Manfred von Richthofen

Manfred Albrecht Freiherr von Richthofen (Breslavia, Alemaniar Imperioa

; 1892ko maiatzaren 2a Vaux-sur-Somme, Frantzia; 1918ko apirilaren 21a) alemaniar militar eta pilotua izan zen, “Baron Rojo” izenez ezagunagoa. Lehen Mundu Gerra garaian, etsaien 80 hegazkin eraisteko gai izan zen, 1918ko apirilaren 21eko goizean bera eraitsi zuten arte Frantziako iparraldean.Alemanen heroi hau, etsaiek guztiz errespetatzen zuten Lehen Mundu Gerra garaian, biktimei zaurituta alde egiten uzten baizien. Bere unitatea britaniarren 150 hegazkinen eraisteen erantzule izan zen, bere 66 hegazkinen aurrean. Honegatik jaso zuen “Pour le Mérite” domina.Bere hegazkinek, “caza biplano”, “Albatros D.II” eta geroago “triplano Fokker Dr.I”, bira eta maniobra ugari egiteko gaitasuna ematen zioten. Hala ere, bere aire borroketako garaipen gehienak, “Albatros” erako hegazkinekin lortu zituen.Biografia

Haurtzaro eta gaztaroa

1892ko maiatzaren 2an jaio zen Berslaviako Silesia hiriburuan (gaur egungo Wroclaw, Polonia). Haur bat zela, bere familiarekin batera, Schweidnitz-era joan zen (gaur egungo Swidnica, Polonia). 3 anai-arreben artean zaharrena zen Manfred. Richthofen familia aristokratikoaren parte zen, bere aita Ulanos Nº 12 erregimeneko buruzagietako bat izatera iritsi zen, erregimen hau Prusiako zalditeriari zegokion. Manfred eta bere anai txiki Lotharek, beren aitaren urratsak jarraitu nahi zituzten, ejerzituan gazte zirela izena emanez. Ehiza eta zaldizko praktikak burutu zituenean eta kadete bezala bere prestakuntza amaitu zuenean, Ulanos (alemaniar zalditeria) eman zuen izena. 3 urte geroago lehen erregimeneko teniente izendatu zuten.

Lehen Mundu Gerra

Lehen Mundu Gerran, von Richtofen zalditeritik (non “Cruz de Hierro” saria irabazi zuen) infanteriara igaro zen, baina modalidade honetan ez zuen denbora asko iraun, trintxeretako bizia aspergarria eta krudela baitzen bere hitzetan. Azkenik, bere lekua aurkitu zuen hegazkintzan, bertan arma honekin sekulako gaitasuna erakutsi zuen.

Ez zen gai izan hegazkintzako akademian nabarmentzeko, nahiz eta ondoren borrokan gai zela erakutsi. Hasieran argazkiak ateratzera eta egoera ikustera bakarrik zegokion baina berak nahi zuena abentura zen.

Luftstreitkräften, beste hegazkinlari handi batekin izan zuen topaketa, garrantzitsua izan zen bere ondorengo arrakastan. Boelckek Jasta 2 eskuadroirako aukeratu zuen. Bere lehen borroka jada, garaipena izan zen. Hau Frantziako zeruan gertatu zen 1916ko irailaren 17an. Lehen hilabete hauetan bere bista ikaragarriarengatik nabarmendu zen eta beldurrari aurre egiteko bere jatorrizko gaitasunarengatik. Bere lagunek zihoten, bere izateko era aldatu egiten zela hegazkin baten mandua hartzen zuenean.

Ondorengo 20 hilabeteetan, Lehen Mundu Gerrako militar hegazkingintzan nabarmendu zen. Boelckeren garaipen kopuruaren errekorra gainditzera ere iritsi zen, 40 ziren ordurarte. Bere 11. garaipenean, Lanoe Hawker britaniar hegazkinlariaren hegazkina menderatzea lortu zuen. 1917ko urtarrilean “Pour le Mérite” gurutzea jaso zuen.

Jasta 1 zirku hegalaria

1917an Jasta 11ren gidaritzan ezarri zuten, ondoren "zirku hegalari" moduan ezagutuko zena bere 14 hegazkinek aldarrikatzen zituzten kolore biziengatik. Hauek zirku baten moduan trenez mugitzen ziren behar zuten lekura. "Baron rojo" ezizenez zen ezaguna, ezizen hau bere hegazkina gorria zelako zen bere etsaiek hobe ikus zezaten; mugimendu psikologiko bikaina, etsaiek beldur baitzioten eta bere gerretako indarra asko errespetatzen baitzuten. 58 zeregin arrakastaz bideratzea lortu zuen, bertan 80 bat hegazkin eraitsi zituen, hau ezin izan zuen inork gainditu gerrak iraun zuen bitartean. Apirilean 20 hegazkin lurrera botatzea lortu zuen berak bakarrik, bere gizonek suizida jokabidea zuela esan ohi zuten.

