Flavius Stilicho

Flavius Stilicho edo Estilikon, 359an jaio zen eta 408ko abuztuaren 22an hil zen, Ravennan. Jeneral erromatarra izan zen, jatorriz bandaloa.

Biografia

Bere ama erromatarra zen eta aita militar bandalo bat, honek, Germanian zerbitzatu zuen Valenteren garaian. Estilikon erromatar bezala hazi zen eta Erromako goi-klaseak ezagutu zituen gaztetatik.

Erromatar armadan sartu zen eta Teodosio I.aren erreinaldian gora egin zuen. 384an, Sapor III errege pertsiarraren gortera bidalia izan zen Armeniako partizioari buruzko bake ituna egiteko. Bere Konstantinoplako itzuleran eta bake negoziazioak arrakastaz amaitzeko, Stilicho jeneral izendatu zuten eta inperioa defendatzeaz arduratu zen godoen erasoen aurka, hogei urtetan eginkizun horretaz arduratu zen. Enperadoreak Stilicho aliatu baliotsua zela aitortu zuen, eta berarekin odol lotura bat eratu zuen, Flavia Serena, bere iloba adoptatua Stilichorekin ezkondu zuen. Batasun hau Pertsiarren misiotik denbora gutxira gertatu zen, eta Serenak jaiotza eman zion azkenean Euquerio deituriko semeari.

Valentiniano II.aren hilketaren ondoren, Stilichok Frigidoko batailan Teodosioren garaipena ekarriko zuen armadari lagundu zion. Bere adiskideetako bat kanpaina osoan zehar Alariko izan zen, honek laguntzaile godo ugari agindu zituen. Stilichok bere burua batailatik bereizi zuen, eta Teodosiok, kainpainagatik nekatuta, inperioaren etorkizuneko segurtasunaren arduradun bat bezala ikusi zuen. Erroma bateratuaren azken enperadoreak hil baino lehenago Stilicho izendatu zuen bere semearen (Honorioren) tutore gisa 395.urtean. Enperadore berri eta gaztearengan bere eragina bermatzeko, Stilichok bere alaba Honoriorekin ezkondu zuen, eta hau benetako eskandalua izan zen nobleziaren eta Honorioren kortesarien artean, ez baitzuten onartzen erdi barbaro eta erdi erromatarraren alaba mendebaldeko enperadorearekin ezkondu izana.

Teodosio hil ondoren, Honorio mendebaldeko erromatar inperioaren enperadore bihurtu zen eta bere anaia (Arkadio) bizantziar inperioaren enperadore. Ez batek ez besteak ez zuen erakutsi enperadore eraginkorrak zirenik, eta Stilicho mendebaldeko erromatar armadako magister militum bilakatu zen.

Flaviusek bere gaitasunak frogatu zituen, nahiz eta bi jantzi inperialeko bere arerioen maniobrak bere karrera osoan zehar oztopatu.

Bere lehen erronka nagusia 395. urtean sortu zen. Danubioaren ondoan bizi ziren bisigodoek hunoen presiopean zeuden eta Alariko errege aukeratu zuten duela gutxi. Alarikok Erromarekin zuen ituna puskatu zuen eta honek, bere herria Trazian erbesteratzea bultzatu zuen. Frigid-en garaile izan zen armada ere mobilizatua izan zen, eta Stilichok Alarikoren indarrei aurre egin zion. Armada hau inperioko bi bitarteko formazioen konbinazioa zenez, Arkadiok bere indarrak ekialdetik Konstantinoplara deitu zituen. Arkadiok Stilichoren etsaia izan zenaren arabera jokatzen zuen. Honek, agindua bete zuen eta ekialdeko bere tropak bidali zizkion, eta oso ahul utzi zuen Alariko jarraitu ezin ahal izateko. Rufinok irabazi gutxi izan zuen Flavius zapaltzean, Konstantinoplara itzultzen ziren tropak hil baitzuten.

Bi urte geroago, 397an, Alarikoren indarrak Stilichorengatik garaituak izan ziren Mazedonian, baina Alarikok berak ihes egin zuen. Urte horretan Afrikan Gildo matxinadak arrakastaz kiskali zuen. Geroago, Rhetia ra joan zen 401.urtean, bertan aurreko senideen, bandaloen eta barbaroen beste horden aurkako kanpaina luzea egin zuen. Stilichok garaipena lortuko zuen beste bi borroka garrantzitsuetan Alarikoren aurka, Pollentian (402) eta Veronan (403). 405.urtean liburu sibilinoak suntsitzea eskatu zuen, izan ere, boterea hartu nahi zuela profetizatzen zuen.

