José Antonio Labordeta

José Antonio Labordeta Subías ( Zaragoza, 1935eko martxoaren 10 - ibídem 2010eko irailaren 19) kantautore, idazle eta politikari espainiarra izan zen, Chunta Aragonesistako kongresuko diputatua izan zen VII eta VIII legislaturan.

Biografia

Miguel Labordetaren eta Sara Subíasen semea, Miguel Labordeta poetaren anaia zen eta 1963ko irailaren 29an ezkondu zen Juana de Grandesekin, Agustín Muñoz Grandes generalaren ilobarekin. Hiru alaba zituen Angela, Ana eta paula eta bi iloba.

Bere lehen ikasketak Zaragozako Alemaniar eskolan egin zituen eta eskola familiarrean non batxilergoa burutu zuen; zuzenbidean matrikulatu zen eta azkenik Filosofia eta Letretan lizenziatu zen Zaragozako Unibertsitatean non 2010.urtean Doctor Honoris Causa izendatu zuten. 1964.urtean irakaskuntza erdiko oposizioak aprobatu zituen Geografia, Historia eta Arteko irakasle bezala eta Teruelko Instituto Nacional de Bachillerato Ibáñez Martínera zuzendua izan zen. Hemen sei urtez aritu zen lanean. Bai hemen eta bai Colegio Menor San Pablon Joaquín Carbonell, Federico Jiménez Losantos, Federico Trillo eta Manuel Pizarroren irakaslea izan zen.

Zaragozara itzuli zen 1970ean non irakasten jarraitu zuen Buen Pastor eskolan (zuzendari eta historiako irakasle bezala) eta Bachillergo Ramón Pignatelli insitutoan. 1972.urtean Eloy Fernández Clementerekin batera Andalan aldizkari kulturala sortu zuen.

1976.urtean Partido Socialista Aragón partidu politikoaren sorreran parte hartu zuen eta beranduago Senatura presentau zen Ezker Batuarekin. Chunta Aragonesistako (CHA) kide bezala Zaragozako diputatu aukeratua izan zen 2000.urtean eta partidu aragonesista honen errepresentantea izan zen Diputatuen Kongresuan 2000. urtetik 2008.urterarte. Langile Komisioko kide izan zen 1977.urtetik aurrera.

Gerrari ez lemaren defendatzaile amorratua eta Ebroko Trasbasearen aurka beti nota diferente bat markatu zuen Hemizikloan. Pare bat alditan ahozko istiluetara iritsi zenAlderdi Popularreko diputatu batzuekin. Horietako batean bere esaldi famatu bat esan zien " A la mierda". Berak esaten zuen hori izango zela bere hilarrian jarriko zuten esaldia. Berak azaltzen zuen nola sortu zen esaldi hori. Egun oso zaila izan zen eta egun osoan Irakeko Gerrari buruz eztabaidatzen egon ziren eta denek ahakar egiten zioten esaldi hauekin: " vete con la mochila a Teruel" eta norbaitek esan zionean " que me dices cantautor de las narices" ezin izan zuela gehiago jasan eta bere esaldi famatua esan zuen ez ziotelako hitz egiten uzten.

2010eko irailaren 19an hil zen Miguel Servet ospitalean Zaragozan 75 urte zituelarik 2006.urtean diagnostikatu zioten prostata minbizia baten ondorioz, honek bere azken bizitzako hilabeteak bere etxeko ohean etzanda egotea behartu zuen.

Bere azken ekintza publikoa 2010 eko irailaren 6an izan zen non Defentsarako ministrak Carme Chacón eta hezkuntzako Ángel Gabilondo ministroak bere etxean eman entregatu zioten la Gran Cruz de la Orden de Alfonso X el Sabio; Gobernuak eman zion errekonozimendu bat bere jakinduriagatik, bere pasioarengatik, bere herriaren libertatea eta defentsa defenditzeagatik. Honegatik ere beste sari bat eman zioten Lanaren domina.

Poesia

Bere idazle ikuspegia beti bigarren maila batean ikusi zen, izan ere, kantautore eta diputatu bezala zen ezaguna. Hala ere, bere aitaren bidea jarraituz ( latingo katedratiko bat oso afizionatua poesia klasiko aintzinari) eta bere anaiarena Miguel Labordeta gerraosteko poesia espainiarraren idazle famatua. Hauen aktibitate poetikoak zerikusi handia eduki zuen bere bizitzan. Berak esan zuen bere benetazko lana idazlearena zela eta bere abestiak musika emandako poemak zirela. Hala ere, bere poesietan ahots intimo bat nabaritzen da bere abesti borrokalari eta sozialetan ez bezala. Bere lehen poema-bilduna argitaratu zuen 1959.urtean bere karrera musikala hasi baino askoz lehenago eta ondorengo poesi liburu gauen egile izan zen:

Sucede el pensamiento (1959)

Las Sonatas (1965)

Cantar y callar (1971)

Treinta y cinco veces uno (1972)

Tribulatorio (1973)

Método de lectura (1980)

Jardín de la memoria (1985)

Diario de un náufrago (1988)

Monegros (1994)

Bere lehen obra poetikoa, Sucede el pensamiento, Juan Ramón Jimémez estilo intelektualeko poetaren eta 27ko belaunaldi neopopularrekoren arteko nahasketa bat da. Bertan oraindik ahots propio bat eskuratzeko eragozpena nabari da batez ere kontuan hartuta bere anaia Miguel Labordetaren poesia tremendista eta epilikarengatik non José Antonio ezin zuen ihes egin. Beste alde batetik, gogaitasun eta hutsune esentziala eta César Vallejo edo Paul Verlainen eragina bereizgarri pertsonalak dira. Eloy Fernández Clementeren ustez obra hau honela definitu daiteke «una poesía del yo inmerso en un mundo cerrado y sin grandes esperanzas».

Bere jardunbide poetikoko obrarik erabakigarriena Cantar y Callar izan zen, bere argitarapena 1967.urterako pentsatuta bazegoen ere, ez zen 1971.urterarte argitaratu. Antonio Pérez Lasherasen ustez hemen benetako ahotsa lortzen du aurreko poesietan azaltzen ziren oihartzunak alde batera utziz eta garbituz. Autorearen topaketa benetan kezkatu zuen errealitate sozialarekin modo intelektualean non autobiografikoarekin urtzen den. Borroka honetan konklusio bat sortzen da erreflexio moduan, gauza pertsonalak gainditzen dituenak unibertsalitzatzeko.

Diario de un náufrago bere poesietako gailurretako bat da. Bertan bere poesiak sartzen dira eguneroko pertsonal bat balitz bezala, baina bere poesiak poesia normaletik urrunago doaz, izan ere, bertan interes sozialeko gauzak, melankolia eta patuaren kezkak azaltzen dira. Gizonaren bizitza hondoratze bat da larritasun bakarde batean, nazka eta hutsa nagusituz. Bertan bakardadearen garrantzia eta memorianean azaltzen dira monologoen bidez edota desagertutako pertsonekin elkarrizketatuz. Poetaren ahotsa hemen finkatzen da «uno de los más bellos de su autor y singulares de los últimos años de poesía española» esan zuen Pérez Lasherasek.

Bere azken poemarioa, Monegros, tonu desberdin bat dauka, ironikoa era isekaria non jatorria aragonesismoan dauka bere poesietako konstante bat. José Antonio Labordetak erreflexionatu egiten du monegroko desertuaren markoan, estanpa poetiko laburretan eta bertso laburretan.

Bere azken poemak bere blogean publikatuak izan ziren <http://zaragozame.com/labordeta/>.

Prosa

Azpimarratzekoa izan zen ere bere obra narratiboa Mediometro 1971.urtean hasia eta Pepeles de Son Armadans aldizkari literarioan publikatua. 1974.urtean bere lehen obra narratiboa, Cada cual que aprenda su juego, bi kontaketa laburrez osatutako liburua argitaratu zen. 1986.urtean El comité publikatu zuen narrazio motz bat. Mitologías de mamá nobela 1992.urtean publikatu zuen eta Cuentos de San Cayetano 2004.urtean non bertako protagonistak gerraosteko bi ume diren. 2007.urtean bere azken nobela argitaratu zuen, En el remolino. Beste ipuin batzuk ere idatzi zituen non berak sortutako Andalan aldizkari kulturalean azaldu ziren.

Hainbat memori liburu idatzi zituen: Con la voz a cuestas (1982), Banderas rotas (2001) eta Memorias de un beduino en el Congreso de los Diputados (2009), non bere bizipenak kontatzen dituen Madrilgo diputatuan jardun zuenean. Autobiografiko bat ere idatzi zuen Tierra sin mar (1995) non bere ipuin artikulu eta poesiak nahastu zituen. Azkenik Regular, gracias a Dios idatzi zuen 2010.urtean, hau zuen gaixotasunarengatik idatzi zuen.

Editore eta kazetari bezla Andalán astekariaren sortzailea izan zen, aldizkari hau diktadura frankistaren aurka azaldu zen eta Aragoiko transizioa markatu zuen. Prentsan zutabegile bezala jardun zuen aldizkari hauetan: El Día, Diario 16, El Periódico de Aragón, Público eta El Mundon. Los amigos Contados (1994) eta Historia de Paletonia (2011) bere zutabegile aktibitatearen islapena dira.

