Luis Carrero Blanco

Luis Carrero Blanco (Santoña, Kantabria, 1904ko martxoaren 4a- Madril, 1973ko abenduaren 20a) politikari eta gudari espainiarra izan zen, Francoren gobernuan kargu ezberdinak izan zituena. ETAk hil zuen Espainiako Ministroen Kontseiluko Presidente zela, diktadura honen amaieran. Hil ondoren erregimen frankistak "Carrero Blanco" duke titulua eman zion.

Jaiotza

Militar familia baten ondorengo (aita eta aitona ejerzitoko kide ziren), Luis Carrero Blanco Santoñan jaio zen 1904an; Camilo Carrero Gutierrezen, Coruñan jaiotako teniente koronela, eta Angeles Blanco Abascal santoñarraren lehen semea izan zen. Aitonak, Camilo Carrero Senra Orensearrak, koronel gradua lortu zuen.

Formakuntza

Manzanedo de Santoña eskolan ikasi zuen eta gero Escuela Naval de San Fernandon jarraitu zuen 1918tik aurrera. 1920 eta 1921an bere lehen praktikatako bidaia egin zuen Hegoamerikara Reina Regente kruzeroan, eta Rifeko gerran parte hartu zuen (1924-1926).

Izandako ardurak

-Acorazado Alfontso XIII.eko ofiziala.

-Arcilako kostako arduradunen bigarren komandantea.

-Canovas del Castillo kañoneroko aire bidezko tenientea.

-B2 urpekoaren bigarren komandantea.

-Huescako suntsitzailearen komandantea.

-Sanjurjo generala urpekoaren ofiziala.

-Estatuko Kruzeroen Dibisioko nagusia.

-Estatuko armadako operazioen buru.

Gerra zibila

Espainiako Gerra Zibila hastean Mexiko eta Frantziako enbaxadetan ezkutatu zen miliziar errepublikarrek hil ez zezaten, azkenean, 1937an frankisten menpe zegoen eremura alde egin zuen arte. Corbetako kapitain graduarekin Huscako suntsitzaile jarri zuten eta geroago Sanjurjo Generala urpekontzian. 1939ko abuztuan Estatuko armadako operazioen buru izatera pasa zen eta 1940an fragaten kapitain izatera, Ejerzitoko bere ekintzarekin jarraituz.

Ibilbide politikoa

1940an informe bat idatzi zuen II. Mundu Gerran Espainiaren neutralitatea gomendatuz. Ordutik, Francoren konfiantzako gizon bilakatu zen, Juan Antonio Suanzes alboratuz. Idazkariorde izendatu zuten (1941) eta Presidentziako Ministro (1951), eta gero lehendakariorde, azken honekin gobernuan zuen pisua nabarmenki hazi zen. Falangisten eragina gutxitzen saiatu zen, estatuko modernizazio ekonomiko eta administratiboa bultzatu zuen, nahiz eta beti frankismoaren barnean izan, eta monarkiaren jarraipenaren planifikazioa bultzatu zuen.

1973ko ekainean gobernuko Lehendakari izendatu zuten, honek, Caudilloren heriotzaren ondoren estatuko gizon indartsu bihurtuko zela sinetsarazi zuen eta Francorik gabeko frankismoaren zutabe nagusi izango zela; baina 1973ko abenduaren 20an ETAk Madrilen egindako atentatuak asmo guzti horiek baliorik gabe utzi zituen.

Neutralitatea

Armadaren neutralitatea bultzatu zuen beti Espainiak Bigarren Mundu Gerran parten hartzea ekiditeko. Juan de la Cosa seudonimoa erabiliz bere idazle paperean, 1939an, Espainiak 1936an zuen gobernuaren antzeko bat izatea planteatu zuen, hau da, Fronte Popularreko gobernu bat. Suposizio hori bete izan balitz ez litzateke posible izango Espainiaren neutraltasuna, Espainia Alemaniaren aurkako gerrara joango litzateke eta.

"...Mugimendu Nazionalari esker 1940ko ekainean alemaniarrak Pirinioetara heltzean duintasunaren kontzeptua berreskuratu zuen herri batekin aurkitu ziren, hauek, hiltzea nahiago zutenak "zipaio" izatea baino, beren lurra zapalduko zuen edonoren aurka egiteko prest zeuden, edonor izanda ere, neutralitatearen eskubideak eta Espainiaren interes sakratuak defendatzeko, eta... alemaniarrak gelditu egin ziren Pirinioetan. Espainiar neutralitateak, beren soldaduek eta Caudillok defendaturik, aliatuek lortu ez zutena lortu zuten: dike bat jartzea Wehrmachten elur-jausiari."

Bere hilketa: Ogro operazioa

"Ogro operazioa" ETAk Carreroren hilketa planari jarritako ezkutuko izena da. ETAko kideak Madrilera joan ziren eta sotano bat alokatu zuten Claudio Coello kaleko 104. zenbakian; hortik aurrera, tunel bat ireki zuten kalearen erdiguneraino, bertan, 100 kilogramo inguruko lehergailua ezarri zuten. 1973ko abenduaren 20an leherrarazi zuten Carrero Blancoren autoa bertatik igarotzen ari zela; justu hamabost minutu lehenago hasia zen orduan klandestinitatean aritzen zen Langile Komisioak sindikatuko hamar kideren aurkako epaiketa, Proceso 1001 deitua.

