Fernando VII.a Espainiakoa

Fernando VII.a Borboikoa (San Lorenzo de El Escorial, Madril, 1784ko urriaren 14a - Madril, 1833ko irailaren 29a), izengoitiz Desiratua (gaztelaniaz: el Deseado) eta Errege desleiala (gaztelaniaz: el Rey Felón) deitua, bi alditan izan zen Espainiako erregea: 1808an eta 1813-1833 bitartean.

Jesús Mosterín filosofoak honela laburbildu du hark utzitako ondarea:

Fernando VII, enemigo de la inteligencia, restaurador de la censura y la Inquisición, creador de las escuelas taurinas y gran promotor de las corridas de toros.

(Fernando VII.a, adimenaren etsai, zentsuraren eta Inkisizioaren berrezarle, zezenketa eskolen sortzaile, eta zezenketa ekitaldien sustatzaile handi.)

Bizitza

Lehenengo urteak

Fernando Borboikoa bere aitona Karlos III.a bizirik zegoela jaio zen. Karlos printzeak, Karlos IV.a izango zena, eta Parmako Maria Luisak izan zituzten hamalau seme-alabetatik bederatzigarrena izan zen. Bere zortzi anai-arrebetatik, zortzi 1800 baino lehen hil ziren. Bere aita tronura igo ondoren 1788. urtean, Gorteek Fernando Asturiaseko printzetzat ezagutu zuten Madrilgo San Jeronimoko Monastegian ospatutako zeremonia batean 1789ko irailaren 23an.

Hasieratik bere heziketa Felipe Scio aitaren esku egon zen, San Jose Calasanzkoaren Ordena erlijiosoko kidean, gizon apal, kultu eta argian. Dena den, 1795ean Segoviako apezpiku izendatua izan zen, eta bere postua Orihuelako gotzaina zen Frantzisko Javier Cabrerak hartu zuen. Azken horren postua, berriz, Juan Escóiquiz apaizak hartu zuen. Bere eraginagatik, Fernando bere ama eta Manuel Godoy gorrotatuz hazi zen.

Gaztetatik, Fernando bere guraso erregeen eta Godoyen aurka azpijokoan aritu zen bere tutoreak burua berotuta. Asturiaseko printze gaztearen inguruan goi nobleziako kideek osatutako nukleo aurkakoi bat osatu zen, Godoyen erorrera bilatzen zuen aragoiko alderdiaren oinordeko. Fernandok bigarren emaztetzat Bonaparte dama bat hartzeko frantziako enbaxadoreak sustatutako negoziazioek Karlos IV.aren osasunaren okertzearekin kointziditu zuten 1807. urtean. Asturiaseko printzeak ondorengotza ziurtatu nahi zuen eta balidoa baliogabetu. Godoyk eta alderdi fernandistak lehengo liskarra izan zuten, eta ordezkaritza baten ondorioz matxinada agerian geratu zen. Fernando Eskorialeko prozesuan epaitua izan zen. Printzeak bere laguntzaile guztiak salatu eta barkamena eskatu zien bere gurasoei. Auzitegiak akusatu guztiak absolbitu zituen, baina erregeak guztien erbestea agindu zuen, Antonio Alcalá Galianoren ustez erabaki bidegabe eta baldar bat izanez.

Fernando VII.aren zortzi ezkutu, Bogotan eginak 1809an. Erregearen bustoarentzat eredurik ez zegoenik, bere aitarena erabili zuten (irudian bezala), baita alegiazko batzuk sortu ere.

Tronura lehengo iritsiera eta Baionako Abdikazioak

1808ko martxoan, Espainian zeuden tropa frantsesen aurrean (Fontainebleauko Itunak babestuak), gortea Aranjuezera mugitu zen Godoyen plana jarraituz. Balidoak errege familia Ameriketara bidali nahi zuen Andaluziatik, frantsesen esku-hartzeak horrela eskatzen bazuen. Martxoaren 17an herriak, Fernandoren aldekoek bultzatuta, Godoyen jauregia erasotu zuen. Karlos IV.ak bere begikoaren bizitza salbatu bazuen ere, bere semean abdikatu behar izan zuen martxoaren 19an. Gertaera horiek Aranjuezko Altxamendua bezala ezagutzen dira. Espainiako historian lehenengo aldiz, errege bat tronutik mugitua izan zen ere semearen azpikerien ondorioz, herri-matxinada batek lagundua.

Fernando gortera itzuli zen, Madrilgo herriak txalotu zuelarik. Nolanahi ere, tropa frantsesek, Murat buruzagi zutela, hiriburua hartu zuten aurreko egunean, martxoaren 23an.

