Kurt Donal Cobain 1967ko otsailaren 20an Aberdeen-en jaio eta 1994ko apirilaren 5ean Seattle-en hil zen abeslari, musikagile eta gitarra jole ospetsua izan zen. Nirvana taldeko ezagunena dela esan daiteke.Nirvana eta Cobain-ek garai hartan entzunena zen musika estiloa aldatuko zuten. 1991an Smells Like Teen Spirit abestiaren etorrerak, 80ko hamarkadako estiloa alde batera utziaz, grunge eta rock alternatiboari lekua egin zion. Azkenean, abesti hau haintzat hartu zuten musikarekin zerikusia zuten hainbat komunikabidek, Kurt X.belaunaldiko bozeramaile bilakatuz.1994ko apirilaren 8an Seattle-en zeukan etxean hilik aurkitu zuten, eta froga batzuen ondoren bere buruaz beste egin zuela ziurtatu zen. Halere, oraindik ez dira jakin heriotzaren eragileak zein izan ziren.Kurt Cobain inoiz izan diren 100 gitarra-jole honenen zerrendan 12.postuan aurkitzen zen 2003an eta 45.ean 100 abeslari honenen zerrendan, bi zerrendak Rolling Stone aldizkariak argitaratuak izan ziren.
Bizitza goiztiarra
Kurt Cobain Aberdeen-en jaio zen 1967ko otsailaren 20an, familia kristau batean (Lithium abestian islatzen da etapa hau). Bere aitak Donal Lenald Cobain zuen izena eta amak Wendy Elizabeth Frandenburg. Arreba zaharrago bat ere bazuen, Kimberly, 1970ean jaioa.
Kurt oso txikia zela hasi zen musikarenganako zuen interesa agertzen. Bere izeba batek The Beatles-en hainbat kanta abesten zituen eta Ramones taldearen jarraitzalea ere bazen.
Bere gurasoak banatu zirenean Cobain-en bizitza erabat aldatu zela esan zuten bere gurasoek. Hau Kurt-ek 7 urte besterik ez zituela gertatu zen. 1993an egin zioten elkarrizketa batean zera esan zuen: "Goibel aurkitzen nintzela gogoratzen dut, triste nire gurasoengatik. Eskolako legunekin alderatzeak lotsatu egiten ninduen, nik familia klasikoaren parte izan nahi nuen eta. Ama, aita... segurtasun hori nahi nuen. Denbora luzez nire gurasoak gorrotatu nituen arrazoi hargatik". Dibortzioaren ondoren urte betez amarekin bizi zen, ondoren Montesanora bizitzera joateko, aitarekin.Eskolako garaian kirola gutxi interesatzen zitzaion, baina gurasoen jardunari esker talde batean sartu zen, borroka taldean hain zuzen ere. Halere, Kurt-ek nahiago zituen bere arteko klaseak. Eskola ordu ugari ematen zituen marrazten, giza gorputzeko atalak batez ere, nahiz eta Michael Jakcson-en karikaturaren bat ere izan. Nirvana
Bere lehen gitarra 14 urterekin jaso zuen, bere osabarengandik, Aberdeengo Rosevear Musika Zentroan lortu ziolarik, bizikleta baten ordez instrumentua aukeratuz. Momentu horretatik aurrera, Cobainek lagunekin taldeak sortzeari ekin zion, AC/DC eta Led Zeppelin-en kantak jotzen zituztelarik. Bigarren mailako hezkuntzan, ordea, arazoak izan zituen elkarrekin jotzeko norbait aurkitzeko garaian, bere lagunek artean ez baitzegoen talentu musikalik zuen inor. Beranduago, Krist Novoselic-ekin elkartu zen, punk-rocka jarraitzen zuen eta Young kalearen beste aldean bizi zen. Novoselic-en amak edergintza-areto bat zuen (Maria' s Hair Design), beraz lokal honen bigarren solairuan jotzeko aukera izaten zuten batzuetan. Urte batzuk beranduago Kurt-ek Novoselic konbentzitu nahi izan zuen musika talde bat osatzeko ideiarekin, horretarako aurretik izandako talde batekin (Fecal Matter) etxean grabaturiko demo baten kopia eman zion (Illiteracy Will Prevail izenekoa). Novoselic-ek hilabete batzuk eman zituen pentsatzen, baina azkenean baiezkoa eman zion Cobain-i, Nirvanaren oinarria sortuz.Taldea sortu eta lehen urteetan bateriajolez maiz aldatu behar izan zuten, Chad Channing taldera elkartu zen arte. Honekin, Bleach grabatu zuten, 1989an Sub Pop Records-ek argitaratua. Halere, Cobain ez zegoen Channing-en estiloarekin gustura eta taldearekin erabakia hartu ondoren, Dave Grohl-ek odezkatu zuen ordura arte Nirvana taldeko bateria izan zena. Grohl-ekin lortu zuen taldeak arrakastara eramango zuen album-a grabatzea, Nevermind (1991). Beranduago, 1993an, In Utero diskoa atera zen. Cobain-ek arazoak izan zituen Nirvanaren arrakastara ohitzeko. Gainera, komunikabideegandik jarraitua sentitzen zen eta mindura sentitzen zuen taldearen jarraitzaileak zirela esaten zutenengatik, ez baitzuten honek bidali nahi zuen mezua ulertzen.
