The Piper At The Gates Of Dawn
Pink Floyd-en Albuma
1967ko abuztuaren 4a
Abbey Road Estudioak, Londres (Otsailaren 21 — 1967ko maiatzaren 21a)
Rock psikodelikoa
42:00
Columbia Records, EMI y Capitol Records
Norman Smith
The Piper At The Gates Of Dawn Pink Floyd talde britaniarraren "debut" albuma da, 1967an argitaratua. Rock psikodeliko jeneroaren lehen diskoetakoa izan zen, The Beatles-en Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band diskoarekin batera. Rock psikodelikoan eragin gehien eduki duen LPa dela sinisten da.
Syd Barrett izan zen abesti gehienen konpositorea, baina taldekide guztien ideiak beharrezkoak izan ziren disko hau aurrera eramateko. Albumak, musika psikodelikoaren laguntzaz, espazioari, txorimaloari, gnomoei, bizikletei, maitagarriei kondaira buzurko letrak ditu. LParen izenburua Barrett-ek gaztaroan irakurtzen zituen liburu batetik dator: The Wind In The Willows, Kenneth Grahamerena, non bi protagonistak Pan jainkoarekin aurkitzen dira; honek naturaren botereak ditu bere barne, eta horren bidez animaliei urtxakur galdu bat aurkitzen laguntzen die.
Albuma, martxoaren 16, apirilaren 15, egunetan izan zen grabatua, eta maiatzaren 4, 1967ko uztaileren 16 bitartean Estudios Abbey Roadean, 41:56ko iraupenarekin. Norman Smithek produzitu zuen. Peter Bown soinu injeniaria izan zen. LPko bertsio monoaurala 1967ko abuztuaren 4ean editatu zen, eta hilabete geroago, bertsio estereofonikora editatua izan zen. Erresuma Batuko top abesti zerrendetan 6. postua lortu zuen et 131.a Estatu Batuetakoan. Estatu Batuetako abesti edizioan, "See Emily Play" "Astronomy Domine"-ren ordez zegoen, eta "Flaming" eta "Bike" abestiak kendu zituzten. Bertsio estereofonikoa disko trinko bezela argitaratu zen 1987an, eta 1994 eta 1995 urteetan bertiso remasterizatua disko trinko bezela argitaratua izan zen Estatu Batuetan. Hiru urte geroago, EMIk argitaraldi mugatu bat egin zuen, remasterizatua, monoaurala, digipak moduan, 3Dko marrazkiekin.
1972an Pink Floyden lehenengo eta bigarren diskoa batzen dira A Nice Pair deituriko album bikoitz bat egiteko. The Piper At The Gates Of Dawn diskoaren abestiak Erresuma Batuan argitaratutakoak izan ziren aldaketa bakarrarekin, "Astronomy Domine" abestia kontzertu batean zuzenean jo zuten bertsioarengatik aldatu zuten.
2006ko abuztuaren 27an, disko espezial bat argitaratu zen 40. urtemuga zelako. Honek hiru disko zituen non hauteako bi monoaural eta estereofonikoaren bertsioak ziren. Hirugarrenak, "Arnold Layne", "See Emily Play", eta "Apples And Oranges" single-ak ditu, hauetaz aparte "Candy and a Current Bun" eta "Paintbox" abestiak gehitzen dizkio. Gainera, EMIko artsiboetan aurkitu ziren "Matilda Mother" eta "Apples And Oranges" abestien bertsioak jarri ziren. Hau guztia hobetzeko, "Instellar Overdrive"-ren bi bertsio gehitu ziren. Disko honen diseinua Storm Thorgersonen eskuetan egon zen eta honek, taldekideen argazkiak errepikarazi zituen.
The Piper at The Gates of Dawn historian eragin gehiena eduki duen diskoetakoa izan da. Bere soinu aurreratua, rock, pop eta folk jeneroen nahasketarekin David Bowie, Gong, Phish, bezelako artistei ideiak hartzen lagundu die. Soinua benetan berezia da: metrikan hainbat aldaketa ditu (4/4 ko metrika normaletik 11/8 modukora pasatzean adibidez). Gainera akorde berezien konbinazioak aurki ditzazkegu (Astronomy Domine) eta eskala ez oso erabilia Matilda Mother abestian. Hala ere, improbisazioak ematen dio benetako berezitasuna Interstellar Overdrive eta Pow R. Toc H-an.
