Almería afera

Almería afera 1981eko maiatzaren 10ean (igandean) hasi zen, Gérgalgo (Almeríako) sakan batean zegoen Ford Fiesta batean kiskalitako hiru gorpu azaldu zirenean, hain zuzen ere. Guardia Zibilaren txostenak esaten zuenaren arabera "egun batzuk lehenago gertatu zen Valenzuela jeneralaren aurkako atentatuaren erantzuleak izan ziren horiek ihes egiten saiatu ziren"; abizenak eta guzti jarri zituzten: "Mazusta, Bereciartúa eta Goyenechea Fradúa". Egun bat eta erdi ondoren, Pechina udalerri almeriarreko familia bati eta Santanderreko beste biri Almeríara joatea eskatu zitzaien. Luis Montero García salamancar, Luis Cobo Mier santandertar eta Juan Mañas Morales emigrantearen familiak ziren (Almerían asasinatuak izan ondoren, Carlos Castillo Quero teniente koronelaren buruzagitzapean zegoen Guardia Zibilaren aginduen bidez, aztarnak ezabatzeko, erreak izan ziren horien familiak, hain zuzen ere).

Gertaerak

Almería aferak atariko batzuk izan zituen 1981eko maiatzaren 7an Madrilen. ETA erakunde terroristakoek Erregearen Etxeko Gela Militarraren buruaren (Joaquín Valenzuela jeneralaren) aurka atentatu zuten, era larrian zaurituz, eta haren laguntzaileetako hiru erail zituzten.

Hiru egun geroago FEVEko langile Juan Mañas Morales (24 urte), PCEko kide eta FYESAko langile Luis Montero García (33 urte) eta ACERIASAko langile Luis Manuel Cobo Mier (29 urte) gazteak Santander aldera joan ziren, gero, Pechinan (Almerían) lehenengo honen anaiaren jaunartzea ospatzeko. Haien ibilgailuaren matxura baten ondorioz, Alcázar de San Juanen (Ciudad Realen) gelditu beharra izan zuten, ondoren, trenez bidaiari berriz ekiteko Manzanareseko udalerrirarte; bertan, Ford Fiesta berde bat alokatu zuten. Lehenengo herri mantxatarreko bizilagun batek, telebistan ETAko terroristen argazkiak ikusi ondoren (Mazusta, Bereciartúa eta Goyenechea Fradúa), hiru gazteak terroristak zirelakoan zegoen; beraz, gizon honek Guardia Zibilari deitu ostean, ustezko talde terroristaren bilaketa hasi zen. Bilaketa honen buru Carlos Castillo Quero teniente koronela izan zen.

1981eko maiatzaren 9an (larunbat arratsaldean) Ford Fiesta Roquetas de Marreko etorbide nagusian utzi zuten, itsas pasealekuko oroigarri denda baten ondoan. Juan Mañasek, Pechinan hezi zenak, Santanderreko FEVEko lankide eta lagun Luis Cobo eta Luis Monterori Almería erakutsi nahi zien; izan ere, biak Mañasen Francisco Javier deitzen zen anaiaren lehen jaunartzera zeuden gonbidatuta. Hiru hauek ez zekiten baraien bidaiari hasiera eman baino egun bat lehenago Valenzuela teniente jeneralak ETAren atentatu bat jasan izan zuenik.

Mañas, Montero eta Cobo, aurre egin gabe, 21:05an bertako denda batean atxilotu zituzten erosketa batzuk egiten ari ziren bitartean. Biharamunean, erraustuak eta zenbait balen bidez zulatuak zeuden hiru gorpuak Ford Fiestaren barruan azaldu ziren.

Castillo Quero eta bere konfiantzazko gizonek (guztira 11 guardia zibil) hiru errugabe gau osoan zehar Guardia Zibilaren kuartel abandonatu batean, Casafuerte deituriko Almeríako herrixka batean kokatzen zen batean, torturatu zituzten. Akatsaz konturatu eta gero, froga guztiak ezabatzen saiatu ziren. Gainera, gazteak autoan sartu zitezen, laurdendu egin beharra izan zituzten eta, ondoren, tirokatu egin zituzten ustezko tiroketa batean hil zirelaren plantak egiteko. Bukatzeko, ibilgailua amildu egin zuten eta gazteen poltsikuetako diruarekin ordaindu zuten gasolinaren bidez su eman zieten.

Bertsio ofiziala

Igande horretan, maiatzak 10, jakinarazpen ofizial batek Guardia Zibilarekin izandako tiroketa baten ondorioz izan ziren hiru terroristen heriotzaren berri eman zuen. Tiroketa hori ez zen benetakoa izan, teniente koronelak, hiru gazteak jadanik hilda zeudelarik, gorpuak tirokatu zituen-eta (balizko tiroketan hil zirelaren itxura egiteko). Mutilak kuartel huts batean torturatu ostean, terroristak ez zirela konturatu ziren eta, ondoren, gorpuak zatitu eta haiengan kargadore batzuk hustu zituzten tiroketa egon zela emateko. Bukatzeko, Juan Mañasen anaiaren lehen jaunartzerako oparia ordaintzeko diruarekin gasolina erosi zuten hiru gazteak erreztasunez erre zitezen.

