Kubako Iraultza

Aurrekariak

Gaur egun Kuba izenarekin ezagutzen den uhartea, Espainiarengatik konkistaturiko lehenengotariko Karibear uhartea izan zen, Kristobal Kolonek konkistatu zuen 1492an hain zuzen. Urte askoan Espainiarrek Afrikarrak eramaten zituzten Kubara tabako eta kafearekin lan egiteaz gain, azukre kanaberak ustiatzeko. Jada 1620an, Kubako uharte txikiak 550 tona azukre ekoizten zituen. 1868tik aurrera, ugariak izan ziren Kubaren independentzia lortzeko borrokak, Estatu Batuen eta Espainiaren arteko gerratea hasi zen harte, gerrate honen hasiera Maine itsasontzi estatubatuarraren leherketa izan zelarik. Esklabutza debekaturik zegoen arren, 1886ko azaroaren 7rarte, ez zen esklabutza bertan behera utzi. 1898rarte, Kubako uhartea Espainiaren emnpe geratu zen baina urte honetan Parisko ituna izenpetu ostean, bertan zuen boterea galdu zuen. 1899ko urtarrilaren 1etik 1902ko maiatzaren 20a bitarteko denbora tartean, Estatu Batuek uhartea bereganatzea lortzen dute Leonard Wood gobernatzailetzat zutelarik. Urte berean, Kubak independentzia lortu zuen Tomas Estrada Palma bozketan boto gehien jasotako pertsona izan zelarik. Gatazka ugari sortu ziren bozketan tranparik egon ote zen eta horren ondorioz, 1906.urtean, soldadu Amerikarrek Charles Magoon gobernatzailetzat jarri zuten 1909rarte. 20 urtez, Estatu Batuarrek uhartearen bi heren hartu zituzten eta bertako mea asko eta asko xahutzeaz gain, Kuba, Estatu Batuarrek, lehengaiak lortzeko erabiltzen zuten.

Aurrekari latinoamerikarrak

Gainera, Estatu Batuek lege zorrotz ugari ezarri zituzten Kuban eta honek, Kubako hiriburu den, La Habana joko eta edariekin lotzea ekarri zuen, diru arazo larriak ekarriz estatuko populazio zati handi bati. Dirua zela eta, ugariak ziren gatazkak Kubako uhartean eta gatazka horiek zirela eta, prezioak izugarri jaistea eragin zuen, ondorioz, momentu hartan presidente zen Gerardo Machadok, herritarren indar handiagatik kargua uztea beste irtenbiderik ez zuen izan. Gerardo Machadoren hurrengoa, Ramon Grau San Martin izan zen, Batistaren estatu kolpe bat jaso zuena, eta honen ondorioz diktadura ezarri zen. Hala eta guztiz ere, Batistaren aurka borrokatuko zuen talde erreboluzionista bat sortu zen, hauen herburua Kubaren independentzia lortzea zelarik, Santamaria eta Fidel Castrorengatik zuzendua. Hauek, 1953an, Monacadako kuartelari erasoaldi saiakera egin ondoren arrapatu, eta espetxean sartuak izan ziren. Azkenik, 1956ko azaroaren 25an, Tuxpanetik, Mexikotik, Granma yatea atera zen bertan 82 gerrilari zijaozelarik, hauen artean Fidel Castro, Juan Manuel Marquez, Raul Castro, Juan Almeida Bosque eta Che Guevara argentinarra aurkitzen zirelarik. 7 egun ekaitztsuen ondoren, yatea Las Coloradas hondartzara iritsi zen, 1956ko abenduaren 2an hain zuzen. Hauek egun batzuk beranduago iritsi ziren bertara, azaroaren 30an iristeko asmoa zuten eta.

Kubako iraultzak politikan izan zuen garrantzia

Gerrilariek lehen porrota Alegria del Pinon jaso zuten, baina honen ostean, 82 gizonetatik, 20k bakarrik lortu zuten Sierra Maestran sartzea, bertara iristea oso zaila gertatzen baizen eta azkenik bertan geratu ziren. Alegria del Pinoko bonbardaketaren ostean, Batistaren gobernuak Fidel Castro hil zela esan zuen, nahiz eta hauek hori gezurra zela jakin, honek erreboluzionistei tristura handia ekarriko zien. Pixkanaka pixkanaka gerrilari kopurua handitzen joan zen, 1957ko urtarrilaren 16an lehen erasoaldi militarra gertatu zen eta honen ondorioz La Plata bereganatzea lortu zuten. Urte bereko martxoaren 13an, erasoaldi baten ondorioz, Radio Reloj bereganatzea lortzen dute, erasoaldi honetan Jose Antonio Echevarria, bertako liderra hil zelarik. 1957ko uztailaren 17an, Ernesto Che Guevara bigarren ejerzitoaren buru izendatzen dute eta 13 egun beranduago, Raul Castro eta Ernerso Guevararekin hainbat istilu izan zituzten Frank Pais hiltzen dute Santiagon. Honek gizartea Batistaren erregimenaren aurkako ikuspuntua izatera bultzatu zuten.