Carrero Blanco hil zuen leherketa hain izan zen bortitza non autoa, Dodge 3700 GT bat, hegan irten zen eta eraikin bateko teilatuan geratu zen. Eraikin hau San Francisco de Borja elizaren alboan zegoen, minutu batzuk lehenago bertan izan zen mezatan Carrero. Beste bi pertsona ere hil ziren, Jose Antonio Bueno Fernandez polizia inspektorea eta autoaren gidaria Jose Luis Perez Mogena.

Atentatu baten posibilitateaz ohartarazi zuten arren, Carrerok ez zituen segurtasun neurriak areagotu nahi izan; bere ordutegiak ez ziren aldatzen eta autoa ez zegoen blindatuta.

Atentatuaren helburua, ETAk bidalitako agiriaren arabera, erregimen frankistan aperturista eta puristen artean ematen ari zen zatiketa areagotzea zen. Geroago Txikia Komandoko taldekide batek egindako jakinarzpen batzuen arabera, Carrero Blanco "ezinbesteko atal" eta "ordezkaezina" zen erregimen frankista puru hartan.

"Hilketak helburu oso argi batzuk zituen. 1951az geroztik Carrerok Erregimeneko gobernuaren buruzagitza bete zuen ia. Berak, inork baino hobeto sinbolizatzen zuen "frankismo puruaren" figura. Bestalde, ordezkaezin egin zen bere esperientziagatik eta inork baino hobe lortzen zuelako barne frankismoaren oreka mantentzea. [...] "

Atentatuaren egitura konplexua eta Estatu Batuetako embaxadarekin zuen gertutasuna kontuan izanik, beste erakunde batzuen eragina aipatu zuten batzuek, tartean CIArena eta honen espainiako arduraduna zen, Gonzalez Matarena. Atentatuaren egileek segituan ezeztatu zuten laguntzarik jaso izana.

AEBko embaxadak idatzitako ohar bat 2008an desklasifikatu eta argitara eman zen Madrilen, bertan, ondoriorik egokiena Carrero bere postutik desagertzea litzatekeela onartzen zen, Diez Alegria edo Castañon generalek ordezkaturik adibidez.

Yom Kippurgo gerran zehar-1973ko urria-, Carrero Blancok debekatu egin zien Estatu Batuarrei beren baseak Espainiar lurraldean erabiltzea. Horren ondorioz, TASS erakunde sobietarrak CIAk politikari frankista bat hil izana baieztatu zuen, dirudienez, honek uko egiten baitzion NATOn sartu eta Washintongo aginduak itsu-itsuan betetzeari.

Susmoa dago benetan aurpegia ikusi zitzaion atentatuaren egile bakarra "gabardina txuriko gizona", Carreroren ibilbide eta ordutegiak banatu zituena Mindanao hotelean izan zela, hau, Jose Miguel Beñaran Ordeñana, Argala, izan zen. Argala 1978an hil zuen Batallon Vasco-Español talde ultraeskuidar terroristak. Gainera, atentatuaren ustezko beste egileetako bat handik denbora gutxira hil zuten.

Ondorioak

Hilketak oihartzun handia izan zuen garai hartako Espainian, era guztietako sentimenduak sortu zituen eta eragina izan zuen ondorengo politikan.

Liburu eta filmak

Eva Forest idazleak, "Julen Agirre" seudonimoa erabiliz, urtebete geroago argitaratu zuen Frantzian Operación Ogro liburua; bertan, atentatuaren prestakuntza eta hilketak kontatzen zituen. Dena den, nahiz eta atal batzuk egiazko gertaerak kontatu, beste zenbaitzuk poliziaren ikerketak konfunditzeko eginak daudela dirudi, eta beraz, ez da iturri guztiz fidagarritzat hartzen. Hogei urte geroago liburua editatuta eta kapitulo berri batekin argitaratu zen, aldaketa horien bitartez, komandoaren ihesean parte hartu zutenak konpromisotik libre utzi nahi izan ziren.

1979an Gillo Pontecorvoren azken filma argitaratu zen Ennio Morriconeren musikarekin, Operacion Ogro. Film hau ofizialki aukeratua izan zen Veneziako festibaleko itxierarako, "kalitate espezialeko" filmtzat jo zuen Zinema Zuzendaritza Orokorrak, eta David di Donatello saria jaso zuen zuzendaritza onenagatik.

2011n Miguel Bardemek telesail labur bat zuzendu zuen El asesinato de Carrero Blanco deitua, ekoizleak Television Española (TVE), Euskal Telebista (ETB) eta BocaBoca izan ziren.

2012an Ernesto Villar kazetariak Todos quieren matar a Carrero liburua argitaratu zuen, bertan, Carrero hiltzeko konspirazio frankista baten hipotesia plazaratzen zuen, non beste zeinbat herrialdetako zerbitzu sekretuek ere zerikusia izango zuten.

Antzezlanak

La victoria del Cristo de Lepanto

Arte naval militar, bigarren atala: El buque de guerra (de la galera al portaaviones).

España y el mar, Editora Nacional, 1941.

Lepanto (15711971), Salvat Editorial/Alianza Editorial, 1971.

Juan de la Cosa seudonimoarenpean:

La gran baza soviética.

Las modernas torres de Babel.

Comentarios de un español. Las tribulaciones de don Prudencio. Diplomacia subterránea.

España ante el mundo (proceso de un aislamiento), Publicaciones Españolas, 1975.