Santiago Carrillo

Santiago José Carrillo Solares politiko espainiarra Gijonen jaio zen 1915eko urtarrilaren 18an eta Madrilen hil zen 2012ko irailaren 18an. Santiago Carrillo, Bigarren Errepublikatik Trantsizio amaiera arte Espainiako komunismoaren gakoa izan zen eta Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) idazkari nagusia 1960tik 1982ra. Espainiako Gerra Zibilean hartu zuen parte. Frankismoaren aurkako opozioa eta Espainiar Trantsizioan pertsonaia garrantzitsua izan zen.

Santiago Madrilera joan zenean, Angel Llorcarengatik zuzendutako Cervantes eskolara joan zen, Institución Libre de Enseñanza delakoaren menpekoa zena. Askotan esan zuen Santiago Carrillok garaiko Espainiako eskolarik onenean ikasi zuela. Batxilergoa burutzeko hautatua izan zen, baina bere familiak ezin izan zuen azterketa egiteko eskubidea ordaindu eta ikasketak utzi behar izan zituen, horrela, inprenta batean hasi zen lanean ikastun modura. Hortik denbora gutxira, Langileen Batasun Orokorreko (UGT) eta Juventudes Socialistas de España erakundeko kide egin zen.1930ean, hamabost urte zituelarik, kazetari modura hasi zen kolaboratzen El Socialista aldizkarian eta 1931ko apirilaren 14an, Errepublika aldarrikatzean, informazio parlamentarioaren ardura eman zioten. Carrillok beste egunkarietako informazio parlamentarioaren kazetari arduradun garrantzitsuenekin egon zen harremanetan: Victor de la Serna (Informaciones), Wenceslao Fernández Flórez (ABC) eta Manuel Azaña (El Sol) beste batzuen artean.

Bere militantzia politikoan, Alderdi Sozialistako gutxiengo iraultzaileenen artean egon zen (gehiengo erreformista baten aurrean). Segituan nabarmendu zen zeukan analisi gaitasunagatik eta baita dialektika erraztasunagatik ere. Renovación aldizkariaren zuzendaritzatik bere jarrera iraultzailea defendatu zuen, gazteei bere ideiak zabalduz.

1934an, Espainiako Sozialista Gazteen (Juventudes Socialistas) erakundeko idazkari izendatu zuten. Garaiko PSOE alderdian, bi korronte nabarmentzen ziren. Hasieran, nagusi izan zena, erreformistena izango zen, armada-buru modura Besteiro eta Indalecio Prieto zeudelarik. Beste taldea, era berean ugaria,

Asturiasen bizi izan zuen bere haurtzaroko lehen zatia. Ondoren, Madrilera joan behar izan ziren, 1924an bere aita Wenceslao Carrillo Alonso-Forjador, langile urtzailea eta Espainiako Langile Alderdi Sozialistako (PSOE) eta Langileen Batasun Orokorreko (UGT) militantea bi erakunde hauetako buru izendatu zutenean. Madrilgo Cuatro Caminos auzo langilean egokitu ziren, zailtasun ekonomikoak atzean utzi gabe, bere aitak erakunde langilean irabazten zuenak ez baitzuen bost seme-alabako familia baten beharrak asetzeko ematen. Bere ama María Rosalía Solares Martínez zen.Haurtzaro eta gaztaroa

iraultzaileena izan zen, Largo Caballero buruzagi. Carrillo Largo Caballerorekin kolaboratu zuen eta denbora gutxian, honen estimazioa irabazi zuen, bere "delfina" izatera iritsi arte. Gazte langileen batasunaren parte zenean, gazte sozialista eta komunisten akzio-batasunei probokatzen saiatu zen. Horrela, talde hauek hainbat manifestaldi antolatu zituzten eta mitin ezberdinetan hartu zuten parte modu bateratuan. Era berean, Espainiako Ezker Komunistak, izaera trotskistako taldeak, PSOE alderdian sartzeko ahaleginak egin zituzten. PSOE Internacional Comunista alderdian sartzea defendatu zuen.