Hasieran album hau oso kritikatua izan zen, baina dembora joan ahala merezi duen tratua irabazi du. George Starostin-ek dionez album hau " Psikodeliaren Biblia da. Oso latza, sutan baitago". NMEn, 40. urteurreneko bertsioari buruz hau idatzi zuten "[...] Barrett-en bi single ditu, zentsuratuak, album originalean sartu gabekoak: "Arnold Layne" eta "See Emily Play", hauek Beatles-ek grabatu duten edozerren mailan daude. Hala ere,... Layne abestiak izugarrizko eragina eduki zuen irratitik zentsuratua izan zenean, honek garbitegiko arropa lapurtzen zuen trabesti batetaz zioelako.". Honi buruz, Pitchfork-ek hau esan zuen " The Beatles estudioko gailuak indarrean hartzen dijoen bitartean, Pink Floydek estudioa beraien burua onetik ateratzeko erabiltzen du." Kompainia berak ere hau esan zuen " Maitasunezko Uda festibaleko disko guztiak amodioa eta bakea transmititzen zuten bitartean, Piper diskoak kontrakoa egiten zuen." Honek 10etik 9.4ko nota eman zion.
"Astronomy Domine" (Barrett) 4:13
"Lucifer Sam" (Barrett) 3:07
"Matilda Mother" (Barrett) 3:08
"Flaming" (Barrett) 2:46
"Pow R. Toc H." (Barrett, Waters, Wright, Mason) 4:26
"Take Up Thy Stethoscope And Walk" (Waters) 3:07
"Interstellar Overdrive" (Barrett, Waters, Wright, Mason) 9:42
"The Gnome" (Barrett) 2:13
"Chapter 24" (Barrett) 3:42
"The Scarecrow" (Barrett) 2:11
"Bike" (Barrett) 3:22
40. Urteurreneko 3 diskoak
1. Diskoa (Mono) eta 2. Diskoa (Stereo)
"Astronomy Domine" (Barrett) 4:13
"Lucifer Sam" (Barrett) 3:07
"Matilda Mother" (Barrett) 3:08
"Flaming" (Barrett) 2:46
"Pow R. Toc H." (Barrett, Waters, Wright, Mason) 4:26
"Take Up Thy Stethoscope And Walk" (Waters) 3:07
"Interstellar Overdrive" (Barrett, Waters, Wright, Mason) 9:42
"The Gnome" (Barrett) 2:13
"Chapter 24" (Barrett) 3:42
"The Scarecrow" (Barrett) 2:11
"Bike" (Barrett) 3:22
3. Diskoa
"Arnold Layne" - 2:55 (Barrett)
"Candy and a Currant Bun" - 2:46 (Barrett)
"See Emily Play" - 2:54 (Barrett)
"Apples and Oranges" - 3:05 (Barrett)
"Paint Box" - 3:47 (Wright)
"Interstellar Overdrive" [2. Saiakera] - 5:15 (Barrett)
"Apples and Oranges" [Stereo Bertsioa] - 3:11 (Barrett)
"Matilda Mother" [Bertsio Alternoa] - 3:09 (Barrett)
"Interstellar Overdrive" [6. Siakera] - 5:03 (Barrett)
Syd Barrett: Gitarra, ahotsa ( abesti guztietan"Take Up Thy Stethoscope and Walk" eta "Interstellar Overdrive" ezik), koroak.
Roger Waters: baxua, ahotsa ("Pow R. Toc H." eta "Take Up Thy Stethoscope and Walk"), koroak.
Rick Wright: organo elektrikoa, pianoa, zelesta, ahotsa ("Astronomy Domine" y "Matilda Mother"), koroak.
Nick Mason: bateria, perkusioa.
Produkzio artistikoa: Norman Smith.
Soinu injenierua: Peter Bown.
Azalaren marrazkia eta argazkigintza: Vic Singh.
Remasterizazioa James Guthriek gainbegiratua.
Remasterizazioa digitalki Doug Sax-ek egina The Mastering Lab-en, Los Angeles.
Barne diseinua: Storm Thorgerson eta Jon Crossland.
Argazkigintza: Dezo Hoffman, Adrian Boot eta Chris Walters.
Calificaciones profesionales
Pink Floyden kronologia
Pitchfork 9.4/10
NME
George Starostin
Sputnikmusic
Allmusic
The Piper at the Gates of Dawn
(1967)