Monarkak Napoleonekin

Karlos IV.a eta bere emaztea Napoleonen babespean jarri ziren eta Muraten tropek zaindu zituzten. Nahiz eta Napoleonek Espainiako erregea izendatuko zueneko esperantza zuen jeneralak, beste plan batzuk zituen enperadoreak. Bere konfiantzakoa zen kolaboratzaile bat bidali zuen, Savary jenerala, Murati Espainiako tronua bere anaia bati eman behar zioneko erabakia adierazteko, eta Frantziara eraman zitzan, pixkanaka pixkanaka, errege familia eta Godoy. Savaryk Fernando konbentzitu zuen Napoleonekin bildu zedin, Paristik Madrilera baitzijoan. Napoleonek Espainiako erregetzat ezagutuko zueneko esperantza zuen printzeak. Hasiera batean, elkarrizketa Madrilen izan behar zen, baina Napoleonek topaketa gunea iparralderago eramaten zuen, premiazko arazoak zituela esanez, horrela Espainiarako bidaia moztuz: San Ildefonso-ko Baserria, Burgos, Donostia... Azkenean, Fernando VII.na Baionara joan zen. Apirilaren 20an muga zeharkatu zuen eta, oraindik ez bazekien ere, preso erori berri zen: sei urte iraungo zituen erbestealdia hasi zen. Kartzela disimulatua zen, bere alderrieatatik irten ezin zuen jauregi batean eta diru kantitate handiak jasotzeko hitzarekin, beti atzeratua. Karlos IV.ak bere semean abdikatu zuen Godoy aska zezaten, eta Napoleonek Baionara ere gonbidatu zuen, horrela Fernandok Espainiara itzultzea utzi ziezaion eta bere aberastasunak berreskura zitzan. Errege gurasoek ere bilerara joatea esakatu zuten, Godoyen alde egiteko. Tropa frantsesek babestuta iritsi ziren Baionara apirilaren 30an. Bi egun beranduago, Madrilen, herria frantsesen aurka altxatu zen, 1808ko maiatzaren 2ko gertaerei izena emanez eta Espainiako Independentziako Gerra hasiz.

Baionako portuaren ikuspegia Boufflers-eko pasealekutik. Claude Joseph Vernet, 1755.

Marinako Museo nazionala, Paris.

Bien bitartean, Baionan bizi zen egoera okertzen ari zen. Napoleonek Godoyen etorrera eragotzi zuen bere plana burutu zen arte, errege familia aholka ez zezan. Fernando VII.ari esan zion bere aitaren abdikazioa, Aranjuezko Altxamenduan egina, baliogabea zela, bortxapean egin baitzuen eta koroa itzultzeko eskatu zion. Bere amak, Fernandoren aurrean, Napoleoni eskatu zion fusila zezan Godoyri, Karlos IV.ari eta berari egin zienagatik. Napoleonek Karlos IV.a behartu zuen tronurako eskubideak berari ematera Godoy, Parmako Maria Luisa eta berarentzat asilo politikoa jasotzearen truk Frantzian, 30 milioi errealeko pentsioaz gain. Bere semean abdikatua zuenez, ezer ez zuela ematen iritzi zuen. Madrilgo altxamenduaren eta bertako errepresioaren albisteak Baionara iritsi zirenerako, Napoleon eta Karlos IV.ak Fernando presionatu zuten bere aita benetako erregetzat ezagut zezan. Trukean gaztulu bat eta lau milio errealeko pentsioa jasoko zuen urtero, inoiz osotasunean kobratu ez zuena. 1808ko maiatzaren 6an onartu zuen, bere aitak enperadorearen alde uko egin zuela jakin gabe. Azkenean, Napoleonek bere anaiari eman zizkion espainiako koroaren gaineko eskubideak, Jose I Bonaparte bezala gobernatuz. Baionako abdikazioak izenez ezagutzen dira gertaera horiek.

Ez zen dinastia aldaketa bat soilik. Maiatzaren 25eko aldarrikapen batean, Napoleonek Espainia erregimen aldaketa baten aurreaz zegoela adierazi zuen, iraultza baten beharra izan gabeko Konstituzio baten abantailarekin. Jarraian, enperadoreak espainiar nabarmenen batzar bat deitu zuen Baionan, Baionako Batzorde espainiarra. Bilera porrota izan bazen ere Napoleonentzat (espero ziren 150 nabarmenetatik 75 soilik agertu ziren), bederatzi saiotan berak prestatutako proiektua eztabaidatu zuten eta, zuzenketa gutxirekin, Baionako Konstituzioa onartu zuten 1808ko uztailean, Espainiako lehenengoa.

