Pony Express Estatu Batuak alderik alde zeharkatzen zituen posta-zerbitzu azkarra izan zen. Misuri ibaian hasi eta Pazifikoko kostalderaino iristen zen. Funtzionamenduan izan zen 1860ko apiriletik 1861eko azarora. Gutunak zaldiz eramaten ziren belaze, desertu eta mendietan zehar. Honela, postak Atlantikoko kostatik Pazifikoraino iristeko behar zuen denbora 10 egunetan gutxitu zuen.
Ibilbidea motzagoa eta diligentzien ordez zaldizkoak erabiltzean, Pony Expressen sortzaileek zerbitzu azkarrago eta seguruagoa emateaz gain, Gobernuarekin kontratu esklusibo bat lortzea espero zuten.
Pony Expressek frogatu zuen sistema bateratu transkontinental bat eraiki eta funtziona zezakeela urte guztian zehar, lehenago ezinezkoa zirudien zerbait. Lehenengo telegrafo transkontinentalak eta lehenengo burdinbide transkontinentalak ordezkatu zutenean mendebalde urruneko epikan parte hartzera pasatu zen Pony Express. Berrikuntza teknologikoen menpe egon ordez, zaldizkoen ahalmen eta erresistentziaren menpe egoteak erakutsi du garraiobide hau indibidualismo estatubatuar gogorraren erakusgarri dela.
2006an, United States Postal Servicek Pony Express izena erregistratu zuen.
Pony Express, Estatu Batuetako Gerra Zibilaren hasiera baino urtebete lehenago hedatua, Mendebaldearekiko komunikazio azkar eta seguru baten beharraren isla zen. 1845ean, James K.Polk presidentearen mezu batek Mendebaldera iristeko 6 hilabete behar izan zituen. Garai haietan mezuek Hego Amerika ertzetik Suaren lurraldean barrena edo Panamako istmoa zeharkuz bidaiatu behar izaten zuten. 1860an biderik azkarrena Butterfield Stageko linea zen, El Pason (texas) barrena, 25 egun irauten zituen. Iparraldeko bide edo bide Zentraletik bidaltzea baino ia 950 km motzagoa zen. Ez zen erraza hauek neguan gurutzatzea elurra zela eta.Esaten denez, 1854an, Benjamin Franklin Ficklin; Russell, Majors and Waddell enpresako langile bat izan zen lehenengoa Kaliforniako senatariari, William M. Gwini, ibilbide azkarrago bat proposatzen.Russell, Majors & Waddell enpresak Mendebalderako hainbat bide hornitzen zituen, esate baterako, Oregoneko errepidea (Oregon Trail) eta Santa Ferako bidea (Santa Fe Trail) gainera konplexu handi batean egiten zuen lan, West Bottomsen, Kansas Cityn (Misuri) esaterako. Era berean, enpresak Fort Leavenworth (Kansas) baseko armada ere hornitzen zuen.
1857ko urrian, Russell, Majors eta Wadell hondamendi ekonomikotik oso gertu zeuden Lot Smith eta bere Nauvoo legioak Utahko gerran 54 bagoi suntsitu ostean. Gudalosteak ez zien galeren dirua itzuli eta konpainia sarrera iturri berrien bila hasi zen. 1859an Ben Holladay, Lavenworth eta Salt Lake Cityren artean mezularitza zerbitzua ezartzeko kontratua eskuratu zuten.
1860ko urtarrilaren 27an William Hepburn Russellek enpresari adierazi zion Gwin senatariak errepide zentraletik Kalifoniako mezularitza zerbitzurako kontratu bat babestuko lukeela baldin eta frogatzen bazen mezuak 10 egunetan iritsiko zirela eta errepide hori prest egongo zela apirilerako. Leavenworth & Pikes Peak Express konpainiaren izena aldatu zuten Central Overland California and Pikes Peak Express Companyra kontratua lortzeko intentzioarekin.Hannibal & St. Joseph Railroad 1859an hasi zen lanean, Misuri gurutzatzen zuen lehenengo burdinbidea izanik. Leavenworthetik 48 km-ra zegoen Misuri ibaiaren arroa jarraituz. Orduan erabaki zen, hau, Kalifoniarantz joango zen mezularitza ibilbide azkar baten abiapuntua izango zela.Alexander Majors eta Ficklinek 3106 km-tan zehar 190 euskarri puntu eraiki zituzten, St Josephetik Sakramentora, 50 zaldizko kontratatu eta 500 zaldi eskuratu zituzten. Lana garaiz amaitu eta 1860ko apirilaren 3an ireki zuten. Ficklinek Russelekin izan zuen haserre baten ondorioz, negozioa utzi egin behar izan zuen 1860ko uztailean. Honen ondoren, Pacific Telegraph Companyaren taldekideetako bat izatera pasatu zen.
Pony Expressen geltokiak 16 km-tik 16 km-ra zeuden banatuak errepidean zehar, gutxi gorabehera zaldi batek lauhazka handian korri dezakeen distantzian. Zaldizkoak zaldi berri eta fresko bat hartzen zuen geltoki bakoitzeko. Zakua zaldiaren zerran ezartzen zen; honela, bertan mantentzen zen zaldizkoaren pisua zela eta. Zaldiak guztira 75 kg zamatzen zituen. Honen ondorioz, zaldizkoek ezin zuten 56 kg baino gehiago izan eta 120-160 km-tik 120-160 km-ra ordezkatzen zituzten.
Majorek 400 zaldi baino gehiago lortu zituen proiekturako, batez beste 1,47 m-ko altuera eta 410 kg-ko pisua zutenak, hortik datorkio poni izena.
