Durruti

Buenaventura Durruti 1896ko uztailaren 14an jaio zen Leonen.Zortzi anai-arrebatatik -Santiago, Buenaventura, Vicente, Plateo, Benedicto, Pedro, Manuel eta Rosa- gerra zibilaren ondoren, hiruk bakarrik iraungo zuten bizirik. Bere gurasoak, Santiago Durruti trenbideetako langilea, eta Anastasia Dumangue izan ziren. Santa Ana, txikitatik bizi izan zeneko auzoa, leku umila zen eta etxe txiki eta zaharrez josia zegoen eta, bertan, hiriko langileak bizi ziren. Zortzi urte bete arte, La Misericordia kaleko eskolara joan zen eta mutil bihurriaren fama irabazi zuen, noblea eta maitabera. 1903an, 9 hilabete iraun zuen Leoneko kurtidoreen greba zela-eta, Buenaventuraren familiak asko nozitu zuen eta mutila Ricardo Fanjuleko eskolara joaten hasi zen. 14 urte zituenean, ikasketak utzi eta mekaniko lanetan hasi zen Melchor Martinezen babesean, iraultzaile fama zuen sozialista bat, alegia. Behintzat, El Socialista egunkaria irakurtzen omen zuen jendaurrean. Bi urtez egon zen harekin eta Melchorrek zekien guztia erakutsi zion mekanikaz eta sozialismoaz. Ondoren, Buenaventura Antonio Mijéren lantegira aldatu zen eta meategietatik ateratako mineralak garbitzeko balio zuten garbigailu mekanikoen muntaian espezializatu zen.

1912an, bere aita eta Melchor Martinezen eraginez, Durruti mekanikoa Metalurgikoen Batasunean afiliatu zen; erakunde hau UGT barruan zegoen, baina Buenaventurari berehala sozialismo moderatuegia iruditu zitzaion. Mekaniko lana utzi, eta ikatz garbitegietako montadore lanetan hasi zen, Matallanan. Instalatzen ari zirenean, enpresako ingenieriak bota nahi zituzten langileen arteko liskarretan sartu zen. Ingeniaria despeditu zuten, baina, Durruti Leonera zihoanean, Goardia Zibila atzetik zuela konturatu zen.

1917an, UGT-k sustatutako eta CNT-k lagundutako greba orokor iraultzaile batean hartu zuen parte. Buenaventurak lan asko egin zuen orduan, lokomotorak erre, trenbideak altxatu eta abar eta, lantegitik botatzeaz gain, UGT-tik ere bota egin zuten, posizio iraultzaileegiak zituelako. Gijonera egin zuen alde eta CNT-ra inguratu zen eta Frantziara ihes egin beharrean izango zen gero.

1919ko urtarrilaren 1ean pasatu zuen muga, klandestinoki, eta Asturiaserantz abiatu zen CNT-ren agindu bat betetzeko. Badirudi, ondorenean, La Roblan, Leonetik 25 km-tara, egon zela eta han ere lan arazo larri batean nahastuta egon zela, 3 hilabetetarako Valladolidera joanez ondoren. Galiziara zihoanean, Goardia Zibilak hartu zuen atxilo eta A Coruñara bidali zuten. Desertorea zenez, Donostiara eraman zuten eta gerra kontseilu bat egin eta kartzelan sartu zuten. Denbora gutxi, ordea, kide batzuen laguntzaz, alde egitea lortu baitzuen eta Frantziara alde egin zuen, mendietan ezkutatuta egon ondoren, 1919ko uztailean.

1920an, Espainiara itzuli zen, Donostiatik eta Manuel Buenacasa eta beste lagun batzuk Oreretako fabrika batean aurkitutako lanari muzin egin zion. Baita Euskadiko CNTko Metalurgikoen Komitean eman zioten postuari ere.

    • En mi opinión los cargos importan poco. —zioen Durrutik— Lo importante para mí es la base, a fin de poder obligar a los de arriba, desde ella, a que respeten sus compromisos, impidiéndoles así, en la medida de lo posible, que se burocraticen.

Euskadin Suberviola, Del Campo, Albaldetrechu edo Ruiz bezalako anarkistak ezagutu zituen eta Los Justicieros izeneko taldea osatu zuen. Berehala nahi zuten ekintzan hasi eta helburua Alfonso XIII.a zen. Erregea Kursal Handiaren inaguraziora etortzekotan zen eta anarkistek atentatua egiteko asmoa zeukaten. Ezin izan zuten, ordea, poliziak izugarrizko despliegea egin baitzuen denuntziatuak izan ziren Durruti, Suberviola eta Del Campo atxilotzeko.

