Edith Frank

Edith Frank edota Edith Holländer (Akisgran, 1900ko urtarrilaren 16a -Auschwitz, 1945eko urtarrilaren 6a) Otto Franken emaztea eta Margot Frank eta Ana Franken ama.

Edith Frank judu alemaniarra izan zen Herbeherean ezkutatua egon zen, Naziek jarraitzen zielako bere familia eta "Atzeko etxeko" bere adiskideak bezalaxe. 1944an harrapatu zuten eta Auschwitzera eraman zuten bere alabak eta Auguste Van Pels Bergen-Belsenera eraman ondoren.

1945eko urtarrilaren 6an Auschwitzen hil zen, gosez jan gutxi eta ahuldurik.

Haurtzaroa

Edith lau anai-arrebatan gazteena zen, bere aita Abraham Holländer (1860-1928), txatar negozio eta enpresa batzuen burua zen. Bere ama, berriz, Rosa Stern (1866-1942). Bere anai-arrebak Julius (1894-1967), Walter (1897-1968) eta Bettina (1898-1914) ziren. Holländer familiak juduen festak ospatu eta kaxrut-en arauak etxean gordetzen zituzten. Familako batzuk Akisgrango komunitate juduko partaideak ziren. Bettina hamasei urterekin hil egin zen apendizitisak jota, orduan hamalau urten zituen Edithek. Hamabi urte beranduago bere ahizparen ohorez bere alabari, Margoti, Betti jarriko dio bigarren izena. 1916. urtean Akisgrango Viktoriaschule batxiler titulua atera zuen.

Ezkontza

1924. urtean Otto Frank ezagutzen du eta 1925eko apirilaren 5ean ezkontzea erabakitzen dute. 1925eko maiatzaren 25ean Akisgrango sinagogan ezkondu ziren, emaztegaiaren gurasoek eskatuta. Ezkondu ondoren, Frankfurtera joan ziren bizitzera. Beraien lehen alaba, Margot, 1926ko otsailaren 16an jaio zen Frankfurten eta 1929ko ekainaren 12an Ana jaiotzen da.

Emigrazioa

Antisemitismoa hazten ari zen eta lege bazteratzaileek Alemania uztera behartu zituzten eta Amsterdamera joan ziren (1933), non Ottok, babesleku bat eraiki zuen bere lantegian. Bere anaiak AEBra joan ziren 1938. urtean eta bere ama beraiengana joan zen, baina 1942ko urtarrilaren 29an minbiziak jota hil zen.

Pertsekuzioa eta heriotza

1940an naziek Herbehereak inbaditu zuten eta bertan zeuden juduak harrapatzen hasi ziren. Alabak eskolatik atera zituzten eta senarrak bere negozioa bere lagunei, Johannes Kleiman eta Vistor Klugerri, utzi zizkion eta babeslekura lagundu zioten 1942an. Bi urteak Frank familiak lau pertsonekin pasatu zituzten (Hermann Van Pels, bere emaztea Auguste Van Pels, beraien semea Peter Van Pels eta Fritz Pfeffer dentista) Anaren egunerokoan agertzen dira. Egunkaria atxilotu baino hiru egun lehenago amaitzen da 1944ko abuztuaren 1a. Atxiloketaren ondoren, Weteringschans espetxean egon ziren, gero Westerborkera eraman zituzten. Leku hau Herbeherean zegoen kontzentrazio gune igarokor bat zen. 1944ko irailaren 3an, ekialdeko kontzentrazio guneetara bidaliak izan ziren. Hiru egun pasatu ondoren, Auschwitzera iritsi ziren. Otto besteengandik banatua izan zen eta ez zuten berriro elkar ikusi. Urriaren 30an, Edith alabengandik banatu egin zuten: bera gas-ganberara eta alabak Bergen-Belsenera eraman zituzten. Edith eta bere lagun batek alde egin zuten gas-ganberatik eta negua iritsi zen arte iraun zuen. Pertsona batzuek diotenez, bere alabak aurkitzen pasatzen zuela eta beraientzako jana gordetzen zuela eta horregatik 1945eko urtarrilaren 6an goseak hil zen, Sobietar Batasuneko armadak bertako juduak aske utzi baino hogei egun lehenago.