Varg Vikernes Bergenen jaio zen, Norvegian, 1973ko otsailaren 11n. Makina bat instrumentu jotzen ikasi zuen 15-16 urte zituelarik, eta lehenengo musika banda sortu zuen, Kalashnikov izenekoa hasiera batean Uruk-hai ondoren. 1989an Old funeral taldeko kideak ezagutu zituen eta elkarrekin lan egin zuten. Jarraian hasi zen bere Burzum proiektua osatzen.Burzum proiektuaren hegaldiarekin batera lehenengo albuma iritsi zen, Burzum izena zuena ere, DSP eta Euronymous produktoreei esker. Diskak musikari norvegiarraren Helvete dendan izan ziren salduak, modu honetara ezagutera eman ziren eta Inner circle organizazioan sartu ziren, hau da, nazioko black metal taldeak elkartzen zituen erakundea. Euronymousek Vikernes gazteari iruzur egin zioten eta orduan Vargek haienganako konfidantza galdu zuen. Orduan, Vikernesek bere produktora propioa ateratzen saiatu zen, horretaz aparte beste zenbait talderekin ere ibili zen elkarlanean. Musikari honek prentsarekin elkarrizketa bat izatea bururatu zitzaion, zenbait elizen erreketari buruz hain zuzen ere. Honi esker, black metala ezagunagoa bilakatzen hasi zen. Baina polizia kasua aztertzen hasi zen prentsa erabiliz eta Varg atxilotua izan zen. Zorionez segituan izan zen askatua, ez baitzeuden bera preso sartzeko adinako frogak.
Lehen esan bezala, honek izugarrizko bultzada eman zion black metalari, baina aldi berean Helvete denda itxi beharrean ikusi zen, eta honek jarraitzaileei huts egin zien. Ondore, Vargek euronymousen kontra egin zuen, gogotsu gainera. Vikernesek oso kritika gogorrak egin zituen Euronymousen aurka eta beraien aurka jo zuen, eta honek Vargen aurka konspiratzen hasi ziren.