1921eko otsailean, Durruti Andaluzian zebilen eta martxoaren 9an Madrilera itzuli zen Juliana Lopez anarkistarekin batera. Poliziak atxilo hartu zuen, ordea, eta aurreko egunean, Eduardo Datoren erailketa izan zenez, arazo larria izan zitekeen hori. Hala ere, zortea izan zuen eta libre utzi zuten.

Los Justicieros taldeak laster aldatu zuen izena eta Crisol hartu zuen; biolentzia erabiltzen jarraitu zuen patronalak sustatutako bortizkeriari aurre egiteko. 1922 bukaeran, Los Solidarios eratu zuten eta enpresarioek diruz lagundutako banda armatuak izan ziren haien helburu nagusia. Talde hauen enfrentamenduak gerra zibilaren parekoak ziren. Los Solidarios taldeko kide nagusiak hauek ziren: Buenaventura Durruti, Francisco Ascaso, Juan García Oliver, Eusebio Brau, Aurelio Fernández, Miguel García Vivancos, Alfonso Miguel, Ricardo Sanz, Gregorio Suberviola, Rafael Torres Escartín, Juliana López, Ramona Berni eta Antonio «El Toto».

Ezarri zuten lehenengotako heriotza-zigorra Juan Soldevilla y Romero Zaragozako kardinal-artzapezpikiuarentzako izan zen. Pio Barojak El Cabo de las tormentaseko zati honetan komentatzen du hura:

  • El cardenal-arzobispo de Zaragoza era un reaccionario de influencia. La ejercía no sólo en su sede sino en Barcelona y recomendaba a las autoridades de allí medidas fuertes y duras contra los obreros y los agitadores. Los anarquistas sabían que el arzobispo conferenciaba en Reus con los jefes de la Patronal de Barcelona y daba consejos para atacar a la organización sindicalista obrera. La banda marchó a Zaragoza; se entendieron los directores con una vieja anarquista catalana que vivía allí hacía algún tiempo, la ciudadana Teresa, y entre todos prepararon una emboscada y mataron al arzobispo una tarde que iba a una posesión suya llamada «El Terminillo». El arzobispo fue muerto en el auto cuando entraba en su finca, donde había establecido una escuela dirigida por monjas. Los anarquistas le hicieron veinte disparos. El arzobispo cayó muerto y quedaron heridos sus familiares y el chofer...

Irailaren 1ean Los Solidariosek ekintza ikusgarri bat burutu zuten: Gijoneko Banco de España atrakatu zuten armaz eta 675.000 pezeta eraman zuten. Asaltoa oso zaila gertatu zen eta Buenaventurak, Goardia Zibilarekin tiroketa bortitz bat izan ondoren, lortu zuen teilatura iristea eta hiritik alde egitea. Durruti banda ospe handian lortzen ari zen eta, egun batzuk beranduago, Durrutik eta bere lagunek preso zegoen Francisco Ascaso askatzea lortu zuten.

Durruti eta Ascasok Frantziarako bidea hartu zuten. Parisen beste anarkista batzuekin elkartu ziren eta Nazioarteko Editorial Anarkista sortu zuten. Mundu guztian zabaldu nahi zuten bere ideologia eta borroka libertarioa. Parisen izan zuten bere lagun batzuen heriotzaren berri -Del Campo Bartzelonan hil zuen poliziak- eta beste batzuen atxiloketak ere bai -Suberviola eta Aurelio Fernández.

1924ko bukaera aldera, Durruti eta Ascaso Latinoamerikaranzko barku batean sartu ziren. Lehenengoz, Kubara joan ziren eta kainaberamoztaileekin egon ziren eta haien arazoekin solidarizatu. Enpresarioak esklabo egoeran zituela langileak eta exekutatu egin zuten eta horrek polizia erakarri zuen eta uhartetik alde egin beharrean izan ziren. Mexikora joan ziren eta Jover eta Vivancosekin elkartu ziren Uruguai, Txile, Peru eta Argentinan zehar bidaia jarraitzeko. Los Errantes deitzen zien.

Waldo Bayerrek 1932ko otsailean Argentinan fusilatu zuten Severino Giovani anarkistari buruzko liburua idatzi zuen eta Durruti eta bere lagunen ekintzak kontatzen ditu pasarte honetan:

  • Si bien ya ha habido antecedentes en nuestro país, de esta clase de anarquismo expropiador, su verdadero auge se debe a la acción emprendida por los anarquistas españoles Francisco Ascaso y Buenaventura Durruti; dos figuras verdaderamente legendarias que, necesitados de seis millones de pesetas exigidas por un juez español para liberar a ciento veintiséis de sus compañeros, inician una serie de asaltos a casas bancarias que comienza en España, con el Banco de Cataluña, sigue en México y luego por los países del Pacífico, asientan sus bases en Chile, donde obtuvieron un buen botín, llegan a la Argentina, donde asaltan el Banco de San Martín, cruzan el Río de la Plata, llegan a Montevideo donde realizan otros asaltos con éxito y luego regresan a Europa en un increíble periplo de coraje a toda prueba y desenfado. Esa gente sabía resolver las situaciones más difíciles con absoluta tranquilidad y sangre fría.