Ibilbideak Oregoneko (Oregon Trail), Mormoneko (Mormón Trail) eta Kaliforniako (California Trail) errepidearen ibilbide bertsua jarraitzen zuen. Misuri errepidea St Josephen gurutzatu ondoren, US36 errepide modernoan barrena jarraitzen zuen (Pony Expressen Autopista) Marysvilleraino (Kansas), non bertan iparraldera biratzen zuen Little Blue ibaiaren arroa jarraituz Fort Kearneyraino, Nebraskan. Nebraska alderik alde gurutzatu ondoren, Platte errekaren arroa jarraitzen zuen Corthouse Rock, Chimney Rock, eta Scotts Bluffetik pasatuz eta Kolorado Julesberg ertzetik pasatuz Fuerte Laramiera iritsi baino lehen Wyomingen. Bertatik Sweetwater erreka jarraitzen zuen, Independence Rock, Devil's Gate, eta Split Rocketik pasatuz, Fort Casparreraino South Pass-en barrena Fort Bridgereraino eta gero Salt Lake Cityra. Great Basin, Utah-Nevadako desertua, gurutzatzen zuen Tahoe lakutik gertu, Sakramentora iritsi baino lehen. Garai haietan mezuak lurrunontzietan bidaltzen ziren Sakramento ibaian zehar San Frantziskoraino. Lurrunontziak erabiltzerik egon ez zen aldi bakanetan zaldizkoek eraman zituzten mezuak Oaklanderaino (California) .
Programatua zegoen bidaiak aldi berean has zitezen San Frantziskon eta St. Josephen 1860ko apirilaren 3an, baina ekialdeko errepideak publizitate handiagoa izan zuen. Ez dago lehenengo zaldizkoen irudirik.
Motxila New Yorketik eta Washingtonetik zekarten mezulariek konexio batean huts egin zuten Detroiten eta bi ordu berandu iritsi ziren Hannibalera (Misuri). Burdinbideko langileek trenbidea garbitu eta Missouri zeritzon lokomotor berezi bat prestatu zuten. Honek bagoi bakarra zuen eta 332 km denbora errekor batean egitea ahalbidetu zuen. Era honetan, trenak 4 ordu eta 51 minutu bakarrik behar izan zituen ibilbidea egiteko —batez beste 64 km/h. Olive eta 8th Streetera iritsi zen— enpresaren egoitza berritik oso bloke gutxiko distantziara Patee Houseko hotel batean 12th Street eta Pensilvanian eta enpresako ukuiluetan Pensilvanian. Lehenengo zakuak 49 gutun, 5 telegrema pribatu eta San Frantzisko eta erdibideko puntuetako dokumentu batzuk zituen.St. Josepheko alkateak, M. Jeff Thompsonek; William Russellek eta Alexander Majorsek hitzaldiak egin zituzten motxila entregatu baino lehen. Gaur egun eztabaida dago zein izan zen lehenengo zaldizkoa. Bidaia arratsaldeko 07:14an hasi zen.Expressaren zaldizko lehen ibilbideak 800 m inguru zituen eta Expressaren kortetan hasi eta Misuri ibaiko ferryan amaitzen zen. Esaten zen Johnny Fry izan zela Mendebaldeko konexioaren lehenengo zaldizko erreala. Ferrytik Elwoodera eraman zuen zakua. Lekukoek diotenez, zaldizkoak zaldiz gurutzatu zuen ibaia. Hala ere, errealitatean zalditik jaitsita gurutzatu zuen eta beste eserleku bat lortu zuen errekaren beste aldeko korta batean; ondoren, Senecaraino zamalkatu zen.
Uste da Johnson William Richardson izan zela zakua ferryraino eraman zuen lehenengo zaldizkoa. Esaten da bere anaiak, zeinak ukuiluak zituen, ezarri zuela zakua zaldian. Richardson ez zen berriro Pony Expressentzat zamalkatu.
Fryek eraman zuen lehenengo mezua San Frantziskotik St. Josephera ere apirilaren 14an.
Uste da James Randall izan zela San Frantziskoko telegrafoen ofizinatik irten zen lehenengo zaldizkoa; izan ere, Sakramentora zihoan Antelope lurrunontzian zegoen. Goizaldeko 02:45ean William (Sam) Hamilton izan zen Sakramentotik irten zen lehen zaldizkoa.
Ulysses S. Grant koronelaren lehenengo eginbeharra Estatu Batuetako Gerra Zibilean, Hannibal & St. Joseph Railroad eta Pony Express maila babestea izan zen. 1861ean, enkargu honen ondoren, Grant brigadier general mailara igo zuten.
Gerra Paiutan zehar geltoki askok segadak eta erasoak izan zituzten.
Wells Fargok Pony Expressen logotipoa erabili zuen bere kotxe blindatuentzat. Logotipoa erabiltzen jarraitu zuen 1990ean negozioa beste enpresa batzuk erosi zuten arte. 2001ean Pony Expressen logotipoa erabiltzeari utzi zitzaion seguridade konpainietan, konpainiaren azkeneko salmentaren ostean.
2006ko ekainean, United States Postal Servicek adierazi zuen Pony Express marka erregistratu zuela Air Mail-ekin batera.
Sakramento, Stateline, Reno, Salt Lake City, Casper, Julesburg, Colorado, North Kansas City eta St. Josephen badaude estatuak Pony Expressen omenez. Famatuena 1940ko apirilaren 20an St. Josephen inauguratu zena da. Hermon Atkins MacNeilek egina izan zen. Hall City Parken dago. Hiriak alde batera utzi ditu eskultura ukuiluen ondoan dagoen parke batera eramateko proposamenak.