Oona O'Neill

BIOGRAFIA

Oona O'Neill, Lady Oona Chaplin izenez ere ezaguna, (Warwick Parrokia, Bermudak, 1925eko maiatzaren 14an - Corsier-sur-Vevey, Suitza, 1991eko irailaren 27an) Eugene O'Neill dramaturgoaren, Nobel eta Pulitzer sarien irabazlea, eta Agnes Boulton idazlearen alaba izan zen; horrez gain, Charles Chaplin aktore, zinema zuzendari eta ekoizle britainiarraren emaztea ere izan zen.

Lehenengo urteak

Bere gurasoak Bermudatan zeuden bitartean jaio zen. Bi urte zituenean bere aitak familia alde batera utzi zuen Carlotta Monterey aktoresarekin joateko, zein bere hirugarren emaztea bihurtuko zen.

Chaplinekin bizitako garaia

Chaplin film baten grabaketan ezagutu zuen. Beraien artean 36 urteko aldea egon arren, 1943ko ekainean ezkondu ziren eta hori ez zen bere aita Eugene O'Neillentzat atsegina izan. Hala eta guztiz ere, Chaplinen behin betiko emaztea bilakatu zen eta 35 urte iraun zituen harremana eduki zuten.

Bere senarrarekin batera Suitzara joan zen; izan ere, 1952ko irailean, Candilejas-en estreinaldian, komunismoaren aldekoa izateaz salatu zuten.

Zortzi seme-alaba eduki zituzten: Geraldine aktorea, Michael, Josephine, Victoria, Eugene Anthony, Jane, Annette eta Christopher.

Azken urteak

Chaplin 1977ko eguberri egunean hil zen 88 urte zituela eta bere heriotzaren ondoren Oona New Yorkera itzuli zen. Hala eta guztiz ere, laister Corsier-sur-Veveyra itzuli zen, non 1991ko irailaren 27an pankreako minbizi batek jota hil egin zen.