Hegoamerika guztiko poliziak zebiltzaten Durruti, Ascaso eta Joverren atzetik eta Europara itzultzea erabaki zuten. Horretarako, Ingalaterrara zetorren transatlantikoan. Ontziak Kanarietan egin behar izan zuen larrialdi geldialdi batek aztoratu bazituen ere, aste batzuk beranduago Ingalaterra iritsi ziren. Mantxako Kanala gurutzatu eta maiatzerako Parisen ziren. Durruti metalurgian hasi zen lanean eta anarkista gehiago ezagutu zituen, Sebastián Faure, Louis Lecoin, Voline, Pedro Archinof edo Néstor Mackno kasu.

1924ko uztailaren 14an, Alfontso XIII.a eta Primo de Rivera Parisera iristekotan ziren. Los Solidarios taldeak hilabete eta erdi eman zuen atentatua prestatzen. Munizio ugariren jabe egin ziren, 3 fusil eta automobila. Parisen aurreko geltokian burutuko zuten. Baina polizia frantsesak haren berri zian zuen eta plana bertan behera geratu zen. ekainaren 25ean Durruti, Ascaso y Jover atxilotuak izan ziren Legéndre kaleko hotel batean. Uztailaren 2an argitaratu zen berri hori prentsan eta gobernu ezberdinek, Espainia tarteko, eskatu zuten haien estradizioa. Egoera larrian zegoen 3 libertarioen etorkizuna.

Faure eta Lecoinek atxilotuak ez estraditatzeko izugarrizko kanpaina sustatu zuten. Anarkistak epaituak izan ziren -Lecoinen defenditu zituen- eta 1927ko uztailean indultua lortu zuten. Hala ere, debekatu egin zien Frantzian bizitzea eta polizia frantsesak berak eraman zituen Belgikaraino klandestinoki. Handik gutxira, gauza bera egingo zuen Belgikako poliziak eta Frantzian utziko zituen. Berriro harrapatu zituzten eta Belgikan onartu zituen, baina nortasun ezberdin baten atzean ezkutatzeko baldintzarekin. Egoera arrararo hartaz Ascasok esan zuen: Es lo más curioso que me ha ocurrido nunca. La legalidad sirviéndose de la ilegalidad.

1927an jaio zen Valentzian FAI, Federación Anarquista Ibérica, eta bere lehen idazkaria Germinal da Sousa portugaldarra izango zen. Mugimendu libertarioa sustatzekoa helburua zuen eta CNT benetako anarkismo batera eramatea. Ez zuten Pestaña, Peiró edo Juan Lópezen kolaborazionismo eta moderantismoa onartzen eta FAI-ko kide izateko ezinbesteko baldintza zen CNT-n afiliatuta egotea.

1931ko apirilaren 14an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten. 15ean, Durruti Espainiara itzuli zen eta Ascaso, Oliver, Federica Montseny, Jover eta anarkismo praktikoaren aldeko beste batzuekin batera, erakunde anarkista berria lideratuko zuten handik aurrera.

Maiatzaren 1ean FAIk lehenengo abiso serioa bota zion Errepublikari. Bartzekonako Bellas Artes jauregian mitin handi bat burutu zen eta bertan langileen erreinbindikazio zerrenda bat elaboratu zen: Goardia Zibila disolbatu, ordena erlijiosoen jabetzak nahitaez kentzea, monopolioen desegerpena, ehizarako kotoen banaketa... Durrutik horrela hitz egin zion entzulegoari:

  • Si fuéramos republicanos, afirmaríamos que el Gobierno provisional se va a mostrar incapaz de asegurarnos el triunfo de aquello que el pueblo le ha proporcionado. Pero como somos auténticos trabajadores, decimos que, siguiendo por ese camino, es muy posible que el país se encuentre cualquier día de estos al borde de la guerra civil. La República apenas sí nos interesa; la aceptamos como punto de partida de un proceso de democratización social...

Mitina bukatu zenean, Durruti, Ascaso eta Oliver buru zihoazen manifestazio handi bat egin zuten eta Goardia Zibilak aurre egin zien. Aurrez-aurrekoaren ondorioz, 2 goardia zibil hil ziren eta asko zaurituak irten ziren bitartean, anarkista bat eta 15 zauritu bestean. Gainera, Miranda kapitainak infanteriako sodaduak bidali zituen langileak defendatzeko.