1934ko iraulatzako, hau da, Asturiasko Iraultzako mugimendu iraultzailean hartu zuen parte eta horregatik kartzelara sartu zuten bere aita, Largo Caballero eta beste hainbat buruzagi sozialistekin batera. Baina 1936ko otsailaren 16ko hauteskundeetan Fronte Popularra garaile izan zenean askatu egin zuten. Kartzelan egon zen garaian Largo Caballerorengandik urrundu zen, bere jarrera politikoa moderatua zela kontsideratu baitzuen.

Kartzelatik atera zenean, Espainiako Internacional Comunistako ordezkariek bidaia bat proposatu eta antolatu zioten Moskura, Gaztedi Sozialista eta Komunistarekin beraien bateratzea negoziatzearren. Moskun, Santiago Carrillo liluraturik gelditu zen iraultzaile irabazlearekin. Horrela, Juventudes Socialistas Unificadas proposatu zuten. Oinarri antolatzailea Federación de Juventudes Socialistasena izango zen, PSOErekin harremanetan jarraituko zuena. Internacional Juvenil Comunistaren jarraitzaile modura atxiki ziren, erakunde trostkistekin zeukaten edozein erlaziori uko egin zitzaion eta helburu bezala bi partidu langileen bateratzea ezarri zen.

Espainiara itzuli zenean, Hernández Zarzalejoren eta Juventudes Socialistaseko beste hainbat zuzendariren oposiozioa izan arren, bateratzea ezarri egin zen eta prozesu honetan afiliatu kopurua izugarri hazi zen.

Gerra Zibila

Parisen zegoela, uztailaren 18ko altxamendu militarrak ustekabean arrapatu zuen Santiago Carrillo. Segituan itzuli zen Espainiara, muga Irundik igaro zuen eta Donostian errepublikako armadara gehitu zen, erreboltariek okupatutako hotel baten erasoan parte hartuz. Hemendik zutabe batekin atera zen, Aguilar del Camporuntz Madrileraino iristeko asmoarekin. Baina ez zuen bere helburua lortu, beraz, aste batzuk Ubide mendietan borrokatu ondoren, Frantziara itzuli zen Kataluniako mugatik sartzeko eta horrela Madrilera itzuliz. Bertan, kapitain graduarekin mendilerroko frontean gudukatuko du.

Gerra aste hauen ostean, Juventudes Comunistas eta Socialistas erakundeen batasun plana bertan behera gelditu zenez, bi erakundeetako buruzagiak berriz elkartu ziren. Kongresu batera deitzeko ideia alde batera utzi eta irailaren 20an zuzendaritza batzorde bat sortu zen zazpi sozialista eta zazpi komunistaz osatuta, Santiago Carrillo buru eta idazkari nagusi izan zen. Monentu hortatik aurrera, Juventudes Socialistas Unificadas taldea bereziki gogotsu agertu zen, fronte eta unitate guztietan egon baitziren matxinadaren aurrean borrokatzeko.

Madrilgo defentsa eta Paracuellosko fusilamenduak

Urriko hilabetean zehar, indar erreboltariek aurrera egin zuten eta azaroaren 6an Madrilera iritsi ziren. Gobernua etsitu egin zen Madril galduko zutelakoan eta Valentziara pasa zuten hiriburua arinki, soilik bi gutun-azal entregatzeko astiarekin. Horietako bat Miaja Jeneralari eman zioten, Madrilgo defentsa antola zezan. Beste gutuna, Pozas Jeneralari eman zioten Kuartel Nagusia hiritik urrundu zezan. Egun horretan bertan, Santiago Carrillo Espainiako Partidu Komunistan afiliatu zen.

