Mark Zuckerberg

Mark Elliot Zuckerberg (1984ko maiatzaren 14a, White Plains, Estatu Batuak), Mark Zuckerberg moduan soilik ezagunagoa, programatzaile eta enpresari estatubatuarra da, Facebooken asmatzailea izateagatik ezaguna, egun zerbitzu honetako zuzendari exekutibo nola lehendakari delarik. Aipu sarea korporazio pribatu moduan eratu zuen Zuckerbergek 2004. urtean Harvard Unibertsitateko zenbait kideren, Konputazio zientzien koordinatzailearen eta bere logela-kide Eduardo Saverin, Dustin Moskovitz eta Chris Hughesen laguntzarekin.

Harrezkero, mundu osoko pertsonaiarik entzutetsu eta aberatsenetakoa izan da; izan ere, 2007an, Zuckerberg 35 urtetik beherako pertsonarik berritzaileenetakoa izendatu zuten MITen. 2010ean urteko pertsonaia izendatu zuten Time aldizkari estatubatuarrean, eta, hori gutxi balitz, handik urtebetera, 2011n, alegia, bere eskuetan 17,5 bilioi dolarreko dirutza zuela estimatu zen. Bestalde, Vanity Fair aldizkariaren ustez, teknologiaren munduko pertsonarik eraginkorrena izan zen urte horretan bertan, Steve Jobs, Sergey Brin edo Larry Pageren aurretik.

Bizitza pertsonala

Lehen urteak

Zuckerberg 1984an jaio zen White Plainsen, New York, Estatu Batuak, ama Karen, psikiatra, eta aita Edward Zuckerberg, dentista, dituelarik. Bere hiru arrebekin batera, Randi, Donna, eta Arielle, Dobbs Ferryn, New York, hazi zuten giro judutarrean, eta 13 urte bete zituenean bere Benei Mitzvá deituriko erritu judutarra izan zuen; geroztik, ordea, bere burua ateo bezala adierazi izan du.

Ikasle garai bizia

Mark gazteak txiki-txikitatik erakutsi zituen dohain nabarmenak. Izan ere, Ardsley High School zentroan ikasten ibili zen garaitik hasita, Zuckerberg dagoeneko gai klasikoetan nabarmendu zen gainontzeko ikasleekiko, bere hirugarren urtean Phillips Exeter Academy zentrora pasa baino lehen, non hainbat eta hainbat sari irabazi baitzituen bai alor zientifikoan (matematika, astronomia eta fisika) eta baita gai

Zuckerbergen Facebookeko orrialdean, bere interes pertsonalen artean, "irekitasuna, jendea lotzen laguntzeko eta hauentzat garrantzitsua dena zabaltzeko tresnak sortzea, iraultzak, informazio jarioa eta minimalismoa" ageri dira.

Zuckerberg, software garatzaile

Hastapenak

Zuckerberg bigarren hezkuntzan hasi zen ordenagailuak erabiltzen eta software lengoaian idazten. Bere aitak 1990eko hamarkadan irakatsi zion Atari edota BASIC Programming bezalako programa informatikoak erabiltzen, eta beranduago David Newman software garatzailea hartu zuen bere tutore pertsonaltzat. Newmanek Mark haur prodijio gisa definitzen du oraindik ere, bere gaitasunei aurrea hartzea oso gogorra egin zitzaiola ziurtatuz.

Oraindik batxilergoa egiten zebilela, Zuckerbergek gai honetan espezializaturiko gradu-ikastaro bat ere egin zuen Mercy College zentroan, bere etxetik hurbil. Programa informatikoak garatzea atsegin zuen oso ordurako, batez ere komunikazio tresna eta jokoei zegokien atala. Honi jarraiki, ZuckNet deituriko software programa bat sortu zuen, bere etxeko eta bere aitaren hortz-klinikako (hau etxean bertan zegoen) ordenagailu guztien arteko komunikazioa ahalbidetu zuena. Marken asmakizun hau AOL Inc. enpresa informatikoaren