Bitartean, Napoleonek bere hitza bete ez eta Fernando VII.a, bere anaia Karlos Maria Isidro eta bere osaba Antonio Pascual Valençaiko gazteluan sartu zituen. Beneventoko printzea zen Charles Maurice Talleyrandena zen, apezpiku ordea, Napoleonen kanpo-arazoetako ministro zen orduan eta berarekin antolatu zuen boterera eraman zuen estatu golpea. Bertan egin zien harrera maiatzaren 10ean. Frantziaren erdian isolatua, Paristik 300 kilometrora zegoen landetxe bat zen Valençai, 2.000 biztanleko herri baten ondoan kokatua. Independentziako Gerra amaitu arte egongo zen bertan Fernando. Dena den, jasan zituen gatibutasun baldintzak ez ziren gogorrak izan; erregeak eta bere anaiak dantza eta musika ikasgaiak zituzten, zaldian ibiltzera edo arrantzan joaten ziren eta dantzaldi eta afariak antolatzen zituzten. Liburutegi on bat zuten, baina Antonio Pascual infanteak trabak jarri zizkien bere iloben gainean eragin txarra izan lezaketen liburu frantsesak irakur ez zitzatzen. Hala ere, urte hartako irailaren 1etik aurrera bere bizimodua gero eta soilagoa bihurtu zen, Talleyrand joan egin baitzen eta Napoleonek ez baitzuen hitzartutakoa betetzen (400.000 franko urtean Normandia Garaiko Nafarroa gazteluko errentez gain), morrontza minimotan utziz.

Fernandok korrespondentzia zuritzailea mantentzen zuen Napoleonekin, Frantziaren boterearen aurrean egitekorik ez zegoela pentsatuz bere interesekin batu nahi baitzituen. Hain zen losintxaria Fernandoren portaera Napoleonekiko, non horrela gogoratzen zuen erregearen jokaera Santa Elenako erbestean:

No cesaba Fernando de pedirme una esposa de mi elección: me escribía espontáneamente para cumplimentarme siempre que yo conseguía alguna victoria; expidió proclamas a los españoles para que se sometiesen, y reconoció a José, lo que quizás se habrá considerado hijo de la fuerza, sin serlo; pero además me pidió su gran banda, me ofreció a su hermano don Carlos para mandar los regimientos españoles que iban a Rusia, cosas todas que de ningún modo tenía precisión de hacer. En fin, me instó vivamente para que le dejase ir a mi Corte de París, y si yo no me presté a un espectáculo que hubiera llamado la atención de Europa, probando de esta manera toda la estabilidad de mi poder, fue porque la gravedad de las circunstancias me llamaba fuera del Imperio y mis frecuentes ausencias de la capital no me proporcionaban ocasión.

Bere apalkuntza zuritzailea hain urrutira iritsi zen, non 1810ean luxuzko festa bat antolatu zuen brindis, otoruntza, kontzertu, argiztapen berezi eta Te Deum solemne batekin Napoleon eta Maria Luisa Austriakoaren arteko ezkontza ospatzeko. Korsikarrak Le Moniteur-en argitaratu zituenean Fernandok bidaltzen zizkion gutunak, batez ere espainiarrek bere portaera ikus zezaten, Fernandok eskerrak eman zizkion berarenganako maitasuna agerian utzi zuelako.

Hala eta guztiz ere, Fernandoren gainean Desiratuaren mitoa sortu zuen Napoleonek preso izateak, tirania napoleonikoaren biktima errugabea. Abuztuaren 11n Gaztelako Batzordeak Baionako abdikazioak baliogabetu zituen, eta abuztuaren 24an Fernando VII.a errege in absentia izendatua izan zen Madrilen. Cadizko Gorteek, 1812ko Konstituzioa idatzi eta onartu zutelarik, ez zuten erregea zalantzan jarri eta Nazio espainoleko errege bakar eta legezko aldarrikatu zuten.

Cadizko Gorteen adibidea jarraituz, behin-behineko Gobernu Batzarrak antolatu ziren Ameriketako hiri gehienetan, Napoleonen boterea ez ezagutuz eta, bitartean, egoeraz baliatu eta Inperio Espainiarrarekiko independentzia osoa adieraziz, Independentzia Gerra Hispanoamerikarrei hasiera emanez.

Desiratuaren itzulera

Fernando VII.aren erretratua. Francisco Goya. Santander eta Kantabriako Arte Moderno eta Kontenporaneoko Museoa, Santander (Espainia).

1812ko uztailean, Wellingtongo dukea, Portugaletik jardunez armada anglohispaniar baten buru, frantsesak garaitu zituen Arapilesen, Andaluziatik botaz eta Madril mehatxatuz. Frantsesek kontraeraso bat egin zuten arren, Errusiako kanpaina katastrofikoak 1813an ekarritako tropa frantsesen atzera egiteak tropa aliatuei aukera eman zien Jose Bonaparte betiko Madrildik bota eta frantsesak suntsitzea Gasteiz eta San Martzialen. Jose Bonapartek herrialdea utzi zuen, Napoleonek bere hegoaldeko muga babesten zuen bitartean irteera bat negoziatzeko.