Berehalaxe, Madrilgo Defentsa Batzordea sortu zen, hauek, landetxean zeuden tropa erreboltariak hirian sar ez zitezen, bilduta egon ziren gaueko ordu txikitan. Santiago Carrillo Ordena Publikoko kontseilari izendatu zuten. Batzordeak ez zekien zenbat babes zeukaten, baina bazekiten gutxiegi zirela eta gaizki hornituak zeudela. Jendea errekrutatu eta antolatu behar izan zuten, hiriaren egitura eta herritarren kemena mantentzearren, hauek gobernuak hiria utzi zuela baitzekiten. Aintzat hartu zuten era berean, hiriaren jausialdiarekin erreboltarien armadak botere erasotzailea handitu zuela. Beste neurri batzuen artean, kartzeletako presoak askatzea erabaki zuten, erreboltari eta militar erreboltarien aldekoak.

Hurrengo goizean, irailaren 7an, Madrilek abiazio eta artilleriaren bonbardaketak jasan zituen, basetxean eta unibertsitate-hirian gorputzez gorputz borrokatu zuten eta hiriaren beste aldean, presoak beste kartzel batzuetara lekualdatzen ari ziren hainbat autobus konboi desbideratuak izan ziren Paracuellos de Jarama herrira, bertan, presoak fusilatu zituzten. Abenduaren 4ra arte, konboi guztiak ez ziren helmugara iritsi. Guztira 2.396 eta 5.000 preso, zibil eta militar izan ziren fusilatuak eta beren gorputzak hobi komunetan lurperatu zituzten.

20 urte baino gehiagoren ostean, Carrillo PCEko Idazkari Nagusi izendatu zutenetik, erregimen frankistak Carrillo egin zuen sarraski hauen erantzule, hilketak Ordena Publikoko Kontseilari modura zuen kalitatean baimendu edota gorde zituela leporatuz. Historialarien artean eztabaida oraindik ere gaurkotasunean dabil, Carrilloren inguruan kontsentsu moduko bat dagoelarik, non, Santiago Carrillo azaroaren 7tik gertatzen ari ziren hilketez ezer ere ez jakitea ezinezkoa dela esaten duten. Autore talde bat, berriz, César Vidal buru, haratago joaten da eta hilketen antolaketa eta burutzearen erantzule egiten dute, beste batzuek ordea, Ian Gibson edo Ángel Viñas bezala, proba eztabaidaezin eta kasu askotan faltsu modura kontsideratu dituzte aipatutako hauek. Carrillok triskantzaren erantzukizuna edota parte-hartzea ukatu du beti.

1936ko abenduaren 24an, Madrilgo frontea egonkortu zenean, Santiago Carrillok JDM taldea utzi zuen, eta bere indar guztiak JSU alderdiko zuzendaritza politikoan jarri zituen. Organizazio hau, bereziki borrokalaria agertu zen gerran zehar, afiliatuen gehiengoa (20.000 baino gehigo) errepublikako armadan integratuta zegoelarik. 1937an, PCE alderdiko idazmahiko partaide izatera igaro zen, ordezko kide modura.

PCE alderdian sartu zenetik, Carrillok, gerra garaian, partiduko zuzendaritzako posizio guztiak obeditu zituen. Ez zuen inungo desadostasunik mahaigaineratu eta Internacional Comunistako kontsigna guztiak onartu zituen.

Erbestaldi eta klandestinitatea

Gudua Paristik

Gerra amaieran Frantziara joan zen Kataluniako mugatik, non, azken borrokaldietan parte hartzen aurkitu zen.

1936an Asunción Sanchez de Tudelarekin, ezizenez Chon, ezkondu zen. Honekin, gaixo jaio zen Aurora izeneko alaba bat izan zuen, oso goiz hil zena. Bere lehen emazteari buruz hainbat istorio daude. Enrique Líster komunistak dioenez, Chon, Dolores Ibarruriren Parisko etxeko lorategian lurperatuta amaitu zuen.

