Robert William "Bob" Hoskins Jr. (Bury St Edmunds, 1942ko urriaren 26 - Londres, 2014ko apirilaren 29) aktore, zuzendari eta Erresuma Batuko produktorea izan zen, Oscar Sarietara izendatua Mona Lisa (1986) intrigazko pelikulan jorratu zuen papera zela eta. Ezaguna izan zen zalantzazko liderrak interpretatzeagatik, cockney gansterrak eta baita ¿Quién engañó a Roger Rabbit? (1988), Hook (1991) eta Super Mario Bros (1993) bezalako pelikula familiarretan parte hartzeagatik ere.
Hoskins Bigarren Mundu Gerra bete-betean jaio zen, haren familia bonbardaketen ondorioz etengabe etxez aldatzen zebilen. 15 urte zituela ikasketak uztearen ondorioz, gaztaro gogorra izan zuen eta oso heziketa mugatua jaso zuen. Amari laguntzeko lan desberdinak egin behar izan zituen.
Bere aktore lanak hasieran zirkunstantzialak izan ziren, bere lagun batek antzezten zuen lekuan txantxak egiten zituelarik. Hoskinsek bere kabuz ikasi zuen antzezle lanetan Londreseko hainbat antzezlekuetan parte hartzen 1960 urtearen amaiera aldera eta telebistan izan zituen bigarren mailako paper ezberdinen ondoren, BBC telebistan, On the Move (1975-1976) seriean protagonista izan zen eta arrakasta handia izan zuen; baita Dennis Potterren Dinero caído del cielo (1978) drama musikalean, non honi esker BAFTA sarietara izendatua izan zen telebistako aktore hoberenaren moduan.
1970eko hamarkadaren erdialdean batez ere eta 1980koaren hasiera aldera telebistako lana eta Erresuma Batuko zinea uztartu zituen. Horrela, 1981ean Anthony Hopkinsekin batera Oteloren bertsioan parte hartu zuen, Jonathan Millerrek ekoiztua BBC Shakespeare telebistarako. Honez gain, El largo Viernes Santo (1980) Helen Mirrenena eta Mona Lisa (1986) bezalako pelikuletan ere parte hartu zuen, non kritikoen aldetik onetsia izan zen bere lana. Gainera, Oscar Sarietan aktore onenaren saria jaso zuen. Pink Floyd The Wall (1982) pelikulan ere agertzen da.
1984an Francis Ford Coppolaren The Cotton Cluben antzeztu zuen eta Terry Gilliamen (1985) Brasil pelikulan paper komiko bat antzeztu zuen. 1987an Mickey Rourke, Liam Neeson eta Alan Batesekin batera A Prayer for the Dyingen antzeztu zuen, Mike Hodgesek zuzendua.
1988an Eddie Valiant detektibe goibela interpretatu zuen ¿Quién engañó a Roger Rabbit? pelikulan, gaur egun klasikoa dena; ezaguna filmazioan irudi erreal eta animazio sekuentziak bateratzeagatik.
1980 urte amaiera aldera eta 1990 hasiera aldera enpresa batzuen publizitatean azaldu zen, duela gutxi pribatizatutako British Gas and British Telecomen (orain BT Group) hain zuzen ere.
1990ean Cherekin antzeztu zuen Mermaidsen eta Smeeren kontramaisu izan zen Kako-oker kapitaina pelikulan, Hooken (1991). Super Mario Bros (1993) -«bizitzan egin dudan okerrena»- eta Twenty Four Seven (1997) Shane Meadowsena.
David Copperfielden (1999) ere antzeztu zuen.
2001ean berriz ere Helen Mirren eta Michael Cainerekin batera antzeztu zuen Last Ordersen, Fred Schepisek zuzendua; eta Nikita Jrushchov interpretatu zuen Enemigo a las puertaspelikulan, non Jrushchovek komisario politiko moduan Volgogradko guduan igaro zituen egunak azaltzen ziren. 2002an Donostiako saria eman zitzaion Donostiako Zinemaldiaren 50. edizioan.
2005ean, Danny the Dogen antzeztu zuen, zine beltzeko pelikula bat, Morgan Freeman eta Jet Li artista martzial txinoarekin batera Unleasheden eta Mrs. Henderson presentan (2005) -hargatik Urrezko Globo Sarietarako izendapen bat jaso zuen (aktore zerrendan antzezle hoberenarena). 2006an, The Wind in the Willowsen antzeztu zuen, BBC eta CBCren koprodukziokoa.
Hoskinsen azkeneko antzezlanetako batean Jamie T-ren Sheila bideo musikaleko protagonista izan zen, neska-lagunaren aitaren papera jorratuz.
2012ko abuztuan, 69 urterekin, haren ordezkariak Parkinson gaixotasuna zela eta, Hoskins antzerki mundutik erretiratzen zela azaldu zuen.
2014ko apirilaren 29an hil zen pneumonia baten ondorioz, Erresuma Batuko hiriburuko ospitale batean.
Amona baten aldetik ijito jatorriak izan zituen.
Bi seme izan zituen Linda Banwellekin eta beste bi aurretik izandako ezkontza baten ondorioz, Jane Liveseyrekin.
