Talgo enpresa

Talgo, gaur egun Talgo Patenteak bezala erregistraturik dagoena, tren-industriaren barneko enpresa Espainiarra da eta 1942an sortua izan zen. Batez ere, ezaguna da enpresa hau Talgo trenak sortzeagatik, nahiz eta, trenen eta hauen ekipamenduaren mantenimendu zerbitzuak ere eskeintzen dituen

Historia

Talgo Patenteak 1942an sortu zen Alejandro Goikoetxeak diseinatutako tren mota berria komertzializatzeko, José Luis Oriol Uriguenen finantziaziopean. 40. hamarkadan zehar, enpresa hau trenen prototipo berriak garatzera dedikatuko da, 50. hamarkadan komertzializazio egonkorragoa lortuaz. Ordundik aurrera, enpresak enbor eta tren ugari diseinatu eta eraikiko ditu, teknologia berriak erabiliz, besteak beste errodadura desplazablea eta pendulazioa.

Historian zehar, RENFE izan da enpresa honen bezerorik nagusiena, enpresaren produkzioan parte handiena hartuaz. Hala ere, zenbait material Estatu Batuetara eta Alemaniara ere exportatu ditu. Ohikoa da Talgo Patenteak beste enpresekin hitzarmenak egitea proiektuak elkarlanean egiteko, besteak beste, eginiko trenen mantenimendurako.

Trenen produkzioa

Talgoren produkturik nagusiena Talgo adarrak dira, adar mota deformaezin bat bidaiarientzako ezaugarri bereziekin. Hau diseinatu zuena enpresa bera izan zen eta ordundik aurrera eboluzionatuz joan da.Talgok ere eraiki ditu, beste enpresa batzuekin elkarlanean, adar mota hauek garraiatzeko lokomotora berezi batzuk, 350, 352, 353, 354 eta 355 serieekin zenbaturik.

Gaur egun, elkarlanean baita ere, adarrez osaturiko automotoreak eraikitzen ari da Talgo. Ondoren, hauei buru traktoreak gehitzen zaizkie bi muturretan. Hauetako tren batzuk Renfeko 112 edo 730. seriea ostzen dute eta beste batzuk, aurreratuena den Avril G3a.