Henry Moseley

Lanak eta garrantzia

Henry Gwinn Jeffreys Moseley 1887ko azaroaren 23an jaio eta 1915eko abuztuaren 10an hil zen zen kimikari eta fisikari britaniarra izan zen. Zientziari egin zion ekarpen nagusiena atomo-zenbakiaren kontzeptuaren egiaztapen kuantitiboa izan zen, Moseleyren legearen bidez. Kimika aurreratuan, Bohren eredu atomikoa babestu zuen, Rutherford eta Antonius van de Broekek xehetasunekin definituz, nukleo atomikoek beraien zenbaki atomikoaren antzeko karga positiboak dituztela esanez. Azken honek eskaturik, 50 elementuen X izpien espektroak ikertu zituen, eta 1912an zenbaki atomikoen legea deskubritu zuen.

Henry Moseley

Bizitza

Jaiotza

Herrialdea

Heriotza

Hezkuntza

Jarduerak

Jarduerak

Enplegatzailea(k)

Jasotako sariak

Zerbitzu militarra

Biografia

Heziketa

Moseley Weymouthen jaio zen, Ingalaterrako hegoaldean, 1887. urtean. Aita naturalista izan zen, Anatomia irakaslea Oxforden, eta Challenger Espedizioko partaide. Etonen ikasi ondoren, Oxfordeko Unibertsitatera, eta 1910ean graduatu ondoren, Manchesterreko Unibertitatera joan zen Ernest Rutherfordekin lan egitera, baina urte hori eta gero zientziarako denbora gehiago edukitzen hasi zen.

Gerraldia

1914ean Manchester utzi eta Oxfordera itzuli zen inbestigatzen jarraitzeko, baina, Lehen Mundu Gerra zela eta, Royal Engineers dibisioan alistatu zen. Gallipolira bideratu zuten, eta bertan, 1915eko abuztuaren 15ean, agindu bat telegrafiatzen ari zela, tiro bat jaso zuen buruan. Historiatzaile askok diote bere lanarengatik Nobel Saria merezi izan zuela. Moseleyren heriotza izan zen gobernu ingelesak Bigarren Mundu Gerratik orainarte zientzialari garrantzitsuen alistamendua debekatzearen arrazoia.