Casas Viejaseko gertakariak

Casas Viejaseko gertakariak izenarekin pasatu dira historiara 1933ko urtarrilaren 10 eta 12an Cadizeko probintzian dagoen Casas Viejas izeneko herri txiki batean jazotako gertakariak. Hauek Bigarren Errepublika Espainiarrean gertatu ziren gertakari tragikoenetako bat izan ziren. Errepublikaren lehenengo biurtekoan krisi politiko oso handia eragin zuen eta laguntza politiko eta sozialen galeraren hasiera izan zen, ondoren, hilabete batzuk geroago, Manuel Azañaren errepublikar-sozialista gobernua erortzera eramango zutenak.

Aurrekariak: 1933ko urtarrileko anarkisten matxinada

1932ko abenduaren 1ean Madrilen burututako CNT-ko Erregionalen Bileran, burdinbideetako sindikatuak soldata igoeren erreklamazioa egingo zen greba orokorrerako sostengua eskatu zuen. Azkenean, sindikatuak atzera egin zuen; izan ere, bere sekzio sindikalen erdiak baino gehiago pentsatu zuten grebak porrot egingo zuela. Hala ere, Kataluniako Defentsa Erregionalaren Batzordeak ideia berrartu zuen Joan García Oliverren proposamena izanik. "Gimnasia iraultzailea" praktikan jarriko zuen, hau da, "Errepublika burgesa" finkatzea galaraziko zuen matxinada bat. Aukeratutako data 1933ko urtarrilaren 8a izan zen.

Matxinadak ez zuen jazarpen handirik izan. Armadak eta Guardia Zibilak nahasmena aurreikusten zen posizio estrategikoak hartu zituzten eta buruzagi sindikalak atxilotuak izan ziren. Bartzelonako hainbat auzoetan anarkisten eta ordena publikoko indarren artean borrokak egon ziren. Aragoiko zenbait herritan, Robres eta Beliver de Cinca, eta Valentziako Erkidegoan, Bugarra, Ribarroja, Bétera, Benaguasil, Utiel eta Pedralban grebak, lehergailuekin erasoak eta komunismo libertarioaren aldarrikapenak egon ziren. Azken herri honetan, matxinadan, guardia zibil bat eta eraso guardia bat hil ziren. Guardia Zibilak ordena berrezarri zuenean hamar herritar hil zituen.

CNT-ko Batzar Nazionalak, grebarako deia egin ez zuenak, urtarrilaren 10ean adierazi zuen matxinada "organismo federalak inoiz esku hartu ez zuen ekintza anarkista" izan zela.

Madrileko CNT-ko egunkari ofizialak, urtarrilaren 9an bere editorialean "hori ez da gure iraultza" idatzi zuenak, bi egun geroago "Ez menderatuak, ezta makurraraziak" baieztatu zuen eta matxinadaren erantzule "boterea bidegabeki daukaten eta langileen interesen aurka erabiltzen duten sozialisten errepresiozko politikari" egin zion. Erreboltak "existitzen dira eta handiagotu egingo dira injustizia arrazoiengatik". Horregatik, "matxinada bat menderatzen denean beste bat sortzen da, greba bat indargabetu eta gero, beste bat gertatzen da."

1978an "El eco de los pasos"-en Juan García Oliverrek 1933ko urtarrileko matxinada anarkistaren irismena handitu zuen "libertarioen eta Estatu Espainiarraren arteko borroka garrantzitsuenetariko bat" bezala kalifikatzean.

Gertakariak

Batzorde anarkistek egindako istiluak gertatu ziren probintzietako bat Cadiz izan zen. 1933ko urtarrilaren 10ean gobernuak erabaki zuen, Manuel Rojas Feijespán kapitainaren agindupean, eraso guardia konpainia bat bidaltzea. 11an, Jerez de la Fronterara iritsi zirenean, jakinarazi zitzaien Casas Viejaseko linea telefonikoa moztuta zegoela. Hau 2000 biztanle inguruko herria, Medina Sidoniaren gertukoa, gaur egun Benalup-Casas Viejas udalaren parte dena.

Urtarrilaren 10eko gauean eta 11ko egunsentian, CNT-ko afiliatu talde batek matxinada bat hasi zuten Casas Viejasen. Goizean Guardia Zibilaren kuartela inguratu zuten eskopeta eta hainbat pistolekin. Bertan, hiru guardia eta sarjentu bat zeuden. Tiro batzuk egon ondoren, sarjentua eta guardia bat larri zauritu ziren.

Urtarrilaren 11an, arratsaldeko ordu bietan, Anarte sarjentua buru zuen hamabi guardia zibilen talde bat Casas Viejasera iritsi zen. Kuartelean gelditzen ziren kideak askatu zituzten eta herria hartu zuten. Herritar askok ihes egin zuten eta beste batzuk beraien etxetan itxi ziren. Hiru ordu geroago Gregorio Fernández Artal tenientearen agindupean zeuden beste lau guardia zibil eta hamabi eraso guardia iritsi ziren. Segituan, Guardia Zibil kuartelaren erasoa gauzatu zuten ustezko arduradunak atxilotzen hasi ziren. Hauetako biek, astinduak izan ondoren, Francisco Cruz Gutiérrezen bi seme eta suhiari leporatu zioten. Azken hau, hirurogeita hamabi urteko ikazkin bat zen, "Seisdedos" ezizenez ezaguna. Harriz eta buztinez egindako etxetxo batean ezkutatu zirela esan zuten jipoituek. "Seisdedos"-en etxeko atea irekitzen saiatu zirenean, barrukoek tiro egiteari ekin zioten, eraso guardia bat akabatuz eta beste bat zaurituz. Gaueko hamarretan hasi ziren etxetxoa erasotzen, baina arrakastarik gabe. Gauerdia igaro ondoren, berrogei eraso guardiaz osatutako unitate bat ailegatu zen, Rojas kapitainaren agindupean. Madriletik jaso zuen agindua Jerezetik Casas Viejasera joatean eta bertan errukirik gabe matxinadarekin bukatzea izan zen.