Ezkontza
Courtney Love-ek 1990ean ikusi lehen aldiz Kurt eszenatoki baten gainean. Everett True kazetariak dioenez, bikotea L7 eta Butthole Surfers taldeen kontzertu batean izan zen aurkeztua, 1991an Los Angeles-en. (Biografia askok 1989an izan zela diote, Portland-en, baina True-k 1991an izan zela tematu da, 1992an Courtney eta Cobain-i egindako elkarrizketa batean haiek esan baitzuten).
Ezagutu eta hurrengo asteetan, Grohl-ek Love-i Curt-ekin sentimendu berdinak partekatzen zituela esanik, Love Cobain-en atzetik hasi zen. Hainbat elkarrizketa eta elkarketaren ondoren, 1991ko udazkenean, elkarrekin askotan ikusiak izan ziren. Nirvanaren Saturday Night Live-ko (1992ko hasieran) aurkezpenean, Love haurdun zegoela konturatu zen. Nirvanak pazifikoko gira amaitu eta berehala, 1992ko otsailaren 24an, Cobain eta Courtney Hawaii-ko Waikiki hondartzan ezkondu ziren.
Urte bereko abuztuaren
18an, bikotearen lehen eta alaba bakarra jaio zen, Frances Bean Cobain. Alabaren bigarren izen arraro horren jatorria lehen ekografian dago, babarrun baten itxura zuela esan baitzuen (babarrun ingelesez Bean esaten da). Lehen izena, ordea, Cobain jarraitzale sutsua zen The Vaselines taldeko Frances Mckee taldekidearen ohorez jarri zioten.1992ko Vanity Fair aldizkariko artikulo batean, Courtney-k haurdun zegoela heroina hartu zuela onartzen du, baina haurdun zegoela oraindik ez zekiela ere esaten du. Honek publikoki bere irudiari kalte egin zion. Nahiz eta komunikabideak artikulua argitaratu aurretik bikotean interesatuak egon, artikulu honek alaba droga menpekotasunarekin jaio zen jakin nahi zuten askoren iturri izan zen. Haurren zaintzako zerbitzuetakoek ere artikulu hau irakurri nahi izan zuten, guraso bezala zeuzkaten gaitasunak nolabait neurtzeko. Azkenean, auzi legal askoren ondoren, ikerkuntza itxia izan zen, bikoteari inolako kalterik eragin gabe. Honen guztiaren ondoren, Love-ek, Cobain ondoan zuela, Vanity Fair-ek bere hitzak testuingurutik atera zituela azaldu zuen.Love ez zen gustuko Nirvana zaleen artean, Cobain fama lortzeko erabiltzen ari zela esaten baitzuten. Cobain bere idolo John Lennon-ekin alderatzen zuten kritikoek, Love Yoko Ono-rekin parekatzen zuten. Badaude Love-en taldearen (Hole) Live Through This album ospetsua osatzen duten abesti gehienak Cobain-ek idatziak direla dioten zurrumurruak. Halere, Asking For It abestian Cobainek egiten dituen koroak kenduta, zurrumurruak ezin izan dira frogatu.
Adikzioa
Bere bizitzan zehar, Kurt-ek depresioaren, bronkitis kronikoa eta min fisikoaren, urdailean inoiz aurkitu ez zioten egoera kronikoaren, aurka borrokatu behar izan zuen. Inongo sendagilea ez zen gai izan honen kausa bilatzeko, nahiz eta txikia zela izan zuen eskoliosi baten ondorio izan zitekeela esan. Taldearekin burutzen zituen gira eta ekitaldiek eragiten zioten estresak eragina izan zezakeela ere ez zuten baztertu. Cobain heroina automedikatzen hasi zen.
