Britainiarrek egun berberean akordio bananduak sinatu zituzten Espainia, Frantzia eta Herbehereekin, aurretik negoziaturik zeudelarik: Espainiak mantendu egingo zituen Menorca eta ekialde eta mendebaldeko Floridako lurralde berreskuratuak. Bestalde, Nikaragua, Honduras (Eltxoen Kosta) y Campecheko kostaldeak berreskuratuko zituen. Espainiar subiranotasuna onartzen zen Providencia koloniarengan eta Ingelesa Bahamengan. Hala ere, Britainia Handiak Gibraltargo kokaleku estrategikoa mantenduko zuen —Mediterraneoaren kontrola izateko ezinbestekoa zen Gibraltar, beraz, Londres tinko mantendu zen lurralde hau ez galtzearren—. Frantzia: Saint-Pierre eta Mikelune, Santa Luzia eta Tobago eman zitzaizkion. Ternuan arrantza egiteko baimena eman zitzaion. Antiletan ere zenbait lur berreskuratu zituen, baita Afrikako Senegal ibaiko plazak ere.
Herbehereek Sumatra jaso zuten baina, Britainia Handiari Negapatnam (Indian) ematera behartuta zeudelarik. Gainera Indiako ozeanoan libreki nabigatzeko
eskubidea aitortu zioten Britainia Handiari.
Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen eta Appalache eta Mississipi arteko lurraldeak eman zizkien. Kanadako eskualdeak Koroarenak izaten jarraitu zuten, nahiz eta estatubatuarrak saiatu ziren euren iraultza lurralde hauetara zabaltzen.
Orokorrean, hartutako erabakiak Espainiarentzat onuragarrien izan ziren arren, neurri txikiago batean, Fra
ntziarentzat ere onuragarriak izan ziren, nahiz eta, azken hauentzat beliko kostuak nahiko handiak izan ziren eta Amerikarekin osatutako komertzioaren ia gelditasunagatik eragindako galerengatik, gainera, oztopo honek jarraituko zuen ondorengo frantses ekonomian.
Bestalde, Ipar Amerikako errebeldeen garaipenak Ingelesekiko ez zuen espainiar kolonien etorkizunean eragin egitetik utziko. Eragin hau bide ezberdinetatik etorri zen: antzeko egoeretan komunitateek burututako emulazioak, kolono ohien elkartasuna oraindik lanean zeudenekin, beste potentzien laguntza hispaniar koloniar inperioa deuseztatzeko interesekin, etab. Aspektu hauek modu nabarmen batean adierazi ziren Napoleondar gerretan.
Parisko Ituna 1783ko irailaren 3an sinatu zen Erresuma Batuko Erreinuaren eta Estatu Batuen artean eta amaiera eman zion Estatu Batuen independentzia gerrari. Parte hartzaileen nekeak eta Ingelesen nagusigoak itsas armadan, ezinezkoa egiten zuten amaiera militar bat, ondorioz, areriotasunaren amaiera ekarri zuen itun honek.
Ituna David Hartleyek sinatu zuen, Erresuma Batuko legebiltzarreko kideak, Jorge III.a erregea ordezkatuz. Beste aldean, John Adams, Benjamin Franklin eta John Jay zeuden Estatu Batuak ordezkatuz. 1784ko urtarrilaren 14an Konfederazio Batzarrak berretsi zuen ituna eta 1784ko apirilaren 9an Britainiarrek berretsi zuten.
Modu laburrean, itun honen bidez:
Hamairu Kolonien eta Ameriketako Estatu Batuen independentzia onartu zen (1 artikulua). Horrela, nazio berriari Florida iparraldeko, Kanada hegoaldeko eta Mississippi ibai ekialdeko lur guztiak eman zitzaizkion. Hegoaldeko muga bezala, 31º paraleloa zegoen Mississippi eta Apalachicola ibaiaren artean. Britainia Handiak uko egin zion Ohio ibaiko aranari eta Ternuako arrantza esplotaziorako eskubide guztiak eman zizkion Estatu Batuei (2 eta 3 artikuluak).
Legezko zorrak bezala aitortutakoak bi alderdietako hartzekodunek ordaindu beharko zituzketen (4 artikulua).
Estatu Batuek «Leialak» deituriko jabetzen etorkizuneko konfiskazioak ekidingo zituzten —amerikar erreboluzioan zehar britainiar koroari leial iraun zien britainiar kolonoak— (6 artikulua).
Bi alderdietako gerra presoak askatuak izan behar zuten (7 artikulua).
Britainia Handiak eta Estatu Batuek izango zuten Mississipi ibaira sartzeko baimena (8 artikulua).