klasikoetan ere (unibertsitaterako sarrera-eskari agirian, hain zuzen ere, Ingelesaz gaindi irakurri nahiz idazteko gai zen hizkuntzen artean honako hauek zerrendatu zituen: Frantsesa, Hebreera, Latina eta Antzinako Greziera). Horrez gain, eskriman primeran moldatu zen; hain ondo, ezen eskrima taldeko kapitain izendatu baitzuten. Unibertsitatera heldu zenean, Iliada bezalako poema epikoak ozen irakurtzeagatik egin zen entzutetsu ikasleen artean, bere gainontzeko gaitasunez gain.Urteek aurrera egin ahala, unibertsitateko bigarren urtean, Zuckerberg kide zuen ikasleen elkarteak antolaturiko festa batean, Priscilla Chan ezagutu zuen, izatez Bostongo inguruetakoa zen ikaskide txinatar-amerikarra, eta 2003. urtean elkarrekin ateratzeari ekin zioten. 2010ekoirailean Markek Chani, ordurako Kaliforniako Unibertsitatean, San Francisco, medikuntza ikasten ari zena, honek Palo Alton, Kalifornia, alokatu berri zuen etxean elkarrekin bizitzeko gonbita egin zion. Hurrengo hilabeteetan, Zuckerbergek Mandarin txinera ikasi zuen, bikoteak 2010ekoabendurako adosturik zeukan Txinarako bidaiako prestakuntza betez. Hedabideen ustez, ezkontzeko planak ditu dagoeneko, baina ez dago data zehatzik.Esan daiteke, beraz, Marken bizitzak buelta asko eman dituela ikasle garaitik hasi eta Facebookeko buru bilakatu arte, baina betiere ukituriko alor orotan arrakasta mantenduz. Haatik, aberastasun hori ez da bere pertsonan bakarrik gordetzen, poltsikoa ere ez baitzaio atzera geratzen; izan ere, 2011ko maiatzean, Zuckerbergek 7 milioi dolarren truke Palo Alton bertan bost logelako etxea erosi zuelako zurrumurrua zabaldu zen.Bere izaerarekiko berezitasunak

Harvard Unibertsitateko ikasketak hasi zituenerako bere programaziorako dohainak aski ospetsu egin ziren. Psikologia eta informatika edo konputazio zientziak ikasi zituen Alpha Epsilon Pi deituriko ikasle juduen ikasle-taldeko kide izateaz gain.

Bere bigarren urtean CourseMatch izena eman zion programa bat idatzi zuen, erabiltzaileei ikasleen aukeraketaren arabera klaseak antolatzea edota ikasle-taldeak eratzea ahalbidetzen ziena. Handik gutxira, hasiera batean Facemash deituriko beste programa bat sortu zuen, non ikasleek hainbat ikasleren argazkien artean ederrena bozka zezaketen. Garai hartan Zuckerbergen logela-kide zen Arie Hasitek azaldu zuenez, gune hura dibertitzeko baino ez zuen sortu. Honela azaldu zuen:

"Face Book deitzen genien liburuak genituen, unibertsitateko ikasle-egoitza bakoitzean bizi ziren ikasle guztien argazkiak eta izenak biltzen zituztenak. Hasieran, bi argazki ageri ziren gune bat eraiki zuen, bi mutil eta bi neska, eta bisitariak horien artean ederragoa edo galantagoa nor zen erabaki beharra zeukan. Azkenik, botoen arabera, ranking moduko bat eratuko zen."

Guneak astebukaera oso batez jarraitu zuen martxan. Baina astelehen goiza iritsi bezain laster, unibertsitateak berak gunea itxi egin zuen. Honetarako arrazoia zera izan zen, Facemash gunearen bisitek Harvardeko zerbitzariak gainezka egitea eragin zuten, ikasleak Internet erabili ezinik utziz. Gainera, ikasle askok Zuckerbergek argazkiak euren baimenik gabe erabili zituela defendatu zuten. Zuckerbergek publikoki eskatu zuen barkamena, nahiz eta unibertsitateko egunkarian gertaturikoa azaldu aste hartan eta gunearen filosofia onartezin eta desegokia salatu zen.

Facemashen garaian, bestalde, unibertsitateak ikasleen argazkiak eta kontaktuen informazioa bilduko zituen barruko gune propio bat gara zezan eskatzen hasi ziren. Arie Hasiten arabera:

"Markek eskaera hauen berri izan zuen eta, unibertsitateak ezer egiteko asmorik erakusten ez bazuen, zerbait hori berak egingo zuela erabaki zuen, eta bere lan hau unibertsitateak dagoeneko pentsaturiko edozer baino hobea izango zela."