1990 urtearen amaieran izan zuen drogarekin lehen kontaktua, normalki zuen hiperaktibitatearen aurkako bezala hartzen zuen . Hilabete batzuetan droga kasu konkretuetan bakarrik hartzen zuen, baina ez zuen denbora asko be har izan adikzio bilakatzeko. 1991 urtearen amaieran, taldeak Nevermind diskoaren sustapenerako ekitaldietan kalteak sortzen hasi zen Kurt-ek zuen droga menpekotasuna; horren erakusle dira Cobain-ek hainbat argazki-sesioetan jasandako zorabioak.Kurt-en heroinarekiko adikzioa handitzen joan zen. 1992an, Courtney eta berak guraso izan behar zutela jakin eta gutxira, errehabilitazio zentru batean sartzea erabaki zuen. Bertatik irten eta berehala, Nirvanarekin batera Japon eta Australian zehar zituzten ekitaldi batzuetara joan zen, non Cobain zurbil eta itxura txarrarekin ikusia izan zen, abstinentzia sindromeak bultzatuta. Hori zela eta, Estatu Batuetara itzuli bezain laster, Kurt-en adikzioaren berragerpena eman zen.1993ko maiatzean, Nueva York hiriko New Music Seminar-en eman behar zuten emanaldi baten aurretik, heroina sobredosia jasan zuen. Anbulantzia bati deitu ordez, Courtney-k naloxona eman zion (ilegalki lortua) konortea berreskura zezan. Ordu batzuk beranduago Nirvanak izan dituen kontzertu gogoangarrienetako hartan jo zuen Cobain-ek eta ikusleek ez zuten ezer arrarorik sumatu. Azken asteak eta heriotza
1994ko martxoaren 1ean Terminal Einz-en (Munich, Alemania) emandako kontzertuaren ondoren, Cobain-i bronkitis eta laringitis zakarra diagnostikatu zioten. Hurrengo egunean bertan Erromara zuzendu zen, sendabidea jasotzera, bertan baitzegoen bere emaztea.
Hurrengo goizean jeiki zenean, Cobain-ek champaña eta flunitrazepam nahasturik sobredosia jasan zuela ikusi zuen Love-k. Berehala ospitalera eraman zuten eta bertan igaro zuen egun osoa konorterik gabe. Bost egun ospitalean eman ondoren, irten eta berehala Seattle-era itzuli zen. Gertaera latz honen ondoren, bere emazteak ezuste hura Cobain-ek bere buruaz beste egiteko saiakera izan zela esan zuen.
Urte bereko martxoaren 18an Courtney-k poliziari deitu zion bere senarrak bere buruaz beste egin nahi zuela esateko, eta gela batean arma batekin itxi baitzen. Polizia berehala hauen etxera joan eta hainbat arma eta Cobain-en pilula ontzi bat beraekin eraman zituzten. Cobain-ek gela horretara ez zela bere buruaz beste egitera sartu esan zuen, bere emazteaz ezkutatzeko egin zuela baieztatuz. Poliziak honi buruz Courtney-ri galdetzean, Cobain-ek inoiz ez zuela bere buruaz beste egitearena aipatu eta ez zuela inoiz arma batekin ikusi aitortu zuen.
Martxoaren 25ean Love-k Cobain-en droga erabilerari buruzko bilera bat antolatu zuen. Joan ziren hamar pertsonaren artean, Cobain-en gertuko musikagileak, diskografikako exekutiboak eta Cobain-en bi lagun-minenak (Dylan Carlson, Earth taldekoa eta Michael Stipe, REM taldekoa) aurkitzen zien. Nirvanako ex-ordezkariak, Danny Goldberg, Cobain "erabat eszeptiko" bezala deskribatu zuen eta zerbait autosuntsitzailea egiten ari zelaren aurka agertu zen. Halere, egunaren amaieran, Cobain ados agertu zen desintoxikazio programa batean sartzeko ideiarekin.