Langileria asaldatuta zegoen leku guztietan. Sabadell, Lérida, Gijón... arazoak eta greba ugariko lekuak ziren. Madril, Sevilla eta Malagan komentuak erretzen hasi ziren.

Bitartean, Emilianne Morin, Durrutiren bikotekidea, biena zen alaba erditzen ari zen: Colette. Eta ia aldi berean, Buenaventuraren aita hil zen Leonen. Horregatik joan zen harantz, aitaren hiletetara joateko. Leoneko CNT-ko sindikatuek gonbidatu zuten egun batzuk beranduago ospatuko zen mitinera eta, horren ondorioz, atxilotzen saiatu ziren. Durrutiren mehatxuak gerarazi zituen:

  • Detenedme y quizá mañana León y toda y su provincia se vean envueltas en una gran huelga general

1932ko urtarrilaren 18an, mugimendu libertarioarentzako klabea izango zen zerbait gertatu zen eta Alto Llobregateko meategietan izan zen. Figols izan zen komunismo libertarioa aldarrikatu zuten lehen herria eta ondoren Manresa, Berga eta beste herri batzuk etorri ziren. Gobernuak Errepublikaren Defentsarako Legea aplikatu zuen eta Armada sartu zen, errepresioa burutuz. Atxilotuak izan ziren eta Espainia osoan gainera. Horrela iristen zaigu Durrutiren jarrera:

  • Durruti dijo a los mineros que la democracia burguesa había fracasado; que era necesario realizar la revolución; que la emancipación total de la clase trabajadora solamente podía conseguirse mediante la expropiación de la riqueza que detentaba la burguesía y suprimiendo el Estado. Aconsejó a los mineros de Figols que se preparasen para la lucha final, y les enseñó la manera de fabricar bombas con botes de hojalata y dinamita.

21eko goizean, Durruti eta Ascaso anaiak atxilotuak izan ziren. Otsailaren 10eko egunsentian, Alto Llobregaten izandakoaren ondorioz hartutako 125 preso atera ziren Bartzelonatik Gineara zihoan transatlantiko zaharkitu batean. Hala ere, hango gobernadoreak ez zuen Buenaventura Durruti bere jurisdikzioan onartu, bere aita gobernadore izan zenean honek erail zuela-eta. Ez zen egia, Suberviola eta El Toto izan ziren, baina Durruti eta bere kideetako batzuk Fuerteventurara eraman zituzten.

Ascaso eta Durrutik askatasuna lortu bezain pronto, 33ko altxamendua prestatzeari ekin zioten. Durruti, Ascaso eta García Oliver izango ziren Bartzelonako altxamendua koordinatuko zutenak. Porrot itzela suertatuko zen, baina anarkisten ahaleginak egin zituzten. Andaluzian errepresioa bortitza izan zen eta Azañari egozten zaion gertaera izan zen: ¡Ni heridos, ni prisioneros! ¡Tirar al vientre!

Durrutik horrela baloratu zuen hura:

  • Es cierto que las condiciones no estaban maduras. Si hubiera sido así no estarían muchos de nosotros en prisión. Pero también es cierto que estamos atravesando un período prerrevolucionario y que no podemos permitir a la burguesía que domine la situación haciéndose fuerte en el poder del Estado (..). Es bajo esta perspectiva como debe interpretarse la tentativa revolucionaria del 8 de enero, puesto que jamás ha pasado por nuestra cabeza la idea de que el éxito de la Revolución consiste en la toma del poder por una minoría que después impondrá su dictadura al pueblo. Nuestra conciencia revolucionaria es opuesta a esta táctica. Nosotros queremos una revolución por y para el pueblo. Fuera de esta concepción no hay revolución posible. (...). Por todo ello, lo que nadie podrá discutirnos es que nuestra intentona no haya cumplido con el objetivo de constituirse en un ataque pensado y dirigido contra el mismo corazón del sistema capitalista y estatal, herido de muerte tras el levantamiento de los mineros del Alto Llobregat.

Apirilean, Durruti eta Ascaso atxilotu zituzten berriro. Berriro ere FAI erabat desartikulatuta zegoela zabaldu zuten agintariek. Bi lagunak Bartzelonako kartzelan egon ziren uztailera arte eta, ondoren, Cadizeko Santa Mariara eraman zituzten. Ascaso bertan geratu zen urrira arte eta Durruti, berriz, azkartxoago askatu zuten eskale bezala epaitu ondoren.