Snow White & the Huntsman (2012)
Cuento de Navidad (2009)
Doomsday (2007) - Bill Nelson
Go Go Tales (2007) - El Barón
The Englishman's Boy (2007) (TV) - Damon Ira Chance
Ruby Blue (2007) (completo) - Jack
Outlaw (2007) - Walter Lewis
Sparkle (2007) - Vince
The Wind in the Willows (2006) (TV) - Badger
Hollywoodland (2006) - Eddie Mannix
Garfield 2 (2006) (voz) - Winston
Paris, je t'aime! (2006) - Bob Leander (segmento 'Pigalle')
Stay (2005) - Dr. Leon Patterson
Mrs. Henderson presenta (2005) - Vivían Van Damm
Danny the Dog (2005) - Bart
Beyond the Sea (2004) - Charlie Maffia
La feria de las vanidades (2004) - Sir Pitt Crawley
Den of Lions (2003) - Darius Paskevic
Frasier (2003) (serie de TV) - Coach Fuller
El lenguaje de los sueños (2003) - Henry
Juan XXIII, el Papa bueno (2003) (TV) - Angelo Roncalli/Papa Juan XXIII
Maid in Manhattan (2002) - Lionel Bloch
Víctima de guerra (2002) - Sharkey
El mundo perdido (2001) (TV) - Profr. George Challenger
Las últimas órdenes (2001) - Ray 'Raysie' Johnson
Enemigo a las puertas (2001) - Nikita Jrushchov
Don Quixote (2000) (TV) - Sancho Panza
Noriega, el favorito de Dios (2000) (TV) - Manuel Noriega
American Virgin (2000) - Joey
David Copperfield (1999) (TV) - Micawber
The White River Kid (1999) - Brother Edgar
A Room for Romeo Brass (1999) - Steven Laws
El viaje de Felicia (1999) - Hilditch
El capitán Jack (1999) - Jack Armistead
Parting Shots (1999) - Gerd Layton
Let the Good Times Roll (1999) -
La prima Bette (1998) - Cesar Crevel
Saturday Night Live (1998) (TV) - Capitán Kidd
Spice World (1997) - Disfraz de Geri
24.7 (1997) - Alan Darcy
Michael (1996) - Vartan Malt
El agente secreto (1996) - Verloc
Rainbow (1996) - Frank Bailey
Cuentos de la cripta (1996) (serie de TV)
Balto (1995) (voz) - Boris el ganso
Nixon (1995) - J. Edgar Hoover
The Forgotten Toys (1995-1999) (voz) - Teddy
The Changeling (1994) (TV) - De Flores
The Big Freeze (1993) - Sidney, compañero del fontanero
Super Mario Bros. (1993) - Mario Mario
Blue Ice (1992) - Sam García
Passed Away (1992) - Johnny Scanlan
The Inner Circle (1991) - Beria
La noche de los cristales rotos (1991) - Gus Klein (dueño de la tienda de animales/investigador privado)
El favor, el reloj y el gran pescado (1991) - Louis Aubinard
Mermaids (1990) - Lou Landsky
Black Ghost (1990) - Jack Moony
El enigma del hechicero (1988) - Darky
¿Quién engañó a Roger Rabbit? (1988) - Eddie Valiant
La solitaria pasión de Judith Hearne (1987) - James Madden
Réquiem por los que van a morir (1987) - Padre Michael Da Costa
Mona Lisa (1986) - George
Dulce libertad (1986) - Stanley Gould
Mussolini: The Decline and Fall of Il Duce (1985) (TV) - Benito Mussolini
The Dunera Boys (1985) (TV) - Morrie Mendellsohn
The Woman Who Married Clark Gable (1985) - George
The Cotton Club (1984) - Owney Madden
Lassiter (1984) - Inspector John Becker
El Cónsul Honorario (1983) - Coronel Pérez
The Beggar's Opera (1983) (TV) - Beggar
El muro (1982) - Manager deRock and Roll
Othello (1981) (TV) - Iago
El largo Viernes Santo (1980) - Harold
Flickers (1980) (TV) - Arnie Cole
Big Jim and the Figaro Club (1979) (TV) - NarradorAmanecer zulú (1979) - C.S.M. Williams
Of Mycenae and Men (1979) (TV) - Sr. Taramasalatopoulos
Dinero caído del cielo (1978) (TV) - Arthur Parker
On the Move (1978) (TV) - Alf
Rock Follies of '77 (1977) (TV) - Johnny Britten
Van der Valk (1977) - Johnny Palmer
The Crezz (1976) (TV) - Det. Sargento Marble
Thriller (1976) (TV) - Sammy Draper
Royal Flash (1975) - Guardia de policía
Thick as Thieves (1974) (TV) - Dobbs
Shoulder to Shoulder (1974) (TV) - Jack Dunn
Insertos (1974) - Big Mac
Softly, Softly (1973) (TV) - Parker
New Scotland Tard (1973) (TV) - Eddie Wharton
Crown Court (1973) (TV)
The National Health (1973) - Foster
Villains (1972) (TV)
Up the Front (1972) - Sargento recluta
Premios Óscar
Premios Globo de Oro
Premios BAFTA