Facebook

Sakontzeko, irakurri: Facebook

Sorrera eta berehalako arrakasta: Interesei gailenduriko helburua

Zuckerbergek Facebook bere Harvardeko logelatik bertatik jarri zuen sarearen erabiltzaile guztientzat eskuragai 2004ko otsailaren 4an. Zerbitzu honen kontzepturako inspirazioa, batzuen aburuz, Phillips Exeter Academy zentroan ikasi zuen garaitik datorkio bere sortzaile nagusiari. Azken batean, arestian aipaturiko akademiak bere ikasleen direktorio propioa argitaratu zuen, "The Photo Address Book" (euskaraz "Argazki eta Helbide Liburua"), ikasleen artean "The Facebook" moduan ezaguna egin zena. Argazkiz hornituriko direktorio haiek ikasleen bizitza sozialeko atal garrantzitsu bilakatu ziren berehala eskola pribatu askotan. Hauei esker, izan ere, ikasleek euren lagunak eta hauen telefono zenbakiak errazago identifika zitzaketen.

Instant Messenger (euskarazko Bat-bateko Mezularitza) komunikazio tresnaren aitzindaritzat hartzen da, Markek ZuckNet sortu eta urtebetera martxan jarri zena. Jose Antonio Vargas idazle espainiarrak dioenez, "Haur batzuek ordenagailuko jokoetara jolasten zuten. Markek, berriz, hauek sortu egiten zituen". Eta ez dago oker, izan ere, Zuckerberg berak horrela esan zuen behin: "Artistak ziren lagun mordoa nuen. Etxera etorri ohi ziren, marrazkiren bat edo beste egin, eta nik hortik joko bat eraikitzen nuen". Haatik, Zuckerberg ez zen buruan soilik ordenagailuen mundua zuen "pertsona bitxi" horietakoa izan, kirolean ere aritu baitzen beranduago eskrima taldeko kide egin zenean. Horrez gain, Napster zerbitzuko sortzaile Sean Parkerrek dioenez, honen laguna, Greziako odiseak oso gogoko izan ditu betidanik Zuckerbergek, behin, Facebooken inguruko hitzaldi batean latinez idatziriko Eneida Virgilioren poema epikoko lerro batzuk irakurri zituelarik. Batxilergoko urteetan, Synapse Media Player deituriko musika-erreproduzitzailea sortu zuen Intelligent Media Group taldearen izenean. Programa berri honek adimen artifiziala zerabilen entzulearen entzute-ohiturak bereganatzeko eta gero abesti hauek Slashdot gune teknologikoan publikatzeko. Programa berritzaile honi bostetik hiruko puntuazioa eman zion PC Magazine aldizkariak. Izan zuen arrakasta ikusita, AOL eta Microsoft Synapse erosten eta Zuckerberg eurekin lan egiteko konbentzitzen saiatu ziren, baina honek nahiago izan zuen bere aplikazioa sarera kaleratu, dohainik jaisteko, eta Harvard Unibertsitatean sartu zen 2002. urtean. Harvardeko urteak

Behin unibertsitatera heldu zenean, Zuckerbergen Facebook Harvardeko kontu soil bezala hasi zen funtzionatzen bere asmatzaileak, bere gelakide Dustin Moskovitzen laguntzarekin batera, gainontzeko zentroetara zabaltzea erabaki zuen arte. Lehenbizi Stanford Unibertsitatera hedatu zuten, Dartmouth, Columbiako Unibertsitatea, New Yorkeko Unibertsitatea, Cornell, Pennsylvaniako Unibertsitatea, Brown eta Yale Unibertsitatea ere bereganatu zituztelarik sare sozialen iraultza honekin.Zuckerberg Palo Altora mugitu zen, Kalifornia, Moskovitz eta zenbait lagunekin. Bertan etxe txiki bat bulego modura erabiltzeko prestatu zuten. Uda hartan, Zuckerbergek Peter Thiel ezagutu zuen eta honek konpainian inbertitu zuen. Horrela, 2004. urtearen erdialdera lortu zuten konpainiarentzako benetako bulegoa. Izatez, taldeak Harvardera itzultzeko asmoa zeukan, baina azkenean Kalifornian geratzea erabaki zuten. Ordurako, dagoeneko hainbat izan ziren atzera bota zituzten Facebook erosteko eskaintzak. 2007an eginiko elkarrizketa batean, Zuckerbergek honetarako arrazoiak azaldu zituen:

"Ez da diru kantitateagatik. Bai niretzat eta bai nire lagunentzat garrantzitsuena jende guztiarentzako informazio jario irekia sortzea da. Konglomeratuen jabetzan dagoen korporazio bat izateko ideiak ez nau batere erakartzen."