    • ¡Aplicarme a mí la ley de vagabundos! ¡A mí, que me he pasado la vida trabajando! —esaten omen zuen Durrutik erabat haserre—. Acepto que se me acuse de disparar contra la fuerza pública, o de tratar de transformar esta sociedad que desapruebo y execro, pero... ¡acusarme de vagabundo!... ¡No hay ningún juez que tenga el derecho de juzgar al obrero Durruti como a un vagabundo! ¡Decídselo así a vuestros superiores!

1933ko azaroan, eskuinak irabazi zituen hauteskundeak eta Lerroux eta erradikalak hasi ziren gobernatzen Gil-Robles eta CEDAren ondoan. Gobernu berriak egin zuen lehenengo gauza Larrialdi Egoera dekretatzea izan zen, langileak altxatzeko grinean zebiltzala-eta. Abenduaren 8 hartan, greba orokorra zegoen Barcelona, Valencia, Granada, Kordoba, Badajoz, Huesca eta abarretan eta gainontzeko hiriburuetan egoera nahastua zegoen. Aragoin aztoramendu berezia zegoen eta Barbastro, Calanda, Alcampiel, Valderrobles, Alcoriza eta beste herri batzuetan aurrez-aurreko gogorrak izan zituzten gobernuaren indarrekin. Ondoren etorri zen errepresioak 80 hildako baino gehiago eragin zituen eta kartzelak, berriz ere, lepo zeuden. Hara joan behar izan zuten Durruti, Cipriano Mera eta Isaac Puente altxamenduaren koordinatzen aritu zirelako.

La Voz de Aragón egunkariak horrela eman zuen albistea:

  • Ayer tuvo lugar un suceso de una audacia increíble. Un grupo de siete individuos, armados con pistolas, penetraron en las dependencias del Tribunal de Urgencia de Zaragoza, donde se instruye la causa por los recientes acontecimientos revolucionarios: los asaltantes sorprendieron a los jueces y sus secretarios cuando se encontraban más atareados, obligándeles a permanecer inmóviles, tras lo cual se apoderaron de la totalidad del sumario concerniente al movimiento de diciembre último. Después de esto, los siete hombres desaparecieron a toda prisa.

Azkenean, Durruti, Mera eta Puente Burgoseko kartzelara eraman zituzten hurrengo maiatzera arte. Bartzelonan tranbien grebak aurrera jarraitzen zuen, Madrilen eraikuntzan huelga deia zegoen, Tarragonan, Manresan... Zaragozan erabat aztoratuta zeuden, despidoak, atxiloketak... Espainia osoan eskaini ziren etxeak, grebak iraungo zuen bitartean, grebalarien umeak hartzeko. Erdi-erdian zegoen berriro ere Buenaventura eta neurri handi bateko giza solidaritatea sustatu zuen.

1934-1936 artean, Biurteko Beltza izan zen eta grebak, atxiloketak, tiroketak eta abarrek jarraitu zuten. 1934ko Asturiaseko iraultza izan zenean, gerora diktadorea izango zen Franco etorri zen eta errepresioa bortitza izan zen. Urriaren 5erako, Durruti berriz zegoen kartzelan.

Lerroux kargua utzi beharrean izan zen eta hauteskunde berrietara deitu zuten otsailaren 16an. 1936ko hilabete pare hartan, CNT eta FAI-k antolatutako mitin ugari izan zen eta batasun iraultzailearen alde eginz uten. Oraingo honetan arrisku handiegia zen abstentziora deitzea.

Herri Fronteak irabazi zituen hauteskundeak eta erreformak ezinbestekoak ziren. Horrela esan zuen Durrutik martxoaren 4ko mitinean Bartzelonan:

  • No venimos aquí a celebrar festejos por la llegada de unos señores. Venimos a decir a los hombres de izquierda que fuimos nosotros los que determinarnos su triunfo, y que somos nosotros los que mantenemos los conflictos que deben ser solucionados inmediatamente. Nuestra generosidad determinará la reconquista del 14 de abril.

Maiatzaren 1etik 12ra arte, CNTren IV. Kongresua ospatzen zen Zaragozan eta garrantzi handia eman zitzaion. 982 sindikatu eta 550.595 afiliatu ordezkatzen zituzten 649 delegatu agertu ziren. FAI erabateko garaile zen. Berehalako soluzioa behar zuten arazoez teorizatu zuten: nezakal erreforma, lan jornadaren jaitsiera... Kausura Zaragozako zezen-plazan izango zen mitin handi batekin emango zitzaion. Hiria anarkosindikalistez hartua izan zen eta arrakasta ukaezina zen.

Jose Buenaventura Durruti Dumange (Leon, 1896ko uztailaren 14a - Madril, 1936ko azaroaren 20a) Espainiako sindikalista eta anarkista iraultzailea izan zen.