Martxoaren 30ean Cobain Los Angeles-ko Exodus errekuperazio zentrura iritsi zen. Hurrengo eguneko arratsaldean, zaintzaleak bere alaba (Frances Bean Cobain) aita bisitatzera eraman zuen, ordu betez berarekin egon zelarik. Gau hartan bertan Kurt eraikinetik zigarro bat eskuan irten zen eta sei oin altu zen burdin-hesia igo ondoren ihes egin zuen. Ondoren taxi bat hartu zuen aireporturantz eta bertatik Seattle-ra bidaia. Hurrengo goizean etxera joan zen, non Michael Cali DeWitt-ekin hitz egin zuen, gertu bizi baitzen. Ondorengo egunetan Seattle zeharkatu zuen, baina bere inguruko familiar eta lagunak ez ziren bere gain egon.
Apirilaren 3an Love-k ikertzaile pribatu bat kontratatu zuen Cobain bila zezan. Hurrengo egunean, Courtney-k Cobain-en izena eman zuen pertsona desagertuen zerrendan honen amaren izena erabiliz eta berari ezer esan gabe. Gainera, bere buruaz beste egin nahi zuela eta arma baten jabetza zituela gehitu zituen.
Apirilaren 5ean Kurt Cobain hil egin zen.
1994ko apirilaren 8an Cobain-en gorpua bere garaje gaineko gela batean aurkituzuen Veca Electric-eko Gary Smith langileak. Smith goiz hartan iritsi zen Cobain-en etxera segurtasun sistema elektriko bat instalatzeko asmoz eta hor aurkitu zuen gorpua, hasieran maniki bat zela pentsatuz. Cobain-en belarritik irteten zen odola ikusi arte lo zegoela zihur zegoen. Bere buruaz beste egin zuela frogatzen zuen nota antzeko bat ere aurkitu zuen loreontzi txiki batean, zera esaten zuelarik: " Pixkanaka erretzea itzaltzea baino hobe da". Gorpuaren ondoan Cobain-ek Dylan Carlson-en laguntzaz lorturiko eskopeta aurkitzen zen. Autopsiaren emaitzen arabera heriotza "buruan sarturiko balak eragindako zauriak" sortua izan zen. Gorpua dagoeneko hilik aurkitu zenez, apirilaren 4era gertura daiteke bizia galdu zuen unea. Gainera, idatzi zuen nota ofizialetik at (Tom Grant-ek nota honen azken esaldiak bere emazteak idatzi zituela dio), badago beste bat non Courtney-k, arrazoi ezezagunengatik, ez zuen erakutsi nahi izan eta inork irakurri baino lehen erre zuen. Cobain-en gorpua erre egin zuten eta bere errautsak hiru zatitan banatu zituzten. Hiru zatietatik lehena Tibetar Budismo tenplu batean zabaldu zen (Ithaca, New York), bigarren zatia Wishkah errekan bere alabak botaz eta azken zatia bere emazte Courtney Love-ri emana izan zen.Cobain Club 27-ko kide da. Bertan sartzen dira 27 urte zituztela hil ziren musikagileak.Nahiz eta urte asko igaro diren, oraindik ez da bere buruaz beste egin zuenik argitu, ez baitaude hori baieztatzen duten froga nahikoa. Ez ziren bere ondoan agertu zen eskopetan hatz markak aurkitu, ezta nota idazteko erabili ziren orri edo luman. Gainera, autopsian erakutsi zenez, Cobain-en gorpuak hilgarria izateko baino hiru aldiz heroina kantitate gehiago zegoen bere gorputzean, besoa altxatzeko ere ahalmena kentzen ziotena.
Cobain rock alternatiboko lehen artisten jarraitzale sutsua zen. Egin zizkioten elkarrizketetan asko aipatzen zituen, askotan bere taldeari baino garrantzia gehiago emanaz. Pixies taldeak bere musikan izaniko eraginaz ere hitz egin zuen askotan, talde horren eta Smells Like Teen Spirit abestiaren arteko kidetasunak emanez.
Melody Maker aldizkariari kontatu zion lez, 1992an, Surfer Rosa (Pixies taldearen album-a) lehen aldiz entzutean estiloa apur bat aldatzeko konbentzitu zuen, eta hori Nevermind diskoan islatzen dela esan daiteke.
Bere musika-jole gustukoenen partea hartzea lortzen saiatu zen. Adibidez, 1993an, eszenatokian bigarren gitarra-jole bat nahi zuela pentsatu zuenean, The Germs talde kaliforniar ospetsuko Pat Smear-i eskatu zion. Urte berean, MTV Unplugged-en aurkezpenerako ensaioetan Meat Puppets taldearen hiru abesti jotzeko arazoak zituztenean, talde hartako liderrei, Curt eta Cris Kirkwood anai-arrebei, deitu zien haiek jo zezaten.
