Mamunek eginiko ekarpenetan aipatu beharrekoak dira Lurreko meridianoa neurtzeko egin zituen saiakerak. Besabete izeneko garai hartako unitatean neurtu zuenez, autore batzuek meritua kentzen diote Mamuni.
Bagdaden Jakintzaren Etxea ezarri zuen, eta toki horretan liburutegidun akademia bat. Liburutegia zientzia guztietako liburuez osatua zegoen, eta literatura, natur-zientzia eta logikazkoez ere bai. Jakintzaren etxean obra zientifiko eta filosofiko guztiak arabiarrera itzultzen aritzen ziren etengabe, batez ere Grezia eta Egiptokoak. Garai hartan, maisu arabiarrek aljebra eta zenbaki sistema arabiarra Europara ekarri zabaldu zituzten.
Mamun kalifa (786ko irailaren 13a - k.a. 833ko abuztuaren 9a) Harun Al-Rashid kalifa ospetsuaren semea zen; Mila gau eta bat gehiago obra famatua inspiratu zuen poeta intelektualaren semea. Lan horrek islamaren Urrezko Aroari hasiera eman zion. Mamunen amaz persiarra zela besterik ez dakigu.
Bere erregetza islamaren historiako aintzazko eta handiena kontsideratzen da, eta baita zientzia arabiarraren goieneko unearen hasera ere. Horrez gain, legezko eta teologia eta logikako arloak argudio erretoriko eta dialektikoetan oinarritu zituen. Horrekin, Gorteko istilu, liskar eta eztabaida guztiak ezabatu zituen.