Paristik Belgikara bidaiatu zuen eta bertan IC alderdiak bidaia bat prestatu zion Moskura. Herrialde ezberdinetara bidaiatu zuen IJC alderdia antolatzearren. Jose Díaz, PCEko idazkari nagusiaren heriotzaren ostean, Kubatik, PCEko gehiengo erantzukizuna hartzeko gai zen bakarra Dolores Ibarruri zela esan zuen, Pasionaria. Denbora gutxira, iragarpen guztien aurka, Dolores idazkari nagusi izendatu zuten, Vicente Uribe izango zela uste zuten denek. Garai hartan, PCE alderdiko arduradun nagusia izendatu eta Espainiako PCEko antolakuntzaren erantzule egin zutenean, Argelen zegoen. Bertatik, Parisera joan zen, ezkutuko bidaiari modura Frantziako gerra barku batean. 1944an, Parisen, Arango haranaren inbasioa gelditzea erabaki zuen. Carrillok inbasio hori zentzugabekeri bat zela uste zuen, bertan gerrillari partehartzaileen gehiengoa hilko baitzen. Erretiratzea agindu eta makiak antolatu zituen, 1949an desagertu ziren arte.1948an, Carrillok Tito bisitatu zuen gerrillarako armak eskatzeko. Denbora gutxira, partiduko zuzendaritzak, Santiago Carrilloren laguntzaz, Stalinen eskaerari erantzunez, berarekin elkarrizketa bat izan zuen. Stalin, gerrillaren esfortzu antzuen aurrean, Sindikatu Bertikalean infiltratzea aholkatu zuen, frankismoari aurre egiteko komunistek erabili behar zuten legezko masa antolakuntza zirela kontsideratuz. PCEko zuzendaritza ez zegoen konbentzituta langileen artean ospe-galtze handia zuen erakunde batean sartzearen ideiarekin, baina Stalinen gomendioak jarraitzeko prest agertu ziren. Sindikatu bertikaletan infiltratzeko ideiarekin batera, Stalinen gomendioa ez zen beste erabaki bat hartu zuten, borroka armatuarekin amaitzea hain zuzen ere. Carrillori estrategia berria aurkeztea eskatu zioten eta Nuestra Bandera aldizkari komunistan egin zuen.

1949an, Parisen, Carmen Menéndez Menéndezekin ezkondu zen. Honekin hiru seme izan zituen; Santiago, José (Pepe) eta Jorge. Familia nortasun faltsu baten pean bizi izan ziren eta Santiagok bere absentzia luzeak saltzaile lanbidearekin estali zuen. Bere semeek, umeak ziren bitartean, ez zuten ezagutu beraien benetako nortasuna eta "Giscard" familiaren pisua Carmeni egokitu zitzaion, hau da, sostengu ekonomikoa, semeen heziketa, etxeko lanak eta PCEko militante modura zuen lana.

Maila-igoera Idazkaritza Nagusira

1950eko hamarkadan, Pasionaria eta Carrilloren arteko erlazioa hoztu egin zen Parisko partiduko antolakuntzan zituzten ezberdintasunak zirela eta. Carrillok Uriberen, Frantziako arduradun nagusiaren, gestio txarra seinalatzen zuen. Aurretiazkotasunarekin, beste buruzagi batek, kritika berdinak azaldu zituen eta zuzendaritzatik bereizi eta Varsoviara bidali zuten.

1954an Txekoslovakian ospatutako PCEko V. Kongresuan, Carrillok alderdiaren demokratizazioa proposatu zuen.

