Tommy Ramone

Biografia

Tamás Erdélyi, Tommy Ramone edo Thomas Erdélyi izenez ezagunagoa, (Budapest, Hungaria; 1949ko urtarrilaren 29a-Queens, New York, Estatu Batuak; 2014ko uztailaren 12a), Ramones punk rock taldeko lehen bateria-jotzaile eta kide sortzaileetako bat izan zen. Tommy izan zen Joey Ramonek bateria-jotzaile izateari utzi eta abeslaria izateko gomendioa eman zuen erantzulea. Taldean parte hartu zuen 1978ra arte, azken estudioko albuma irarri zuenean, "Rocket to Russia" hain zuzen ere. Marky Ramonek ordeztu zuen.

Bandan izan zuen jarduera motza izan arren, Ramonesen arima osatzen lagundu zuen nagusiki. Horren adibide da "Blitzkrieg Bop" abestia idaztea. Jarraitzaile askoren aburuz taldearen abesti hoberena izateaz gain, kritiko askok lehen punk generoko kanta bezala kalifikatzen zuten. Ramones utzi eta handik denbora batera taldera itzuli zen berriz, baina ez kide bezala, produktore eta disko editore bezala baizik.Horrez gain, bateria jotzeko zuen estiloa nabarmendu zen, aurrerago taldean egongo ziren bateria-jotzaileengan eragina izango zuena.Bere azken proiektu musikala bluegrass moldeko Uncle Monk taldea izan zen, Claudia Tienanekin batera.2014ko uztailaren 12an, hil egin zen 65 urte zituelarik Queensen, New York, kolangiokarzinoma (bide biliarretako minbizia) zela eta. Ramones taldeko kide sortzaileen artean bizirik zirauen bakarra zen.