Souvanna Phouma

Souvanna Phouma printzea (Suvanna Fuma edo Tiao printzea bezala ezaguna) (Luang Prabang, 1901ko urriaren 7a- Vientian, 1984ko urtarrilaren 10a) talde neutralista beteko buruzagi eta Laoseko Erresumako Lehen Ministroa izan zen lau alditan (1951 1952, 1956 1958, 1960 y 1962 1975).

Luang Prabangen erret familian jaio zen, Bounjong printzipearen semea eta Laosko Errege zen Sisavang Vongen iloba zen. Frantziar kolonialismoaren usadioan hezi zuten, Hanoi, Paris eta Grenoblen. Azken honetan arkitektura eta ingeniaritza lizentziaturak jaso zituen. 1931n Laosera bueltatu zen eta funtzionario gisa lan egin zuen Indotxinako administrazioan eta Aline Claire Allardekin ezkondu zen.

Bigarren Mundu Gerraren amaieran, bere anaia Phetsarath Ratanavongsa printzea eta anaia orde zuen Souphanouvong printzearekin batera Erresumako politikan hartu zuen parte, frantziarren okupazioa indargabetzeko asmoz Lao Issara agintari jarri zen garai berean.

1951ko azaroak 21 - 1954ko urriak 20

Bizitza

Jaiotza

Herrialdea

Heriotza

Lanbidea

Lanbidea

Zerbitzu militarra

Sinesmenak

Lehen Ministro Gisa

1951n Laosko Lehen Ministro izan zen gehiengoaren botoari esker eta hurrengo urterarte egon zen karguan. Bere lanaren helburu nagusia Frantziako Laosen independentzia eskuratzeko negoziazioa izan zen eta jarrera neutrala erakutsi zuen. Pathet Laoren mugimendu komunistari gobernu batu bat osatzeko ideia luzatu zion eta aldi berean mendebaldeko herrialdeekin harremanetan izan zen, Estatu Batuekin nagusiki. Gerora, 1954 eta 1955 urteen artean Lehen Ministro Orde eta Defensako Ministro izan zen.

1955ko abenduko hauteskundeetan, printzeak kargua berreskuratu zuen adiskidetasun nazionala eskuratzeko plataforma bat aurkeztuz. 1956ko abuztuan, Souvanna Phouma eta partiduko buru zen Pathet Laok "gobernuaren batasun nazionala" izeneko paktua egin zuten. 1958ko maiatzeko hauteskundeetan, Pathet Laoren partidu aliatuek 21 eserlekutatik 13 eskuratu zituzten batzarrean. Souphanouvongek Ekonomia Ministro kargua hartu zuen baita Phoumi Vongvichit, Laosko beste liderrak ere. Souvana printzearen botere metaketa kaltegarri ikusi zuten Estatu Batuarrek eta horregatik laguntzarik ez ematea erabaki zuten.

1958ko ekainean, Souvanna printzeak karguari uko egin behar izan zion gobernuaren batasuna gainbeherara eramanez. Laosko erregeak Souvannaren dimisioa onartu zuen Nº 282 Errege Ordenaren pean eta Komite Iraultzaileari indarra eman zitzaion. Beranduago, Boun Oum printzea buru zen behin-behineko gobernu bat eratu zen, Phoui Sananikoneren izenean, Phathet Laoren aurkaria; erregeak zuzenean lehen ministro izendatzeko aukerak baitzituen generala izateagatik.

1959an, Sisavang Vong erregearen heriotzarekin, neutralisten eta eskuindarren arteko tira-birak hasi ziren. 1960an, Kong Le kapitainak, neutralisteko kideak, Vientian hiria hartu eta Souvanna Phouma printzeak Lehen Ministro kargua berreskuratu zuen; gerora, Souphanouvong printzearekin eta Pathet Laorekin akordio batera heldu zen. 1960ko abenduan ordea, tropa eskuindarrak eta errealak, Phoumi Nosavan buru zutela, Vientianera heldu ziren Le eta Souvanna printzea bertatik botaz.

Souvana Phoumak Khang Khayen gobernu neutralista bat sortzea erabaki zuen. Komunista izateko joera zuten herrialdeek eta Lerrokatu Gabeko Herrialdeek, Indiak esaterako, Souvanna Lehen ministrotzat jotzen zuten. Estatu Batuek eta Mendebaldeko Herrialdeek, aldiz, Vientianeko gobernu militarra Boun Oumenan zela zioten.

1961eko urtarrilean, Estatu Batuetako John F. Kennedy presidenteak, Laosen bake-akordio eta neutraltasun deia egin zuen. 1961eko maiatzean egin zen Ginebrako Hitzarmenean ere estatuaren neutraltasuna hitzartu zuten. Horrela, ekainean, Boun Oum, Souvanna Phouma eta Souphanouvong printzeek "gobernuaren batasun nazionala" hitzartu zuten, 1962ko uztailean Souvanna printzea Lehen Ministro izango zela eta beste biak Ministro Orde izango zirela adostuz.

Koalizio hau ezegonkor samarra izan zen, 1964an printzea bere postutik kentzeko saiakerak egin baitziren, honek tirabirak eta istiluak sortu zituelarik; baina printzeak bere postuari eutsi zion. Ekintza hauen ondorioz, Pathet Laok gobernuan zuen postua utzi zuen, Souvanna printzea " Estatu Batuen txongongilo" gisara ikusten baitzuen; hala ere, erretiratu zen arren, Lehen Ministro izaten jarraitu zuen baina bere boterea nabarmen murriztu zen. Pathet Laok Vietnamgo Gerrarekiko paraleloa izan zen borroka iraultzaile bat abiatu zuen, baina 1975an heldu zen gorenera, Laosko monarkia kendu eta gobernu komunista jarri zen urtean.

Souvanna printzea erregimen berrian bere kargutik erretiratua izan bazen ere, gobernuko kontseilari izendatu zuten. Bederatzi urte barru hil zen, 1984an hain zuzen.