2010. urtean helburu berez mintzatu zen Wired Magazine aldizkarirako:"Benetan axola zaidana gure misioa da, mundua irekia egitea, alegia". Urte horretako uztailaren 21ean, Zuckerbergek konpainiak 500 milioi erabiltzaile zituela zehaztu zuen, eta Facebookek diru gehiago irabazteko publizitatera joko ote zuen denbora gutxian emandako gorakada eta hazkunde nabarmenaren aurrean galdetu ziotenean, honela ihardetsi zuen:

"Hori egin genezakeela esango nuke... Kontsulta eta bilaketen batezbestekoarekin konparatuz gure orrian ageri diren iragarkiei erreparatzen badiezu, gure kasuan, batezbesteko hori orrialdeen %10a baino zertxobait gutxiago da eta, aldiz, iragarkiz beteriko bilaketen batezbestekoa %20koa. Hori da egin genezakeen gauzarik sinpleena. Baina ez gara horrelakoak. Nahikoa diru egiten dugu. Zera esan nahi dut, gauzen aurrerakuntza bultzatu nahi dugu; nahi dugun erritmoan ari gara hazten."

2010ean Steven Levyk, 1984ean argitaraturiko Hackers: Heroes of the Computer Revolution (euskaraz Hackerrak: Ordenagailuen Iraultzako Heroiak) liburuaren autoreak, Zuckerbergek bere burua hackertzat daukala idatzi zuen. Zuckerbergek honi gauzak apurtzea ondo dagoela esanez erantzun zion, gauzak apurtu eta hauek hobetzea ondo dagoela esanez. Facebookek hackathon deituriko programatzaileen topaguneari bultzada eman zion, sei edo zortzi astero antolatzen delarik eta bertan parte-hartzaileek gau bakarra izaten dutelarik proiektu bat osatu eta jendea honen aukerez konbentzitzeko. Konpainiak, hain zuzen ere, musika, janari eta garagardoz hornitu zuen hackathona, eta Facebookeko langile ugari, Zuckerberg bera barne, askotan izan ziren bertan. "Honen funtsa gau bakar batean zerbait izugarria sor dezakezula da", esan zion Zuckerbergek Levyri, "Eta hori Facebooken izaeraren zati da orain. Dudarik gabe, nire izaeraren funtsa da".Vanity Fair aldizkariak Zuckerberg informazioaren garaiko eragin handieneko 100 pertsonen zerrendan lehena izendatu zuen 2010. urteari zegokion zerrenda, eta 23. zenbakian ikusi genuen 2009ko zerrendan bertan. 2010ean, baita ere, New Statesman aldizkari politikoaren urteroko ikerketaren arabera, munduko eragin handieneko 50 pertsonen artean 16. postua egokitu zitzaion. Hortaz, esan daiteke Facebookek izugarrizko arrakasta izateaz gain, Mark bera ere ez zela motz geratu.2011ko elkarrizketa batean, Steve Jobsen heriotzaren ostean, Zuckerbergek Jobsengandik aholku baliotsu bat jaso zuela aitortu zuen, Facebooken bera bezain gauza on eta kalitatezkoak sortzean kontzentraturiko zuzendaritza bat nola lortu azalduz. Hobekuntzak eta gehigarriak

Wirehog

2004ko otsailean Facebook eskuragai jarri eta

2007ko maiatzaren 27an, Zuckerbergek Facebook Platform (euskaraz Facebook Plataforma) aurkeztu zuen, programatzaileentzako garapenerako plataforma, non hauek Facebookerako aplikazio sozialak sor eta gara zitzaketen. Astebeteko epean, aplikazio ugari eraiki ziren eta batzuek dagoeneko milioika erabiltzaile zituzten. Mundu osoan Facebook Platformerako aplikazioak sortzeko lanetan ziharduten 800,000 garatzailetik gora izatera heldu zen.

