Sofía Chotek

Sofía María Josefina Albina Chotek, Hohenberg-eko dukesa eta Chotkova eta Wognin-eko kondesa, 1868ko martxoaren 1ean jaio zen, Stuttgart-en eta Sarajevon hil zen 1914ko ekainaren 28an. Austriako artxiduke zen Francisco Fernandoren emaztea izan zen.

Gaztaroa

Familia noble batekoa zen, Chotkova eta Wognin-eko konde zen Bohuslaw Chotek-en laugarren alaba izanik. Honen emaztea Wilhelmine Kinsky zen, Wchinitz eta Tettau-ko kondesa. Gaztea zenean Isabel artxidukesaren laguntzaile izan zen, Austriako artxiduke Federicoren emaztea.

1888an Pragan dantzaldi batean zegoela bere senarra izango zena ezagutu zuen eta ezkutuko maitasun erlazio bat hasi zuen berarekin. Francisco Fernandok honen familiari egiten zizkieten bisitak aprobetxatzen zituen Sofía ikusi al izateko, baina María Cristinaz maitemindu zela pentsatu zuten, hau Austriako artxiduke Federicoren arreba zaharrena zen. Isabel artxidukesak bien arteko erlazioaren berri izan zuenean, Sofía egotzi zuen. Honek izugarrizko eskandalua sortu zuen garai hartako gizartean.

Francisco José enperadoreak argi azaldu zion Francisco Fernandori ezinezkoa zela Sofíarekin ezkontzea. Habsburgo familiako kideren batekin edo errege-etxe europear bateko kideren batekin ezkontzeko betebeharra zuela adierazi zion. Baina Francisco Fernandok Sofía ez zen beste edozein emakumerekin ez zela ezkonduko zin egin zuen.

Ezkontza

1899. urterarte ez ziren ezkondu, Francisco José enperadoreak ezkontza morganatiko hau onartu zuen urterarte, hain zuzen ere. Baina enperadoreak beraien seme-alabek koro austrohungaroa izateko eskubidea ez izatearen baldintza jarri zien. 1905. urtean Hohenberg-eko dukesa izenpetu zuten, titulu honek Alteza gisa tratatu ziezaioten eskubidea ematen zion, baina Austriako artxidukesa baina maila baxuagokoa zen.

Hiru seme-alaba izan zituen:

Hilketa

1914. urtean Oskar Potiorek, Bosnia-Herzegovinako austrohungaro probintziako gobernadorea, Sarajevon egiten ziren maniobra militarretara gonbidatu zuen bikotea. Hasieran Francisco Fernandok arriskutsua kontsideratu zuen bidaia ordungo nazionalismo bosniarra zela eta. Azkenean, onartu zuen gonbita, eta Sofía gehienetan berarekin joaten ez zen arren, urteurreneko oparia zenez, bere senarrarekin batera joatea erabaki zuen.

1914ko ekainaren 28an iritsi ziren Sarajevora. Bidaia hirian zehar egin zuten kotxez, inolako segurtasunik gabe, eta halako batean eztanda egin zuen granada bat jaurti zieten auto ondora. Zaurituak zeudenez, ahalik eta azkarren ospitale gertuenera joan ziren, baina kurba bat hartzean terrorista serbobosniar batek tiroz hil zituen, Gravilo Princip, hain zuzen ere. Ekintza hau historian Sarajevoko atentadu bezala da ezaguna eta Lehen Mundu Gerrarako arrazoi zuzenetako bat izan zen.

Sofía eta bere senarra, biak, atentaduan hil ziren eta Schloss Aststetten gazteluko kriptan daude beraien gorpuak. Bertan museo bat eraiki zuten euren memoriaren omenez.