Bryan Keith Holland (1965eko abenduaren 29a; Garden Grove, Orange Country, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak) Dexter
Holland izenez ezagunagoa dena, punk rock estiloko The Offspring taldearen abeslaria eta bigarren gitarra da. Aita
Dexterrek Ibanez markako gitarrak erabiltzen ditu Gauge DR 10 sokekin. Gitarrak afinatzeko Sabine RT-1601 Rack afinadorea erabiltzen du eta Mesa Boogie edo Bogner amplifikatzaileak erabiltzen ditu Furman bihurgailuez gain.
Administratzaile eta anderaño baten semeaz gain, lau seme-alabetatik hirugarrebna izanik, Dexter ikasle bikaina izan zen. DBHa amaitu ondoren biologia molekularra ikasi zuen Kalifornia Hegoaldeko unibertsitatean. The Offspring taldeko kide den Noodlesek ezarri zion Dexter ezizena, ingelesez "cerebrito" esan nahi duelako.
1984an Greg K eta Dexterrek Manic Subsidial izeneko taldea sortu zuten, baina gitarristak eta bateriak taldea utzi behar izan zuten ikasketekin jarraitzeko. Dexterrek Clowns Of Death taldea ezagutu zuenean, Kevin Wasserman ("Noodles") eta Ron Welty bere taldera eramatea lortu zuen, bi hauek beraien taldea utziz.
Nemesis Records Punk diskoetxe independienteak lagundu zien beraien lehen diska merkaturatzen The Offspring izenarekin.
1992an The Offspring taldeak bere bigarren diska merkaturatua zuen, Ignition izenarekin. Dexter, karrera amaitu ondoren, doktorego bat ikasten hasi zen UCLAn (Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen), baina beraien hirugarren diskaren, Smashen, arrakastaren ondorioz berta behera utzi behar izan zuen. Unibertsitate hartako irakasle garrantzitsu batek ikasketetan jarraitzera bultzatu zuen, etorkizun arrakastatsua ikusten bait zion medikuntza munduan, Rock talde batetik bizitzea oso arriskutsua zela aldarriaktuz.
Ala eta guztiz Dexterrek aurrera jarraitu zuen taldearekin.
1997an Dexter Kristine Lunarekin ezkondu zen. Badago zurrumurru bat non Dexterren alabaren, Alexaren, ama hil egin zen eta "Gone Away" abestia bere homenean idatzi zen. Dexterrek hegazkin pilotu titulua du eta bere hegazkina du. Dexter Tom Hollanden, beldurrezko pelikulen zuzendariararen, hiloba da eta Josh Holland aktorearen lehengusua.
Abeslariaren erreferentzia nabarmenak ondorengo hauek dira: Sex Pistols, Ramones, True Sounds Of Liberty, The Rolling Stones, Kiss, Aerosmith, The Clash, Bad Brains, Bad Religion, Queen, Van Halen, Social Distortion, Circle Jeks, Agent Orange, UFO, The Beatles, Bob Dylan, Bob Marley, Black Flag, Descendents, Adolescents eta The Police.
Dexterren etxebizitza garrantzitsuena Kaliforniako Orange Countrykoa da, Alex Varkatzasen (Atreyu taldearen abeslaria) eta M.Shadowsen (Avenged Sevenfold taldearen abeslaria) oso gertu kokatzen den etxe batean.
2000. urtean taldeak hainbat arazo larri izan zituen bere diskoetexearekin, Columbia Records-ekin. Conspiracy Of One diska merkaturatu baina denbora bat lehenago taldeak albuma dohainik eskaini zuen interneten. Diska deskargatzen zuen oro zuzenean milioi bat dolar irabazteko zozketa batean sartzen zen (irabazleak saria diskaren irteera egunean jasoko zuen MTV telebista katean).
Denbora luzez egon ziren idea horretaz hitz egiten, entzuleei zerbait zor zietela uste baitzuten eta horrela diska berriaren publiz
itatea lor zezaketen. Hasieran Sonyk aurrera egiten utzi behar zien baina abokatuek ez zieten uzten, diskaren muntaketan urte bete iraungo zuela usten bai zuten. Taldeak diska grabatu bezain laster gira bat egin nahi zuen abesti berriak aurkezteko. Horretarako Columbia-rekin akordio batera iritsi zen, nahiz eta diskoetxearen eskaera batzuk onartu behar izan.
Napster-en sartu zirenean, hauekin ere hainbat arazo izan zituzten, Limp Bizkit eta Radiohead taldeekin batera. Dexterren taldeak Napster-en merchandise-a saldu zuen honekin hitz egin gabe. Ala eta guztiz ere Napster-ek probetxu ateratzeko egoera egokia ikusi zuen eta taldearekin batera lanean hasi zen.