Beacon

2007ko azaroaren 6an, Zuckerbergek Beacon deituriko publizitate sozialerako sistema berria aurkeztu zuen, jendeari, beste orrietan eginiko bilaketa eta bisitetan oinarriturik, euren Facebookeko lagunekin informazioa partekatzea ahalbidetzen ziona. Esate baterako, eBay guneko saltzaileek euren lagunak automatikoki jar zitzaketen jakinaren gainean bertan salgai zituzten gauzen inguruan Facebookeko berrien eguneraketen ohartarazpenei esker. Programa hau, ordea, zaintza eta kontrolpean jarri behar izan zuten erabiltzaile indibidual eta talde erabiltzaileek erakutsi zituzten pribatutasunaren inguruko kezken aurrean. Zuckerberg eta Facebookek ez zien berehalakoan ihardetsi kezka hauei eta 2007ko abenduaren 5ean Markek bidalketa bat publikatu zuen bere Facebookeko orrian. Bertan, Beaconen inguruko kezka horien inguruko ardura guztia bere gain hartu zuela onartu zuen eta erabiltzaileei zerbitzutik kanpo geratzeko aukera errazagoa eskaini zien.

2008ko uztailaren 23an, Zuckerbergek Facebook Connect, gunea aurkeztu zuen, erabiltzaileentzako Facebook Platform gehigarriaren bertsio eguneratua.

Eztabaida eta gorabehera lagun

Lehen antagonistak

Cameron Winklevoss, Tyler Winklevoss eta Divya Narendra Harvardeko ikasleek Marki HarvardConnection.com (aurrerago ConnectU deitu zioten) gunea eraikitzeko eskaria egin zioten, baina honek ez zuen amaitu. Horrela, hirukoteak Markek hauei laguntzen ari zela nahita sinetsarazi izanagatik salatu zuen Zuckerberg.

2004. urtean deitu zuten Zuckerberg auzitara, baina 2007ko martxoaren 28an atzera bota zuten epaiketa eskaria. Handik gutxira, ordea, Bostongo auzitegian onetsi zuten kasua berriro. Honi aurre egiteko helburuarekin,

hilabete aurrerago, i2hub kaleratu zen, Wayne Changek sorturiko eta unibertsitateetara mugaturiko beste komunikazio zerbitzu bat. i2hub P2P dokumentuen partekatzean funtsaturik zegoen. Garai hartan, biak, i2hub eta Facebook, bai publizitatearen alorrean eta bai erabiltzaileei zegokienez abiadura bizian ari ziren hazten, prentsaren eurekiko interesa bezalaxe. 2004ko abuztuan, Zuckerberg, Andrew McCollum, Adam D'Angelo eta Sean Parkerrek, aurrez aipaturiko P2P datu partekatzeari konpetentzia egiteko asmoarekin, horrelako zerbitzu propioa sortu zuten, Wirehog deiturikoa, Facebook Platform (euskaraz Facebook Plataforma) zerbitzuko aplikazioen aurrekaria.Platform

Eduardo Saverinek ere bideratu zuen Facebook eta Zuckerbergen aurkako epaiketa. Haatik, hau ere bere horretan geratu zen, konpainiak berak Saverinen eskaria onartu baitzuen eta hau Facebooken sortzaileetako bat izendatu.

Facebook, ikerketa kriminalen begiradapean

2010eko ekainean, Pakistango Sidiqque jeneral boteretsuak Zuckerberg eta honekin batera Facebooken sortzaile izandako Dustin Moskovitz and Chris Hughesen gaineko ikerketa kriminal bat bideratu zuen Mahoma Marrazteko Eguna Facebooken bitartez ezagutzera eman zen astean. Ikerketa bideratu zuen jeneralak bertako poliziari Interpolekin harremanetan jartzeko eskatu zion, horrela Zuckerberg eta bere lankideak atxilotu ahal izateko.

2010eko maiatzaren 19an, Facebook denboraldi batez blokeaturik egon zen Pakistanen, Facebookek erabiltzaileren batek bertan publikatu zuen lehiaketa maiatzaren amaieran gunetik ezabatu zuten arte. Hori gutxi balitz, Sidiqquek arazoa Nazio Batuen Batzar Nagusiarekin eztabaidatzeko ere eskatu zion herrialdeko Nazio Batuetako ordezkari nagusiari, baina kontuak ez zuen aurrera egin.