1917an UGT sindikatutik bota zuten bere posizio iraultzailea zela-eta. 1920an, Bartzelonara joan zen bizitzera eta CNT sindikatu anarkosindikalistan afiliatu zen. 1931n, FAIn sartu zen, 1932 nahiz 1933ko matxinadetan parte hartuz.

1936ko Gerran paper garrantzitsua jokatu zuen, Aragoiko Frontean, milizianoen zutabe bat gidatuz eta Madrilgo Batailan parte hartuz. Bertan, bala galdu batek hil zuen eta, zenbaiten ustez, sektore estalinistak egon zitezkeen horren atzean.

Biografia

Durante el desarrollo de la lucha en Aragón, los grandes propietarios huían despavoridos ante el demoledor avance de la, "Columna Durruti", que aplastaba todo foco de resistencia que encontraba a su paso. En la foto, varios dinamiteros confederales, que tuvieron una gran participación en el curso de las batallas libradas en este frente.

Durruti estableció el puesto de mando cerca de Bujaraloz. Allí recibía a periodistas y amigos y preparaba los planes de la guerra y de la revolución. Durruti, al igual que el ucraniano Mackno, pensaba que la guerra y la revolución social eran dos cosas poco menos que inseparables.

Bere partaidetza Espainiako Gerra Zibilean

1936ko uztailaren 18an izan zen altxamendu militarra. Ezkerreko izen ospetsu batzuk harritu egin ziren eta kezka nagusitu zen. CNT-FAIko militanteen erantzuna, berriz, oso bestelakoa zen eta armak eskatzen ari ziren Bartzelonan, militarrak altxatu baino lehen. Companysen ezetzak anarkistak haserretu zituen eta kalera irten ziren borrokara.

Durruti, Ascaso, Jover, García Oliver, Aurelio Fernández eta beste anarkosindikalista batzuk lideratu zituzten indar herrikoiak eta altxamendua ixilarazita zegoela uste izan zuten. Godek jenerala atxilotzea lortu zuten eta Durrutik emaitzekin gustura zegoela zirudien. Hala ere, hilaren 20an, zartako handia izan zuten anarkistek, Francisco Ascaso hil baitzuten, kopetan eman zioten tiroz. Buenaventuraren haserrea izugarrizkoa izan zen eta zuzen-zuzenean joan zen borrokan ari ziren koarteleko atarira. Lagunak ere bere atzetik joan zitzaizkion eta handik gutxira militarrak errenditu beharrean izan ziren.

Uztailaren 21ean, Milizia Antifaxisten Komite Zentrala eratu zuten eta horrela osatu zuten: UGT-ko 3 ordezkari, José del Barrio, Salvador González eta Antonio López; Esquerrako beste 3, Juan Pons, Jaime Miravitlles eta Artemio Ayguadé; Acción Catalanako bat, Tomás Fábregas; Unión de Rabassaireseko beste bat, José Torrents Rosell; POUM-eko bat, José Rovira; PSOE-ko beste bat, José Miret; FAI-ko bi, Aurelio Fernández eta Diego Abad de Santillán; eta CNT-ko hiru, Juan García Oliver, José Arens eta Buenaventura Durruti. Komitea eratu eta segidan, bando bat argitaratu zuten jendea erreklutatzeko eta erretaguardiako segurtasuna indartzeko.

Testua ez zen Durrutiren gustuko izan eta Komitearekin ezadostasuna izan zuen, baina ez ziren enfretatzera iritsi. Buenaventurak laster eratu zuen bere zutabea eta Zaragozarantz abiatuko zen, leku hura eurenganatzea ezibestekoa zelako. Uztailaren 24an, Durruti Zutabea Bartzelonatik irten zen Aragoira joateko. Fronterantz irten baino lehenago, Von Passen kanadiar kazetariak Toronto Starren argitaratua izango zen elkarrizketa egin zion Buenaventurari:

  • DURRUTI. El pueblo español quiere la Revolución y está en trances de hacerla, a lo cual se oponen los fascistas. Este es el planteamiento general. En tales condiciones, no hay más que dos caminos: la victoria de los trabajadores, es decir, la libertad, o el triunfo de los facciosos, que significa la tiranía. Ambos contendientes saben muy bien lo que les espera si son vencidos. Por esta razón yo creo que la lucha será dura. Para nosotros se trata de destruir la reacción fascista de tal forma que no levante ya nunca más la cabeza en España. De hecho estamos dispuestos a acabar con el fascismo de una vez por todas, incluso a pesar del gobierno republicano.

  • VON PASSEN.—¿Por qué a pesar del gobierno republicano? ¿Es que acaso el gobierno republicano no lucha también contra la rebelión fascista?

