Hendrik Johannes Cruijff, Johan Cruyff bezala ezagun, (Amsterdam, 1947ko apirilaren 25a-) entrenatzaile eta futbol jokalari ohi (aurrelaria)
herbeheretarra da. Weidestraaten jaio zen, Amsterdameko kanpoaldean. Bere aitak fruta eta barazki denda bat zuen eta bere amak dendan laguntzen zuen.Egun, Kataluniako selekzioko entrenatzailea da. Gainera, 2010ean FC Bartzelonak klubeko Ohorezko presidente izandatu zuen eta Kataluniako federazioarekin kolaboratzen du kirol proiektuetan. Amsterdameko Ajax taldean hamar denboraldi burutu ondoren, 1973an FC Bartzelonak fitxatu zuen, non 1978an Estatu Batutako ligara joan zen, bertan hiru denboraldi buruturik, baina Espainiako Bigarren mailako Levante UD taldean ere aritu zen. 1981ean, berriro Holandako ligara joan zen, bi denboraldi Ajaxen egin ondoren, bere azken urtea jokalari moduan Feyenoord Rotterdamen egin zuen.
1984an jokalari bezala erretiratu zen, baina 1985ean, Ajax-eko entrenatzaile izendatu zuten eta beranduago FC Bartzelonakoa.
FIFA-ri dagokionez, XX.mendeko futboleko lau jokalari onenen artean dago, berarekin batera; Pelé, Diego Armando Maradona eta Alfredo Di Stéfano egonik. Gainera, Europako jokalari onena bezala kontsideratua dago.
Hiru aldiz jaso du Urrezko Baloia (1971, 1973 eta 1974).
Ajax
Johanen haurtzaroa futbolarekin lotuta egon zen eta 10 urterekin Amsterdamgo Ajax futbol taldean hartu zuten.
1959ko uztailaren 8an bere aita hil zen, berak hamabi urte zituela eta ondorioz, ekonomikoki lagundu beharra izan zuen familiari. Urte bete beranduago, ikasketak alde batera utzi zituen eta futbolari eskaini zion denbora osoa. Hurrengo urtean, Ajaxeko zelaia zaintzen zuen gizona ezagutu zuen, non bere lanean laguntzen zion. Oso harreman berezia izan zuen berarekin.
Ajaxeko beheko mailetatik goiko mailetara joan zen, azkenen 17 urterekin lehenengo taldean jokatu al izan zuen GVAV Groningen aurkako partiduan.
Hor eman zion hasiera Europako jokalari onena bezala kontsideratua denak. Ajaxekin 6 Liga (Eredivisie), 4 Kopa (Herbeheretako Kopa), 3 Europako kopa, Kontinenteen arteko kopa bat eta Europako Superkopa bat lortu ditu.1965-1966 denboraldia izan zen Cruyff-ek Ajax taldean leku garrantzitsu bat lortu zuen urtea, denboraldi horretan 25 partidutan 23 gol lortu zituen eta Liga irabazi zuten. Hurrengo denboraldian, berak lehenengo aldiz bi txapelketa irabaziko ditu urte berean (Liga eta Kopa) eta datorrenean, berriro ere, Liga lortu zuten. Urteko jokari herbeheretar hoberena izendatu zuten azkeneko bi urte hauetan.1969-1970 denboraldian bigarren aldiz bi txapelketa irabazi zituzten urte berean, baina 1970ean lesio baten ondorioz, denboraldi baterako zelaitik urrundu behar izan zuen. Itzuli zenen 14 zenbakiarekin hasi zen jolasten (hasieran 9 zeraman), zenbaki hori bihurtuko zelarik, hortik aurrera bere bizkarrean ikusiko genuena.
FC Bartzelona
1973-74 denboraldian Ajax taldea utzi zuen. Kluba Real Madrid taldearekin negoziatzen ari zen, baina jokalaria honetaz ohartzean, FC Bartzelonara joan zen. Bartzelonan idolo nagusi bat bezala hartua izan zen eta bere etorrerarekin taldeak bira handi bat eman zuen, ez baitzuen partidurik galdu denboraldi horretan, Liga eskuratuz.
Taldean, besteak beste, Hugo Sotil, Carles Rexach eta Asensi jokalariak zeuden.
