John Arthur Carradine, zinema munduan David Carradine izenaz ezagunagoa (Hollywood, Estatu Batuak, 1936ko abenduaren 8a - Bangkok,Thailandia, 2009ko uztailaren 3a), aktore estatubatuar bat izan zen, nagusiki Kung fu telesailan eta oraintsuko Kill Bill filmean burututako lanengatik ospetsua zen.
David Carradine John Carradinen semea eta Keith Carradine eta Robert Carradine aktoreen anaia da. Bere zinema ibilbidea 1964ko western generoko Taggart filman hasi zuen.
Bere neska laguna 1972 eta 1975 urteen artean Barbara Hershey izan zen.
Carradine aktore lanetan egin zen ospetsu, naiz eta, Kun fu (1972 eta 1975) telesaian zuen monje shaoli paperean lerrokatuta gelditu. Pertsonai hau, hasiera batean Bruce Lee aktoreak antzeztu behar zuen, baina azkenean Carradinek antzeztu zuen Breucen ezaugarri orientalak zirela eta.
Telesai honen ondorioz, Carradinek egin zituen antzezlanak arte martzialek erlazionatuak egon dira ( El círculo de hierro eta Lone Wolf McQuade). Kung fu egin aurretik, Carradinek ez zekien arte martzialik, baina bertan lan egin ostean, hainbat ezagutza lortu zituen eta liburu bat idatzi zuen.Carradinek ere hainbat marrazki biziduneta ahotsa jarri zuen:-La carrera de la muerte del año 2000( Paul Bartel, 1975),-Boxcar Bertha (Martin Scorsese, 1972),-Esta tierra es mi tierra (Hal Ashby, 1976),-El huevo de la serpiente (Ingmar Bergman, 1977),-Forajidos de leyenda (Walter Hill, 1980),-Río abajo (José Luis Borau, 1984), besteak beste.90. hamarkada hasieran, Kung fu original telesaia, antzeztu zuzendu eta ekoiztu zuen.
Bere azken antzezlanetatik esanguratsuena Quentin Tarantinoren, Kill Bill filmean, Billen interpretazioa izan zen. Bertan, Uma Thurrmanekin batera antzeztu zuen.
Bestetik, mamuen inguruko telesai batean parte hartu zuen. Bertan aktore ospetsuak espirituekin aurkitzen ziren. Foxen ematen zen Tiempo Finalen bigarren denboraldian ere parte hartu zuen.
2009 urtan Big Stan filma estranatu zen eta bertan, Carradinek, arte martzialen maisu gaiztoaren papera antzezten zuen bere Kung fuko garaiak gogoraraziz.
2009ko ekainaren 4ean, Bangkokeko (Tailandia) Part Nai Lert hotelean Carradine hilda aurkitu zuten. Bertako komunikabideek bere buruaz beste egin zuela esan zuten, baina 6 egun beranduago aktorearen errepresentanteak kausa naturalengatik hil zela esan zuen. Eta azkenean, ez zela suizidioa ezta heriotza naturala izan esan zuten, istripu bat baizik. Carradinek estimulazio sexuala handitu nahian, bere burua asfixiatu zuen masturbatzen ari zen bitartean (asfixia autoerotikoa).
Tailandiako Poliziak ez du inongo informaziori berretsi eta aktorearen familiak FBIari heriotzaren zergatia zein zen argitzen laguntzeko eskatu zion. Tailandiako poliziak utzi zion FBIari inbestigazioa jarraitzen, baina parte hartu gabe. Egun batzuk beranduago, egunkari tailandiar batek Carradineren gorpuaren argazki bat argitaratu zuen eta familiak egunkaria epaietara eramango zuela adierazi zuen.
Ekainaren 11n, bigarren autopsia bat egin zion familiak kontratatutako mediku batek. Honek, bere buruaz beste ez zuela egin esan zuen, baina ezin izan zuen zergatia jakin Tailandiako poliziak jartzen zizkion oztopoengatik.
Carradine, 72 urte zituela hil zen, Charles de Meauxek zuzentzen zuen Stretch filma grabatzen ari zenean.
Bere hileta Los Angeleseko hilerri batean ospatu zen. Bertan, Tom Selleck, Jane Seymour, Daryl Hannah eta Lucy Liu antzezleak egon ziren. 400 gonbidatuen ospakizuna, segurtasun zerbitzu pribatuaz zaindua egon zen gonbidatuak bakarrik sar zitezen.