Buelta jabetzaren auzira

2010eko ekainaren 30ean, New York hiritik gertu kokaturiko pellet erregai-konpainia baten buru Paul Cegliak Zuckerbergen aurkako epaiketa bat aurkeztu zuen, Facebooken jabetzaren %84 aldarrikatuz eta honen ondoriozko ordainsari bat eskatuz. Honen arabera, Zuckerberg eta berak 2003ko apirilaren 28an kontratu bat sinatu zuten, non honek 1.000 dolarreko kopurua jarriko zuela enpresari hasiera emateko eta horren truke honek enpresaren %50a jasoko zuela adostu baitzuten, 2004ko urtarrilaren 1etik gunearen erabateko eraikuntza bitartean igarotako egun bakoitzeko enpresariari gunearen jabetzaren %1 gehituko zitzaiolarik. Une hartan, ordea, Zuckerberg beste proiektu batzuetan zebilen buru-belarri, hauen artean Facemash zelarik, Facebooken aurrekaria, eta, beraz, thefacebook.com domeinua ez zuen 2004ko urtarrilaren 1a baino lehen erregistratu; hor hasi zen, hain zuzen ere, gunearen garapena, hilabeteak iraun zituena. Facebookeko zuzendaritzak auzi hark ez zuela ez hanka eta ez buru azaldu zuen une oro, eta, beraz, ez zieten Cegliaren eskariei men egin.

Kontratuak berak dio Ceglia Zuckerbergi StreetFax proiektuaren truke 1.000 dolar ordaintzeko prest agertu zela, baita PageBook izeneko beste proiektu baterako diru kopuru bera ordaintzeko ere. Horrez gain, kontratuan bertan agertzen da The Face Book deituriko beste proiektu baten inguruko akordioa, 2004ko urtarrilean osaturik egotea adostu zutena, data horretatik aurrera igarotako egun bakoitzeko erosleari, hots, Cegliari, gunearen jabetzaren %1 gehituko zitzaiola zehaztuz. Cegliak, izatez, kontratua sinatu eta sei hilabetera Zuckerbergi ordainduriko 1.000 dolarren ordainagiria erakutsi zuen epailearen aurrean Marki bere lanagatik ordaindu ziola frogatuz. Aitzitik, ez zen kontratuan zehazten zen ordainketa osoa izan, hau da, 2.000 dolar, eta akordioak ez zuen horrelako kasu batean egin beharrekoa zehazten.

ABC World Newsek eginiko elkarrizketa batean, Zuckerbergek ezaugarri horiek betetzen zituen kontraturik inoiz sinatu ez zuela defendatu zuen. Garai hartan, izan ere, Zuckerbergek StreetFax deituriko proiektu batean kode garatzaile moduan soilik egin zuen lan Cegliarentzat, ez beste ezer.

Kasuaren berezitasunen aurrean, Thomas Brown epaileak Facebooken jabetzari zegozkion transferentzia eta finantza-egoeren datu ororen gaineko babes-agindua eman zuen berri garrantzitsuren bat izan arte. Honen erantzun gisa, Facebookek kasua alde batera uztea eskatu zuen, helburua arrakastaz lortuz.

Irudikapenak ikus-entzunezkoetan

The Social Network

Zuckerberg eta Facebooken sorrerako urteetan oinarrituriko filma, The Social Network (euskaraz Sare Soziala) izenburua daramana, 2010eko urriaren 1ean estreinatu zen, Jesse Eisenberg aktorea ikusi genuelarik Zuckerbergen azalean. Benetako Zuckerbergek filma egiteko asmoen zurrumurrua entzun zuenean, honela aitortu zuen: "Bizirik nengoen bitartean inork niri buruzko pelikularik egin ez izatea soilik desio nuen".

Facebookek hirukotearen aurkako salaketa ezarri zuen, Social Butterfly bezala ezagutzen zen proiektuan oinarriturikoa, proiektu honetarako The Winklevoss Chang Group, taldeak, arestian aipaturiko anaiek Wayne Changekin batera osaturiko taldea, ConnectU eta i2hub zerbitzuen arteko partaidetza onartu zuela frogatuz. Kontua modu baketsuan amaitu zen, ordea, 2008ko ekainaren 25ean kasua bere horretan geratu eta Facebookek 1,2 milioi partaidetza eurekin banatzea eta 20 milioi dolar ordaintzea adostu baitzuen.2007ko azaroan, auzitegi konfidentzialeko dokumentu eta agiriak Interneten argitaratu ziren. Hauek Zuckerberg beraren gizarte segurantzako zenbakia edota bere neskalagunaren helbidea bezalako datuak zituzten bere baitan. Beraz, Facebookek agiri haiek ezabatzea eskatu zuen. Aitzitik, epaileak web gune horren jabearen alde egin zuen. Autoretza jokoan