  • D.—No hay gobierno en el mundo que luche contra el fascismo para destruirlo. Cuando la burguesía ve que el poder se les escapa de las manos, recurre al fascismo para mantener sus privilegios. Es lo que ha ocurrido en España. Si el gobierno republicano hubiera deseado de verdad poner fuera de combate a los fascistas, hace ya tiempo que lo habría podido hacer. En lugar de combatirlos a fondo, no ha hecho más que buscar compromisos y acuerdos. Incluso en este momento, hay miembros del gobierno que hablan de adoptar medidas más bien moderadas contra los fascistas.

  • V. P.—Largo Caballero e Indalecio Prieto han afirmado que la misión del Frente Popular era la de salvar la República y restaurar el orden burgués, mientras que tú, Durruti, me dices que el pueblo quiere llevar la Revolución mucho más lejos. ¿Cómo interpretar esta contradicción?

  • D. El antagonismo es evidente. Esos señores, como demócratas burgueses que son, no pueden tener otras ideas que las que profesan. Pero el pueblo, la clase obrera, no se engaña. Los trabajadores saben lo que quieren. Nosotros luchamos no por el pueblo, sino con el pueblo, es decir, por la Revolución. Somos conscientes de que en esta lucha estamos solos y que no podemos contar más que con nosotros mismos. Desde un principio sabemos ya cuál será la actitud de Rusia. Para la Unión Soviética, después de haber hecho su revolución pequeño burguesa, lo que cuenta es su tranquilidad. Por esta tranquilidad, Stalin ha sacrificado a luti trabajadores alemanes, cosa que ya hizo anteriormente con los chinos. Por eso nosotros queremos hacer nuestra propia razón por lo que creemos que hoy mejor que para mañana: si es posible antes de que estalle la próxima guerra europea. De este modo nuestra actitud servirá de ejemplo a los obreros italianos y alemanes, los cuales podrán apreciar cómo se lucha contra el fascismo. Es por esta razón por la que creemos que nadie nos ayudará. Hitler y Mussolini, lo mismo que los demócratas ingleses y franceses, temen el contagio revolucionario, que es lo que, en otro sentido, le ocurre también a Stalin.

  • V. P. ¿Entonces tú, Durruti, no crees que Francia e Inglaterra puedan ayudaros, una vez que se concrete el apoyo de Hitler y Mussolini a vuestros enemigos?

  • D. No hay gobierno alguno que desee ayudar a una revolución proletaria. Sin embargo, es posible que las rivalidades que existen entre los distintos imperialismos puedan influir en nuestra lucha. Franco, por ejemplo, es indudable que hará lo que pueda para poner a Alemania contra nosotros. Pero esto, al fin de cuentas, no es lo más importante, como ya he dicho antes, no esperamos ayuda de nadie, ni siquiera de nuestro gobierno.

Caspe hartze izan zen Durruti Zutabearen lehenengo ekintza. Enparantzaz jabetu ondoren, milizianoak inguruko herrietara zabaldu ziren: Peñalba, Osera, Monegrillo, Fortlete, Bujaraloz, Candasnos, Valfarta, Pina del Ebro...

Durruti Bujaralozen instalatu zen eta kazitariak eta lagunak hartzen zituen han eta gerrarako eta iraultzarako planak egiten zituen. Durrutiren ustez gerra eta iraultza soziala ezin banandu zitezkeen gauzak ziren. Zutabeak herri bat hartu bezain laster, nekazarien kolektibitateak jartzen ziren martxan. Aragoiko kolektibizazioak inguruko %70a hartzera iritsi ziren. 450 kolektibitate izan ziren eta boluntarioa zen atxikimendua.

Montreal Starreko kazetariari horrela esan zion Durrutik:

  • Hemos vivido siempre en míseros barrios, y si destruimos, también somos capaces de construir. Fuimos nosotros quienes construimos en España, en América y en todas partes, palacios y ciudades. Nosotros los trabajadores podemos construir ciudades mejores todavía; no nos asustan las ruinas. Vamos a convertirnos en los herederos de la tierra. La burguesía puede hacer saltar por los aires y arruinar su mundo antes de abandonar el escenario .de la Historia. Pero nosotros llevamos un mundo nuevo en nuestros corazones.

Bestalde, arma falta Durrutirentzat obsesio bihurtzen ari zen. George Orwellen hitzetan, gabezi hura izugarria zen eta ez zuen ulertzen nola ez zen egoten desertzio gehiago.

Arazoa konpundu nahian, Durruti Madrilera joan zen Largo Caballerorekin elkarrizketa izateko asmoz. Han ere ez zuen armarik lortu eta Largok Aragoira itzultzeko eskatu zion, armak erosteko dirua bidaliko ziola-eta.

