José del Castillo Sáenz de Tejada

José del Castillo Sáenz de Tejada (Alkala 1901eko ekainaren 29a - Madril, 1936ko uztailaren 12a) Espainiako II. Errepublikan garrantzi haundia izan zuen militar espainarra izan zen. Bere hilketa, José Calvo Sotelo zinegotzi eskuindarrarenarekin batera, Espainiako Gerra Zibilaren abisu bezala konsideratzen da.

Biografia

Lehenengo urteak eta prestakuntza

Bere aita, Valeriano Del Castillo, ideia liberaleko abokatua zen, eta bere ama, Cariño Saenz De Tejada, aristokrata, gainera, José Antonio Primo de Riveraren ahaidea zela uste da. Batxilergoa Granadan ikasi zuen, Federico García Lorcak ikasi zuen ikastetxe berean. 1919an, Toledoko Infanteria akademian sartu zen eta 1922an graduatu zen, alferez bilakatu zelarik. Tetuango Erregular Indigenen taldean destinatu zuten eta Rifeko gerran parte hartu zuen.

Rif-en gerran bere meritu propioengatik teniente gradua lortu zuen. 1925ean gerra bukatzen da eta penintsulara bidaltzen dute Castillo, Alkalara zehazki.

Bigarren errepublikako jarduerak

II.Errepublika ezarri zenean, Castillo politikan murgiltzen hasten da, zihurrenik Fernando Condések eraginda, lagun mina izan zuena Marruekoseko gerran zehar eta honen amaieran Guardia Zibii bilakatu zena.

Erreboluzioan jarrera txarra izanagatik kondenatuak izan ziren biak. Zehazki, Castilo, Asturias zuena jomugatzat bertan gerrarako erabigarri izango zituzten hainbat bonben talde baten buru izateko, Villaviciosan egoten da preso eta ez diela altxaturiko langileei eraso egingo esaten du honako hau esanez: Nik ez dut herriaren gain tiro egiten. Bere jarrera okerragatik eta gerrako buruei kaso ez egiteagatik, urte beteko kartzela zigor militarra jartzen diote. Behin kartzela zigorra Beteta, 1935eko Azaroan, hainbat gertaera politikoengatik, bere pentsaera ezkertiarrari tinko eustea eta defenditzea erabakitzen du.

1936ko Fronte Popularraren garaipenaren ondoren, talde poliziar batetara sartzea eskatzen du. Urte bereko Martxoaren 12an talde horretan sartzen da, eta geroago espezializatuagoa zen beste talde batera pasatzen dute, oraingoan Madrilen, Pontejoseko kuartelean (Pontejos herriko plazan dagoena). Garai honetan, ezker eta eskuin aldeetakoen artean hainbat borroka eta liskarrak daude, bereziki falangisten eta karlisten artean. Besteak beste, hainbat atentatu egin zituzten talde militar errepublikazale antifaszista (UMRA) baten aurka.

Gorabehera horietako bat Apirilaren 14an gertatu zen, Errepublikaren V.urteurrena ospatzen hari zirenean. 1934an Guardia Zibilen alfereza hiltzen dute. Esitate hau manifestazio handi baten arrazoi bihurtzen da, fronte popularraren aurkako hainbat istiluekin eskuindarren eskutik, bi egun geroago ospatzen den ehorzketan. Ondorengo errepresioan hiltzen da Andrés Sáenz de Heredia, Falangearen sortzailearen (José Antonio Primo De Riveraren) lehengusua, Castilloren gizon batek tirokatzen du, gazte militar karlista batek, eta larriki zauritua geratzen da. Castillo laster erasoko dute manifestariek eta hiritik atera behar izaten dute bere taldekoek eta Segurantzaren Zuzendaritza Nagusira eramaten dute, bertan adierazpena ematen du eta aske geratzen da. Egun horretatik aurrera Castillo maliziadun eskuindarren xede bihurtzen da, mehatxuak gora doaz eta bere agintariek Madriletik ihes egitea proposatzen dute, baina berak ez du proposamena onartzen. Bi aldiz saiatzen dira bera hiltzen baina huts egiten dute eta, harriskuan dagoenez, Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak eskoltatu egiten du berak jakin gabe.