1958ko otsailaren 27an, Fidel Castrok bere gizonak sakabanatzea erabakitzen du, honetarako, Juan Almeida, Raul Castro aukeratu zituelarik. Almeidak Sierra maestrako ekialdeko lurretan parte hartu behar zuen eta Raul Castrok Santiagoko iparraldean kokaturik zegoen Sierra Cristal bereganatzeko helburua zuen. Maiatzaren 6an, Batistaren tropak Sierra Maestra erasotzen dute bertako gerrilariak suntsitzeko helburuarekin eta bertan bi gatazka nagusi egon ziren, El Juguekoa eta Santo Domingokoa. Batistak bere gizon asko eta asko galdu zituen erasoaldi honetan eta bazekien lehenago edo beranduago gero eta lurralde zabalagoak bereganatzen hari ziren gerrilari horien erasoaldia jasoko zuela. Abuztuaren 7an, Batistak bere gizonek Sierra Maestra utz zezaten agindua eman zuen eta honek gerrilariei Batistaren gizonen ahulezia erakutsi zien. Fidelek hau ikusirik, gerratea Kuba osora zabaltzea erabaki zuen. Che Guevara eta Camilo Cienfuegos Kubaren erdialdera bidali zituen bere gizonekin batera, honela uhartea bitan zatituz eta Santa Clara hirira egitea pentsatuta zuen erasoaldia errezagoa bihur zedin. Bestalde Castro anaiak Ekialdean kokatuko dira bertatik estatua kontrolatu eta azkenik Santiagon sartu ahal izateko. Abenduaren 4an, Che Guevarak eta Camilo Cienfuegosek zuzenduriko gizonak erasoaldira pasatzen dira hauen helburua gobernuaren gizonak banatzea zelarik. Azkenik, abenduaren 28an, Che Guevararen gizonek Santa Clara hiriaren kontrako azken erasoaldiari ekingo diote, La Habanara iristeko zegoen bide bakarra izango zen hura.

Urte bereko abenduaren 31n, erreboluzionistek gobernuak gizon gehiagorekin bidali zuen trena hartu zuten, hau horrela izanik, Batistak, beste irtenbiderik ez zuela ikusirik, Andres Rivero Aguerorekin batera, garai hartako lehendakaria, Santo Domingora alde egitea erabaki zuten. Hau guztia horrela izanik, Fidel Castrok Santiago Kubako hiriburutzat izendatu zuen eta Manuel Urrutia lehendakari. 1961eko apirilaren 19an, Estatu Batuek Kuba hartzeko saiakera bat egin zuen baina ez zen oso arrakastatsua izan, 1400 militar Estatu Batuar preso hartu baitzituzten eta egun hartatik aurrera Estatu Batuarrek ez zuten beste inbasio saiakerarik egin nahiz eta kubarengan enbargu zorrotza ezarri. Momentu honetatik aurrera Konstituzioa berridatzi zen, 1976.urterarte ezarri ez zena eta Fidel Castro Kubako presidentetzat jartzen da. Azkenik, Kuba estatu sozialtzat hartu zen.

Borroka armatua

1956ko azaroaren 25ean Tuxpanetik atrea zen Granma itsasountzia bertan 82 gerrilari zihoazelarik, hauen artean, Castro anaiak Camilo Cienfuegos eta Ernesto Che Guevara aurkitzen zirelarik. 7 egun ekaitztsuren ostean Las Coloradas hontzartzara iritsi zen hau Kuban dagoelarik. Gerrilari hauek, lehenengo porrot bat jaso zuten Alegria del Pinon eta honen ondorioz, hasieran zeuden 82 gizonetatik, 20 inguruk besterik ez zuten lortu Sierra Maestrara iristea. 1957. urtean uztailaren 26ko mugimenduari buruzko informazioa banatu zuten herri gehienetan eta honekin, herritarren protestak sustatu zituzten. 1958an jada, argi eta garbi ikus zitekeen Batistaren armadaren porrota gero eta gertuago zegoela eta hau horrela izanik, urte hartako abenduaren 28an, Che Guevara eta bere armadak, Santa Clara hiria atakatu zuten. Honen ondoren, abenduaren 31n hain zuzen, gerrillero horietako batzuk, gobernuak zuen tren blindatua hartu zuten eta Batistak hau ikusirik, Santo Domingora alde egitea erabaki zuen Andres Rivero presindentea berarekin joan zelarik. Hau guztia horrela izanik, boterea erreboluzionisten esku geratu zen, 1959ko urtarrilaren 1ean hain zuzen.