Durruti Aragoira joan zen, baina dirua ez zen sekula iritsi. Durruti bakarrik geratzen ari zen. Lehen kamaradak izandako batzuk, García Oliver tarteko, politizatzen hasita zeuden. Beste batzuk, Abad de Santillán bezala, hanka bat han eta bestea hemen zebiltzen, eta zegoen konfiantza beraiengan jartzerik.

1936ko urrian, Madril arriskuan zegoen. Largo Caballerok batasunerako deia egin zien denei eta gobernu berri bat osatu zuten, CNT-ko lau ordezkari bertan sartu zirelarik: Juan López, Juan Peiró, Federica Montseny eta Juan García Oliver. Gobernua eratu eta Valentziara joan ziren, Madrilen Miaja jeneralaren pean Defentsa Junta geratzen zen bitartean. Madrileko defentsarako anarkisten kolaborazioa eskatu zuten eta Horacio M. Prieto, CNT-ko idazkari nagusia, berehalakoan joan zen Aragoira. Helburua Durrutiri Madrilerako laguntza eskatzea zen.

  • ¡No hay nada que hablar! ¡Yo no pienso moverme de Aragón!, - erantzun zuen Durrutik. Prietok diziplina eta erantzukizuna argudiatu zituen eta Durruti haserretu zitzaion - ¡Yo no conozco otra disciplina que la Revolución. En cuanto a los demás, aprendeos esto de una vez: ¡Yo me cago en vuestras responsabilidades de burócratas!

Handik gutxira, Abad de Santillán eta Federica Montseny joan ziren Durrutiren laguntza bila. Presio haien guztien ondoren, Durruti eta 1.800 miliziano Madrilerantz atera ziren. Azaroaren 15erako han ziren. Anarkistei egotzitako lekua erabateko arriskutsua zen eta berehala izan ziren baja asko. 18an, 1.800 miliziano haietatik 700 bakarrik geratzen ziren.

Heriotza

1936ko azaroaren 19an, Durrutiren milizianoak Ospitale Klinikoari eraso egiteko prestatu ziren. Gauzak ez ziren nahi bezala atera eta bere gizonek plana bertan behera utzi nahi zuteneko berria iritsi zitzaion Buenventurari. Hori jakitean, harantz abiatu zen Durruti eta hangoekin hitz egiten hasi zen bere postuetan jarraitzeko konbentzitu nahian. Adostasuna lortu eta gero, eguerdiko ordu batak aldera, Durruti kotxerantz joan zen eta, une hartan, inorena ez zen bala batek Durruti zauritu zuen bularrean. Egoera larrian, ospitalaren egoitza ezarria zegoen Ritz Hotelera eraman zuten eta hurrengo goizeko lauetarako hila zegoen. Autopsiak 9 mm-tako kalibreko bala batek egindako estropizioak eragin zuela heriotza esan zuen, toraxa zulatu eta errai garrantzitsuak izurratu zizkion. Gorpua Madrileko zerbitzu espezializatuen esku geratu zen, enbaltsamatzeko eta, ondoren, Bartzelonara eraman eta lur emateko. Desanimoari ekidin nahian, herriari ez zitzaion Durrutiren heriotzaren berri eman nahi.

Desmoralizazioak gogor jo zuen anarkisten taldean. Lagunaren heriotzak hondoa jota utzi zituen. Miliziano libertario gehienak Madril utzi eta Aragoira joan ziren.

Franco hil baino 39 urte azkarrago, 1936ko azaroaren 20an hil zen anarkismoaren azken itxaropen handia: Buenaventura Durruti.

Azaroaren 22ko igandean, milioi erdi bat langile izan ziren Bartzelonan azken agurra emateko Durrutiri. Hilerri Berrirako bidean, hiriko zenbait kale bete ziren, Vía Layetana, kasu, orduz gero eta gerra bukatu arte, Buenaventura Durrutiren Etorbidea izena jarriko ziotelarik. Ziurrenik, Sobietar Batasunean Kropotkinekin egin zenean bezala, hau izango zen azken manifestazio libertario handia.

Durrutiren heriotza argitu gabe geratu zen eta hipotesi ezberdinak izan dira. PCE-ren iritzi berekoa zen, Gerra Zibila irabazi lehenengo eta ondoren iraultza egingo zen, baina lurra kontrolpean izatea ezinbestekoa zen eta jarrera honek jarri zuen CNT anarkosindikalaren aurka. CNTren esanetan, bala faxista bat izan zen hiltzailea. Nazionalen Irratiek komunistek hil zutela esan zuten; hauek, berriz, trotskistak izan zirela zioten edo anarkistak, zuzendaritzarekin liskarretan zebilelako. Lapurrek izan zirela ere esan zuten eta berak bere buruari egin ziola tiro ere bai.

Hala bazen edo ez bazen, Durruti 1936ko azaroaren 20an hil zen.