Hurrengo bi denboraldietan taldeak ez zuen titulurik irabazi, baina Johann Cruyff futbolari guztien artean ezberdintzen ari zen bere kalitatearengatik, baina 1975-76 denboraldian Hennes Weisweiler entrenatzailearekin arazo batzuk izaten hasi zen, eta denboraldi amaieran joan egingo zela esan zuen Johanek. Halere, jarraitzaileak Cruyffekin zeudelarik, azkenean entrenatzaileak dimititu egin zuen eta Laureano Ruizek hartu zuen entrenatzaile postua.
1977-1978 bere azkeneko denboraldia izan zen jokalari moduan FC Bartzelonan, Errege Kopa irabazi zutelarik. Zuzendaritzarekin arazoak zituen eta hori dela eta, Bartzelona utzi beharra izan zuen, halere, kultura katalana barneratuta utzi zuen bere bizitzan.
Estatu Batuetako futbol liga (NASL)
1979an Los Angeles Aztecs taldeak fitxatu zuten eta maiatzaren 23an debutatu zuen. Gainera, Estatu Batuetako Ligako jokalari onenaren saria jaso zuen. Hurrengo urteko denboraldian Washington Diplomats-ek fitxatu zuen eta urte honetan ere jokalari onenaren saria lortu zuen.
1981eko martxoan, Espainiako Bigarren mailan hasi zen jokatzen Levante UD taldean, 10 partidu jokatu zituelarik denera eta ondoren berriro ere, Washigtonera joan zen, 5 partidu jolastera.
Eredivisie ligako itzulera
34 urterekin, berriro ere, Ajax taldeak fitxatu zuen. Bertan egon zen hurrengo 2 denboraldietan, bi liga irabazi zituen eta kopa bat.
Azken aurreko urtean, Johanek penaltia botatzeko era bat eratu zuen, ez-zuzen penaltia: berak bota ordez, bere taldekide bati pasea eman zion, non honek berriro ere berari pasatu zion.
Urte hura gogorra izan zen berarentzat; izan ere, Ajax zelaia zaintzen zuen bere laguna handia hil egin zen. Ajax-eko presidenteak ez zuen egoera onean ikusten Cruyff eta ez zion kontratua luzatu. Ondorioz, Cruyff Feyenoord Rotterdam taldera joan zen, Ajax taldearen aurkari gogorrenaren taldera. Bere azkeneko urte honetan, Liga eta Kopa irabazi zituen eta Eidivisie ligako jokalari onena izendatu zuten.
Selekzioa
1966ko irailean, Holandako selekzioarekin debutatu zuen Hungaria taldearen aurka.
1976ean Eurokopan parte hartu zuten, hirugarren postuan geratuz. Johan Cruyff nahiz eta taldeko jokalari ziur bat izan, bakarrik 1974ko Alemaniako Munduko txapelketa jokatu zuen. Txapelketa horretan taldeak erakutsi zuen jokoak, “Futbol Total” izenez ezaguna da eta selekzio honek “Laranja Mekaniko” ezizena hartuko zuen. Alemania Federalaren aurka jokatu zuten finala, baina galdu egin zuten. Halere, txapelketako jokalari onena izendatu zuten Johan. Txapelketa hau amaitzean, Johanek ez zuela beste Mundialik jokatuko esan zuen; izan ere, Argentinan (hurrengo mundialaren kokalekua) egoera politiko gatazkatsua zegoen, bahiketa baten beldurrez zegoen eta Adidas kirol markarekin arazoak izan zituen.
Hori dela eta, Johan Cruyff-ek selekzioa utzi zuen.
1984-85 denboraldian kirol zuzendari gisa sartu zen Ajax taldean eta hasieratik argi izan zituen ideiak. 3-4-3 sistema nahi zuen eta harrobia kontuan hartu zuen. Urte horretan UEFAko txapeldunen Liga irabazi zuten.
Hau ikustean, hurrengo denboraldian Ajax-eko entrenatzaile izendatu zuten, bertan bi denboraldi eta erdi egon zen, 2 kopa eta Kopako Kopa txapelketak irabazirik. Gainera, munduko entrenatzaile onena izendatu zuen World Soccer Magazine aldizkariak 1987an.