Sonic Youth-ek Nirvanari ospea lortzen laguntzen zion bitartean, Nirvanak indie estiloko taldeei laguntzen zien aldi berean. Bandak, The Jesus Lizard taldearen abesti batean hartu zuen parte, biek lortu zuten alde ona, Nirvanak bere indie estiloa igoaz eta The Jesus Lizard-ek publikoa gerturatuz.
The Beatles-ek eragin handia izan zuen Cobainengan. Mirespen handia erakutsi zuen Jonh Lennon-engan, bere
idolo kontsideratzen baitzuen bere egunerokoen arabera, eta gainera, About A Girl abestia The Beatles-en estilora hurbildu nahian idatziriko abestia zela ere onartu zuen. Punk estiloko eragina ere jaso zuen, besteak beste Black Flag eta Sex Pistols bezalako taldeen izaera eta estilo artistikoagatik.
Nahiz eta Cobain-ek indie estiloaren eragina jasan, lehen urteetako Nirvanaren soinuan 70.hamarkadako rock gogorreko banden eragina nabarmentzen da, Led Zeppelin, Queen, Black Sabbath eta Kiss besteen artean. Denbora tarte horretan, Nirvanak talde horien abestiak tartekatzeko ohitura zuen.
Horiez gain, lehengoko garaietan ezagunak izan ziren taldeen eragina ere jaso zuen, MTV Unplugged kontzertua Where did you sleep last night (Leadbelly blues artistaren abestia, Cobain-en gustukoenetako bat)
abestiaren bertsio ezberdin batekin amaitu zen. Unplugged horretan ere, David Bowie-ren The Man Who Sold The World abestu zuen.
Cobain-en abestirik ezagunena Smells Like Teen Spirit da, grunge estiloaren himnotzat onartua. Abesti honen atzean badago historia: Kathleen Hannak, Kurt-en lagun batek, bere horman "Kurt smells like Teen Spirit" (Kurt-ek Teen Spirit-en usaina du) esaldia idatzi zuen, une hartan Kurt-en neskalaguna zenak erabiltzen zuen desodoranteari aipamena eginez. Kurt-ek ez zuen grazia ulertu eta esaldiari esanahi iraultzailea eman zion.
Heriotzaren ondoren, 1994an, MTV-k kontzertu akustiko bat eman zuen telebistan eta MTV Unplugged in New York album-a kaleratuko da, grammy baten irabazle izanaz. Bi urte beranduago, From the Muddy Banks of the Wishkah izeneko album-a irtengo da, zuzeneko abestiz osatua. 2002an, Love eta taldeko biren arteko arazo judizialen ondoren, Nirvanaren arrakasta handien album-a argitaratuko da, You Know You're Right inoiz argitaratu gabeko abestiarekin. Abesti honen garrantzia handia da, izan ere, Nirvanaren azken estudioko lana da, 1994ko urtarrilean grabatua.
2004an With The Lights Out box set-a irtengo da, taldearen material guztiz berriarekin, B aldeak eta zuzeneko agerraldiak besteak beste. Rolling Stone aldizkariaren arabera, box set hau "historiako salduena" da. Hurrengo urtean, box set-aren onena eta hiru abestiren bertsio berriz osaturiko bilduma (Sliver: The Best of the Box) kaleratuko da. Hiru abestietako bat Spank Thru da, Kurt eta Krist-en ahotan Nirvanaren lehen abestia. Gainera, bilduma honetan agertzen den bertsioa, Kurt-ek Krist taldea osatzeko konbentzitzeko erabili zuena da. Gero, adiktoei laguntzeko fundazioa sortu zen, Cobain izenarekin.
Abeslari eta mundu mailan oso ezagun diren askok aipatu dute Kurt Cobain egin zaizkien elkarrizketetan. Adibidez, Tupac Shakur rap abeslariari 1994ko azaroaren 28an eginiko elkarrizketan (oso entzuna da elkarrizketa hau, bost tiro eman baino egun bat lehenago izan baitzen), nahiz eta denboraldi ona igarotzen ez egon, abeslariak hori guztia ahal zuen modu onenean eramango zuela bere buruari Kurt Cobain-ek bezala tiro bat eman gabe esan zuen.