Jeff Jarvis idazle eta kazetariak, Zuckerberg elkarrizketatu ostean, filmak kontatzen duen istorioaren gehiengoa Sorkin gidoilariak berak asmatu zuela esan zuen. Honela esan zuen: "Hori da Interneti leporatzen zaiona, zurrumurru eta istorioak asmatzea, benetako datuen inguruko axolagabekeria."

David Kirkpatrick editorearen ustetan, halaber, "filma bere osotasunaren %40an baino ez da egia, Mark bera ez baita krudela izaterainoko pertsona sarkastiko eta itzarria, eta filmak Zuckerbergen aurpegi hori erakusten digu nagusiki." Zera dio, "gertakari asko zehatzak badira ere, euren trataera eta interpretazioak ez dira zuzenak. Bere motibazio iturri nagusiaInternet bidez informazioa partekatzeko modu berri bat asmatzen saiatzea eta asmatzea zen."

Filmak Facebooken sorrera kontatzen badu ere, hau Zuckerbergek inongo ikasle-talde garrantzitsutan sartzea lortu ez izanaren ondorio bezala erakusten digu, benetan estatus maila altua eskuratzeko bide bezala. Honen aurrean, Markek berak adierazi zuen ez zuela mota horretako Harvardeko klub esklusiboetan sartzeko grinarik. Beraz, filmaren ikuspuntua faltsua litzateke.

Karel Balounek, Facebookeko ingeniari izandakoak, zera dio bere lankide izandakoaren inguruan: "Zuckerbergen irudi hori, sozialki egokitu ezin den norbanakoarena, erabat fikziozkoa da. Eta ez lioke lagun bati traizio egingo sekula."

Bestelako irudikapen eta agerpenak

Simpsondarrak

Gainera, Interneten produkzioaren gidoiaren filtrazioa gertatu zenean, bazirudien filmak ez zuela Zuckerbergen aurpegirik zintzoena erakusteko xederik. Hau ikusirik, Markek bere burua "gizon on" bezala adierazi nahi izan zuen. Produkzio hau, izatez, Ben Mezrich idazlearen The Accidental Billionaires deituriko liburuko istorioan ei dago oinarriturik, liburuaren publizistak "bihurri eta dibertigarri" moduan deskribatu zuelarik, eta ez "erreportaje" edo "kritika" moduan. Filmaren gidoilarietako batek, Aaron Sorkin izenekoak, New York magazine aldizkariari honakoa esan zion: "Ez dut nire fideltasuna egiarekiko izatea nahi, istorio bat kontatzearekiko baizik", "Zer du txarra, bada, zehaztasun purua helburu izateak egia ongiaren arerio baldin bada?" gehituz.2011ko urtarrilaren 16an Irudirik Onenaren Urrezko Globo Saria irabazi ostean, Scott Rudin produktoreak eskerrak eman zizkien Facebook eta Zukerberg berari "bere bizitza eta lana elkar komunikatzeko darabilgun moduaren inguruan istorio bat kontatzeko metafora bezala erabiltzea ahalbidetzeko prest agertu zaigulako". Sorkinek, Gidoirik Onenaren Saria irabazi zuenak, gidoian ageri diren zenbait atalen inguruko gogoetak azaldu zituen, "Gaur gauean zera esan nahi nion Mark Zuckerbergi, hau ikusten ari bazara, Rooney Mara aktoresaren pertsonaiak (Zuckerbergen neskalaguna) aurreikuspen bat egiten du filmaren hasiera aldera. Oker zegoen. Izan ere, argi ikusi da enpresari handi, ameslari eta altruista bikaina zarela."Hitz hauei guztiei erantzun izan die Mark Zuckerbergek berak filma estreinatu eta ondorengo hitzaldi eta elkarrizketetan.Zehaztasuna zalantzan