1955ean, Espainia Nazio Batuen Erakundean sartu zen Ameriketako Estatu Batuen proposamenarekin eta SESBen aldeko botoarekin. Stalin 1953an hil zen eta distentsio prozesu bat hasi zen. Ameriketako Estatu Batuek eta SESBek proposamen bat egin zuten, batak eta besteak esandako herrialdeak Nazio Batuen Erakundean sar zitezen onartzea. Santiago Carrillok Paristik artikulu bat argitaratu zuen Nuestra Bandera aldizkarian sarrera onetsiz eta "nazio-adiskidetze politika" proposatuz. PCEko zuzendaritzak, artikuluaren existentziaz ezer jakin gabe, aurkako deklarazioak egin zituen. Carrillo, artikulua oraindik inprentan zegoenean ohartu zen aitorpen horietaz, baina ez zuen ezer ere ez egin erretiratzearren. Ondorioz, ia alderditik kanporatu zuten.

Santiago Carrillok sortutako gatazka larria zen. Espainiako PCEko arduradun politiko gorena zen, erakundea kontrolatzen zuena. Zuzendaritzak ezin zuen onartu aginte guzti hori bere kontrolari alde egiten zion norbaitek izatea, horregatik, bere jarrera, goi-mailako traiziotzat hartu zen.

Data haietan, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. kongresua ospatu zen, non, Santiago Carrillo alderdi komunistako ordezkaritzatik kanpo utzi zuten aitzaki modura Parisen ezinbestekoa zela esanez. Biltzar artean, PCEko zuzendaritzak, Pasionaria buru, Carrilloren aurka zin egin zuen. Ematen zuenez, Carrillo alderditik bota behar zuten, baina Pasionariak Nikita Jrushchoven informe sekretua ikusi zuen, non, jardute estalinistak gaitzesten zituen eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren egitura aztertzen zuen. Pasionariak garaiak aldatzen ari zirela ulertu zuen eta gainerakoek beren jarrera berriz aztertzea egin zuen.

Hortik gutxira, Santiago Carrillok Budapestera bidaiatu zuen, alderdiko zuzendaritzak deituta. Kanporatua izango zelakoan bidaiatu zuen. Alabaina, Idazkari Nagusi Birtual modura itzuli zen Parisera, Dolores Ibarrurik bere esku utzi baitzituen bere ardura guztiak. PCEko VI. kongresuan, Carrillo Idazkaritza Nagusian sartu zen eta Pasionaria presidentetzan.

Carrilloren zuzendaritzapean, PCE frankismoari oposizioa egin zion erakunde beligeranteena bilakatu zen. Carrillok, Paracuellosko hilketengatik PCEn protagonismoa lortu zuenean, frankismoak propaganda ugari egin zuen heriotza horiek leporatzeko.

Idazkaritza Nagusian hasi zenean, ekintza estalinistak ez ziren desagertu, baretu baizik. 1964an, Fernando Claudín eta Jorge Semprúnen arteko ezberdintasunak konpondu egin ziren eta hainbat salaketa aurkeztu ondoren alderditik bota zituzten. Santiago autoritatez aritu zen Idazkaritza Nagusian. Claudínek Batzorde Orokorrean honako hau proposatu zuela esan zuen: <<Burkideok, ez al da ezohikoa zortzi urteren ondoren, Santiagok agintzen duenetik, bere jarreraren aurkako inungo erabakirik ez hartu izana?>>. Claudínek esan zuenez, isiltasun baten ondoren Mijek zera esan zuen: <<Bai, behin, Santiagok Asturiasera ezkutuan joatea proposatu zuenean, bere proposizioa errefusatu genuen>>. Carrillo zuzendaritzan egon zen bitartean, Alderdi Komunistak ez zuen lortu barne-demokrazia arazoak konpontzea. Desakordioak ez ziren naturaltasunez onartzen eta kasu gehienetan gutxiengoaren jarrerarengatik izan ziren konponduak.

1968 geroztik, Txekoslovakiako sobietar inbasioei eginiko kritiken ondoren, SESBeko babesarengandik urrundu zen eta Italiako Enrico Berlinguer lider komunistarekin eta Georges Marchais frantsesarekin batera, Moskurekiko independentea zen joera hartu zuten eurokomunismoruntz.