Rojas kapitainak errifle eta metrailadoreekin tiro egitea eta, ondoren, etxetxoa erretzea agindu zuen. Bi okupatzaile, gizon eta emakume bat, balaz josi zituzten etxetxotik atertzean. Sei pertsona erreta geratu ziren etxetxoaren barruan, horietatik "Seisdedos", bere bi semeak, bere suhia eta bere erraina. Bizirik irten zen bakarra "Seisdedos"-en biloba izan zen, María Silva Cruz, "la Libertaria" bezala ezagutua.

12ko egunsentiko lauetan, Rojas eta bere gizonak kuartel jenerala jarri zuten ostatura joan ziren. Bertan erabaki zen eskarmentu bat ematea. Rojas kapitainak hiru patruilei agindu zien nabarmenduak ziren herritarrak atxilotzea, edozein erresistentzia txikiaren aurrean tiro egiteko aginduarekin. Hirurogeita hamalau urteko Antonio Barberán Castellar etxeko atea berriro istera zihoala "Ez tiro egin! Ni ez naiz anarkista!" esan zuen eta hil egin zuten. Hamabi pertsona atxilotu zituzten eta "Seisdedos"-en etxetxora eraman zituzten hildako eraso guardia ikus zezaten. Segidan, guardiek asasinatu egin zituzten.

Hortik denbora gutxira herria utzi zuten. Hilketa bukatu zen. Hemeretzi gizon, bi emakume eta ume bat hil zituzten. Hiru guardia ere hil ziren. Gertakarien egia ezagutzea luzatu zen; izan ere, hildako guztiak etxetxoaren erasoaldian hil zirela esan zen. Hala ere, Bigarren Errepublikak bazuen bere tragedia.

Lekuko batek, eraso guardia bat, egun batzuk beranduago idatzi zuen bertan egon zirela egunsentiko 5ak arte, orduan entzun baitziren azkeneko tiroak.

Tropen beste saio batzuetan beste bi pertsona hil ziren: Rafael Mateos Vela, balaz, eta Joaquina Fernández, jipoi baten ondorioz. Guztira hogeita sei hildako edo hogeita zortzi, infartuz hil zirenak kontutan hartzen badira: Vicenta Pérez Monroy, bere semeak preso hartu zituzten eta egun batzuk beranduago ama infartuz hil egin zen; bestea Manuel Cruz Montiano, fusilatu batzuen aitona.

Ondorioak

Espainia osoan gertakariak jakin zirenean, egunkarietan eta parlamentuan eskandalu handiak gertatu ziren, ondoren, gizartea astindu zuena. Casas Viejaseko gertakariak Manuel Azañaren errepublikar-sozialista gobernuari arazo politiko izugarriak ekarri zizkion. Bai ezkerretik, baita eskubitik ere, erasoa jasan behar izan zuen. Gobernuak erantzukizuna saihestu zuen.

170 boto alde eta 130 boto kontra ateraz, Gorteek ikerketa Batzorde baten sorkuntza onartu zuten otsailaren 24an izandako gertakariak ikertzeko, Emeterio Sobrino, Mariano Ruiz Funes, Gabriel Franco, Poza Juncal, Fernando González Uña, Luis Jiménez de Asúa, Miguel García Bravo-Ferrer, Lara, Botella eta Casanuevak osatua. Martxoaren 15an Batzordeak txosten bat egin zuen non fusilamentuen existentzia aitortzen zen, baina Gobernua errugabetuz.

Segurtasun jeneralaren zuzendaria, Arturo Menéndez, kargutik kendu zuten eta bere ordez Manuel Andrés Casaus izendatu zuten. Arturo Menéndez 1936ko uztailaren 19an militarrek atxilotu zuten. Iruñera eraman eta bertan fusilatu zuten.

CNT-k kanpaina bat egin zuen "politika diktatorial eta politiko matxinatuen" aurka presoen askatasuna, sindikatuen irekitzea, bilera eta prentsa askatasuna, 1932ko apirilaren 8ko "langileriaren kontrako" legea indargabetzea eta epaimahai mistoa eskatuz. CNT-ren egunkariak gertakariak oso modu tragikoan deskribatu zituen. Mobilizazioa greba jeneral baten deialdiarekin bukatu zen 1933komaiatzaren 9 eta 10-ean, "gobernariei ohartarazpen adierazkor bat despotismoa eta diktadura faxista elkarren lehian jartzen dutelako."

Rojas kapitaina 1934ko maiatzean epaitu zuten Cadizen eta 21 urteko zigorra ezarri zioten 14 hilketengatik. 1934ko uztailean, Casas Viejaseko 26 nekazari epaitu zituzten armen jabetza eta indar armatuen aurkako ekintzengatik. Hamar absolbituak izan ziren eta besteetatik batek 6 urtetako zigorra jaso zuen, lauek 5 urtetakoa, biek 3 urtetakoa, seiek 2 urtetakoa eta hiruk urte batekoa.