Martín Fiz

Martín Fiz

Martín Fiz (Gasteiz, 1963ko martxoaren 3a ) euskal atleta bat da.

Martín Fiz

Información personal

Información profesional

Bizibidea

Maratoilari, iraupen-lasterkari eta atleta

Kirol ibilbidea

Martín Fizen eliteko lehen urratsak Gregorio Rojo bezalako ohore handiko entrenatzaileak zuzenduak izan ziren. Zenbait urtez iraupeneko lasterketetan lehian aritu ondoren, urrezko domina izan zen Mexikoko Txapelketa Iberoamerikarretan (1988), 3000m oztopoetan eta bi aldiz Espainiako crosseko txapeldun (1990 eta 1992an), 1993an maratoiko probara pasatu zen. Honela, iraupeneko frogetan ibilbide nahiko ona izan ostean maratoiko probara pasatu zen lehen atleta izan zen Espainia mailan.

Oso garrantzitsua izan zen espainiako maratoiaren arloan proba hau ezagunago eginez eta zenbait atletei bidea irekiz, Abel Antón, Diego García, Fabián Roncero, Chema Martínez, eta Julio Rey besteak beste. Helsinkiko Europako txapelketan (1994) eta Gotemburgoko Munduko Txapelketan (Suedia, 1995) urrezko domina lortzeaz gain, Helsinki (1993 eta 1994), Rotterdam (1995), Seúl (1996 eta 1997) eta Japoniako Otsuko (1999) lasterketak irabazi ditu. 1996ko Atlantako Joko Olinpikoetan (1996) laugarrena izan zen, Atenasko Munduko Txapelketan (1997) zilarrezko domina lortu zuen eta seigarren izan zen Sisneiko Joko Olinpikoetan.

Azpimarratzekoa da 1994ko Heklsinkiko Europako Txapelketan podioa bi espainiarrekin partekatu zuela, Diego García eta Alberto Juzdado, honela, Maratoiko taldekako kopa europearrean urrezko domina lortuz.

2008ko abenduan, Martín Fiz Euskal Herriko kirol selekzioak babesten zituen adierazpen nazionalistaren sinatzaileetako bat izan zen (bere gurasoak Tamames herri salamancarrekoak dira).

Sevilla-Los Palacios maratoi erdiko 2010eko edizioan "0" dortsala izendatua izan zen, hau, antolakuntzak lasterketan parte hartzera gonbidatzen duen pertsona izan ohi da.

2013an "Fiz Puro Maratón" film dokumentala protagonizatzen du, Rodrigo Moro zuzendariaren eskutik. Espainiar mailako zineman dokumentalik txalotuenetako bat.

2015eko azaroan, New Yorkeko maratoiean garaipena lortu zuenen 50 urtez gorako mailan (M50) 2h 34m 33sko denboran. Halaber, 2016ko otsailean Tokioko maratoia irabazi zuen maila berean 2h 28m 29sko denborarekin. 2016ko apirilean, Bostongo maratoia irabazi zuen bere maila 2h 30m 57sko denborarekin; eta 2016ko irailean, Berlingo maratoiean garaile izan zen 2:26:32an. Bere hurrengo helburua Chicago eta Londresgo maratoiak irabaztea da.

Ohore eta sariak

    • Kirolen arloko Asturiasko Printze Saria jaso zuen 1997an Espainiako maratoi taldearekin.

    • Europako maratoi txapelduna (Helsinki´94)

    • Munduko maratoi txapelduna (Goteborg´95)

    • 1995.urteko atletarik onena Espainia mailan.

    • Munduko maratoi txapeldunordea (Atenas´97)

    • Bere jaioterrian (Gasteiz), bere izena daraman maratoi bat antolatzen da urtero.

    • Gernikako Arbolaren Gurutzea, eusko jaurlaritzak 2011 urtean emana bere kirol ibilbidea goraipatuz.

    • 2015eko udaz geroztik, bere gurasoen herrian, Tamames (Salamanca), bere omenezko lasterketa herrikoi bat antolatzen da.