Trantsizio demokratikoa

1976an, Francoren heriotzaren ostean, Espainiara itzuli zen ezkutuan eta atxilotu egin zuten berak eragindako ekintza bat zela eta; alderdiko existentzia eta indarra onartzearen eta ezkutuan egon zirenean askatasun borroketan egindako esfortzuak aitortzearen egoeran jarri zuen gobernua.

Bere azken urteetan, El Pais eta Cadena SER bezalako komunikabideekin aritu zen lanean.

Heriotza

2012ko irailaren 18an hil zen lo zegoen bitartean 97 urte zituelarik. 25.000 pertsona inguru joan ziren azken agurra egitera irailaren 19an Langile Komisioko Marcelino Camacho auditoriora. Espainiako politikako buruzagiak joan ziren bere hiletara, hala nola, Juan Carlos erregea eta Mariano Raxoi lehendakaria. Erregeak zera esan zion prentsari: Carrillo oso maitatua eta trantsizio eta demokraziarentzat ezinbestekoa izan zela.

Obrak

1959: "¿Adónde va el Partido Socialista?" (Prieto barnealdeko sozialisten aurka).

1965: "Después de Franco, ¿qué?"

1977: "Eurocomunismo y Estado"

1978: "El año de la Constitución"

1983: "Memoria de la transición: la vida política española y el PCE"

1985: "Problemas de la transición: las condiciones de la revolución socialista"

1987: "El año de la peluca"

1988: "Problemas del Partido: el centralismo democrático"

1993: "Memorias" (2007an berrargitaratua izan zen egilearen hitzaurre eta epilogo berri batekin).

1995: "La gran transición: ¿cómo reconstruir la izquierda?"

1996: "Un joven del 36"

1998: "Juez y parte: 15 retratos españoles"

1999: "La Segunda República: recuerdos y reflexiones"

2000: "¿Ha muerto el comunismo? Ayer y hoy de un movimiento clave para entender la convulsa historia del siglo XX"

2004: "La memoria en retazos: recuerdos de nuestra historia más reciente"

2005: "¿Se vive mejor en la república?"

2008: "Dolores Ibárruri: Pasionaria, una fuerza de la naturaleza"

2008: "La crispación en España. De la Guerra Civil a nuestros días"

2010: "Los viejos camaradas"

2011: "La difícil reconciliación de los españoles"

2012: "Nadando a contracorriente" (E-booka 35 urtetan zehar El Paisi idatzitako artikulu batzuen aukeraketarekin).

2012: "La lucha continúa" ("Nadando a contracorriente"-ren bertsio fisikoa, artikulu berri batzuekin).

Telebistako agerraldiak

Cuéntame cómo pasó telesailan azaldu zen bere pertsonaren interpretazio eginez. Hamargarren tenporadako "Antes morir que perder la vida" izeneko 178. kapituluan, lider komunista moduan.

Itzulera honen aurretik, konbertsazioak mantendu izan zituen Adolfo Suárezen gobernuarekin, hirugarren pertsona batzuen laguntzarekin. Carrillok bere militanteen moderazio bermea eskaini zuen, horrez gain, erregimen monarkikoa eta bandera nazionala onartu zituen, alderdi sozialistak baino lehen. Bere ekintzak eta pentsamoldeak, alderdikoen gehiengoarena baino ireki eta arretatsuagoa izateagatik, historialari askok Espainia demokraziara iristea posible egin zuten pertsonalitatea izan zuela kontsideratzen dute. 1977ko urtarrilaren 24an gertatu zen Atotxako Sarraskia izan zen. PCEra afiliatuta zeuden lau abokatu hil zituzten eskuin-muturrekoek, gertaera honen ostean, Carrillok Espainiako gizartearen eta Adolofo Suárezen gobernuaren behin betiko sostengua lortu zuen. Egun bat beranduago, lehen aldiz Bigarren Errepublika geroztik lehen manifestaldi jendetsua egin zuen ezkerrak, aste bat geldialdi eta manifestaldi baketsuak egin ondoren, alderdi komunistarekin eta gertatuarekin elkartasunean.

