The conqueror edo Mongoliako menderatzailearen filma 1956an produzitu zen Howard Hughes-en eskutik non, John Wayne (buruzagi mongola Ghengis Khan) eta Susan Hayward-ren (Bortai printzesa) laguntza eduki zuen. Aktore-multzoa Agnes Moorehead, Pedro Armendáriz, William Conrad, Jefe Tahachee eta beste batzuekin bete zen. Dick Powell-ek zuzendu zuen filma.
Film-luzea porrot komertzial eta filmikoa izan zen (50eko hamarkadako film okerrenetakotzat jo zuten), baina
Utah desertuaren inguruetan filmatua izan zen pelikula. Nevadan Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuko froga eremutik gertu zeuden, 50eko hamarkadan arma nuklearrekin probak egiten zituzten garaian. Aktore-multzoak eta filmatzen zuen taldeak aste gogorrak bizi izan zituzten han, horren ondorioz, Hughes-ek 60 tonelada lur bidali zituen estudio batera filmazioa amaitzeko. Aktore zerrendak, gidatzaileak eta filmatze taldeak bazekiten proba nuklearrak egiten zirela, baina hauts erradiaktiboaren esposizio eta minbiziaren arteko erlazioa ez zegoen ondo aztertuta.
Utah unibertsitateko biologiako irakaslea, Robert Pendleton doktoreak minbiziaren gertaera filmazioko langileen eta aktore zerrendaren arteko "epidemia" bezela deskribatu zuen.
Esan beharra dago 1984. urterako 91 kidek minbizia zutela, hauen erdia baina gehiagorekin hilik. Pendleton doktoreak azpimarratu zuenez:
"Zenbaki hauekin epidemitzat jo zitekeen. Euri erradiaktibo eta minbiziaren arteko erlazioa azaltzeko ezinezkoa izan da praktikoki. Baina honelako talde batean 30 kidek baina ez lukete minbiziren bat hartzeko aukera izango epidemia balitzateke... Pentsatzen dut , The conqueror-eko aktore-multzo eta filmazio taldeak justizia auzitegira eraman zezaketela"
Film hilkorra: Tekniko eta aktore hilen azterketa zehatza erradiazio esposizioarengatik hil direnena aipaturiko filman.