Zuckerbergek bere ahotsa jarri zion Simpsondarren kapitulu batean bere buruaren isla zen pertsonaiari, hau da, bere buruari, lehenengo aldiz 2010ekourriaren 3an estreinatu zena. Kapitulu hartan, Lisa Simpson eta bere lagun Nelsonek Zuckerbergekin topo egiten dute ustekabez, enpresarien kontseilu batean. Honek Lisari arrakasta izateko unibertsitateko titulurik eskuratu beharrik ez dagoela adierazten dio beste hainbat aholkren artean, adibide bezala, bere buruaz gain, Bill Gates edota Richard Branson enpresaria jarriz. HOrrela, Lisak bizitzarako ikasgai garrantzitsu bat bereganatzen du.Saturday Night Live

2010eko urriaren 9an, Saturday Night Live telebista saioak Zuckerberg eta Facebooken inguruko humorezko grabaketa bat prestatu zuen, non Andy Samberg imitatzailea Zuckerbergen lekuan jarri baitzen.

Benetako Zuckerbergek, ordea, bere burua ez zuen oso kontent erakutsi emaitzarekin.2011ko urtarrilaren 29an, Zuckerberg Saturday Night Live telebista saioan agertu zen ezusteko gonbidatu moduan, bertan Jesse Eisenberg aktorea, filmean Zuckerbergen azalean jarri zena, aurkezle lanetan ari zen bitartean. Biek elkar topo egiten zuten lehen aldia zela aipatu zuten. Horrela, Eisenbergek zera galdetu zion Zuckerbergi, ea filma gustatu zitzaion ala ez, kontuan izanik filma ikusi baino lehen Markek kritika gogorrak egin zituela honen aurka. Zuckerbergek honela ihardetsi zion: "Interesgarria zen". Iruzkin honek eta, jakina, biak batera egote hark humore kutsua ekarri zion egoerari, eta berehala zabaldu zen egoera hura gordetzen zuen bideoa.

Euren topaketaren ondoren Jesse Eisenbergi eginiko elkarrizketa batean, honek euren elkarketak urduritasuna sortzen ziola azaldu zuen, dagoeneko urte eta erdi baitzeraman Zuckerberg ikertzen bere pertsonaia ahalik eta errealistena izan zedin. Honela jarraitu zuen bere azalpenarekin: "Mark benetan umoretsu agertu da izatez horren deserosoa zirudien egoera batean. SNL (Saturday Night Live) egin eta egoera barregarria egin izana benetan eskuzabala eta atsegina izan da bere aldetik. Hori da, nire ustez, bestela horren deserosoa izango zitekeen zerbait eramangarriago egiteko biderik onena."

Filantropia

Zuckerbergek diru kantitate zabal eta esanguratsua eman zuen Diaspora zerbitzu edo software askea sortzen dirauen gunearen onurarako. Hau "egundoko ideia" bezala ikusten zuela adierazi zuen Markek.

Zuckerbergek, gainera, Start-up: Education foundation deituriko gunea sortu zuen. 2010eko irailaren 22an, hain zuzen ere, Markek New Jerseyko zenbait eskola publikori 100 milioi dolarreko dirutza ematea adostu zuen. Haatik, laguntza hau ez zen giro iskanbilatsutik at geratu, jendeak, diru-laguntza hau The Social Network filmaren estreinaldia baino zerbait lehenagoko kontua izanik, Zuckerberg bere irudia garbitzeko ahaleginetan zebilelako zurrumurrua zabaldu baitzuen. Zuckerbergek, ordea, kritika hauei aurre egin zien: "Ez nuen filmaren estreinaldiarekiko prentsaren mugimendua nire diru-laguntza proiektuen datekin bat etortzerik edota nahasterik nahi, horregatik izan naiz zentzuduna denboraren planifikazioari dagokionez. Ekintza hau anonimo moduan egitekotan egon nintzen horrela bi gauzak elkarrengandik urrun mantendu ahal izateko." Alderantziz, anonimotasunaren kontu hura New Jerseyko agintarien kontua izan zela frogatu zen, hauek izan baitziren Zuckerbergi bere identitatea azaltzea eskatu ziotenak.

2010eko abenduaren 9an, Zuckerberg, Bill Gates eta Warren Buffett inbertitzaileak Giving Pledge deituriko promesa bat sinatu zuten, denboraren baitan euren ondasunen erdiak karitate-erakundeetara bideratuko zituztela eta jende aberatsa euren aberastasunen %50 karitate-erakundeetara bideratzera gonbidatuko zutela hitz emanez.