (1980)

Roald Dahl's Book of Ghost Stories (1983)

The Roald Dahl Omnibus (1986)

Two Fables (1986)

Ah, Sweet Mystery of Life: The Country Stories of Roald Dahl (1989)

The Collected Short Stories of Dahl (1991)

The Roald Dahl Treasury (1997)

The Great Automatic Grammatizator (1997)

Skin And Other Stories (2000)

Roald Dahl: Collected Stories (2006)

Autobiografiak

The Mildenhall Treasure (1946, 1977, 1999)

Boy – Tales of Childhood (1984)

Going Solo (1986)

Memories with Food at Gipsy House (1991)

Roald Dahl's Guide to Railway Safety (1991)

My Year (1993)

Antzerkia

The Honeys (1955)

Gidoiak

Zinea

The Gremlins (1943)

36 Hours (1965)

You Only Live Twice (1967)

Chitty Chitty Bang Bang (1968)

The Night Digger (1971)

Willy Wonka & the Chocolate Factory (1971)

Telebista

Way Out (1961) Roaldek idatzitako istorioak eta David Susskindek produzituak.

Alfred Hitchcock Presents: "Lamb to the Slaughter" (1958)

Alfred Hitchcock Presents: "Dip in the Pool" (1958)

Alfred Hitchcock Presents: "Poison" (1958)

Alfred Hitchcock Presents: "Man from the South" (1960)

Alfred Hitchcock Presents: "Mrs. Bixby and the Colonel's Coat" (1960)

Alfred Hitchcock Presents: "The Landlady" (1961)

Tales of the Unexpected (19791988), Dahlek idatzitako eta aurkeztutako kontakizunak.

Bere lanen egokitzapenak

Zinerako

36 hours (1967)

The BFG (1989)

Breaking point (1989)

Las brujas (1990)

Four Rooms (1995)

James and the Giant Peach (1996)

Matilda (1996)

Genesis and catastrophe (2000)

Willy Wonka & the Chocolate Factory (2005)

Fantastic Mr. Fox (2009)

Telebistarako

Danger (1950-1955)

Star tonight (19551956)

Alfred Hitchcock presenta (1955-1962)

Suspicion (1957)

Way out (1961)

Parson's pleasure (1965)

Taste (1967)

Tales of the unexpected (1979-1988)

Danny the champion of the world (1989)