Arthur Guinness
Jaio 1725
(78 urte)
Bikotekidea Olivia Whitmore
Seme-alabak 21
Bere lagunak burua astindu zuen sinesgogortasunez. Hamar urtetan, Ale Marcos Rainsford Brevery (garai hartan horrela izena zuen) merkatuan egon zen eta ez zuen inorrek interesik izan. Kalea jada antzeko garagardo fabrikaz beterik zegoen, denak leku horreta erakarrita ur-horniketa onarengatik. Dublingo hirian zehar, 70 garagardo fabrika zeuden une horretan eta Guinnessek eskuratutako garagardotegia batez besteko horren barruan besterik ez zegoen. Hala ere, Arthur hori guztia aldatzeko zorian zegoen. Berak bazekien barne-industria horren produktuak ez zirela gogobetekoak. Merkataritza egoera larrian ikusi zen Londresen Porter-eko garagardotegiei inportazio arauketak luzatu zitzaizkienean, beraien mesederako.
Une horretan, garagardoa ia ezezaguna zen Irlanda landatarrean, non whiskia, gina eta pattarra bezalako edariak erraz eskura zitezkeen. Dublin bezalako erdigune handietako garagardoaren kalitatea txarra izan arren, aitortu zen, paradoxikoki, garagardoaren produkzioa- nahiz eta etengabe inportazioen mehatxupean egon- garai hartako Irlandako industria arrakastatsuenetakoa izan zela. Garagardoaz gain, Arthur Guinnessek Irlandarentzat garagardo berri samar bat elaboratu zuen garagar erreak erabiliz, kolore ilun bereizgarri batekoa.
Edabe honek "Porter" izena hartu zuen, Londreseko Covent Garden eta Billingstateko atezain eta zamaketarien ospea zela eta. Porter Londresen garatua izan zen eta Dublinera inportatu zen, bertako garagardoari kalte egiteko asmoz. Azkenean, Arthur Guinnessek porter garagardoaren edo Dublingo garagardo tradizionalaren artean erabaki behar izan zuen. Bere erabakia garagardogile ingelesak beraien joko propioan lurrera botatzea izan zen eta ondorioz, Arthurrek porter garagardoaren aldeko apustua egin zuen. Horren ondo lantzen zuen edabe sakon eta aberats hau, non azkenean merkatu Irlandarraren bidezko inportazioak egotzi, ingelesen merkataritza portzentajea hartu eta garagardo industria goitik behera aldatu zuen.
"Stout" hitza 1820an adjetibo bezala eranskia izan zen, porter substantiboa kalifikatuz. Izan ere, stout porter-a baino sendoagoa da. Stout izen bezala garatu zen eskubide propioz, Guinness abizena bezala. 1825ean, Stout Guinness atzerrian erabilgarri zegoen, eta 1838an, Guinnessen St. James's garagardotegia Irlandako handiena izan zen. 1881ean, elaboratutako Guinnessen urteroko produkzioak milioi bat upel gainditu zituen eta 1914an, St. James' Gate munduko garagardotegi handiena izan zen. Gaur egun, Arthur Guinness St. James's Gaterekin harro egongo zen. Hala ere, gaur egun ez da handiena (Stout garagardo-fabrika handiena izan segitzen duen arren) baina, zalantzarik gabe garagardotegi modernoenetako bat da.
Guinnessek orain 35 fabrika ditu mundu osoan zehar, baina atzerriko garagardo guzti hauek St. James's Gateko zapore-estraktua eduki beharra dute. Beraz, Arthurren garagardo fabrikaren garagardo espezialaren trebetasun elaborazioak, egunero mundu osoan gozatutako 10 milioi Guinness edalontzi bakoitzaren bihotzetan egoten jarraitzen du.
Garagardoaren elaborazioa hasi zen eta zortzi urtetan Dublingo garagardogile Korporazioaren jabea izan zen. 1761ean Olivia Whitmorekin ezkondu zen, eta hogeita bat ume eduki zituzten,
horietatik hamarrek bizi izan zuten eta dinastia bat ezartzeko gai izan ziren ekintza eta herrialde askotan. Familiak Saint Patrick katedralarekin edukitako elkarte luze honek, familiak kaperako eskolentzat 250 gineako opari bat egitean hasi zen. Garai hartan, Dublinek ongintzako beste obra batzuetan gozatu zuen Guinness familiaren eskutik.
Hala ere, Dublingo korporazioarekin tirabira bat egon zen, izan ere, ikertzaileek Guinnessek alokairuko kontratuan baimendutakoa baino ur gehiago ateratzen ari zela ondorioztatu zuten. 1775ean, garagardo-maisu honek bere eskubideak defendatu zituen hiriko komisarioaren aurrean, eta azkenean irtenbide bakezale batera iritsi ziren auzi luze batzuen ondoren. Garagardoari buruzko muga-zergak beste arazo bat izan ziren, eta 1795ean Guinnessek Grattaneko oratorioaren laguntza izan zuen gobernuari kargak kentzen limurtzeko.
1764tik aurrera, Arthurrek eraikitako 51 akreko baserri batean bizi izan ziren, Beaumonteko etxean. Gaur egun Beaumont jolasgune etxearen lursaila da, Beaumont ospitalearen atzean eta Raheny eta Santryren artean, Dublingo eskualdeko iparraldean.
