Lev Isaákovich Shestov, gazteleraz León Chestov bezala ezaguna, (Kiev 1866-Paris 1938), Ukrainako filosofo existentzialista izan zen.
Shestov Errusiako existentzialismo erlijiosoko adierazgarri handienetako bat bezala hartzen da, Moskun ikasi zuen eta ondoren San Petesburgora joan zen bizitzera Errusiako iraultza hasi zen arte; iraultza horren ondoren Fraintziara erbesteratuko da eta bertan hilko da.
Bere filosofia, anarkismoari dagokionez, Friedrich Nietzscheren inguruan dago inspiratua, baina Søren Kierkegaardren esanahi erlijiosoak ere influentzia eduki zuen. Influentzoa hauek historia filosofiko okzidentalean fedea eta arrazoiaren arteko norgehiagoka ikertzera eraman zuen (Jerusalén-Atenas erlazioa) filosofia eta literaruraren adierazlerik haundienak izanik, horrela lehenengoak bigarrenak baino garrrantzi handiagoa duelarik gizakiaren arazo traszendentalak konpontzeko.
Planteamentu hori arrazionalismoari kritika egitean datza bai laiko eta erlijioso moduan, hortik arrazoia eta jakituriak harro egon behar dutela argumentatzen du eta pekatu originalaren kontsekuentzia bat dela, askatasuna eman ordez askatasun hori mugatzen dizula. Beraz, Chestoven existentzialismoa espirituala izango litzateke eta ez antropozentrikoa eta subjetiboa.
Savaterrek Shestoventzat gizakia mundu honetan beharraren preso dela dio, injustizia jasaten, ahulenen zapalkuntzean eta azkenik heriotzaren zorigaitzean; askatasun bat lortzearren jainkotasunean aurkitzen da dena posiblea den espiritualitate batean. Shestoventzat bere etsai intelektuala Spinoza da eta bere aliatuak Plotino, Lutero, Pascal eta Dostoievski.
Tolstói y Nietzsche, Filosofía del bien (1900)
Dostoyevski y Nietzsche, Filosofía de la Tragedia (1903)
Kierkegaard y la Filosofía Existencial (1936)
Atenas y Jerusalén (1937)
De la Filosofía Medieval
Gran Vigils
Potestas Clavium
Shestov, Lev Isaákovich, 1866-1938. La filosofía de la tragedia : Dostoyevsky y Nietzsche . — Buenos Aires : Emecé, 1949 . — 267 p.
Chestov, Lév Isakovitch, 1866-1938. La philosophie de la tragedie : Dostoievsky et Nietzsche . — París : Ed. de la Pléiade, 1926 . — 250 p.
Shestov, Lev Isaákovich, 1866-1938. Las revelaciones de la muerte . — Buenos Aires : Sur, 1938 . — 205 p.