Liam Howlett
Liam Howlett (1971ko abuztuaren 21ean Essex-en jaioa) The Prodigy izeneko musika elektronikoa jotzen zuten taldeko kide garrantzitsuena da.
Biografía
1971ko abuztuaren 21ean jaio zen Essex-en. Txikitatik, Liamek piano klasikoa jotzen zuen. 14 urterekin, irratitik grabatutako abestiak nahasten zituen. Gaztetatik musika elektronikoan interesatuta egon zen Liam. Breakdancing-a ikasi zuen. Beti club-etara joaten zen, Keith Flint eta Leeroy Thornill ezagutu zituen arte. Hauek bere abestiak entzun zituzten eta txunditurik geratu ziren, horrela sortu zen The Prodigy. Prodigy izena Keith-i emandako zinta batetik datorrela uste da. Baita ere Liame-en sintetizatzaile batengatik etor daitekeela uste da, Moog Prodigy izenekoa.1998an Liam Marie Anne Hobbs-en irratian nahasketa bat egiteko eskaini zioten. 2006ko urtarrilaren amaieran, Back To Mine izeneko diska bilduma salmentan jarri zuen. Liam-en abesti gogokoen sorta zen, "Wake the fuck up" izeneko abesti esklusiboa ere bertan zen, 2005/2006-ko udazken neguako kontziertuetako sarrera baterako burutu zena.
2002ko ekainaren 6an Natalie Appletonekin ezkondu zen, All Saints bandako kantari ohia.