Hala ere, denbora tarte horretan, Arthurrek garagardo berdina produzitzen jarraitu zuen eta 1799tik aurrera garagardo beltza ekoizten hasi zen. Beranduago, apar krematsua duen garagardo beltzaren produkzioa Irlandako ikur bat bihurtuko zen. Lau urte geroago, momentu erabakigarri horren ondoren, Arthur Guinness hil zen 78 urte zituela. Bere seme-alabei 25.000 libretako ondarea utzi zien (gaur egun 865.000 libera izango ziren gutxi gorabehera).
1759ko abenduaren 31n, Arthur Guinnes izeneko gizon porrokatu eta gazte bat, James kaleko txoko txiki batean kokatuta zegoen garagardotegi zahar eta kalamastra batekin topatu zen. 9000
urteko alokairuko kontratua sinatu beri zuen, urtero 45 liberan truke.
Arthur Guinness, (Celbridge, 1725 - Dublin, 1830) garrantzia handiko garagardogile irlandarra eta Guinness konpainiaren sortzaile izan zen, gaur egun hain ezaguna den Dublingo St. James's Gate Brewery. Guinness markaren istorioa munduko liburu famatsuenaren, Guinness World Records, istorioa ere bada.
Guinnessek garagardo fabrika bat sortu zuen Leixlipen, Kildareko konderrian 1755ean. Bost urte beranduago fabrika bere anaiaren ardurapean utzi eta berri batera lekualdatu zen, St. James's Gate Breweryra hain zuzen.
1797 eta 1799 urte bitartean bere negozioa nabarmenki hedatu zen. Handik aurrera, porter motako garagardoa bakarrik landu zuen, aurretik Londresen berarekin lan egindako Purser familiako kideak bakarrik enplegatuz. Purser familia garagardo-industria honen erkide izatera pasa zen ia XIX. mende osoan zehar.
Arthur Guinness, 1725ean jaio zen Celbridgen eta bere istorioa bertan hasi zen. Bere aita Richard, Casheleko artzapezpikuaren, Arthur Price doktorearen, lurren etxezaina zen eta garagardoa ekoizten zuen lursaileko langileentzat. Denborak aurrera egin ahala, adiskide handiak egin ziren.
1752an, Price hil zenean, 100£ utzi zituen bi Guinnessentzat, aita eta semearentzat alegia (garai hartan diru dezente zen hori). Horrek Leixipen (Kildare) garagardo fabrika bat sustatzeko nahia piztu zion gazteari 1756an, lehenengo ekintzailetza garagardoaren hartzidurarako fabrika txiki bat izanez. Arthurrek, bere anai txikiari negozioa zuzentzeko eskatu zion. Hiru urte geroago,
Arthurrek garagardo fabrika utzi eta dena bere anai txikiaren ardurapean utzi zuen, garagardotegi berri bat irekitzeko asmoarekin. Dublingo hiriko hego-mendebaldean hondatuta zegoen garagardotegi zahar bat aurkitu zuen, St. James's Gate Brewery izena zuena. Birritan pentsatu gabe errentan hartu zuen, urtero 45£ besterik ez ordaintzearen truke ia denbora amaigabe batengatik - 9000 urte. Ahalegin asko egin behar izan zituen ordea dena behar bezala jartzeko, baina merezi izan zuen.
1761ean Arthur Guinness Olivia Whitmorekin ezkondu zen St. Mary elizan. 21 seme-alaba izan zituzten eta horietatik 10 bakarrik iritsi ziren heldutasunera.
Guinness World Records liburuari dagokionez, elezaharrak esaten duenez, bere sorkuntza Sir Hugh Beaver (1890-1967) proiektu zuzentzailearengandik etorri zen, egun baten tabernan zegoela. Lagun batzuekin hitz egiten ari zela, duela gutxi gertatutako gertakizun bat kontatu zuen; ehizatzen ari zela ezin izan zuen urrezko txirri bati tiro egin. Beaverren lagun batek txori hau munduko azkarrena zela eta Hughek nahita ere ezin izango zuela hau arrapatu esan zion. Beste batek, berriz, txirria ez zela munduko azkarrena esan zuen.
Orduan izan zen Hugh Beaver mundu osoan garagardo bat hartzen ari ziren lagunen harteko horrelako eztabaidak zeudela konturatu zenean. Horrela, hainbat arlotako errekor formalen liburu bat sortzea erabaki zuen. Laster, Beaverrek Londreseko albiste agentzia garrantzitsuenetakoarekin hitz egin zuen. Bileran, Hugh Beaver eta bere kide berriek liburu horrek onurak ekar zitezkeela eta errenta ona ekar zitekeela ondorioztatu zuten.
Azkenean, Guinness World Records liburua plazaratu zen, eta laster ospetsua bilakatu zen mundu osoan zehar.
http://www.ecured.cu/index.php/Arthur_Guinness
http://gallot.co.nz/Guinness/Arthur_Guinness.htm
http://astrumpeople.com/arthur-guinness-biography-the-history-of-guinness-beer/