1994an, Oasis taldeak ere Live Forever abestiarekin eginiko video clip-ean, Cobain gitarra jotzen agertzen den argazkia ikus daiteke. Hau bertako liderrak (Noel Gallagher) Nirvanaren jarraitzalea zela onartu zuelako izan zitekeen, baina badakigu Cobain-en abestien letrei buruz gaizkiesaka aritu zela. Horregatik, lehen esandako abestia konposatu zuen (Live Forever), Nirvanaren abesti tristeenetako bati (I hate myself and I want to die: nire burua gorroto dut eta hil egin nahi dut) erantzunez.
2001ean How High filmean aipatua izan zen Elvis-ekin batera.
2004an, hil eta handik 10 urtera, Barnaby Legg, Jim McCartney eta Flameboy artisten komiki-biografia batean ageri da.
Urte berean, Mama Ladilla talde espainiarrak Smells Like Teen Spirit abestiaren bertsio libre bat egiten du bertan Cobain aipatuz.
2005.urtean Gus Van Sant zine zuzendariak Cannes-ko zinemaldian Last Days pelikula aurkezten du, Kurt Cobain-en azken egunak islatzen dituena. Bertan Michael Pitt-ek beteko du Cobain-en papera, grunge talde bateko musikagilea krisi psikologiko baten erdian dagoelarik bere buruaz beste egiteko inguruko guztiaz aldentzen dela ikusiko delarik.
Pearl Jam-ek ere, heriotzaren egunetik 8 egun igaro ez zirenean, Saturday Night Live programan Daughter abestia jotzean Neil Young-en "Hey, Hey, My, My" abestiaren zati bat sartu zuen, Cobain gogoratzeko modu bezala; izan ere, Cobain-ek idatzi zuen notan Neil Young-en abestiko esaldia ageri zen, "Pixkanaka erretzea itzaltzea baino hobe da" delakoa.
Dover taldeak ez da atzean gelditzen eta The Weak Hour of the Rooster abestian Cobain gogoratzen dute, aurrez esandako esaldia sartuz.
2007an Kurt Cobain-i buruzko pelikula berri baten produkzioa hasten da Courtney Love koproduktora exekutiba duelarik, eta Charles R. Cross idazlearen Heavier Than Heaven liburuan oinarrituz. Grabazioa 2008an hasi zen.
Aurrez esan bezala, Rolling Stone aldizkariak argitaratu dituen bi zerrendetan bere izena ageri da, bai historiako 100 gitarrajole onenen artean (12.postuan) eta baita 100 abeslari onenen artean (45.ean).
Red Hot Chili Peppers taldeko abeslariari bere lagun Kurt-en heriotzaren berri ematean, honek abesti bat idaztea pentsatzen du, Tearjerker deituko delarik. Abesti hau 1995eko One Hot Minute album-ean aurki dezakegu.
"Nunca seremos estrellas del rock" Jordi Sierra i Fabra-ren liburuan asko agertzen da, Ventura protagonistaren talde gustukoena Nirvana baita. Gainera, Cobain izeneko kapitulu bat dago. Liburuaren zati askotan protagonistak ea bere buruari tiro egiteko arrazoiak zeintzuk diren galdetzen ditu, Cobain-en heriotza gogoratzen digularik.
2006an BBC-k rock musikari buruz eginiko Seven ages of rock programako 6.kapituluan, bere bizitza eta Nirvanan emaniko urteak agertzen dira.
Gaur egun Aberdeen-go eskualdera joango bagina, sarreran aurkituko dugun ongi etorria ematen duen kartelean, bertan jaio zen Kurt Cobain musikariaren omenez ezarritako esaldia ikus genezake, bere abesti bati aipamena eginez, "Come as you are" (etor zaitez zaren bezala).Padre de Familia telesaileko kapitulu batean ere agertzen da musikari ezagun hau. Brian txakurra zerura joatean Van Gogh, Ernest Hemingway eta Kurt Cobain-ekin elkartzen da.2008an baita ere, The Wrestler filmean, Mickey Rourke eta Marisa Tomei pertsonaiek eztabaida txiki bat izaten dute musikaren inguruan, Kurt bere grunge estiloarekin musika izorratzeaz gutxietsiz.
Kurt Cobain Guitar Hero 5 joko elektronikoko pertsonaia bezala agertzen da, nahiz eta bere garaian Cobain-en jarraitzale eta emaztearengan eztabaida sortu; izan ere, azken honek ez zien inolako baimenik eman Kurt jokoko pertsonaia bezala agertu ahal izateko.