Erreboluzioa indarrean

Behin boterea harturik, gerrilariek gobernu berri bat eratu zuten. Manuel Urrutia Lleo ezarri zuren presidentetzat eta Jose Miro bere eskubiko eskua izango zen. Gobernu horren barnean, Regino Boti, ekonomia arloan, Rufo Lopez, hazienda arloan, Armando Hart, irakaskuntzan... aurkitzen ziren, Fidel Castrok komandante lanetan jarraitzen zuelarik. Gobernu hau, gobernu moderatu bat zen.

Epaiketa erreboluzionarioak

Gobernu berri honen lehen erabakietako bat, erreboluzionarioei epaiketak egitea izan zen. 1959ko urtarrila eta apirilaren tartean, milla erreboluzionari inguru izan ziren epaituak eta horietatik 550 inguru izan ziren honen ostean fusilatuak. Hauen artean, Ernesto Che Guevara aurki genezake, garrantzi hauendia izan zuen pertsonetako bat izan baitzen Kubako Iraultzan. Berak esandako hitz hauek 1964ko abenduaren 11n atera ziren, bertan honela zioelarik: Nosotros tenemos que decir aquí lo que es una verdad conocida, que la hemos expresado siempre ante el mundo: fusilamientos, sí, hemos fusilado; fusilamos y seguiremos fusilando mientras sea necesario. Nuestra lucha es una lucha a muerte. Nosotros sabemos cuál sería el resultado de una batalla perdida y también tienen que saber los gusanos cuál es el resultado de la batalla perdida hoy en Cuba. Fidel Castro ez zetorren bat Urrutia egiten ari zenarekin eta hau horrela izanik, bere karguari uko egiten dio. Herritarrak berarekin daude eta manifestaldi handiak egiten dira berak bere kargua berriz ere har dezan eta Urrutia presindenteari bere kargua uztea egiten diote Osvaldo Dorticos presidentetzat jarriz.

Hauteskundeei buruzko gorabeherak

Gobernuak hauteskundeak aurrera eramango zituenaren hitza eman zuen arren, hau azkenean ez zen horrela izan Estatu Batuek hauteskundeetan eskua sartuko zuelakoaren susmoa baizegoen. 1974ko ekainaren 30arte, ez zen berriz ere Kuban hauteskunderik izan.

Dominikar errepublika

Fidel Castro eta bere armadak irabazi ostean, Dominikar dirigente batzuk Errepubloka Dominikarra inbaditzeko aukera ikusi zuten eta Rafael Leonidas diktadorearen diktadura alde batera utzi eta horretarako Kubaren laguntza izan zuten, eta baita Benezuelako presidente zen Romulo Betancourtena ere. Dominikar errepublika inbaditu nahi zuen taldea, Pinar del Rion entrenatzen hasi zen eta erreklutamendua Kuban, Benezuelan eta baita Estatu Batuetan ere egiten zuten. Miliar mandoa, Enrique Jimenezen esku zegoen, hau Kubako Iraultzean ere borrokan aritu zen gerrilari horietako bat zen.

Kubari erasoak

1959ko abuztuan, Errepublika Dominikarraren diktadore zen Rafael Trujillo, Estatu Batuen laguntzarekin, Kubaren lehen inbasioa agindu zuen, baina hau ez zen oso arrakastatsua izan. Estatu Batuek, CIAren bitartez, altsamendu saiakera gehiago egin zituen baina hauek ez zuten inoiz arakastarik izan.

Kubatar Iraultzari erasoak Estatu Batuen eskutik

Kubatar Iraultzari eginiko eraso hauek, Estatu Batuen eskutik hasi ziren, bere itsaia zena. Kubako Iraultza garaile atera zenean, Fidel Kastrori atentaturen bat egiteko asmotan ibili ziren. 1961eko apirilaren 15ean, hainbat hegazkinek, Kubatarren hegazkinak zituzten gunea bonbardatu zuten, nahiz eta J.F.Kennedy bat ez etorri arazo haiekin ez baitzuen Kuba inbaditzeko baimenik eman. Beranduago, 1962ko otsailean, Kennedyk kubari blokeo komertzial eta ekonomiko bat ezartzen du. Ordutik aurrera eta gaur egunerarte, bi estatuek duten arteko arremana oso txarra da eta Kubak Estatu Batuei Fidel Castro hiltzeko hainbat saiakera leporatzen dizkio, Estatu Batuek aldiz, Kubari mugimendu terroristak aurrera eramatea leporatzen diote.