Gorpuak Gérgalgo errepideko 8400. kilometroan zegoen automobilaren barruan kiskalduta azaldu ziren. Bertsio ofizialaren arabera, "atxilotu ziren ustezko terroristak armatuak eta indokumentatuak zeuden eta Madrilrantz zihoazen autoz. Gidaria erasotzen saiatu zirenean, guardia zibilek beharrezkoa ikusi zuten ibilgailuaren gurpilak tirokatzea". Hori da bertsio zibila. Guardia Zibila zikindua izan zen kasu honengatik eta, ondorioz, hiru pertsona hauen heriotza eta gero, haien ahaideei segika ibili zitzaien. Triskantzaren ondoren, teniente koronelak Pechinako Mañas familiakoei eskutitz bat idatzi zien, non bertan hiru mutilen benetako heriotzari buruzko xehetasun guztiak idatzi zituen. Halako eskutitza familiarena da eta ez da inongo webgunean azaltzen, ezta inongo toki publikoan ere.Epaiketei dagokienez, Mañas familiaren abokatu ofizialaren automobilean lehergailu bat jarri zuten. Inork ez daki zein izan zen; jakin izan den gauza bakarra anonimo batek abokatuari norbait bere autoa maineatzen ibili zela esan ziola da eta, horregatik, kontuz ibiltzeko. Egiaztatzeko, abokatuak harri bat bota zuen autora eta bat-batean lehertu egin zen. Bere aurkako atentatuaren ondoren, abokatua bere lanbidetik erretiratu zen.

Juan José Rosónek, orduan barne-arazoetako ministroak, agertze parlamentarioan Guardia Zibilaren bertsioa errepikatu zuen nahiz eta prentsak "gorpuak, ankerkeriaz erraustutakoak, beso eta hanka gabe agertu ziren eta balen zulo ikusgaiak zituzten enborraren eta aurpegiaren puntu desberdinetan".

Zigorra

1981eko uztailaren 28an, Almeríako Auzitegi Probintzialak hiru agenteak zigortu egin zituen tortura eta gizahilketagatik -"kriminalki, hiru gizahilketen delituen erantzuleak izateagatik" eta biktimen familientzako izango ziren hiru milioi pezetaren kalte-ordainketa ezarri zen. 1984an Espainiako Auzitegi Gorenak Castillo Quero teniente koronelaren 24 urteko, Gómez Torres tenientearen 15 urteko eta Fernández Llamas guardiaren 12 urteko kartzel epearen epaia onartu zuen. Kondenaren betetzea irregulartasunez zegoen zipriztinduta, hiltzaileak Guardia Zibiletik egotzita izan arte, zigorra kartzelan bete ordez, zentru militarretan bete baitzuten eta erretiroa -hainbat milioi pezeta- barne-arazoetako ministerioak erreserbatutako dirutik kobratu baitzuten. Hildakoen familiak errepresentatzen zituen abokatuak, Darío Fernándezek, heriotza mehatxu asko jaso zituen eta ezkutatu egin beharra izan zen. Haitzulo batean bizi izateraino iritsi zen.

Almería afera gaur egun

Almeríako Auzitegiak ez zuen beste guardiarik epaitu eta ezta zigortu ere Mañas eta bere lagunen hilketagatik. Izan ere, gaur egun (2017), 38 urte geroago, 8 guardia zibil ez dira epaitu oraindik: Rafael Cañadas Pérez sarjentua, Antonio González Hueso sarjentua, Guillermo Visiedo Beltrán kaporalburua, Eduardo Fenoi Rodríguez guardia zibila, Juan Sánchez Cabrera sarjentua, Ángel Ojeda Guerrero guardia zibila, Antonio Pavón Merino guardia zibila eta Juan Martínez Castro bigarren guardia zibila.

Castillo Quero 1985eko urrian sartu zen Guadalajarako espetxean, Santa Catalinako (Cádiz) gazteluko presondegi militarretik eratorritako kartzelan, hain zuzen ere. Hiru urte geroago, hirugarren zigor-maila onetsi zuen eta 1992ko urrian, bere kondenaren hiru laurden bete ondoren, Kordobako espetxetik baldintzapeko askatasunarekin atera zen. 1994ko apirilaren 3an berezko heriotzaz hil zen Kordoban, bere etxean.

Juan Mañasen senideek zenbait organismoei haien semea eta bere bi lagunak terrorismoaren biktimatzat aintzatestea eskatu zuten hainbat alditan. Aitzitik, oraindik ez dute erantzunik jaso.

Pelikula

"El caso Almería" (1983) izeneko pelikula bat egin zen; Pedro Costak zuzentzen zuen eta Agustín González, Fernando Guillén, Manuel Alexandre, Margarita Calahorra, Iñaki Miramón, Pedro Díez del Corral, Antonio Banderas eta Juan Echanovek interpretatu zuten. Hiru gazteen abiatzetik bukaerako epaiketen ebazpenerarte gertatu zenaren istorioa kontatzen da.