Kantautorea

Espainiar autoreko abestien adierrazgarri printzipala izan zen. Bere karrera musikala 1968.urtean hasi zuen Andros II albumarekin. Hau eta gero Fuendetodos del libro de poesía Cantar y callar publikatu zuen eta gero hauek jarraituko zioten:

Tiempo de espera (1975)

Cantes de la tierra adentro (1976)

Que no amanece por nada (1978)

Cantata para un país (1979)

Las cuatro estaciones (1981)

Qué queda de ti, qué queda de mí (1984)

Aguantando el temporal (1985)

Qué vamos a hacer (1987)

Trilce (1989)

Tú yo y los demás (1991)

Canciones de amor (1993)

Recuento (1995)

Paisajes (1997)

Labordeta, nueva visión (1999)

Con la voz a cuestas (2001)

Vayatrés (2009) Con La Bullonera y Joaquín Carbonell

Bere abestietan bere lurrari buruz hitz egiten du beti tonu triste batean horrek bereizten du Labordeta. Bere abesti esanguratsuen artean hauek daude: «Canto a la libertad», «Aragón», «Somos» eta «Banderas rotas».

Telebista

TVE parte hartu zuen 1990 urtean Camilo José Celaren Del Miño al Bidasoa obran non Dupont eskalearen papera intrerpetatu zuen.

Beranduago (1995-2000) urte tarte horietan (TVE) kateko Un país en la mochila programaren aurkezle eta gidoilari izan zen. 29 kapituloko serie bat non Labordeta motxila sorbaldan Espainia barrualdeko herrien barrena jarduten zuen herrialdearen aurpegi ezezaguna eta bertako jendeak nola bizi ziren erakusten.

Errekonozimenduak

Nicaraguako gobernuak 2003.urtean la Orden de Saurí errekonozimendua eman zion Labordetari.

Ministroen kontseiluak 2009ko abenduaren 4an Laneko Meritoko Urrezko domina eman zioten José Antonio Labordetari. Errekonozimendu honek pertsona batek lanean diharduen kondukta ona bere lanaren jarduera... gauza saritu eta destakatu nahi ditu.

2010 eko martxoaren 23an Zaragozako Unibertsitateak Labordeta Doctor Honoris Causa izendatu zuen.

2010eko irailaren 6an Gran Cruz de la Orden de Alfonso X el Sabio eman zion Espainiako Gobernuak.

Autonomi-erkidegoko saririk handiena da. Bere helburua pertsona fisiko edo juridikoen, edo erakundeen, zentruak edo kolektibo publikoak... errekonozitzea da aragoiko identitatearen defentsan. Titulu hau 2010eko irailaren 20an eman zioten.

Zaragozako udaletxeak Parque Grande José Antonio Labordeta izena eman zion ordurarte Parque Primo de Rivera izenez ezagutzen zen parkeari, hiriko zati berde ezagunetako bati.

Diskografia eta bibliografia

DISKOGRAFIA:

Andros II 1968

Cantar y callar 1971

Cantar y callar (LP) 1974

Tiempo de espera 1975

Cantes de la tierra adentro 1976

Labordeta en directo 1977

Que no amanece por nada 1978

Cantata para un país 1979

Las cuatro estaciones 1981

Qué queda de ti, qué queda de mí 1984

Aguantando el temporal 1985

Qué vamos a hacer 1987

Trilce 1989

Tú, yo y los demás 1991

Canciones de amor 1993

Recuento (Labordeta zuzenean) 1995

Paisajes 1997

30 canciones en la mochila 2001

Con la voz a cuestas 2001

Vayatrés 2009

BIBLIOGRAFIA:

Sucede el pensamiento 1959 poesia

Las Sonatas 1965 poesia

Mediometro 1970 ipuina

Cantar y callar 1971 poesia

Treinta y cinco veces uno 1972 poesia

Tribulatorio 1973 poesía

Cada cual que aprenda su juego 1974 bi kontaketa motz

Poemas y canciones 1976 antologia

Método de lectura 1980 poesia

Con la voz a cuestas 1982 memoria

Aragón en la mochila 1983 bidaia liburua

Jardín de la memoria 1985 poesia

El comité 1986 nobela

Diario de náufrago 1988 poesia

Mitologías de mamá 1992 nobela

Los amigos contados 1994 memoria

Monegros 1994 poesia

Un país en la mochila 1995 bidaia liburua

Tierra sin mar 1995 entsegua

Banderas rotas 2001 memoria, entsegua

Dulce sabor de días agrestes 2003 antologia poetikoa

Cuentos de San Cayetano 2004 ipuinak

En el remolino 2007 nobela

Memorias de un beduino en el Congreso de los Diputados 2008 memoriak

Regular, gracias a Dios. Memorias compartidas 2010 memoriak

Mercado Central 2011 hil ostekoa

Historia de Paletonia 2011 artikuluak Andalán, hil ostekoa