Flaviusek Suabatarrak 405.urtean garaitu zituen, baina Rhin ibaia defentsa gabe geratu zen hurrengo urteko mendebaldeko inbasioa ahalbidetuz.

406an Radagaiso aurrez aurre ipini zuen, lubaki sendoekin inbaditzaileak setiatzen zituela, goseak garaitu zituen arte. Urte horretan bertan suabatarren, alano en eta Bandaloen inbasioa egin zen Rhin ibaian. Posible da Stilichok garaitu ahal izateko iraina antolatzea, baina ezin izan zuen egin.

Erorketa

Arrakastak izan arren, bere arbaso barbaroak eta bere fedeak eragin zuten aholku inperialen gaitzespena, 408.urtean hil zen arte. Stilichok bere etsai Alarikorekin batera Rufinoren hilketa prestatu zuenaren zurrumurra zabaldu zen, barbaroak Galiara gonbidatu zituztela 406an eta bere semea tronu inperialean jartzea aurreikusten zuela. Stilicho Honorio hezten ahalegindu zen enperadore on bat izateko, baina enperadore gazte eta manipulagarriak bere aholkulariek esandakoari kasu eginaz, Stilicho Erromako etsaia izendatu zuen. Stilicho Ravennan erretiratu zen, bertan gatibu hartu zuten. Akusazioak eztabaidatzeko ahalmena zuen arren, ez zuen aurrera egin, mendebaldeko inperioaren egoera prekarioaren ondorioen erruaren eta beldurrarengatik. 408ko abuztuaren 22an exekutatua izan zen. Exekutatu aurretik, bere magister militum-eko txapak kendu zizkioten. Denbora gutxira, bere seme Euquerio hil zuten Erroman, Stilichoren aldekoak Euquerio tronuan ez jartzeko.

Ondarea

Haren erorketaren ondoren istiluak bazeuden, foederati barbaroen emazteak eta haurrak erromatarrek sarraskitu zituzten. Ondorio naturala gizon hauek Alarikorekin elkartzea izan zen, beraien etsai koldarren aurka gidatuak izanaz ohiukatuz. Ondorioz, Alarikok Juliotar Alpeak zeharkatu zituen eta kanpaina bat hasi zuen Italiako bihotzean. 408ko irailaren aurretik, barbaroak Erromako harresien aurrean zeuden.

Jeneral gogorrik gabe, Honorio Ravennako hirian mantendu zen, bere kontseilariez inguratuta setioa hausteko aukera gutxi zeuden, beraz, estrategia pasibo bat hartu zuen Alarikorekin amaitzeko. Setioa egin eta bi urte beranduago, Alariko hirian sartu zen horman sarbide bat ireki zion traidore baten laguntzaz. Zazpi mendeetan lehen aldiz atzerritar inbaditzailea Erroman sartu zen.

Tratamendua fikzioan

Flavius Stilicho fikziozko hainbat lanetan agertu da, bai protagonista gisa eta bai antagonista gisa ere.

    • Flavius, Estilikon eleberriaren protagonista da, Felix Dahnen eleberria, 1901.urtekoa, Kleine Romane aus der Völkerwanderung serieko zati bat da, non leala eta zintzoa den.

    • Jack Whyteren arturiar serieko lehen eleberrietan. Liburu horietan Británicoren familiarekin lotura nabarmena dauka eta Whytek Merlin, Arturo eta Cameloten elezaharrarekin lotura aurkitzen du.

    • William Napierren Attila-ren lehen trilogian (2005). Printzesa Gala Plazidiaren agindupean hiltzen da, honek, Atila gaztearekin batera konspiratzailea zelako susmoa zuen, bere benetako bahitzailea.

    • Wallace Breemen Eagle in the Snow eleberrian bigarren mailako pertsonaia da.

    • Rome Total War:Barbarian Invasionen Stilicho mendebaldeko erromatar jenerala da.

  • BBC Ancient Rome: Rise and Fall of an Empire, dokumentalen seriean, Colin Heber-Percyk jokatzen du bere pertsonaia.