Ia hiltzeraino zauritua

1917ko uztailaren 6an garezurrean bala bat jaso zuen, honek izugarrizko zauria egin zion garunetik lesionatzen; hala ere, berak hegan jarraitu zuen nahiz eta horretarako ezgaituta egon. Heriotzaren aurrean immune bazen bezala aritzen zen, konturik hartu gabe eta hegan aritzeko berak idatzi zituen arauak jarraitu gabe. Burua hesgailuaz eraman zuen denbora luzean. Pixkat geroago Fokker Dr.i berri bat jaso zuen pozez, hau ere gorriz margotu zuen, bizitasun ikaragarria zuen hegazkin berriak, nahiz eta bide berdinean denbora askoz joanez gero, erreza zen berarekin akabatzea.

Heriotza

Iturri ofizialek diotenez, Roy Brown canadar kapitaina izan zen alemaniar pilotua erailtzea lortu zuena, nahiz eta azterketa berriek dioten, William John "Snowy" Evans soldadu australiarrak lurretik egin zuen tiro batek hil zuela alemaniarra. Bala petxuaren eskubialdetik sartu zen eta biriketan, gibelean, bihotzean, aorta arterian eta cava benan zauriak egin zizkion atera aurretik. Auzitegikoen esanez, kontzientzia galdu aurretik ez zuan ez da minutu bat izan eta ezta ere hiltzerakoan. Evans soldaduaz gutxi dakigu, 1925ean hil zelaz bestalde, eta seguruenik historiako piloturik hoberenaren hiltzailea bera zela jakin gabe hil zen. Roy Brownek liburuxka bat idatzi zuen bere borroken inguruan eta bertan argi eta garbi idatzi zuen alemaniar pilotuaren azken hegaldiaz.

Britaniarrek lurperatu zuten Manfreden gorpua eta bere homenez omenaldia egin zuten. Bere hilkutxa 209 eskuadroiko 6 gizonen artean eraman zuten. Lurperatzen zuten unean, australiar soldaduek armak eraman eta 3 tiro egin zituzten bere homenez. Bere oroitarrian zera irakur dezakegu:

"Hemen datza ausart bat, etsai prestu eta zintzo bat, ohorezko benetako gizon bat. Goian bego."

Bere heriotza eta gero, Jasta 11ren buruzagi Wilhelm Reinhardt izendatu zuten, hau 1918an hil zen hegazkin istripu batean eta Hermann Göring ek ordezkatu zuen. Hermann omentuko hegazkilaritzako gidari hobenetarikoa zen, gerran 22 garaipen lortu zituen.

"Baron Rojok" 1917an buruko tiroagatik suspertzen ari zen bitartean idatzi zuen liburu bat utzi zigun. Gidari gorria izenburua jarri zion, non baieztatzen zuen, hegazkingintzan borrokatzen zuela bere bizitzako ondorio baten bila ari zelako.

Datu bitxiak

1. Ohitura zen hegazkin gidarien artean maskota bat edukitzea. Manfreden kasuan, bere laguntzailea txakur dogo alemaniar bat zen, Moritz izenekoa. Normalean maskotak beren jabearekin batera hiltzen ziren, baina Moritzen kasuan zortea izan zuen eta belarrian soilik zauriak zituela alde egitea lortu zuen.

2. Manfredek beste hegazkin gidari guztiek bezala, garaipenak ospatzeko era pertsonal bat zuen. Honek garaipen bakoitzeko 5cm ko garaikur bat egiteko eskatzen zion bitxigileari. Honela hasi zen, baina geroago bere garaipenak ugariak zirela ikusi zuenean, 12 garaipeneko graikur bat egiten zuen. Hau 60. garaipenean amaitu zen bitxigileak graikur gehiago egiteko zilarrik ez zegoela esan zionean.

3. Garai haietan zioten, zorte txarra ematen zuela hegazkinera igo aurretik argazki bat ateratzea. Manfredi ateratako azken argazkia, azken aldiz hegan egin aurretik bere txakurrarekin jolasten atera ziotena izan zen.

4. 1917an zauritua izan eta gero, bere izateko era okerragoa izatera pasa zen. Askotan goibel agertzen zen eta borrokaren amaiera ez zela iritsi behar bazekiela esaten zuen.