Fernandok, Napoleonen izarra azkenenan erortzen ikusita, nazio espainiarraren eta erregeordetzaren adostasunik gabe Frantziako gobernatzailearekin ez tratatzea erabaki zuen. Baina iraultzaren pizte baten beldur Espainian, negoziatzea erabaki zuen. Valençaiko Itunaren bidez, 1813ko abenduaren 11n, Napoleonek Fernando VII.a Erregetzat ezagutu zuen, tronua eta 1808a baino lehen Koroaren lurralde eta ondasun guztiak berreskuratuz, hiritarrez gain, nazioartean eta baita atzerrian ere. Trukean, Frantziarekin bakea sinatu zen, britainiarren irtenaraztea eta bere neultraltasuna gerrak jarraitzen zuen bitartean. Jose I.aren jarraitzaileen barkamena ere erabaki zuen, frantsestuena.

Erregeordetzak ituna berretsi ez bazuen ere, Fernendo VII.a askatua izan zen, eta pasaportea eman zitzaion 1814ko maiatzaren 7an, Valençaitik atera zen 14an, Tolosa eta Perpinyàra bidaiatu, muga espainiarra zeharkatu eta Figueresen egin zitzaion harrera zortzi egun beranduago, maiatzaren 8an, Copons jeneralaren bidez. 1812ko Konstituzioari dagokionez, 1814ko otsailaren 2ko Gorteen dekretuek zioten "ez da Erregea aske ezagutuko, beraz, ez zaio mendekotasuna erakutsiko Kongresu nazionalean Kontituzioko 173. artikuluko juramentua zin egiten ez duen bitartean". Fernando VII.ak Erregeordetzak erabakitako bidea jarraitzeri uko egin zion, Girona, Tarragona eta Reusetik igaro, Zaragozara desbideratu, non Aste Santua igaro zuen Palafoxek gonbidatuta, Teruelera joan eta Valentzian sartu zen apirilaren 16an. Bertan, Luis Borbon, Toledoko artzapezpiku, Erregeordetzako lehendakari eta 1812ko erreforma liberalen aldekoak eta Bernardo Mozo de Rosalesek gidatutako Cadizko Gorteetako ordezkaritza batek egin zion harrera, 69 diputatu absolutistek sinatutako manifestu bat emanez Fernandori. Pertsen Manifestua zen, Cadizko Gortearen abolizioa eta Erregimen Zaharraren berrezartzea defendatzen zuena. Apirilaren 17an Elio jeneralak, Bigarren Armadaren buruak, bere tropak erregearen eskura jarri zituen eta bere eskubideak berreskuratzera gonbidatu zuen. Espainiaren historian egin zen lehen pronuntziamentua izan zen.

1814ko maiatzaren 4an Fernando VII.ak dekretu bat atera zuen, Juan Pérez Villamil eta Miguel Lardizábalek idatzia, monarkia absolutua berrezarri eta Cadizko Gorteak baliogabetzen zituena:

[...] mi real ánimo es no solamente no jurar ni acceder a dicha Constitución, ni a decreto alguno de las Cortes [....] sino el de declarar aquella Constitución y aquellos decretos nulos y de ningún valor ni efecto, ahora ni en tiempo alguno, como si no hubiesen pasado jamás tales actos y se quitasen de en medio del tiempo, y sin obligación en mis pueblos y súbditos de cualquiera clase y condición a cumplirlos ni guardarlos.

Modesto Lafuente (1869), Espainiako Historia, XXVI. liburukia, 2. edizioa.

Hezueriaz sendatu ondoren, erregea maiatzaren 5ean atera zen Valentziatik Madrilera bidean. Francisco Egia, absolutista amorratua, Gaztela Berriko kapitain general izendatu zuena, jarraigo errealari aurreratu eta hiriburuaren errepresioa antolatzeaz arduratu zen, diputatu liberalak atxilotuz eta erregearen etorrera arranditsuarentzat bidea garbituz. Erregeordetzako diputatu, ministro eta subirotasun nazionalaren aldekoak atxilotu ondoren, estatu golpea maiatzaren 11ko egunsentian burutu zen, Francisco Egiak eskatutako Gorteen desegitearekin eta bere lehendakaria zen Antonio Joaquín Pérezen exekuzioarekin, Pertsen Manifestua sinatu zuen bat izanez hura.

Maiatzaren 13an, maiatzaren 10etik Aranjuezen itxaroten egon zen Fernando VII.a Madrilen sartu zen azkenean.