Hilketa

Gauzak horrela, Uztailaren 12an, zezenetara joan ondoren, militante sozialista batez ohartarazia izaten da kaleetan diotela gau horretan bere bizitzaren aurka atentatu bat egingo dutela. Baina, Castillo, bere emaztearekin paseo bat eman hondoren (Maiatzaren 20an ezkondu ziren) egunero bezala bere lanera joaten da. Gaueko hamarretan, kuartelera bidean dijoala, Agusto Figueroa kaleko eskina baten kurba ematen duenean Fuencarralekin, muturreko lau eskuindarrek (Madrilgo talde bateko karlistak Ian Gibson historialariaren iritziz edo Falangistak beste autore batzuen iritziz, Paul Preston adibidez) tiro egiten diote, bere arma ateratzeko denborarik eman gabe. Juan de Dios Fernández Cruz kazetariak laguntzen dio, kasualidadez hortik pasatzen ari bait zen eta ondoko etxe batera eramaten dute bertan sendatzeko asmoz, baina konturatzen dira, bertara iristerako hilda dagoela.

Hilketaren ondorioak

Castillo tenientea, seguruenik, ez zen historian sartuta egongo ez balitz horren jarraian bere ingurukoek egin zuten bilaketagatik eta gertaeraren ezaugarrien berri izateko zuten grinagatik, eta, horrela ez balitz, UMRAko beste militar soil bat besterik ez zen izango. Bere hilketak bere ingurukoak motibatuko ditu mendeku bat prestatzera eta garaiko politikari esanguratsuenetariko bat bahitu eta hilko dute, José Calvo Sotelo, ultrakonserbatzaileen liderra.

Eskuarkiago onartutako tesia da Castilloren lagunak, bereziki Fernando Condesek, mendekatzea zin egin zuten eta talde bat osatu zuten CEDAko burua hiltzeko asmotan, José Maria Gil-Robles, baina ez zuten bere bizilekuan aurkitu eta Jose Calvo Soteloren helbidea hartu eta bertara urbildu ziren, azken hau, Berriztatze Espainarreren burua zen. Bere etxetik eraman zuten bere bizkarzainei atxiloketa-agindu faltsuarekin engainatuz, eta zihoazen auto barruan tirokatu ondoren, bere hilotza utzi zuten Ekialdeko hilerriko gordailuan. César Vidalek, ordea, bere hilketa aurrez aldetik adostutakoa zela esaten du, Maiatzaren 9an egindako bilera batean. Hilketan parte hartu zuen gizon batek, Urbano de la Torrek, egunkari ultraeskuindar batentzat, El Imparcialentzat, eginiko entrebista batean onartu zuela esaten dute. Hala ere, Orad de la Torrek bi egun geroago idatzi zuen El Pais egunkarian bestearekiko edozein inplikazio ukatuz eta El Imparcial iraingarri eta titulu eta edukian zehaztugabetzat salatuz.

Lau egun geroago Estatu golpea eman zuten militarrek, sabelean haziz zetorrena Uztailaren 17ko Fronte popularraren garaipenaren ondoren, Afrikako ejerzitoaren altxamenduarekin Melillan, Espainiako Guerra Zibilaren hasierarekin, maiz errepikatu zuten matxinadaren amaieratik hilketaren ondorioz matxinatu zirela haiek. Nahiz eta, jakin badakigu, hilketa baino hilabete batzuk lehenago iada planeatuta zituztela hainbat protesta edota horretan zebiltzala. Horien artean antolatzeko oso zailak ziren "puente aereo" eta horrelakoak izanik, historian lehena. Luftwaffe abioi alemanak ekarri zituzten penintsulara hori burutzeko.

Kanpo loturak

El asesinato del teniente José Castillo, por Marino Aguilera Peñalver.

hiltzen dute.