1988ko maiatzean, FC Bartzelona taldeko entrenatzaile bezala kontratatu zuten, taldeak ez zuen egoera ona igarotzen eta Cruyff buru belarri hasi zen lanean, taldekide batzuk baztertuz eta jende berria ekarriz, horien arten, Txiki Begiristain eta Jose Mari Bakero.
Bere bi lehengo denboraldiak ez ziren errazak izan. Titulu batzuk irabazi zituzten eta Michael Laudrup jokalaria fitxatu zuen (jendeak ez zuen begi onez ikusten fitxaketa hau), baina bigarren denboraldiaren amaieran bere postua arriskuan egon zen.
Hala eta guztiz ere, hortik aurrera momentu onak etorri ziren bai berarentzat, bai taldearentzat. Ronald Koeman eta Hristo Stoitchkov jokalariak fitxatu zituzten. Gainera, 1990-91 denboraldian Liga irabazi zuten, baita hurrengo denboraldian ere, baina denboraldi honetan ere Europako kopa lortu zuten. Hortik aurrera taldea Dream Team izenez ere ezagun izan da. Bi Liga gehiago ere lortu zituzten eta Txapeldunen Ligako finalera iritsi ziren, baina galdu egin zuten. Ondorioz, Dream Team bere amaierara iritsi zen eta taldeak antolaketa berri bat behar zuen.
Orduan, Cruyff harrobiko jendearekin hasi zen lanean, baina ez zuten behar adina denbora izan ondo egituratzeko eta ez zuten titulurik irabazi.
1995-96 denboraldia ez zen erreza izango; izan ere, garaipen beharrean zeuden. Hori dela eta, Luis Figo fitxatu zuen. Halere, ez zen nahikoa izan, ez baitziren tituluak iritsi. Gainera, Núñez presidentearekin ez zuen oso harreman ona mantentzen. Arazoak arazo, denboraldia amaitzeko 2 jardunaldiaren faltan, kargutik kendu zuten.
Hala eta guztiz ere, Cruyff ez da edonolako entrenatzaile izan, eragin handia izan duen entrenatzailea izan baita. Gainera, bere joanerekin bitan zatitu ziren Bartzelonaren jarraitzaileak: cruyffistak eta nuñistak zeuden.
Zuzendaritzak taldean ageri ziren Cruyff-en arrasto guztiak borratu nahi izan zituzten eta Cruyff-ek Nuñezen oposizioan parte hartu zuen.
2009ko azaroaren 2an, Kataluniako Selekzioko entrenatzaile izendatu zuten.
1991n bihotzeko batek eman zion, gaztetan asko erretzen baitzuen.
2004an, Ramón Gieling zuzendariak, dokumental bat egin zuen bere inguruan eta 2010ean, FC Bartzelonak klubeko Ohorezkoa presidente izendatu zuten.
Johan Cruyff Foundation sortu zuen, ume elbarrituak laguntzeko fundazioa, kirolean murgildurik.
Bizitza pertsonalari dagokionez, 1968ko abenduaren 2an, Danny Costerekin ezkondu zen eta hiru sema-alaba ditu: Chantal , Susila eta Jordi.
1978ko azaroaren 7an, FC Bartzelona utzi zuenean, Ajax taldeak partidu bat eskaini zion talde horretan egin zuen guztia eskertuz, Ajax - Bayern Munich partidua.
1999ko martxoaren 10ean, beste partida bat eskaini zioten, baina oraingoan, Bartzelona aldetik etorri zen, hemen ere egin zuena eskertuz. Partida Camp Nou estadioan izan zen, momentu horretako FC Bartzelonako taldea (Patrick Kluivert, Rivaldo, Luís Figo, Luis Enrique …) eta Dream Team (Zubizarreta, Ronald Koeman, Michael Laudrup, Iván de la Peña, Txiki Begiristain, Hristo Stoichkov …) taldearen arteko partida izan zen.
Aurrerago, beste partidu bat egin zen bere omenez, Ajax eta FC Bartzelonaren arteko partida (Amsterdam Arena estadioan).
Jokalari bezala
Entrenatzaile bezala
Jokalari bezala
Entrenatzaile bezala