Urtarrilaren 27an, Carrillo Suárezekin aurkitu zen eta PCEk alderdiaren legeztatzearen truke errepublikaren aldarrikapenak albo batera utziko zituela zin egin zuen. Martxoaren 2an, Marchais eta Berlinguer joan ziren Madrilen ospaturiko bilera batean, Carrillok era ofizialean aurkeztu zuen mugimendu eurokomunista.

Apirilaren 9an, Suárezen gobernuak PCE legeztatu zuen. Honek hainbat tentsio sortu zituen eta Marina Ministroak dimisioa aurkeztu zuen. Carrillok gertatutakoaren berri izan zuenean, bere adierazpena ondorengo izan zen:

"Acabo de conocer la legalización del PCE. La noticia me produce la misma satisfacción que van a sentir millones de trabajadores y demócratas en España. Es un acto que da credibilidad y fortaleza al proceso de marcha hacia la democracia. Ahora lo indispensable es que los demás partidossean también legalizados y que se llegue a una auténtica libertad sindical. La clase obrera y los trabajadores de la cultura van a poder hablar, por fin, en nuestro país, con su auténtica voz. Yo no creo que el presidente Suárez sea un amigo de los comunistas. Le considero más bien un anticomunista, pero un anticomunista inteligente que ha

comprendido que las ideas no se destruyen con represión e ilegalizaciones. Y que está dispuesto a enfrentar a las nuestras, las suyas. Bien, ése es el terreno en el que deben dirimirse las divergencias. Y que el pueblo, con su voto, decida. Para ello hace falta que la legalización de los partidos esté acompañada de auténticas libertades y de un trato no discriminatorio en los medios de comunicación estatales."

Egunkari demokratikoa

Ekainaren 15ean, lehen hauteskunde demokratikoak izan ziren. Hemen, Carrillo Kongresuko diputatu hautatu zuen Madrilek eta Konstituzio berria elaboratzeko prozesuan hartu zuen parte.

Porrota eta kaleratzea

1979 eta 1982ko hauteskunde deialdietan, bera hautatu zuten berriz ere. Hala ere, emaitzak ez ziren onak eta alderdi berritzaileko pertsonalitatean zenbait aldaketa gertatu ziren. Honengatik guztiagatik, Idazkaritza Nagusia Gerardo Iglesiasen eskuetan utzi zuen 1982ko azaroaren 6an. Iglesias gazteagoa zen eta alderdi berritzailearen parte. Hainbat liskarren ostean, 1985eko apirilaren 15ean, Carrillo eta bere jarraitzaileen alderdiaren kanporatzearekin amaitu zen.

Urrengo urtean, alderdi berri bat sortu zuen: Partido de los Trabajadores de España-Unidad Comunista (PTE-UC). Baina ez zuen botorik irabazi, Carrillorena salbu, ez baitzeun Alderdi Sozialistan sartzea onartzen militante komunista bezala horrenbeste urte jardun ondoren.

Azken urteak, bigarren mailan

2005eko urriaren 20an Doctor Honoris Causa titulua eman zion Madrilgo Unibertsitate Autonomoak. Zeremonia, aurkako protesta egin zuten talde txiki batengatik izan zen markatua. Horien artean, batzuk ustekabean sartu ziren aretoan bandera frankistekin eta Carrilloren aurkako irainak bota zituzten, "hiltzaile" eta "genozida" modukoak. Hilabete batzuk lehenago, apirilaren 16an, eskuin-muturreko batzuk eraso egin nahi izan zioten, Madrilgo liburutegi batean ematen ari zen hizketaldi batean, Santos Juliá idazlearen "Historia de las dos Españas" liburuaren aurkezpenean. 2006ko otsailaren 23an antzeko gertaera bat gertatu zitzaion, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Informazioaren Zientzien fakultatean.